Europako Batzordeak Parlamentuari eta Kontseiluari aurkeztutako txostenak erakutsi du estatu kideek bermatu egiten dutela elikakate osoan zehar egindako kontrol ofizialen betetze maila ona dela, baita elikagaien segurtasunari, animalien eta landareen osasunari eta animalien ongizateari buruzko arauak betetzen direla ere.Artikulu osoa ...
Hauek dira ISCIIIren azken txosteneko emaitzetako batzuk. Bertan, Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2011n zehar jakinarazitako ETGei eta zoonosiei buruzko datuak jasotzen dira. Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak (ETGak) Campylobacter Mikrobiologia klinikoko 62 laborategik Campylobacterak eragindako 6.325 infekzio jakinarazi zituzten urte horretan. Isolatutako kasuen % 82,1 (5.193) C. jejunirenak izan ziren, % 2,7 (171) C. colirenak, % 0,32 (20) beste espezie batzuenak (C. fetus eta C. lari) eta % 14,9 (941) tipifikatu gabekoak (Campylobacter sp.). Kanpilobakteriosia da, SIMri jakinarazitakoen artean, gastroenteritisaren lehenengo kausa. Jakinarazitako kasuen proportzio handiena 5 urtetik beherako haurren artekoa izan zen.E. coli Shiga toxina ekoizten duen E. coliren 14 ...
2002an sortu zenez geroztik, EFSAk zenbait neurri ezarri ditu, bermatze aldera alderdi interesdun guztien ahotsak eta ikuspuntuak entzun eta aintzat hartzen direla arriskuak ebaluatzen direnean.Jarduera horietako bat da orain dela gutxi antolatutako konferentzia. Helburua izan da arriskuen ebaluazioen gardentasuna aztertzea eta EFSAk arriskuen ebaluazioan erabilitako datuak jendeari errazago helarazteko arloko hobekuntzez eztabaidatzea, zientzia-irizpenak emateko prozesuen gardentasuna hobetze aldera.Konferentziak alderdi hauek jorratu ditu:Partaidetza zientzia-irizpenak emateko prozesuan: EFSAk alderdi interesdun guztiekin elkarrizketa etengabea duen arren (izan ere, urtean hirutan biltzen du Kontsulta Plataforma), maiztasun jakin batekin galdeketa publikoak eta bilkura teknikoak antolatzen ditu, bere zientzia-emaitzen inguruan, horiek onetsi eta argitaratu aurretik. Bestalde, ...
Gainbeheran daude uztak babesteko Europako nekazariek behar dituzten produktu berrien ikerketa eta garapena, EBko eta munduko merkatuen joeren azterketa berri baten arabera. PhillipsMcDougall kontsultoreen azterlanak agerian uzten du oso osagai aktibo gutxi garatzen ari direla eta EBn gero eta gutxiago sartzen direla, nahiz eta gastua gero eta handiagoa den mundu mailan nekazaritza arloko ikerketan eta garapenean.Europan uzten babesaren aldea % 33koa zen 1980an eta gaur egun % 16koa baino ez da.Gaur egun, Europako merkatua munduan agronomiarako produktu berrien garapenaren I+G-aren % 7,7 da, eta 80ko hamarkadan % 33 zen.Europako nekazarientzat uztak babesteko irtenbide berri gutxiago izatea dakar, elikagai osasuntsu eta ...
"El valor social, económico y ambiental de la productividad agrícola en la Unión Europea" izeneko azterlana argitaratu du Elikadurarako eta Nekazaritzarako Humboldt topaketa-foroak. Irabazi-asmorik gabeko foroa da eta Berlinen du egoitza.Azterlan horretan balioetsi egiten dira EBko produkzio nekazaritzak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duen eraginari buruzko datuak. Produkzio-nekazaritzak teknologia modernoa erabiltzen du, besteak beste: nekazaritzako makinak, hazi-mota berriak, ongarri organikoak eta/edo mineralak, eta produktu fitosanitarioak.Emaitzekin bat, EBn nekazaritzaren produktibitatean portzentaje-puntu bat gora egiteak honako hau dakar:Urtean 10 milioi pertsona baino gehiago elikatzea.Europako nekazaritzan sortutako gizarte-ongizatea areagotzea, 500 milioi pertsona inguru.EBko nekazari baten urteko diru-sarrerak, batez beste, 500 euro gehitzen laguntzea.CO2 isurien ...
Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentziak Baltikoko arraina kontsumitzearen arriskua/onura ebaluatu du, aztertze aldera Dioxinen eta dioxinekin pareka daitezkeen PCBen kutsaduraren ondorioak osasun publikorako.Ebaluazioak arrisku handiena duten identifikatutako bi taldeak ditu jomugan: haurrak eta emakume ugalkorrak, kutsatzaile horien aurrean talde horiek baitira minberenak. Nolanahi ere den, azterlanean ebaluatu egin da, orobat, arrainaren kontsumoak dakartzan onurak, kate luzeko koipe-azidoak eta D bitamina ematen baititu.Bi arrain espezie aztertu dira, sardinzarra eta izokina; nagusiki, bietan lehenengoa aztertu da, salmonido basatien kontsumoa oso txikia baita Suedian. Aitzitik, esan daiteke Suediako herritarren sektore batek sardinzar asko kontsumitzen duela.2007an egindako osasun-inkesta nazionaleko datuen arabera, emakume ugalkorren (18 eta ...
Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentziak Baltikoko arraina kontsumitzearen arriskua/onura ebaluatu du, aztertze aldera Dioxinen eta dioxinekin pareka daitezkeen PCBen kutsaduraren ondorioak osasun publikorako.Ebaluazioak arrisku handiena duten identifikatutako bi taldeak ditu jomugan: haurrak eta emakume ugalkorrak, kutsatzaile horien aurrean talde horiek baitira minberenak. Nolanahi ere den, azterlanean ebaluatu egin da, orobat, arrainaren kontsumoak dakartzan onurak, kate luzeko koipe-azidoak eta D bitamina ematen baititu.Bi arrain espezie aztertu dira, sardinzarra eta izokina; nagusiki, bietan lehenengoa aztertu da, salmonido basatien kontsumoa oso txikia baita Suedian. Aitzitik, esan daiteke Suediako herritarren sektore batek sardinzar asko kontsumitzen duela.2007an egindako osasun-inkesta nazionaleko datuen arabera, emakume ugalkorren (18 eta ...
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu du, 2011. eta 2012. urteetan zehar egon diren albaitaritzako sendagaien zaintzari eta kontrolari buruzko emaitzak jasotzeko. Txosten horretatik ondorioztatzen denaren arabera, hartutako laginak bat datoz, neurri handi batean (% 99,8), indarrean dagoen araudiarekin. Zehazki, txostenak jaso eta aztertu egiten ditu albaitaritzako sendagaien ekoizpena, merkaturatzea eta erabilera elikagaiak ekoizten dituzten animalietan, bai abeletxeetan, bai hiltegietan. Era berean, albaitaritzako osagaien hondakinak eta animalietan eta animalietatik eratorritako produktuetan eragin farmakologikoa duten beste substantzia batzuk ere aztertzen ditu. Urteroko argitalpen hori 2004. urteaz geroztik egiten da Katalunian.Kontrol horien helburua da araudiaren urratzeak atzematea, dagokion moduan jarduteko. ...
ECDCk igorritako txosten batean identifikatu egiten dira F motako botulismoaren aurkako tratamenduaren epidemiologia, morbilitatea eta erabilgarritasuna, Clostridium baratiik 2011n Espainian eragindako F motako botulismoaren agerraldiaren karietara egindako berrikuste bibliografikoa eta klinikoa dela eta. Eskuragarri dagoen informazioak adierazten du erabilgarri dauden tratamenduak ez direla eraginkorrak AB antitoxinarekin edo ABE antitoxina tribalenteekin, ezohiko botulismo mota honetarako. Gainera, oso ebidentzia kliniko gutxi dago E antitoxinaren eta F neurotoxinaren arteko neutralizazio gurutzatuari buruz. Beraz, beharrezkoa da EBn botulismoaren zaintza handiagoa egitea, eta zientzia-ebidentzia gehiago lortzea Clostridium baratiik ekoitzitako F neurotoxina motari buruz. Izan ere, Europar Batasunean ez da antitoxina botuliniko eraginkorrik onetsi, gaixotasun horri aurre egiteko. ...
EFSAk (Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak) herritarrentzako erreferentziako ingestak ezarri ditu C bitaminarako eta manganesorako, Europako Batzordeak hala eskatuta.Erreferentziako balioak jasotzen dituzten irizpen zientifikoak argitaratu egin dira kontsulta publikora eraman ondoren. Hona hemen emaitzak:C bitamina - batez besteko beharra (AR) eta herritarrentzako erreferentziako ingesta (PRI) Gizon helduak:90 mg/egun (AR) eta 110 mg/egun (PRI)Emakume helduak:80 mg/egun (AR) eta 95 mg/egun (PRI)Haurrak:(batez besteko beharra (AR))1 eta 3 urte bitarteko haurrak:20 mg/egun15 eta 17 urte bitarteko nerabeak: 90 mg/egunManganesoa - ingesta egokia Helduak:3 mg/egun7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak:0,02-0,5 mg/egunHaur eta nerabeentzat helduen balioak estrapolatzen dira eskala isometrikoak eta erreferentziako gorputz-pisuak erabilita.Irizpen zientifikoa: C ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.