Bilaketa emaitza:

Arriskuen Ebaluazioan aintzat hartu beharreko bizitzaren etapak bateratzea – OME 2014

Arrisku kimikoen ebaluazioan erabiltzeko bizitzako etapari kritikoenak identifikatze aldera, OMEk adituen taldea sortu zuen. Taldeak arlo horretan eskura zegoen informazioa bildu du, eta hainbat gomendio eman ditu.Talde horrek arreta berezia jarri du bizitzako hasierako etapetan (sortze aurretik nerabezarora bitartean), eta Arriskuen Ebaluazioaren arloko nazioarteko erakundeek gaur egun darabiltzaten ikuspegiak gainbegiratu eta aztertu ditu.Berrikuspen horretan ikusi da gaur egungo ikuspegi askok helmen mugatua dutela mundu osoko herrialdeetako aniztasun geografikoan, sozialean, kulturalean eta ekonomikoan aplikatzeko. Agerian jarri da beharrezkoa dela aintzat hartzea eskualde bakoitzeko berariazko esposizio-faktoreak, bai eta tokiko ingurumen-zaintzari buruzko datuak ere.Halaber, azterlanak ahalbidetu egin du egiaztatzea umearen garapenean jarrerak aldatzeak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hormonak elikagaietan: ohiko galderen erantzunak 14/07/10

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) informazioa aurkeztu du bere webgunean elikagaietan dauden hormonen presentziari buruz. Horrela, erantzuna eman zaie herrialde horretako kontsumitzaileek dituzten zalantza nagusiei.Egindako galderetako batzuk honako hauek dira:Haragiak berezko hormonak ditu?Bai. Izan ere, hormonak organismoak berak prozesu endogenoak erregulatzeko sortzen dituen substantzia kimikoak dira. Hori dela eta, hala haragiak (giharrak) nola organo batzuek (gibelak eta giltzurrunek, esate baterako) berezko hormonak dituzte.Hormona natural horien ondorioak eta sintetikoki ekoitzitakoenak berak dira?Jatorri naturaleko hormonen eta sintetikoki ekoitzitakoenen ondorioak ez dira ezberdinak izan ohi. Alabaina, baldintza batzuen menpe, sintetikoki ekoitzitako hormonen indarra beste bat izan daiteke, edo eragina izan dezakete gorputzean metabolizatzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOren txostena: kontrolak pentsuen katean Espainian 14/07/09

Europako Batzordeko talde batek, Elikagai eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) 3 ikuskatzailek eta aditu batek osatutakoak, ikuskaritza bat gauzatu zuen Espainian 2013ko azaroaren 19tik 28ra bitartean.Ikuskaritzaren helburu nagusia da balioestea kontrol ofizialen sistema eraginkorra ote den, pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta egoki kudeatzen dituztela egiaztatzeko.FVOren taldeak, kontrol ofizialen koordinaziorako agintaritza eskudun zentralarekin elkartu ostean, honako autonomia erkidego hauek bisitatu zituen: Andaluzia, Katalunia, Extremadura eta Euskal Herria.Ondorio orokor gisa, FVOk uste du kontrol ofizialen sistemak ez duela beti bermatzen pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta behar bezala kudeatzen dituztela; izan ere.kontrol ofizialak lehenestean, ez dira aintzat hartzen identifikatutako arrisku guztiak, pentsuen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalia-jatorriko irinak erabiltzea akuikulturan 14/07/09

Argitaratu egin dute 578/2014 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, elikagaietarako animaliak animalia-jatorriko zenbait pentsurekin elikatzeari buruzko Europar Batasuneko araua Espainian aplikatzeko xedapenak ematen dituena. Halatan, estatuko legedian sartzen dira Europako azken xedapenak. Horiek ahalbidetu egiten dute berriz erabiltzea eraldatutako animalia-proteinak (hausnarkariak ez diren animalienak) eta horrelakoak dituzten pentsuak berriz erabiltzea akuikulturan, animaliak elikatzeko. Araudi berriak ezartzen du zein jarduera gauzatu behar den arautu beharreko produktuak bildu, garraiatu eta eraldatzean. Horrela, ekidin egiten da hausnarkarien proteinekin kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua.Horrez gain, ezarri egiten dira eraldatutako animalia-proteinen eta horrelakoak dituzten pentsu konposatuen aldian behingo laginketei eta azterketei buruzko berariazko irizpideak. Debekua kentzeak ez ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Espainian: Datu eguneratuak – ISCIII 2014

Epidemiologiako Zentro Nazionalak argitaratu egin du du 2014an Mikrobiologia Informazio Sistemari (SIM)jakinarazitako elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei eta zoonosiari buruzko azken eguneratzea. Honako emaitza hauek nabarmentzen ditugu EAEn: Campylobacter: 243 kasu jakinarazi dira, eta C. jejuni agentea izan da gehien jakinarazi den eragilea (214 kausa). Salmonella: 71 kasu jakinarazi dira, eta S. typhimurium jakinarazi da gehien; zehazki, 17 kasutan. Birusa: Birusak eragindako urdail-hesteetako infekzioen taldean, errotabirusak nabarmendu dira: 361 kasu jakinarazi zitzaizkion SIMari. Coxiella burnetii: Orain arte Q sukarraren 14 kasu jakinarazi dira. Informazio Mikrobiologikoko Sistemari aitortutako mikroorganismoak. Autonomia-erkidegoaren araberako banaketa. Espainia. 2014. urteko 1.etik 13.era. - ISCIII ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititutako parasitoak munduan lehenestea – FAO/OME 2014

FAO/OMEk Arrisku mikrobiologikoen ebaluazioa sortaren txosten berria argitaratu du, eta bertan laburbildu egiten da elikagaietan dauden parasitoei eta horiek osasun publikoan duten eraginari buruzko ezagutza.Txosten berri honetan aurkeztu egiten dira elikagaien bidez transmititutako parasitoei buruzko munduko ranking baten emaitzak, Elikagaien Segurtasunaren ikuspegitik. Horretarako, honako irizpide hauetan oinarritutako leheneste-metodologia sortu da: gaixotasunaren kopurua eta banaketa munduan, morbilitate larria eta kronikoa, gaixotasunaren zati kronikoa, hilkortasuna, gaixotasuna areagotzea, garrantzia nazioarteko merkatuan eta eragin sozio-ekonomikoa. Irizpide horietako bakoitzak eragin jakin bat du azken sailkapenean.Aintzat hartu behar da hori sailkapen puntuala dela, egin zenean zegoen informazioarekin egindakoa, eta munduari dagokiola; beraz, interesgarria da tokian, eskualdean ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2013. urtean inportatutako elikagaien mugako kontrolen emaitzak 14/07/02

Europako Batzordeak argitaratu egin ditu 2013. urtean eginiko animalia jatorrikoak ez diren elikagai eta pentsuen mugako kontrolen emaitzak. Aztertutako 11.808 laginetatik % 4,1ek hautsi egin zuten legerian sartutako parametroren bat. Beraz, eragotzi egin zuten Europako merkatuan sartzea.Egin ohi diren kontrol arruntez gain, zenbait elikagairi eta pentsuri zaintza handiagoa egin behar zaie, 669/2009 Araudiaren I. eranskinarekin bat etorriz. Araudi horren baitan, aipatu kontrolen hiruhilekoko emaitzen azterketaren arabera eguneratzen den zerrenda dago.Hartara, 2013ko emaitzen arabera, kontrol unibertsotik kanpo geratu dira hainbat produktu; besteak beste, Egiptoko granadak, Tailandiako Brassica generoko barazkiak, Turkiako tomateak, Azerbaiyango hurrak, jengibrea eta Indiako kurkuma, Indiako eta Indonesiako macisa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuntzak gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenetan 14/06/30

Ministroen Kontseiluak onetsitako Errege Dekretuak aldatu egiten ditu animalien gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenen inguruko arauak.Hona hemen araudi berrian agertzen den berrikuntzetako batzuk:Ardi- eta ahuntz-bruzelosiari, behi-bruzelosiari, behi-tuberkulosiari eta behien leukosi enzootikoari dagokionez, lehenengo mailako fokuak astebetean adierazi beharko dira, eta bigarren mailako fokuak hilabetean, gaixotasun horiek ofizialki libre deklaratutako probintzietan. ENBk (OIEk) endemikotzat jotzen dituen uretako animalien gaixotasunen bigarren mailako fokuak hilabetean adierazi beharko dira, astebetean jakinarazi beharrean.Bertan behera utzi da behien pleuropneumonia kutsakorra eta behien leukosi enzootikoa saihesteko probak egin beharra animaliak azoketara eta merkatuetara mugitzean.MAGRAMAren prentsa-oharra ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaiek eragindako intoxikazioen kopuru berriak Erresuma Batuan 14/06/27

Elikagaien Araudien Agentziak argitaratutako ikerketa berri batek irudi zehatzagoa eman du Erresuma Batuan urtero gertatzen diren intoxikazioen kopuruari eta intoxikazio horiekin loturiko elikagaiei buruz. Gaixotasunaren balioespenak Elikagaien intoxikazio-kasuei buruzko datu ofizialek nabarmen gutxiesten dute arazoaren garrantzia; izan ere, larrienak besterik ez dira jakinarazten. Pertsona gehienek ez dute familiako medikuarenera jotzen, eta mediku guztiek ez dituzte egiten patogeno zehatzetarako frogak. Beraz, kasu horiek ez daude zaintzapeko datuetan jasota. Azterlan horren datuek, estatistika ofizialen datuekin batera, hobeto zehazten dituzte elikagaiek transmititutako gaixotasunei buruzko balioespenak, eta Erresuma Batuan elikagaien intoxikazioaren mailak murrizteko ahaleginak zehazten lagunduko dute. Aurkikuntza nagusiak Honako hauek atzeman ziren azterlan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-gehigarriak: kontrol-programaren emaitzak (2013)- Osakidetza 2014

Europako alerta-sareak (RASFF) bosgarren lekuan kokatu zituen 2012. urtean osagarri horiekin loturiko jakinarazpenak.EAEn ondorio kaltegarriei buruzko (hepatoxikotasuna) 2 jakinarazpen erregistratu dira, 2013an, arreta emateko laguntza-sarean. bada, guztiak egon dira elikagai-gehigarrien (EG) kontsumoarekin.Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontrolerako programa berezia abiarazi zuen, EAEko industriak eta bertan merkaturatutako eta jakinarazitako produktuen egiazko egoera ezagutzeko.Programaren emaitzak:MERKATUAN LEHEN ALDIZ ABIAN JARTZEKO JAKINARAZPENAKElikagaien enpresak dira lehen aldiz merkaturatzearen arduradunak, eta Osasun Sailari jakinarazi behar diete derrigor. Programak honako hau erakutsi zuen:Produktu asko dago aldez aurreko jakinarazpenik gabe merkaturatutaPrograma horretatik abiatuta, atzemandako akatsak zuzentzeko jakinarazpen berri ugari egin dira, baina…Merkaturatzeko jakinarazpen berrietan, dokumentazio gehigarria eskatzen duten ehuneko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago