Bilaketa emaitza:

Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua-EFSA 2014

Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua 14/05/12Landareen Osasunerako EFSAren Panelak ebaluatu egin ditu Europar Batasunean (EB) filoxera sortzeko arriskua, EBko egungo legeria eta arriskua murrizteko aukerak.Hona hemen Panelak eginiko ebaluazioaren ondorioak:SarbideakLandatzeko landareetan sartzeko aukera asko zegoela ikusi zen (nahiz eta 2000/29/EE Zuzentarauko III. eranskineko 15. puntuak bide hori itxi zuen hirugarren herrialdeetako landareen jatorrirako), baita kontsumorako frutan sartzeko aukera gutxi zegoela ere; izan ere, baliteke garraiatzean ez bizirautea, eta zaila da transferentzia gertatzea, filoxerak bide horrekin lotzeko duen probabilitatea ertaina bada ere.EzartzeaIzurritea jada hedatuta egoteko aukera asko dago, horixe gertatzen baita Vitis landareak dauden ia toki guztietan. Arrakastaz desagerrarazteko aukerak oso eskasak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Yodorako erreferentzia-balioak – EFSA 2014

EFSAko Produktu Dietetikoen, Nutrizioareneta AlergienPanelak (NDA) zientzia-irizpena argitaratu du, eta bertan iodorako erreferentzia-balio dietetikoak ezarri ditu biztanle-taldeen arabera.Iodoak zeregin garrantzitsua du hormona tiroideoak sintetizatzean, eta horrek dietaren funtsezko elementu bihurtzen du.Iodo-gabeziak tiroidearen disfuntzioa eragin dezake, baita arazoak ere garapen-faseetan. Horrenbestez, iodoaren kontsumoa egokia izatea bereziki garrantzitsua da haurtzaroan, haurdunaldian eta edoskitzaroan.Irizpen horretan iodoaren ingesta egokiaren balioak ezarri dira biztanleen adin-taldeen arabera, eskola-adineko haur europarrekin eginiko azterlan epidemiologiko bat oinarri hartuta.Beste adin-talde batzuen inguruko antzeko azterlanik ez dagoenez, datuok estrapolatu eta Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) hauek proposatu dira:Haurrak:100 mg/egunHaurtxoak (7-11 hilabete) eta haur txikiak: 70 eta 130 mg/egun bitarteanHelduak:150 mg/egunHaurdunaldia eta ...

Irakurri gehiago

Fitosanitarioak EGUNERATU ZAITEZ!

Informazio-material hau nekazaritzan aritzen direnentzat da, eta xedea du modu erraz eta laburrean deskribatzea honako alderdi hauek: zer diren fitosanitarioen hondakinak elikagaietan, nola ezarri eta kontrolatzen diren gehienezko mugak (LMRak), zein diren 1311/2012 EDaren berrikuntza aipagarrienak eta fitosanitarioen inguruan egunean egoten lagunduko dizuten erreferentziazko kontsulten datu-basea. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziaren egoera munduan 14/05/05

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) txosten bat argitaratu du mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziak munduan duen egoerari buruz, bereziki antibiotikoen kasuan. Txosten horren arabera, mehatxu hori, dagoeneko, ez da etorkizunerako aurreikuspena, baizik eta benetako eta egungo arriskua da munduko bazter guztietan. Hona hemen azterlanaren ondorio nagusiak: Antibiotiko karbapenemikoekiko erresistentzia munduko toki guztietara hedatu da. Antibiotiko horiek azken baliabide terapeutikoa dira Klebsiella pneumoniaek (hesteetako bakterio arrunt bat) eragiten dituen eta heriotza ekar dezaketen infekzioetarako. K. pneumoniaek infekzio nosokomialak sortzen ditu, adibidez, pneumoniak, septizemia edota jaioberrietan zein zainketa intentsiboetako unitateetako pazienteetan gertatzen diren infekzioak. Erresistentzia horren ondorioz, zenbait herrialdetan, antibiotiko karbapenemikoak ez dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikustea arrisku kimikoak ebaluatzeko metodologiak – EFSA 2014

EFSAk argitaratutako zientzia-txosten batean berrikusi egiten dira prozesu toxikozinetikoak, prozesu toxikodinamikoak eta horien aplikazio posiblea ordezkatzeko metodologia eta tresna berriak, produktu kimikoen arriskuak ebaluatzeko.Teknika berrien artean giza zeluletan oinarritutako in vitro metodologiak daude, baita a bioteknologian oinarritutako bestelako entsegu-estrategiak (genomikoa, proteomikoa, metabolikoa eta transkriptomikoa) ere. Berrikuspen honetan argitu egiten dira teknika berri hauei dagozkien kontzeptu eta terminologiak, eta arriskuen ebaluazioan aplikatutako adibide praktikoak (bibliografiatik hartutakoak) jasotzen dira. Elikagaien Segurtasunaren esparruan, eredu horiek, nagusiki, plagizidetan, kutsatzaileetan eta elikagaiak ukitzen dituzten materialetan aplikatzen dira.Teknika berri horiek informazio gakoa eman dezakete elikagaietan dauden konposatu kimikoen bioerabilgarritasunaz eta horiek proteinekin bat egitearen aukeraz. Gainera, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Jarduerak, sor litezkeen arriskuen inguruan, 2012-2013 bitartean – EFSA 2014

2012-2014an, EFSAk ikuspuntu berri bat eman zion sor litezkeen arriskuen identifikazioari: metodologia nazioarteko bazkideengana hedatu zen eta sor litezkeen arriskuei buruzko lan-taldeak ezarri ziren. Horien jarduera 2013an hasi zen, EFSAko zientzia-panelek eta zientzia-batzordeak konpromiso handiagoa har zezaten.Sor litezkeen arriskuen inguruko talde horrek ondorioztatu du ikuspegi berriak erakutsi egin duela ahalmena dagoela arriskuak eragin ditzaketen zenbait arazo aurreikusteko. Halaber, ondorioztatu da sor litezkeen arriskuak identifikatzeko, beharrezkoak direla esperientzia-maila handia eta informazioa partekatzeko ezagutza-sareak; beraz, sare eraginkorra izatea funtsezkoa da metodoak, datuak eta ebaluazioak trukatzeko. Guztira 45 gai lehenetsi eta ebaluatu ziren sor litezkeen arrisku gisa:Areago ikertu beharreko gaiak: Europa mailako azterlan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen ebaluazioaren eta kudeaketaren arteko aldea – EFSA 2014

EFSAk infografia erraz bat argitaratu du, arriskuen ebaluatzaileek eta kudeatzaileek dituzten zereginak eta erantzukizunak azaltzeko. Bi jarduera horiek bereiztea funtsezkoa da, elikagaien segurtasuna bermatuko bada. Arriskuen ebaluatzaileek zientzia-aholkularitza independentea ematen dute elikakatean sar daitezkeen arriskuez. Horretarako, gaiari buruz eskuragarri dauden datu eta ikerketa guztiak biltzen eta aztertzen dira. Arriskuen kudeatzaileek zientzia-aholkularitza hori darabilte oinarri gisa erabakiak hartzeko edo elikagaien segurtasunari buruzko legeria sortzeko. Europan, zereginen bereizketa hori legez onetsi zen orain hamarkada bat baino gehiago. Xedea izan zen zientzia-ebaluazio independentea Elikagaien Segurtasunaren inguruko politiken formulazioaren erdigunean kokatzea. EFSA da arriskuen ebaluatzaile nagusia, eta zientzia-aholkularitza independentea ematen die arriskuen kudeatzaileei (Europako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eskualdeen Batzordearen aholkuak arrantzarako laguntzetarako 14/04/23

Eskualdeen Batzordeak emandako irizpenean arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako estatuaren laguntzei buruzko arauak berrikustearen alde egiten da. Halaber, nabarmendu egiten da garrantzitsua dela berrikuste-lan hori Arrantza Politika Erkidearen (APE) berrikuspenean eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) zein beste finantzazio-programa batzuei buruzko negoziazioetan kokatzea. Batzorde horrek nabarmendu egin du sektoreak bizi duen paradoxa: alde batetik, beharrezkoa da arrain-biztanlerien etekin iraunkor ahalik eta handiena errespetatzea; bestalde, kontsumitzaileen eskariari erantzun behar zaio, eta horretarako ezinbestekoa da arrantzaren sektorea dibertsifikatzea. Era berean, Batzorde horrek gomendatzen du laguntzak era eraginkorragoan bideratzea 2014-2020 aldian, aintzat hartuta EIAF finantzazio-mekanismo gakoa dela eta horren bidez bidera daitekeela arrantzaren ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Aldaketak indioilarrentzako eta oilaskoentzako enrofloxazinaren administrazioan 14/04/23

AEMPSek (Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia) apirilaren 10ean argitaratu duen informazio-ohar baten arabera, aldatu egin behar dira indioilarrentzako eta oilaskoentzako enrofloxazina duten albaitaritza-sendagaiak (edateko uraren bidez ematen direnak) merkaturatzeko baimen guztiak. Aldaketa EEk otsailaren 28an hartutako Erabakiaren ondorio da.AEMPSek bere web orrian argitaratu du aldatu behar den sendagaiari buruzko informazioa eta hori ezartzeko nola jokatu behar den adierazi du:Merkaturatzeko baimenen titularrek bete behar dituzten baldintzak:Azterlan berriak egin behar dituzte, E. coliren aurreko gaur egungo sentiberatasuna hartzen duen administrazio-eredu berria osatzeko, jomuga diren patogenoen aurreko erresistentziaren garpena mugatze aldera.Zientzia-justifikazioa aurkeztu behar dute, egiaztatzeko administrazio-eredu berri hori eraginkorra izango dela jomuga ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Marrubien zimurduretako birusaren arriskua-EFSA 2014

EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren zimurduretako birusaren arriskua (SCV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak.Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira:SarbideakBi sarbide nagusi identifikatu ziren:Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Sartzeko aukerak aztertzean adierazi zen aukerok gutxi zein moderatuak (ziurgabetasun-maila handiarekin) izan zitezkeela.EzartzeaEzartzeko aukerak handiak zirela adierazi zen, ziurgabetasun-maila txikia izanik; izan ere, egiaztatu da SCV estatu kide askotan atzeman dela, eta birusa ezartzeko ingurumen eta biologia arloko aurre-baldintza guztiak betetzen direla.HedatzeaBitarteko naturalen bidez tokian hedatzeko aukerak direla eta, adierazi ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago