Bilaketa emaitza:

Arriskuaren ebaluazioa: elikagaietako klorato-hondakinak – BfR 2014

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) ebaluatu egin du elikagaietako klorato-hondakinek giza osasunean duten eragina. Ondoren, honako Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) hau ezarri du: 0,01 mg klorato / gorputz-pisuko kg / egun.Gaur egun, EFSA perkloratoari buruzko zientzia-irizpen bat prestatzen amaitzen ari da. Bertan, klorato-hondakinen ebaluazioa ere jasoko da; beraz, BfRk balore horiek behin-behinean erabiltzea gomendatu du, harik eta EFSAk behin betiko irizpena argitaratzen duen arte.Alemaniako institutuak azterlan hori egin du, elikagaien Kontrol Ofizialetako jardueretan eta industriek eurek eginiko Autokontroletan klorato-hondakinak agertu direlako fruta eta barazkietan. Sodio- eta potasio-kloratuak herbizida gisa erabili dira iraganean, nahiz eta erabilera hori debekatuta dagoen jada Europar ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai osasungarriak kontsumitzeko kanpainak eraginkorrak dira benetan? – EUFIC 2014

Fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko hainbat ekimen egiten diren arren, eguneko ingesta gomendatutako mailen azpitik dago, oraindik, mundu osoan. OMSek zenbatetsi du 400 gramo fruta eta barazki dela kontsumitzeko kopuru gomendagarria, eta gogorarazi du elikagai horien kontsumo eskasa lotuta dagoela gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, diabetesa eta obesitatea areagotzearekin. Egia den arren informazioa beharrezko tresna dela elikagai horien kontsumoa sustatzeko, informazioarekin batera beste neurri proaktibo batzuk hartu beharko lirateke; hala nola, honako hauek: Fruta eta barazkien erabilgarritasuna, ikusgarritasuna eta protagonismoa areagotzea salmenta-guneetan. Kontsumitzea errazten duten bilgarriak sortzea.Produktu horiek diruz laguntzea edo deskontu-bonuak eskaintzea.Haurrek produktu horiek kontsumitzea sustatzea, gurasoen laguntza positiboarekin.Gaur egun ez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europak ohantzea ustiategian erregai modura erabiltzea baimendu du 14/09/01

Joan den ekainaren 4an, Europako Batzordeak 592/2014 Araudia argitaratu zuen, 142/2011 Araudia aldarazten duena, animalien azpi-produktuak kudeatzeko osasun-neurriei buruzkoa. Aipatutako aldaketaren arabera, joan den uztailaren 15az geroztik ohantzea (hegaztiak hazi diren zorua) erabil daiteke erregai legez, abeletxean aldez aurreko eta in situ tratamendurik gabe.Oilo-gorozkiak erregai legez erabiltzeko, zenbait baldintza bete behar dira, hala nola, nolako hauek:Erretze-plantek agintaritza eskudunaren baimena izan behar dute.Erabiliko den ohantze zaharra azalera gogor eta ondo drainatuaren gainean biltegiratu behar da.Animaliak ezin izango dira bertara sartu.Hondakinen igortzea ahal beste murriztu beharko da.Higiene-neurrien artean ohantzea biltegiratzen den lekutik eratorritako hondakin-uren maneiatzea jaso behar da.Sektorearen zati batek neurri hori ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako ikastetxeetako elikadura-politiken lehenengo ebaluazioa – JRC 2014

JCRk (Ikerketarako Zentro Erkidea), DG SANCOrekin eta estatu kideekin elkarlanean, lehengo aldiz egin du Europako ikastetxeetako elikadura-politiken deskripzio-ebaluazioa, arduradun politikoei, hezitzaileei eta ikertzaileei zuzenduta, politika horiek osasun publikoan duten eragina ebaluatzeko lagungarri izan dezaten.Horretarako, berrikusi egin dira datu-base publikoak, Europako txostenak, ministerioen webguneak eta zientzia-literatura, Europako herrialdeetako ikastetxeetako elikadura-politika ofizialak biltze aldera. Halaber, estatu kideetako ordezkariek gainbegiratu eta berretsi egin dituzte lortutako datuak.Emaitza orokorren artetik azpimarragarria da aztertutako herrialde guztiek (EBko 28 estatu kide, Norvegia eta Suitza) ikastetxeetako elikadura-gidak zituztela, nahiz eta alde handia dagoen horien artean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan elikadura osasungarria sustatzeko neurri nazional horiek oso zabalak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak Bizkaian 2013 -Osakidetza 2014

Osasun Publikoak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzak egindako Zaintza Epidemiologikoari buruzko 2013ko Txostenak Informazio Mikrobiologikoaren Sistemak (SIM) igorritako datuak biltzen ditu.Honako hauek dira txosteneko ondorio nagusiak:GORA EGIN DUTECampylobacter743 isolamendu eragin ditu, eta SIMri jakinarazitako mikroorganismo ohikoena (2013an infekzio gastrointestinalen eragilea) izan da.743 kasu horien ondorioz, % 22 igoarazi dute isolamendu-kopurua, 2012. urtearekin alderatuz gero (605 isolamendu).Listeria20 listeria-isolamendu jakinarazi ziren (1,73 kasu 100.000 biztanleko). Tasa horrek gora egiten du, 3,9 kasutara 100.000 biztanleko, 65 urtetik gorakoen artean. 2004. urteaz geroztik joera goranzkoa izan da.Horren arrazoia, ziurrenik, biztanleriaren zahartzea eta listeriosia garatzen laguntzen duten beste gaixotasun batzuen kopuruak gora egitea da (minbizia, hepatopatiak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzi berria: beauverizina eta eniatina mikotoxinak 14/08/20

Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion zientzia-irizpena emateko elikagai eta pentsuetan beauverizinaren eta eniatinaren presentziak gizakien eta animalien osasunari eragin diezaioketen arriskuari buruz. Xede horretarako, elikagai, pentsu eta prozesatu gabeko aleetan beauverizinarekin eta eniatinarekin loturiko analisien 12.685 emaitza ebaluatu ziren guztira. Beauverizina eta anitinak Fusariumen hainbat espeziek sortutako mikotoxinak dira. Eniatinak ebaluatzeko, A, A1, B eta B1 eniatinen batuketa hartu da kontuan. Beauverizinaren eta eniatina guztien esposizio kronikoan garrantzi gehien duten faktoreak honako hauek dira: zerealak eta zereal-aleekin eginiko produktuak, bereziki “ogia eta opilak", "okintza fineko produktuak" eta "pasta". EFSAko adituen taldeak honako ondorio hauek atera ditu: Gizakien osasunerako ez dago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

“Eskolar” eta “Eskolar beltza” arrainak kontsumitzeko gomendioak – AECOSAN 2014

Arrain horiek kontsumitzeak urdail-hesteetako nahasmendua eragin dezake zenbait pertsonen artean. Beraz, oso garrantzitsua arrain-espeziearen etiketa (izen komertziala eta zientifikoa) identifikatzea eta kontsumitzaileari informazioa ematea espezie horiek kontsumitzeak izan lezakeen arriskuaren inguruan eta arrain horiek prestatzeko edo egosteko modurik egokienaren inguruan. Horixe da, hain zuzen ere, AECOSANek argitaratu berri duen triptikoan ematen duen gomendioa. Eskolarrak (Ruvettus pretiosus) beste izen komertzial batzuk ere hartzen ditu: Escolar clavo (Andaluzian), Escolar rasposo (Kanariar irletan), Llima (Katalunian) edo Cochinilla (Galizian). Baimenduta dago merkaturatzea, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira: Paketatuta edo ontziratuta baino ezin da merkaturatu, eta Behar bezala etiketatu beharko da, kontsumitzaileari informazioa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriak 14/07/30

Aurten, Elikak Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen 6 fitxa eta infograma berriak egin ditu:Nitratoak (fitxa / infograma)Aluminioa (fitxa / infograma)Kromoa (fitxa / infograma)Trichinella (fitxa / infograma)Coxiella (fitxa / infograma)Mycobacterium (fitxa / infograma)Halaber, eguneratu egin da Kadmioaren arrisku kimikoari buruzko fitxa, 448/2013 Araudian (EB) ezarritako muga berriei jarraikiz. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren 2013. urteko txostena 14/07/29

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN), 882/2004 Araudiak jasotzen duen informazio-gardentasunaren betekizuna betetzeko, argitaratu egin du Elikakatearen Kontrolerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) exekuzioaren 2013. urteko emaitzei buruzko txostena. Bada, txostenaren amaieran planaren hurrengo berrikuspenean egin beharreko aldaketen proposamenak jasotzen dira; zehazki, 2015eko urtarrilean egin beharko dira.Argitaratu berri den txostenak hiru atal ditu:Atal honetan Planaren Alderdi Orokorrak lantzen dira, estatu mailan zein autonomia-erkidego mailan: aplikatu beharreko araudiaren, kontrol ofizialak gauzatzen dituzten egitura organikoen eta koordinazio-organoen aldaketak; kontrol ofizialera bideratzen diren giza baliabideak; kontrolaz arduratzen diren langileek jasotzen duten prestakuntza; lagungarri gisa erabiltzen diren datu-baseak eta informatika-tresnak; eta teknikak egiaztatzeko eta balioztatzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2014-2020 Akuikulturaren urte anitzeko plan estrategikoa 14/07/28

Itsas hazkuntzen eta hezkuntza kontinentalen batzorde nazional aholkulariek onetsi egin dute Espainiako akuikulturaren urte anitzeko plan estrategikoa (2014-2020). Horren helburu nagusia da Europar Batasunean etorkizuneko jardueratzat jotzen den sektorea zabaltzen eta indartzen laguntzea.Egungo egoeraren eta sektore horretako hazkunde-ikuspegiaren azterketa oinarri hartuta, Planak ezarri egiten ditu uretako jardueraren garapen ordenatua eta iraunkorra babesteko jarraitu beharreko zuzentarau eta jarduera estrategikoak. Planak 4 helburu estrategiko ditu, eta horiek 8 lerro eta 37 ekintza estrategikoren bidez azaltzen dira. Horiek guztiak martxan jartzea berebizikotzat jotzen da, datozen urteotan akuikulturari bultzada berri bat emateko.Planaren helburu estrategikoetako bat da Akuikulturaren lehiakortasuna sendotzea. Horretarako, animalien osasuna eta ongizatea ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago