Bilaketa emaitza:

Arriskuaren ebaluazioa: Zearalenona elikagaietan Katalunian – ACSA 2014

ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa.Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo eman duten laginen % 44), arto-gosegarriak (positibo eman duten laginen % 23) eta laborez eginiko haurrentzako elikagaiak (positibo eman duten laginen % 22). Nolanahi ere den, balore horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik daude.ZEAren ekarpenaren iturri nagusiak herritar helduentzat pasta eta garagardoa dira. Bestalde, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Albaitaritza-tratamenduaren alternatibak, baimendutako sendagairik ez dagoenean 14/02/19

Batzuetan, albaitariek ikusten dute ez dagoela printzipio aktiborik gaitz bat sendatzeko. Orobat, batzuetan ikusten dute sendagaia existitu arren, euren herrialdean ez dagoela baimenduta edo beste espezie baterako preskribatuta dagoela.Egoera horren aurrean, indarrean dagoen legeriak ahalbidetu egiten du animalia bati edo animalia-talde txiki bati beste sendagai bat ematea, preskripzio-printzipio alternatiboak erabiliz, animalien sufrimendu onartezina saihesteko.Printzipio horiek "Preskripzioaren turrusta"-ri dagozkio:EKn (estatu kidea) beste animalia-espezie batentzat edo beste gaitz bat duen espezie berbererako sendagai baimendu bat ematea.Arestiko kasua existitzenez bada, EKn gizakientzat baimendutako sendagai bat ematea.Arestiko kasua existitzenez bada, beste EK batean gaitz horretarako baimendutako sendagai bat ematea.Aurreko aukeretako bakar bat ere ezinezkoa ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Edari energetikoak eta eragin ditzaketen arriskuak – BfR 2014

Duela zenbait urte, BfR ohartarazten ari da arriskutsua dela edari energetiko gehiegi kontsumitzea. Horrelako edariak gehiegitan hartzeak, hala alkoholarekin nahasirik nola egoera fisiko nekagarrietan (ariketa fisiko handia edo atseden falta), eragin kaltegarriak izan ditzake osasunean. Institutu horrek duela gutxi eginiko azterlan batean, edari horien “Kontsumitzaile handiak” (litro erdi baino gehiago 24 ordutan) deitutakoek hartutako kopuruak jaso ziren. “Kontsumitzaile handi” gisa identifikatutako biztanle-taldeen artean daude, adibidez, diskoteketara, kirol edo musika ekitaldietara eta ziber-topaketetara maizjoaten direnpertsonak. Diskoteketara bertaratzen diren lagunei dagokienez, 24 ordutan litro erdia kontsumitzen dutela zenbatetsi zen, sarritan alkoholarekin batera. Kirol ekitaldietan parte hartzen dutenen kasuan, atzeman zen litro bat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Landa-garapenerako 2014ko prestakuntza programa 14/02/12

MAGRAMAk 63 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Landa-garapenerako 2014ko Etengabeko Prestakuntza Programaren esparruan, landa ingurunean eragin handiena duten eta garapen iraunkorrean inplikatuta dauden pertsona eta taldeentzat.Ikastaro eta jardunaldi horiek oso arlo ezberdinak hartzen dituzte euren baitan, besteak beste: nekazaritza- eta baso-ustiategien modernizazioa, suteen aurkako borroka, uraren kudeaketa sail ureztatuetan, elikagaien kalitatearen kontrola, animalien ongizatea eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreforma.Ikastaroak San Fernando de Henareseko (Madril) Centro Nacional de Capacitación Agrarian (CENCA) emango dira. Ikastaroak otsailaren 19an hasiko dira, eta programa zein izen-emateko eskariak honako helbide honetan eskura daitezke:Prestakuntza ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FAMILIAKO NEKAZARITZAREN NAZIOARTEKO URTEA – AIAF 2014

Familiako nekazaritza, nekazaritza- eta basogintza-ekoizpena antolatzeko modua da, eta beste horrenbeste arrantzari, artzaintzari eta akuikulturari dagokienez. Familia batek kudeatzen eta zuzentzen ditu, eta lana, oro har, soldatarik gabeko familiako eskulanaren menpe dago, hala emakumeen nola gizonen menpe. Euskadin, ia nekazaritza-ustiategi guztiek, edozein izanda euren teknifikazio-, intentsifikazio- eta modernizazio-maila, ezaugarri bera dute: familiako ustiategiak dira. Gure nekazari eta baserritarrenganako aitorpena, eta gure lurraldean duten funtsezko zeregina bultzatzea. Horixe da Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen (2014) helburua. Ekimena Landa-giroaren Munduko Foroak sustatzen du, eta zenbait euskal elkarteren babesa ere lortu du, besteak beste: Enba, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa, ProÁfrica taldea, Sergal eta Unesco ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Landa-garapenerako 2014ko prestakuntza programa 14/02/12

MAGRAMAk 63 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Landa-garapenerako 2014ko Etengabeko Prestakuntza Programaren esparruan, landa ingurunean eragin handiena duten eta garapen iraunkorrean inplikatuta dauden pertsona eta taldeentzat.Ikastaro eta jardunaldi horiek oso arlo ezberdinak hartzen dituzte euren baitan, besteak beste: nekazaritza- eta baso-ustiategien modernizazioa, suteen aurkako borroka, uraren kudeaketa sail ureztatuetan, elikagaien kalitatearen kontrola, animalien ongizatea eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreforma.Ikastaroak San Fernando de Henareseko (Madril) Centro Nacional de Capacitación Agrarian (CENCA) emango dira. Ikastaroak otsailaren 19an hasiko dira, eta programa zein izen-emateko eskariak honako helbide honetan eskura daitezke:Prestakuntza ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Oliba-olioari balioa ematea eta kalitatea hobetzea 14/02/11

Joan den urtarrilean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da, "oliba-olioari balioa eman eta kalitatea, promozioa eta kontsumitzaileentzako informazioa hobetzeko".Hitzarmenaren jarraipen-mahaia eratzeko bilkuran lau jardun-lerro nagusi aurreikusi dira:Auto-kontrolerako sistemak ezartzea sustatzea, arreta berezia jarrita kalitatea mantentzeari biltegiratze- eta banatze-fasean. Helburu horretarako, jardunbide egokien gidak egingo dira, ekoizpenaren eta banaketaren sektoreak ados jarrita.Kalitatea ebaluatzeko prozedurak hobetzeko ekintzak ezartzea. Horretarako, hitzarmen bat sinatuko da Andaluziako Batzarekin eta Interprofesionalarekin, "ezaugarri organoleptikoei dagokienez, testaren panela" osatuko duen metodo bat bilatzeko, "olioen kalitatearen sailkapena eta kontrola hobetze aldera".Erakundeen lankidetza indartzea. Horretarako, "Oliba-olioaren kalitatea koordinatzeko mahaia" eratuko da. Zehazki, administrazio zentralak eta autonomikoak osatuko dute, eta bertan parte hartu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Bularreko haurrentzako prestakin hautsen kutsadura-FSA 2014

Esne hauts kutsatua kontsumitzearen ondorioz Cronobacterek eragiten duen infekzioa nahiko arraroa da jaioberrien artean, baina oso larria. Organismo horrek eta beste batzuek eragiten duten infekzioa prebenitzeko, arreta berezia jarri behar da produktuaren formula ekoitzi/fabrikatzean, bai eta berriz osatzean eta kontsumitu aurretik manipulatzean ere.Badira prozedurak gurasoen esku, esne hautsa etxean segurtasunez prestatzeko eta erabiltzeko. Baina, gurasoen jarrerak eta arrisku horren aurrean duten pertzepzioak eragina izan dezake prestakina behar den bezala prestatzean.FSAk azterlan bat egin du, Erresuma Batuan prestakin horiek prestatu eta gordetzeaz arduratzen diren pertsonen jardunbideak eta arriskuaren aurreko pertzepzioa zehazteko.Honako hauek izan dira azterlanaren ondorio nagusiak:Prestatzeko, manipulatzeko eta gordetzeko jardunbideak, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Argitaratu egin dute animaliak hiltzean horien ongizateari buruzko Errege Dekretua 14/02/07

Otsailaren 1ean argitaratu zuten BOEn 37/2014 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, animaliak hiltzen horien babesaren inguruko zenbait alderdi arautzen dituena. Dekretua otsailaren 2an jarri zen indarrean, eta joan den astean eman genuen horren berri.Arau berriak animaliak zaintzeko azaroaren 7ko 32/2007 Legea garatzen du, eta xedapen zehatzak ezartzen ditu Espainian 1099/2009 Araudia (EE) aplikatzeko. Beste alde batetik, baliogabetu egiten du 54/1995 Errege Dekretua, urtarrilaren 20koa, animaliak hiltzean horien babesari buruzkoa. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Epe berriak arriskuen ebaluaziorako datuak eskatzeko – EFSA 2014

Elikatatean erabiltzekoak diren substantziak edo produktuak arautzeko zientzia-ebaluazio egiten denean, informazio gehigarria edo osagarria behar izaten da. Hortaz, deialdiak egiten dira beharrezko datuak eskatzeko, eta horietan epeak zehazten dira. Epe horiek berrikusi eta kontratatu egin dira EFSAren hainbat panelek erabiltzen dituzten epeekin. Horren ostean, proposamen bat egin da, denbora-ildo horiek arrazionalizatzeko eta berdintzeko. Eskatzen den datu edo informazioaren arabera, ezarri diren epe berriak 15 egunetik (informazio erraza biltzeko) 3 urtera (informazio konplexua biltzeko, besteak beste toxikotasun kronikoari edo hainbat kutsatzaileren aurreko esposizioari buruzko azterlanak) bitartekoak dira. Elikatatean erabiltzekoak diren substantziak edo produktuak arautzeko EFSAren panel horiek (FEEDAP, ANS, CEF, ANS ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago