Berrikuntzaren Europako Plataformak – EIT Food delakoak, 2023an elikaduraren munduko joerak aztertu ditu Europan, 2022ko elikadura sistemaren erronkak kontuan hartuta, hala nola elikagaien eskuragarritasunari eta prezioari eragin dioen Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak eta klima-aldaketaren inpaktuak. Klima-aldaketak elikadura sisteman duen inpaktua gero eta nabarmenagoa da, eta 2023an presio handiagoa egingo zaie erabakiak hartzen dituztenei, elikagai jasangarriak ekoizteko metodoak eta ingurumenean inpaktu txikiagoko elikadura-soluzio berritzaileak bizkortzeko eta zabaltzeko.
COP28 goi-bilerari begira, bultzada nekazaritzako elikagaien sektorean interesa duten enpresa eta aldeetatik abiaraziko da, bai eta “jasangarritasun” terminoari lotuta gehiago eskatzen duten kontsumitzaileengandik ere. Landare-jatorriko elikagaien kontsumoa gero eta gehiago hazten ari da Europan eta merkatuetan ...
18 fitxa daude gidan, eta bertan ekoizpen-sistema, ustiategi-mota eta ekoizpen‑gaitasun desberdinentzako baldintzak jasotzen dira. MAPAk gida bat argitaratu berri du abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretu bidez behi-ustiategiak arautzen dituen araudi berria errazago ulertzeko, ekoizpen-eredu desberdinei eta ekoizpen-orientazioei dagokienez.
Abeltzaintzako profesionalei eta albaitariei zuzendutako gida horretan zehazten da arau berriak nola eragiten duen ustiategi mota bakoitzean eta berariazko zer baldintza dauden dagoeneko dauden ustiategientzat nahiz duela gutxi sortu direnentzat.
Gidak bi atal handi ditu: dagoeneko dauden ustiategiak eta ez daudenak. Bloke horiek 18 informazio-fitxetan banatuta daude, ekoizpen-sistemaren, ustiategi‑motaren eta ustiategien ekoizpen-gaitasunaren arabera; hautatutako kasu partikularrean eragina duen oro jasota dago fitxa bakoitzean, baita aipatutako ...
Antioxidatzaile hitzak honako hau adierazten du: gure gizartean prebalentzia handia duten patrologiak sor ditzakeen oxidazio-kaltea prebenitzeko substantzia batzuek duten propietatea. Azken urteotako azterlan ugariren helburua izan da antioxidatzaileak izan daitezkeen konposatuen ingestioak dituen propietate onuragarriak erakustea, eta substantzia horien kontsumoa sustatzea.
Frogatu da zeinbat metalek —kobrea, manganesoa, selenioa eta zinka– zelulak oxidazio-kaltetik babesten dituztela. Mineral horiek zelulak oxidazio-kaltetik babesteari buruzko propietate osasungarrien adierazpenen onespena dute, Europako araudiaren esparruan.
Herritar heldu osasuntsuek elikagai aberastuen eta elikadura-osagarrien bidez kobre-, manganeso-, selenio- eta zink‑osagarriak kontsumitzea segurua da Europako araudiak ezarritako baldintzetan. Bestalde, bibliografia zientifikoak iradokitzen du metal horiek efektu pro-oxidatzaileak izan ditzaketela dosi edo baldintza ...
AESANek elikagaien segurtasunerako interesik handieneko arrisku kimiko eta biologikoen prospekzio-txostenak eguneratu ditu, gizakiarentzako kaltegarriak izan daitezkeen arriskuak identifikatu eta horien kudeaketarako gomendioak emateko, dela ikerketa‑beharrak identifikatzeko, dela elikakatearen kontrol ofizialean kontuan izateko balizko orientazioak identifikatzeko. * Arrisku biologiko bakoitzaren identifikazioa deskribatu da, elikagaietan duten prebalentzia, determinatzeko metodoak eta gizakiaren osasunean duen eragina. ESKAPE bakterioak (erresistentzia anitzeko bakterioa, pertsonetan klinika oso konplexua eragiten du): Acinetobacter spp., Klebsiella pneumoniae eta Pseudomonas aeruginosa bakterioen erresistentzia anitzeko anduiak ugaritzea da infekzio nosokomialen zergati garrantzitsuetako bat. Hori dela eta, beharrezkoa da kontsumitzeko prest dauden elikagaietan horien prebalentzia ezagutzea, hala nola entsaladetan eta landare jatorriko elikagai freskoetan. Campylobacter: Behi-, ...
Errege Dekretu bat izapidetzen ari dira txikizkako merkataritzako establezimenduetarako. Dekretu horrek haragia izozteko baldintzak ezarriko ditu.
Dohaintzaz bestelako helburuetarako haragia izoztu ahal izateko (jaso eta berehala edo heltze-aldiaren ostean), establezimendu horietako operadoreek bizitza baliagarriko epea ezarri beharko dute. Azterketa horiek egitea zaila eta garestia izan daiteke; hortaz, operadoreei lan hori errazteko, AESANeko Batzorde Zientifikoak orientabide batzuk eman ditu haragiaren bizitza baliagarriari buruz, kontsumo lehenetsiaren data ezarri ahal izateko.
Haragiaren izozte- eta desizozte-prozesuek parametro mikrobiologikoak, fisiko-kimikoak eta sentsorialak aldarazten dituzte eta horrek zuzenean eragiten dio bizitza baliagarriri. Zenbait literatura zientifiko berrikusi ondoren, honako hauek dira haragi izozturako kontsumo lehenetsiaren datei buruzko proposamenak, espeziearen ...
Andaluzian eta Gaztela-Mantxan Ardi- eta ahuntz-baztanga fokuak agertu berri direnez (1968. urteaz geroztik Espainian desagerrarazitako gaixotasuna), EAEko agintaritza eskudunek informazio-triptiko bat egin dute, Euskadiko abeltzaintza-sektoreari gaixotasun hori agertu dela jakinarazteko, erne egon dadin eta gaixotasunarekin bateragarria den edozein zeinu kliniko edo sintomatologia zaindu ahal dezan, balizko foku bat modu goiztiarrean detektatu ahal izateko. Gaixotasun horri aurre egiteko neurri nagusia abeltzaintza-ustiategietan ez sartzea da. Hori dela eta, ezinbestekoa da biosegurtasun-baldintza egokiak mantentzea ardi- eta ahuntz-ekoizpenarekin lotutako jarduera guztietan, bai eta abeltzaintzako zaintza-sistemen funtzionamendu egokia bermatzea ere. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru foru-aldundiek, Neikerren ...
2022ean, Europako Alerta azkarra sistemaren (RASFF) bidez 3921 alerta eta jakinarazpen jaso dira (aurreko urtean 4166 izan ziren). Horietatik, 1107 (%28,5) alertak izan dira, 1398 (%35,5) informazio-jakinarazpenak eta 1416 (%36) mugan egin diren ukapenak
2022 urtean, hondakinek eragin dituzte jakinarazpen gehien (%25,5), ehunekoa nabarmen jeitsi delarik. Kutsadura biologikoa da jakinarazpen gehien sortu dituen bigarren taldea (%23,5), aurreko urtearen portzentai berdina. Beste taldeen kopuruak mantendu egin dira aurreko urtearekin konparatuz, iruzurrak izan ezik, %14tik %19ra igo direla.
Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan duten bilakaera: Kutsatutako produktuen jatorriari dagokionez, urtean zehar, aipatu behar da Europak (%40) eta Asiak (%37) eragin ...
2022an zehar, lauhilekoetan kontsultatutako datuen arabera, animalien elikagaiei buruzko 233 jakinarazpen egin dira. Horietatik 39 alertak izan dira (% 17), 40 informazio-jakinarazpenak (% 72) eta 28 mugan egin diren ukapenak (% 11).
2022an zehar detektatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 53). Jarraian bestelakoak (% 16), eta horien barne gorputz arrotzak, etiketa okerrak, gehigarri kopuru altuak; baimendu gabeko gehigarriak (% 8) eta mikotoxinak (% 6). Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 66, etxeko animalientzako pentsuei % 24, loditzeko animalientzako pentsuei % 7 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 3. 2021ean jasotako jakinarazpenekin alderatuta, honako ohar hauek egin ditugu: Jakinarazpenen jatorria egonkor mantentzen da; arriskua mikrobiologikoa izan zen (% 50 inguru).
Hautemandako arriskuen ehunekoak antzekoak dira ...
EFSAk zenbait metal astunekiko (artsenikoa, kadmioa, beruna eta merkurioa) eta iodoarekiko elikadura-esposizioa aztertu du, Europako herritarrek itsas algak eta landare halofitoak kontsumitzeagatik. Horretarako, EFSAk azken 10 urteetan lortutako datuak aztertu ditu (2011–2021), eta honako hauek dira emaitzak: Maila analitikoan, aldagarritasun handia aurkitu zen alga laginetako metal astunen eta iodoaren kontzentrazioan, baita espezie bereko algen artean ere. Hala ere, kontzentraziorik altuenak iodoarenak dira.
Metal astunen artean, batezbestekorik altuena artsenikoarena izan zen, eta, bereziki, As totalarena; hala ere, lagin batzuetan As inorganikoak eta kadmioak izan zuten batezbestekorik altuena.
Itsas algetako merkurioaren batez besteko kontzentrazioak baxuenak izan ziren metal astun guztien artean.
Oro har, ...
2022ko hirugarren lauhilekoan, animalien elikagaiei buruzko 70 jakinarazpen egin dira. Horietatik 11 alertak izan dira, 48 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 25 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 24 enpresako autokontroletan detektatu dira; 15 mugako ikuskapen-postuetan eta 6 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 63, etxeko animalientzako pentsuei % 26, gehigarri eta aurre-nahasketei % 1 eta pentsu konposatuei % 10.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokionez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja‑produktuak (12), txakurrentzako mastekagarriak (9) eta etxeko animalientzako pentsua (7).
...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.