Bilaketa emaitza:

Etiketatze-sistema, tokiko nekazaritzarako eta zuzeneko salmentarako 14/02/05)

Hurbileko produktuak erosteko/saltzeko eskaera (banaketa-kate laburrak) handitzen ari da, eta beharrezkoa da etiketatze-arau komun batzuk ezartzea, produktu horiek identifikatzeko.Batzordeak adituen aholkularitza eskatu zuen, dauden aukerak aztertzeko eta etiketatze-sistema bat sortzeko. Bada, adituen arabera, sistema horrek honako ezaugarri hauek izan beharko lituzke:hautazkoa izatea ekoizleentzat;ziurtagiriak eta egiaztagiriak egiteko prozedurak saihestea, luzetzat eta kostu handikotzat jotzen baitira;zenbait irizpide argi ezartzea, produktuak sisteman sartu ahal izateko.Ziurtagiri-erregimen independente baten alternatiba gisa, hautazko kalitate-izendapen bat ezar liteke, honako abantaila hauek ematen dituena:tresna erraza dira, administrazio- eta aurrekontu-karga erlatiboki txikia duena, eta kontrol-eskakizun gutxi duena;babesa eman dezakete erabilera txarren eta jardunbide nahasgarri edo iruzurrekoen aurrean;atea irekitzen diete ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Teniasia/zistizerkosia ikertzeko Europako sarea sortu da 14/01/30

2013ko azaroaren 26an sortu zen Europako sarea "European network on taeniosis/cysticercosis [COST TD1302]", eta horren xedea da aurrerapausoak ematea teniasia/zistizerkosia gaixotasunaren ezagutzan.Gaixotasun hori osasun publikoan garrantzia duen zoonosia da. Gainera, eragin ekonomiko esanguratsuak dakartza EB barruko zein kanpoko txerrien eta behien sektoreetan.Teniasia hesteetako infekzio bat da, eta bi zestodo espeziek eragiten dute: Taenia solium (txerrien tenia) eta T. saginata (behien tenia). Gizakietan infekzioa sortzen da txerriaren haragi gordina edo gutxi kuzinatutakoa jaten denean (T.solium). Infekzio hori oso garrantzitsua da, zistizerkosia eragin baitezake, eta hori gaixotasun larria da.Gizakiak, halaber, T. saginataren infekzioa har dezake, baldin eta behar ez bezala kuzinatutako behiaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ongizatea animaliak hiltzean: betekizun berriak 14/01/30

MAGRAMAk Errege Dekretu bat onetsi du, animaliak hiltzean horien ongizatea arautzeko. Aurki argitaratuko du dekretua.Arauak, besteak beste, honako alderdi hauek arautuko ditu:Hiltegietan animaliak hiltzeaz ardurazten diren langileen prestakuntza.Ikastaroak antolatzeko prozedura, eta gaitasun-agiriak ematea.Animaliak hiltzeko ekipamendu eta gailuak Espainian merkaturatzeko arauak.Agintaritza eskudunak etxeko kontsumo pribaturako egiten den hilketaren kontrol ofizialak egiteko bideak.Arau-hausteen eta zehapenen inguruan aplika daitekeen araubidea.Errege Dekretuak gehitu egiten dio nazio mailako araudiari hiltzeko unean animaliak babesteri buruzko Europako Araudia, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrea indarrean dagoena (1099/2009 Araudia).Xedapen gehigarrietan, testuak sartu egiten ditu 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abian zeuden hiltegiek behin-behinean bete beharreko betekizunak.MAGRAMAren informazioa ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Phytophthora fragariaeren arriskua EBn-EFSA 2014

Phytophthora fragariae marrubiaren sustraien usteldura larria (gune gorri izenekoa) da. Kaltetutako landareek maiz izaten dituzte sustrai-sistemak gaizki garatuak eta ustelduak.EFSAren Landareen Osasuna Panelak zientzia-irizpen bat egin du, Phytophthora fragariaeak Europar Batasunean (EB) eragiten duen arriskuari buruz eta hori murrizteko aukerak identifikatzeari eta ebaluatzeari buruz. Zehazki, Panelari iritzia eman zezala eskatu zitzaion, gaur egun organismo horren kontra EBn dauden betekizunen eraginkortasunari buruz. Betekizun horiek Batzordearen 2000/29/EB Zuzentarauan, izurrite hori sartzeko arriskua murrizteari eta EBko lurraldearen baitan hedatzeari buruzkoan, ezartzen dira.Bada, irizpenean jasotako ondorio nagusiak honako hauek izan dira:Marrubiaren hazte estentsiboak dakar arriskuan dagoen eremuaren baitan EB osoa egotea. P. fragariae eremu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritzako ustiategi txikien etorkizuna 14/01/28

Ustiategi txikiak EBn oraindik ere nagusi den nekazaritza sozialaren eredu dira, eta eredu hori bizi egin daiteke (eta bizi egin behar du) nekazaritzako goi eskalako beste eredu batzuekin.Hori dela eta, Europako Legebiltzarrak (EL) Nekazaritza eta Landa Garapena Batzordeari eskatu dio txosten bat egin dezala, nekazaritzako ustiategi txikien etorkizunari buruz.Txostenaren arabera, Europan behera egin du nekazaritzako eta industriako ustiategien kopuruak. Joera hori gorabehera, txostenean azpimarratu egiten da krisi garaietan pertsona gehiagok egiten dutela lan ustiategi txikietan; izan ere, jende asko langabezian geratzean, itzuli egiten dira landa-eremuetara.Erronka nagusienetako bat da definitzea ustiategi txiki bat zer den Europa mailan. Dimentsio ekonomikoetan (UDE) eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Phytophthora fragariaeren arriskua EBn-EFSA 2014

Phytophthora fragariae marrubiaren sustraien usteldura larria (gune gorri izenekoa) da. Kaltetutako landareek maiz izaten dituzte sustrai-sistemak gaizki garatuak eta ustelduak.EFSAren Landareen Osasuna Panelak zientzia-irizpen bat egin du, Phytophthora fragariaeak Europar Batasunean (EB) eragiten duen arriskuari buruz eta hori murrizteko aukerak identifikatzeari eta ebaluatzeari buruz. Zehazki, Panelari iritzia eman zezala eskatu zitzaion, gaur egun organismo horren kontra EBn dauden betekizunen eraginkortasunari buruz. Betekizun horiek Batzordearen 2000/29/EB Zuzentarauan, izurrite hori sartzeko arriskua murrizteari eta EBko lurraldearen baitan hedatzeari buruzkoan, ezartzen dira.Bada, irizpenean jasotako ondorio nagusiak honako hauek izan dira:Marrubiaren hazte estentsiboak dakar arriskuan dagoen eremuaren baitan EB osoa egotea. P. fragariae eremu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Elikagai-Arriskuen fitxa berriak 14/01/21

Elikak Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriak egin ditu.BerunaArtsenikoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Droneak eta Nekazaritzako erabilerak 14/01/16

Berezi honetan droneak zer diren (tripulatu gabeko aireko ibilgailuak) eta nekazaritzan nola erabil daitezkeen (uztak kontrolatzea, estres hidrikoa atzematea, uzten nutrizio-estresa atzematea, etab.) azaltzen da.Nekazariei informazio-zerbitzu bat ematen zaie denbora errealean, osasunaren, arriskuen edo ongarritzearen inguruko tratamenduak egin ahal izateko, behar diren une zehatzean, beharrizan horiek atzematen diren eremuetan.Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Lankidetza eraginkorra Arriskuen Ebaluazioan datuak biltzean – EFSA 2014

Elikagaien krisiari aurre egiteko prestakuntza-estrategiaren baitan, EFSAk “Lankidetza eraginkorra Arriskuen Ebaluazioan datuak biltzean” arloko prestakuntza gauzatu du. Honako alderdi hauek jorratu ditu: Elikagaien Segurtasunaren arloan duela gutxi gertatutako gorabeheretako datuen bilketako alderdi giltzarriak partekatzea. Kanpoko eragile guztien laguntza- eta koordinazio-modua aztertzea, datuak biltzeko, eta loturak ezartzea, EBn datuak partekatzeko.Eztabaidatzea nola kudeatu zalantzak epe motzean.Ideia-zaparrada egitea aurrerapen berriei buruz, Arriskuen Ebaluazio Azkarrean datuak biltzeko prozesua hobetze aldera. Prestakuntza horrek, halaber, aukera paregabea eskaini zuen, Arriskuen Ebaluazio Azkarreko erronkak hobeto ulertzeko, kontaktuak ezartzeko eta Arriskuen Analisian jardunbide egokienak partekatzeko. Amaitzeko, honako gomendio hauek eman ziren:Beharrezkoa da Arriskuen Ebaluazio Azkarrerako metodologia bateratzea eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Carbapenoaren aurreko erresistentzia animalia-produktuetan 14/01/14

Cabapenoak espektro zabaleko antibiotiko β-laktamikoak dira, gizakien infekzio larriak sendatzeko erabiltzen direnak. Hainbat sendagairen aurreko erresistentzia duten bakterio Gram-negatibok eragindako infekzioetarako azken lerroko terapia dira.Gaur egun arte, noizean behin eginiko azterlanek baino ez dute islatu carbapenemasak ekoizten dituzten bakterioak daudela elikagaiak ekoizteko animalietan. Alemanian, Escherichia coli eta Salmonella infantis isolatu dira txerrietan eta eskortako hegaztietan. Frantzian eta Belgikan, aldiz, Acinetobacter spp. isolatu da behietan eta zaldietan, eta Txinan Acinetobacter spp. txerrietan eta eskortako hegaztietan.Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-irizpen bat egiteko eskatu zion Arrisku Biologikoen Panelari (BIOHAZ), elikagaiak ekoizteko animalien artean carbapenoaren aurreko erresistentziari buruz.Bada, irizpenean metodologia bat proposatzen da, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago