Bilaketa emaitza:

Biodibertsitatea babestea Ingurumen Arriskuen Ebaluazioan – EFSA 2014

EFSAren Zientzia Batzordeak ezarri du nekazaritza ekosistemen biodibertsitate biologikoaren babesa dela ingurumen-arriskuen ebaluazioen gaur egungo eskemen lehentasunezko alderdia. Ildo horretan, EFSAk aintzat hartu beharreko bi alderdi nagusia identifikatu: galzorian dauden espezieen kontserbazioa eta eraginaren ondoren populazioen lehengoratze ekologikoa.Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) ebaluatu egiten du izurrite inbaditzaileetako espezieen eta nekazaritza ekosistemetan erabiltzen diren produktu arautuen (besteak beste, produktu fitosanitarioak, pentsuetarako gehigarriak eta genetikoki eraldatutako organismoak) eragina biodibertsitatean. Halaber, EFSAk ingurumenaren segurtasunerako gomendioak ematen ditu, eta, horretarako, produktuen indarreko legedian edo eskura dituen ikerketa-datuetan oinarritzen da.EFSAk duela gutxi antolatu duen hitzaldi batean, eztabaidatu zuten zein den espezie bat babesteko maila egokien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrozean dagoen artsenikoaren ingesta – EVIRA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Finlandiako Agentziak (EVIRA) zenbatetsi egin du arrozetik eratorritako artseniko inorganikoaren ingesta, eta ondorioztatu du gainditu egin dezakeela, hala helduen nola haurren artean, EFSAk giza osasunerako segurutzat jotako eguneko muga.EVIRAk aztertu egin ditu haurrentzat arrozarekin eginiko hamar elikagaitako eta garau luzeko zortzi arroz-motatako artseniko inorganikoaren kontzentrazioak.Jaioberrientzako elikagaiei dagokienez, artseniko osoaren eta inorganikoaren kontzentrazio txikiagoa dago, elikagai horietan beste ale eta fruta batzuk daudelako. Hain zuzen ere, artseniko inorganikoa haurrentzat arrozarekin eginiko lau elikagaitan bakarrik atzeman zen. Bestalde, arroz-ale luzeko artsenikoaren kontzentrazio osoa 0,5 miligramo/kilo baino handiagoa zen, eta artseniko inorganikoaren kontzentrazioa 0,5 miligramo/kilo baino txikiagoa.Bada, balore horiek aintzat hartuta, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

36. artikuluan zerrendatutako Elikagaien Segurtasunaren arloko adituen erakundeak: 2013ko txostena 14/06/12

EFSAk argitaratu duen urteko txostenean, jaso egin dira 36. artikuluan zerrendatutako adituen erakundeek 2013. urtean eginiko jarduera nagusiak. Halaber, azken 5 urteotan Elikagaien Segurtasunaren arloko proiektuetan parte hartu duten erakundeen berri eman da, EFSAri zientzia-aholkularitza bikaina emate aldera, denbora errealean.2013ko jarduera azpimarragarrienen artean honako hauek daude:Zehatz berrikustea 36. artikuluan zerrendatutako erakundeak, legez erakunde bakar bat osatzen dutenak multzokatzeko. 2013an 328 formulario jaso ziren eguneratzea eskatu zitzaien erakundeen eskutik.Zerrendako erakundeen eskura dauden tresnen funtzionaltasuna hobetzea:Search tool: bazkideak bilatzea proiektuetarako eta deialdiei lotutako jardueretarako.Article 36-NET: Informazioa trukatzeko eta erakundeen artean sareak sortzeko plataforma.IEP: informazioa partekatzeko plataforma, non EFSAk eta estatu kideetako Elikagaien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritza-botiken hondakinek eztian eta esnean eragiten duten Arriskuaren Balioztatzea – ACSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak ebaluatu egin du zer-nolako arriskua dakarkion osasun publikoari sulfatiazolaren hondakinak dituen eztia kontsumitzeak eta doxiziklinaren hondakinak dituen esnea kontsumitzeak.Sulfatiazola sulfonamiden taldeko botika da eta baimenduta dago xede terapeutikoetarako erabiltzea haragia eta esnea ekoizten duten animalien artean, hondakinen gehienezko muga (HGM) honekin: 100 μg/kg haragian, erraietan eta esnean. Eztirako ez da HGMrik ezarri; beraz, antibiotiko sorta hori ezin da erabili erleak tratatzeko.JEFCAk ez du EITrik ezarri, gerta daitezkeen ondore hormonalei buruzko datuak falta direlako. Alabaina, EMEAk (Sendagaien Europako Agentziaren Albaitaritza Sendagaien Batzordea) ezarri du elikagaian 100μg/kg-tik beherako sulfonamiden presentzia egoteak segurtasun-tarte handia dakarrela, kontsumitzaileari arriskurik eragin gabe.Hori ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen komunikazioari buruzko mintegiaren ondorioak – EFSA 2014

EFSAk Arriskuen komunikazioari buruzko mintegia antolatu zuen Herrialde izangaiek eta izangai izan daitezkeenek aldez aurretik bat egiteko egitarauaren baitan, eta orain argitaratu ditu mintegi horren ondorioak. Egitarau horren xedea da parte hartzaileek Europar Batasuneko politikak eta lan-metodoak ezagutzea. Mintegia Belgraden egin zen maiatzaren 6an eta 7an, eta parte hartzaileek plataforma sendoa izan zuten iritziak eta esperientziak trukatzeko, eta jardunbide egokiak lortzeko kasu zehatzak aztertu eta eztabaidatzeko. Halaber, mintegia abiapuntu egokia izan zen, informazioa trukatzeko sareak sortzeko. Parte-hartzaileek nabarmendu egin zuten zer garrantzia duen eskualdeko, nazioko eta Europako lankidetzak Arriskuen komunikazioari eta alderdi interesdun guztiek informazioa elkarrekin trukatzeari dagokionez. Lankidetza hori ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Laguntzaileen parte-hartzea hiltegietako kontrol ofizialetan 14/06/05

340/2014 Errege Dekretua argitaratzearekin batera, ahalmena eman zaie autonomia erkidegoetako agintaritza eskudunei, hiltegietako langileei kontrol ofizialetan laguntzeko baimena emateko. Laguntzaileek hainbat zeregin zehatz izango dituzte eskortako hegaztien eta lagomorfoen haragiaren ekoizpenari dagokionez, betiere albaitari ofizialaren kontrolpean egiten bada.Dekretu honek, halaber, zehaztu egiten ditu hiltegietako langileek zeregin zehatzetan, eskortako hegaztien eta lagomorfoen haragiaren ekoizpenaren kontrolari dagokionez, parte hartzeko bete behar diren baldintzak eta betekizunak: sistema hau ezartzeko baldintza orokorrak, langile laguntzaileen kualifikazioa eta prestakuntza, eta baimena emateko baldintzak.Honako baldintza hauek bete behar dira, aipatutako baldintza eman ahal izateko:Egiaztatzea baimendutako langileak lan hori egiteko prestakuntza eta kualifikazio nahikoa dituela.Bermatzea ez duela jardungo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Dieta zaintzeko tresnak, arriskuen ebaluazioa egiteko – EFSA 2014

EFSAk argitaratutako txosten batean jaso dira MENU EFSA UE proiektuaren emaitzak. Helburua izan da elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko tresnak ebaluatzea, Europan datuak biltzeko protokoloak harmonizatzeko. Kontsumoari buruzko datu horiek ezinbestekoak dira, elikagaien kontsumoaren ondorioz sortutako arriskuei buruzko ebaluazioak egiteko.Proiektua lau fasetan gauzatu da: Elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko erabiltzen diren metodoei eta dieta ebaluatzeko tresnei (nagusiki Europan) buruz argitaratutako bibliografia berrikustea. On linegaldetegi zabal bat egitea. Estatu kideek dieta ebaluatzeko darabiltzaten metodoei buruzko informazioa biltzeko diseinatu da. Halaber, protokoloen eta herrialde bakoitzaren ezaugarri espezifikoen bilketa aintzat hartu dira. On line galdetegiaren datuak bidaltzea eta biltzea. Europako 11 erakundek eman ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aldaketak BEEari buruzko legerian 14/05/29

Argitaratu egin da 338/2014 Errege Dekretua. Joan den maiatzaren 10ean indarrean sartu zen eta 2000. urteko legeria aldarazten du. Azken horrek araupetu egiten zuen EETekin lotutako arrisku-material espezifikoak (MER) suntsitzea.Zehazki, honako aldaketa hauek sartzen ditu:Indargabetu egiten da 1911/000 Errege Dekretuaren IV. eranskina. Bertan zerrendatzen ziren arrisku-material espezifikotzat jotzen diren ehun eta organoak. Bada, hemendik aurrera, araudi erkideak ezartzen duena izango da erreferentziazko zerrenda.Hemendik aurrera behi-buruen haragia bil daiteke, berariazko baimena duten zatitze-geletan.Orain arte, baimenduta zegoen ardi eta ahuntzen hezur-muina ateratzea berariaz baimendutako zatitze-geletan eta behi-kanalen edo kanal-zatien bizkar-hezurra ateratzea berariaz baimendutako harategietan, betiere gainbegiratuta eta erregistratuta. Errege Dekretu horrek aukera ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Betekizun berriak oilasko eta untxien hiltegietan 14/05/29

Maiatzaren 10etik aurrera, eskortako hegaztien eta lagomorfoen (erbiak eta untxiak) hiltegietako langileek laguntza eman dezakete kontrol ofizialetan. 340/2014 Errege Dekretua argitaratzearekin batera sartu dira indarrean Espainian aipatutako espezieen hiltegietan egiten diren kontrol ofizialetan laguntzeko araudi berriak. Arauak Europako legegintzaren aukera bat garatzen du, higiene-kontuetan; zehazki, estatu kideei eskumena ematen die, hiltegietako langileek kontrol ofizialetan laguntza eman dezaten, baldintza jakin batzuetan eta albaitari ofizialaren kontrolpean.854/2004 Araudia, giza kontsumorako animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak antolatzeko arau zehatzak ezartzen dituena, araupetu egiten ditu albaitari ofizialen eta laguntzaile ofizialen jarduera hiltegietan, eta estatu kideei eskumena ematen die, araudiak berak ezarritako baldintza zehatzei jarraikiz, azken horien ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago