Bilaketa emaitza:

Areagotu egiten al da osasunerako arriskua, artoaren mikotoxinen gehienezko mugak handitu egiten badira? – EFSA 2014

EFSAk ebaluatu egin du artoaren eta produktu eratorrien deoxinibalenolaren (DON), fumonisinen (FUMO) eta zearalenonaren (ZON) gehienezko muga baimenduak handitzeak loturarik ote duen osasun publikoko arriskua areagotzearekin.EFSAk 2013ko arto-uztan eta produktu eratorrietan dauden hiru mikotoxina horien mailak izan ditu oinarri. Emaitzek erakutsi dute DONaren, FUMOaren eta ZEAren batez besteko mailak 1,3-6 aldiz handiagoak direla, arto-garauetan eta ehotako artozko produktuetan, aurreko ebaluazioetan aintzat hartutako batez besteko mailen aldean. Mikotoxinaren arabera, batez besteko mailak % 7,6 eta % 27 areagotu dira artoan eta arto ehoan, eta % 99raino artoz eginiko produktu prozesatuetan.Zenbatetsitako ingestek gainditu egin zituzten hiru mikotoxinetarako erreferentziazko dosiak: EFSAk ZEArako ezarritako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ongarriak zerikusia du Q Sukarra gizakiei transmititzearekin 14/05/20

Wageningeneko Unibertsitatearen (Herbehereak) argitalpen baten arabera, 2006-2010 epean Q sukarraren agerraldiari buruz Holandan eginiko argitalpen batzuek erakutsi dute lotura berezia dagoela Q sukarrarekin kutsatutako ahuntzen abeletxeen eta gaixotasunak gizakiengan duen eraginaren artean. Espero zitekeen bezala, gaixotasuna gehiago zabaldu zen kutsatutako abeletxeetatik hurbil bizi ziren pertsonen artean, abeletxe horietatik urrunago bizi zirenen artean baino. Alabaina, Wageningeneko Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dute ahuntzen abeletxeen inguruan bizi diren pertsonen infekzioak kasuen % 50 inguruan bakarrik azal dezakeela Q sukarraren kutsadura. Hori dela eta, beste ikerketa-lan bat egin eta PLOS onen argitaratu da: "Lursailetan ahuntz-ongarria erabiltzea, Holandako gizakien artean Q sukarraren infekzio-iturri gisa (2006-2010)". Bertan erakusten da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunaren arloko zein gaik sortarazi du interes handiena Euskadin 2013. urtean? – ELIKA/EHU 2014

ELIKAk, EHUko Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren arloko Ikerketarako Talde Kontsolidatuaren lankidetzarekin, Elikagaien Segurtasuna 2013an Euskal Autonomia Erkidegoko prentsan proiektua egin du. Honako hauek dira proiektu horren helburuak: Ezagutzea euskal herritarrei zein informazio mota iristen zaien Elikagaien Segurtasunarekin lotuta Euskal Herrian argitarazten diren bederatzi egunkarien bidez. Jakitea zein diren Elikagaien Segurtasunaren arloan agertzen diren gai garrantzitsuenak, eta horiek urtean zehar izan duten bilakaera. Erreparatzea zer-nolako eragina izan duten urtean zehar gertatutako elikagai-arriskuek, bai eta horiei prentsa komunikabideetan eman zaien trataera ere. Identifikatzea albisteen erredaktoreak eta autoreak, bai eta horien espezializazio maila ere. Aztertzea Elikagaien Segurtasunari buruzko informazioaren bilakaera, 2012ko azterlanaren emaitzekin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien osasun-gaietako adituen bilatzailea 14/05/20

Animalien osasunaren ikerketa-zentroak (CReSA) Animalien osasun-gaietako adituen bilatzailea sortu du, sarbidea ematen duena hainbat esparrutako adituen zentroko ikertzaileen datuetara: epidemiologia, bakteriologia, birologia, parasitologia, txertoak sortzea, diagnostikoa eta immunologia ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien bidezko kadmioaren esposizioa murrizteko neurri berriak – EB 2014

Europako Batzordeak gehienezko muga berriak ezarri ditu, elikagaietako kadmio-edukiari dagokionez, gizakiek metal astun horren aurrean duten esposizioa murrizteko. Neurri hori EFSAk 2012an elikagaietako kadmioaren inguruan emandako zientzia-iritziaren ondorio da. Bertan ondorioztatu zen Europako herrialdeetan metal horren aurreko elikagaien bidezko batez besteko esposizioa hurbildu egiten zela edo zertxobait gainditzen zuela 2,5 µg/gorputz-pisuaren kg-ko asteko ingesta toleragarria. Are gehiago, herritarren zenbait azpitaldetan ia bikoiztu egiten zen asteko ingesta toleragarria.Hori dela eta, EFSAk gomendatu zuen herritarrek kadmioaren aurrean duten esposizioa murriztea, aukera gutxi dagoen arren ondore negatiboak gertatzeko gaur egungo ingesta-mailen aurreko esposizioa duen norbanako baten giltzurrunen funtzioan.Kadmioaren esposizioan dietaren bidez ekarpen handiena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Schmallenberg birusa Europan: gaur egungo egoera 14/05/16

EFSAk egin berri duen txostenak honako ondorio hauek biltzen ditu:PatogenesiaSeroprebalentziari buruzko datuekin erkatuz gero, malformazioen kopurua nahiko txikia da, eta horrek pentsarazten du gaixotasunaren maiztasuna baxua dela.Esperimentuetarako animaliekin egindako azterketen arabera, malformazioak eragiten dituzten infekzioen tasa oso txikia da, baita infekzioa suszeptibilitate handieneko epean gertatzen denean ere.Identifikatutako espezie kaltetuakBirusaren aurkako antigorputzak atzeman dira behien, ardien eta ahuntzen artean, eta beste 12 baso-espezie hauetan: alpakak, Anatoliako ur-bufaloak, bisonteak, orein gorriak, lugorri-oreinak, arraba-oreinak, Sikako oreinak, Muntjac-ak, Chamois-ak, basurdeak eta txakur basatiak, eta zoologikoko 19 espezie.Transmisio-bide posibleak: transmisio horizontala, bertikala eta bektoreen bidezkoaEz dago intseminazioaren bidezko transmisioari buruzko zientzia-ebidentziarik. Oraingoz, ez dago transmisio ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Pestizidek lurzoruan duten degradazioa neurtzeko gida 14/05/12

EFSAk beste gida bat egin du, komunitate zientifikoari pestizidekiko giro-esposizioaren nondik norakoak ebaluatzen laguntzeko.Agiri horretan, metodologia ezarri dute pestizida kimiko baten % 50 eta horren eraldatze-produktuak lurzoruan benetan degradatzeko (DegT50 balioa).Pestiziden degradazioa lurzoruan - Gida ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Yodorako erreferentzia-balioak – EFSA 2014

EFSAko Produktu Dietetikoen, Nutrizioareneta AlergienPanelak (NDA) zientzia-irizpena argitaratu du, eta bertan iodorako erreferentzia-balio dietetikoak ezarri ditu biztanle-taldeen arabera.Iodoak zeregin garrantzitsua du hormona tiroideoak sintetizatzean, eta horrek dietaren funtsezko elementu bihurtzen du.Iodo-gabeziak tiroidearen disfuntzioa eragin dezake, baita arazoak ere garapen-faseetan. Horrenbestez, iodoaren kontsumoa egokia izatea bereziki garrantzitsua da haurtzaroan, haurdunaldian eta edoskitzaroan.Irizpen horretan iodoaren ingesta egokiaren balioak ezarri dira biztanleen adin-taldeen arabera, eskola-adineko haur europarrekin eginiko azterlan epidemiologiko bat oinarri hartuta.Beste adin-talde batzuen inguruko antzeko azterlanik ez dagoenez, datuok estrapolatu eta Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) hauek proposatu dira:Haurrak:100 mg/egunHaurtxoak (7-11 hilabete) eta haur txikiak: 70 eta 130 mg/egun bitarteanHelduak:150 mg/egunHaurdunaldia eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua-EFSA 2014

Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua 14/05/12Landareen Osasunerako EFSAren Panelak ebaluatu egin ditu Europar Batasunean (EB) filoxera sortzeko arriskua, EBko egungo legeria eta arriskua murrizteko aukerak.Hona hemen Panelak eginiko ebaluazioaren ondorioak:SarbideakLandatzeko landareetan sartzeko aukera asko zegoela ikusi zen (nahiz eta 2000/29/EE Zuzentarauko III. eranskineko 15. puntuak bide hori itxi zuen hirugarren herrialdeetako landareen jatorrirako), baita kontsumorako frutan sartzeko aukera gutxi zegoela ere; izan ere, baliteke garraiatzean ez bizirautea, eta zaila da transferentzia gertatzea, filoxerak bide horrekin lotzeko duen probabilitatea ertaina bada ere.EzartzeaIzurritea jada hedatuta egoteko aukera asko dago, horixe gertatzen baita Vitis landareak dauden ia toki guztietan. Arrakastaz desagerrarazteko aukerak oso eskasak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago