853/2004 (EE) Erregelamenduarekin bat etorriz, merkaturatzen diren animalia-jatorriko produktuek osasun- edo identifikazio-marka bat izan behar dute. Marka horiek derrigorrezkoak dira eraldatutako nahiz eraldatu gabeko animalia-jatorriko produktuentzat; ez, ordea, landare-jatorriko eta eraldatutako animalia-jatorriko produktuen nahasketa daukaten elikagaientzat (produktu konposatuak).
Era berean, Erregelamendu horretan salbuespen gisa hartzen dira produktu jakin batzuk:
Elikagai batzuek, animalia-jatorriko produktuaren definizioan sartzen badira ere, ez dute markarik behar, horientzako eskakizun espezifikorik ezarri ez delako. Horren adibide dira, besteak beste, eztia eta intsektuak.
Bilgarrian enbalatze-zentroaren kodea daramaten elikagaien kasuan (adibidez, arrautzetan), identifikazio-marka ez da beharrezkoa.
Egoera jakin batzuetan, animalia-jatorriko produktu batzuei beste identifikazio-marka bat jarri behar zaie.
Ontzi batzuek ...
Europako Itun Berdearen testuinguruan argitaratutako lege berriak itsas ingurunearen kontserbazioaren eta arrantza-jarduera errentagarriaren arteko oreka bermatu nahi du, eta, bidez batez, enpresa-garapenerako eta belaunaldi-txandarako erakargarria den arrantza-sektore modernoa eta lehiakorra finkatu. Honako hauek dira jasangarritasuna zeharkako ardatz duen arau berri horren helburuak: Arrantza-baliabideen kontserbazioa eta erabilera iraunkorra sendotzea.
Jarduerak enplegua sortzen lagun dezala saiatzea.
Kostaldeko eremuetan aberastasuna eta gizarte-kohesioa sortzea.
Arrantzaren arloan, zientziaren eta ekintza politikoaren arteko lotura indartzea. Lege berriak arrantza-baliabideen kontserbazioa eta erabilera jasangarria indartzeko neurriak hartzeko ahalmena sartzen du, besteak beste, harrapaketen bolumena mugatzea; edo arrantza-ahalegina, erabilitako tresnak eta aparailuak, espezieen pisua edo neurria arautzea; edo debekualdiak ezartzea, betiere ...
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Errege Dekretu berria argitaratu du indarrean zeuden arauetan zenbait aldaketa egiteko: tresnak sortu ditu baserrietako animalien ongizatea hobetzeko, bai eta agintari eskudunei kontrol ofizialak egiten laguntzeko ere. Oro har, martxoaren 7ko 159/2023 Errege Dekretuan (Animalien ongizatearen esparruan kontrol ofizialak egiteko Europako Batzordearen araudia Espainian aplikatzeko xedapenak ezartzeari, eta zenbait errege dekretu aldatzeari buruzkoa) baserriko animalien babesari, ustiategietan larrialdiko sakrifizioak egiteari eta elikakateari buruzko informazioari buruzko zenbait arau aldatzen dira. Arauak balio berriak ezarri ditu, hala nola, animalien gehieneko dentsitatea, eta elikadura, ur, janontzi eta ingurumeneko baldintzei buruzko betebehar berriak.
Txerrien ekoizpenari dagokionez, txerriak babesteko gutxieneko arauak aldatu ...
EFSAk eta ECDCk txosten bat argitaratu dute Europan bakterio zoonotikoetan eta giza, animalia eta elikagai adierazleetan dagoen antimikrobianoen aurkako erresistentziari (RAM) buruz, 2020-2021 aldian. ELIKAk egindako analisian, txostenaren honako datu hauek azpimarratu nahi ditugu, patogeno bakoitzaren arabera banatuta: Oro har, 2020-2021 aldian lortutako gizaki- eta animalia-jatorriko jejuni eta C. coli datuek fluorokinolonekiko erresistentzia-maila oso altuak erakutsi zituzten. Fluorokinolonak garrantzi kritikoa duten antimikrobianoak dira eta gizakion infekzio bakterianoak tratatzeko erabiltzen da.
Ziprofloxazinoarekiko erresistentzia-maila oso altuak ikusi ziren gizakietan jejuni eta C. coli espezientzat (“altuak eta ikaragarri altuak”), % 22,2 eta % 100 artekoak izan ziren.
Giza kontsumorako animalien kasuan, ziprofloxazinarekiko erresistentzia-maila oso ...
Finlandia eta Suediako Elikagaien Segurtasuneko Agentziek azterlan bat egin ditu EFSArako elikagaietan dauden arrisku kimiko eta mikrobiologikoen arriskuen sailkapena egiteko gaitasuna hobetzeko asmoz.
Azterlanak hiru fase izan zituen:
Fase honetan arrisku kimikoak eta mikrobiologikoak konparatu ziren, eta bi arrisku moten ebaluazioaren ikuspegi orokorra egin zen. Baterako esparrua sortzeko, sailkapena egitean antzeko arrisku-metrikak erabili behar zirela eta sailkapena antzeko kontzeptuetan oinarritu behar zela erabaki zen. Bigarren fase honetan arriskuak sailkatzeko metodoak garatu eta ezarri ziren, eta arrisku kimikoei gehiago begiratu zitzaien, giza osasunarentzako ondorioei buruz azterlan gehiago dagoelako. “Arriskuaren termometroa” lortzea zen xedea, arrisku kimikoen ebaluazioen esparruan larritasun-irizpideak sistematikoki sartzeko. Batez ere 2 metodo ...
Europako Batzordeak gaur egun eskuragarri dauden IKI metodoen (Izurrien Kudeaketa Integratua) datu-basea argitaratu du. Bertan, EBn eta nazioarteak ezarritako IKIen zortzi printzipioak biltzen dituzten praktika, teknika eta teknologien 1.300 adibide inguru jasotzen dira, hala nola laboreen errotazioaren erabilera, ongarritze orekatua, organismo kaltegarrien jarraipena, aplikazio selektiboa eta murriztua, eta, are garrantzitsuagoa, metodo ez-kimikoen lehentasuna izurriak kontrolatzeko.
Era berean, datu-base horrek “labore bakoitzerako 273 jarraibide espezifiko” biltzen ditu, pestiziden erabilera jasangarriari buruzko zuzentarauan jasotako izurrien kudeaketa integraturako baldintzak aplikatzeko.
Praktiken zerrenda horrek erakusten du EBko herrialdeetan IKIak aplikatzeko aukeretan aniztasun handia dagoela. Tresna horren helburua da agintari nazionalak, nekazaritza-aholkulariak eta abar bultzatzea IKIen ikuspegiak ...
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) “Irakurri aukeratu aurretik. Informazioa kontuan hartuta, hobe elikatu gaitezke” kanpaina abian jarri du. Kanpainaren xedea da kontsumitzaileengan elikagaien etiketan jasotako nutrizio‑informazioa irakurtzeko kontzientzia sortzea, elikadura osasuntsua izateko erabaki kontzienteak har ditzaten.
Egungo lege-esparruak xedatzen du elikagaietan nutrizio-informazioa jartzea derrigorrezkoa dela, eta informazio hori taula batean jasota dago. Informazio horri esker elikagaien balio kalorikoaren eta mantenugai jakin batzuen berri izan dezakegu. Nutrizio-elementu jakin batzuek osasunaren esparruan garrantzia handia dute, hala nola gantz aseak, azukreak eta gatza, eta derrigorrezko nutrizio-informazioan jasota daude.
Kontsumitzaileek etiketan jasotako informazioa erraz ulertu behar dute, jakinaren gainean erabakiak hartu eta bizitzako eran ...
Europako Batzordeak (EB) arau berriak iragarri ditu mundu-mailan inpaktu handiena duten animalien gaixotasunen aurkako animalien txertaketa harmonizatzeko, EBn orain arte behatutako hegazti-gripearen (HGOP) epidemia handienari aurre egiteko ahaleginen barruan. Europako Batzordea Batasunaren 2018/1882(EB) Betearazpen Erregelamenduan zerrendatutako A kategoriako gaixotasunen aurkako animalien txertaketari buruzko arauak harmonizatzen ari da; zehazki, estatu kideek gaixotasun horiek prebenitu eta kontrolatzeko albaitaritzako medikamentuak erabiltzeko arauak.
Arau horiek A kategoriako gaixotasunak eraginkortasunez prebenitzea, agerraldi bat gertatuz gero berehala errotik kentzea eta albaitaritzako medikamentuen erabilerak gaixotasun horiek hedatzeko arriskua eragitea zaindu behar dute.
HGOPren testuinguruan, txertaketarako arau espezifikoak prebentziozkoak izango dira, edo agerraldi bat kontrolatzekoak; hala, txertatutako animaliak eta horien produktuak ...
Duela gutxi EFSAk baserrietako gizentzeko oilaskoen eta oilo erruleen ongizateari buruzko bi txosten zientifiko argitaratu ditu. Bertan, hainbat gairi buruzko aholkularitza eskaini dute: espazioa eta egiturak, animalien dentsitatea, argiztapena, hautsa, zarata eta hondakinak. Aipatutako bi irizpen zientifiko horietan ekoizpen ziklo osoa eta arriskuak kontuan hartuz EBn hegaztiak hazteko sistemak ebaluatzen dira, bai eta hegaztien ongizatean arrisku horiek dituzten ondorioak ere.
Hegaztien ongizaterako ondorioak identifikatu ziren, eta, nabarmenen artean, honako hauek azpimarratu behar ditugu: hezurretako eta ehun biguinetako lesioak; zauriak luma, erpe eta mokoan; taldeko estresa; mugimendu faltaren ondorioz portaera eta jarrera naturalak izateko ezintasuna (esplorazioa, konforta eta isolamendua), eta, hortaz, atsedenerako arazoak.
Baserrietako ...
EFSAk argitaratu ditu elikagaietan dauden albaitaritzako botiken eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko 2021eko datuak. Txosten horretan estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginak jaso dira, eta guztira 621.205 analisi egin dira (2020arekin alderatuz gero, lagin kopurua apur bat hazi egin da).
Azken 12 urteetako zifrarik baxuena da (ez betetzea % 0,19 eta % 0,37 artekoa izan zen). 2020ko zifra % 0,19koa izan zen.
Laginen % 0,17tan legez baimendutako gehieneko mailak baino handiagoak zeuden
↓ Murriztu ziren ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.