Bilaketa emaitza:

Carbapenoaren aurreko erresistentzia animalia-produktuetan 14/01/14

Cabapenoak espektro zabaleko antibiotiko β-laktamikoak dira, gizakien infekzio larriak sendatzeko erabiltzen direnak. Hainbat sendagairen aurreko erresistentzia duten bakterio Gram-negatibok eragindako infekzioetarako azken lerroko terapia dira.Gaur egun arte, noizean behin eginiko azterlanek baino ez dute islatu carbapenemasak ekoizten dituzten bakterioak daudela elikagaiak ekoizteko animalietan. Alemanian, Escherichia coli eta Salmonella infantis isolatu dira txerrietan eta eskortako hegaztietan. Frantzian eta Belgikan, aldiz, Acinetobacter spp. isolatu da behietan eta zaldietan, eta Txinan Acinetobacter spp. txerrietan eta eskortako hegaztietan.Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-irizpen bat egiteko eskatu zion Arrisku Biologikoen Panelari (BIOHAZ), elikagaiak ekoizteko animalien artean carbapenoaren aurreko erresistentziari buruz.Bada, irizpenean metodologia bat proposatzen da, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko Europako Txosten Epidemiologikoa – ECDC 2013

ECDCk argitaratu egin du Europan elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko urteko txosten epidemiologikoa, 2011 eta 2012 urteei dagokiena.Aintzat hartuta, txosten horrek elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei (ETAk) buruz ematen dituen datuak, honako ondorio hauek atera daitezke:Campylobacterak eta Salmonellak eragindako infekzioak dira oraindik ere EBko herrialdeetan gehienetan atzematen diren urdail-hesteetako gaixotasunak. Campylobacter bakterioa eragilea zen kasu jakinarazien joera egonkorra da: kasu gehienak esporadikoak dira, eta agerraldi txikien tasa handia da.Salmonellak eragindako kasuen eragina etengabe murriztu da 2004az geroztik, eta horrek lotura du hegaztien industrian infekzioak kontrolatzeko programak hobetzearekin. Kasuen zati txiki bat, garrantzitsua den arren (% 12 inguru), Europatik kanpo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: Deoxinibalenola elikagaietan Katalunian – ACSA 2013

ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien esposizioa. Argitalpen berri honek deoxinibalenolaren aurreko esposizioa ebaluatu du, eta osatu egiten ditu aldez aurretik B, G eta M1 aflatoxinez, B1 eta B2 fumonisinez eta okratoxinaz, patulinaz eta T2 eta HT2 mikotoxinez argitaratutakoak.Deoxinibalenola (DON) nazioartean garrantzi handienetakoa duen mikotoxinetako bat da, eragin handia duelako laboreetan. Gainera, termoegonkorra da, eta produktu eratorrien ekoizpeneko egoste-tratamenduak jasaten ditu (adibidez, ogia, gailetak, etab.).Laboreetan aztertutako 1.259 laginetan, mikotoxinaren intzidentzia txikiena garagardoari dagokio (% 1,4). Aitzitik, gosaltzeko laboreetan, artoz eginiko gosegarrietan, pastan eta, batez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegaztiak burtzoratu eta hiltzeko adierazleak 14/01/10

EFSAko Animalien Osasuna eta Ongizatea arloko adituen panelak (AHAW ingeleseko siglak) hainbat zientzia-irizpen eman ditu hiltegietan zenbait espezie burtzoratu eta hiltzeko metodoen kontrol-prozedurei buruz.Kortako hegaztiei dagokienez, AHAWk adierazleak proposatu ditu, animaliak hiltzeko sistema egokiak monitorizatzeko eta, horrela, ongizatea bermatzeko: 1. Uretan elektrizitatearen bidez burtzoratzea Hegaztiak burtzoratu ostean, adierazleak egiaztatu beharko lirateke, kontzientzia zantzuak atzemateko hiltze-prozesuko bi etapa giltzarritan: hegaztiak ur-tangatik atera eta lepoa mozten zaien bitartean (1. etapa giltzarria) eta odolusten diren bitartean (2. etapa giltzarria). Honako hauek dira 1. etapan gomendatzen diren adierazleak: Konbultsio tonikoak Arnasketa Bat-bateko begi-kliska Horiez gain, kornearen edo betazalen erreflexua eta bokalizazioak Honako hauek dira ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Ardiak eta ahuntzak burtzoratu eta hiltzeko adierazleak 14/01/10

EFSAko Animalien Osasuna eta Ongizatea arloko adituen panelak (AHAW ingeleseko siglak) hainbat zientzia-irizpen eman ditu hiltegietan zenbait espezie burtzoratu eta hiltzeko metodoen kontrol-prozedurei buruz. Hausnarkari txikiei (ardiak eta ahuntzak) dagokienez, AHAWk adierazleak proposatu ditu, animaliak hiltzeko sistema egokiak monitorizatzeko eta, horrela, ongizatea bermatzeko: 1. Elektrizitate bidez burtzoratzea Honako hauek dira hiltze-prozesuaren hiru etapa giltzarriak: burtzoratu bezain pronto (1. etapa), lepoa mozten zaien bitartean (2. etapa) eta odolusten diren bitartean (3. etapa). Honako hauek dira 1. etapako adierazleak: Konbultsio toniko / klonikoak Arnasketa Korneako edo betazaletako erreflexua Horiez gain, bat-bateko begi-kliska, jarrera eta bokalizazioak 2. etapakoadierazleak: Arnasketa Konbultsio toniko / klonikoak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Kontsumitzaileei arrantza-produktuez ematen zaien informazioaren betekizun berriak 14/01/08

Argitaratu berri den 1379/2013 Araudiak (EE) araupetzen du kontsumitzaileei arrantza- eta akuikultura-produktuak saltzen zaizkienean eskaini beharreko nahitaezko informazioa, kontsumitzaileei elikaduraz ematen zaion informazioari buruzko 1169/2011 Araudiak (EE) ezarritako betebeharretan eragin gabe. Betebehar berri horiek 2014ko abenduaren 12tik aurrera ezarriko dira. Araudi berri horrek, halaber, araupetu egiten du produktuei borondatez ezar dakiekeen informazioa; hala nola, harrapatze- edo biltze-data, edo ontzitik atera zen data eta portua. Horretarako baldintza bakarra da informazio hori egiaztatzeko aukera egotea beti. Etiketatze ekologikoari dagokionez, Batzordeak bideragarritasun-txosten bat aurkeztu beharko du, arrantza- eta akuikultura-produktuei ezar dakiekeen etiketatze ekologikoko sistema bat ezartzeko, gehienez ere, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera. Txosten ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

EUSKADIKO ELIKAGAIEN SEGURTASUNEKO DATU BASEA 14/01/07

ELIKAk Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen arloetako Adituen Datu-basea gehitzeko posibilitatea eskaintzen du. Helburua da egunen batean, gai ezberdinen inguruan, Euskadiko Elikaduraren Segurtasunaren Zientzia Batzordeari laguntza emateko Aditu Taldeak ad hoc eratzeko behar diren adituak identifikatzea.Irizpideak eta gehitzeko formularioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ikastaroa Erauzte-Arrantzaren lehen mailako ekoizpenean higienearen kontrol Ofizialerako programa 2013 – AURKEZPENAK (PHPE)

2013ko irailaren 23an izandako ikastaroan, arrantza ikuskariei zuzenduta, "Erauzte-arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpenean Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa (PHPE)" emandako aurkezpenak.Aurkezpenak ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Produktu fitosanitarioen ustiapen-koadernoa 14/01/07

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena Ministerioak produktu fitosanitarioen ustiapenaren koaderno-eredu bat onetsi du.Koadernoak modu ordenatu eta harmonizatuan biltzen ditu nekazaritza-ustiategietako titularrek erregistratu beharreko elementu guztiak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrari buruzko araudia betetzea errazte aldera. Araudi horrek ezartzen du derrigor erregistratu behar dela produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko informazioa eta bildu egin behar direla ustiapen hori kudeatzeko bestelako datu garrantzitsu batzuk.Koadernoa paperezkoa edo formatu elektronikokoa izan daiteke.Ustiategiko koadernoak bat egiten du irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko III. Eranskinean ezarritakoarekin. Horren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera-esparrua. Bestalde, bat egiten du otsailaren 9ko APA/326/2007 Aginduarekin, nekazaritza- eta basozaintza-ustiategietako titularren betebeharrak ezartzen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN ARLOKO BETEKIZUNAK ARRANTZA SEKOTAREAN – ELIKA 2014

Atal honetan, ekoizpen primarioko langileek eta elikagaiak eraldatzeko industriakoek ezagutu eta aplikatu ahalko dituzte eguneroko ekintzan bete beharreko elikagaien segurtasuneko alderdiak. Bi informazio maila egongo dira, honako hauei zuzenduta: ELIKAGAIEN INDUSTRIARI: Bertan, hainbat gairi buruzko informazioa egongo da: osasun baimena eta berori lortzea, autokontrol sistema zer den eta nola ezar daitekeen, trazabilitatea jarraitzeko erregistratu beharreko datuak, legerian jasotako kutsatzaileen mugak eta produktuak nola etiketatu behar diren. EKOIZPEN PRIMARIOARI: Hemen aurkituko duzun informazioak honako hauek ezagutzen lagunduko dizu: itsasontziak izan behar dituzten instalazioak, eraman behar diren dokumentuak eta nola egin behar den arrainaren manipulazioa; baita ere arrainaren kontserbazio-baldintzak, nola saihestu Anisakis ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago