Bilaketa emaitza:

Salmonella mikawasima: kasu-kopuruaren ezohiko igoera -EFSA 2013

Aurtengo irailetik gaur egunera arte, Salmonella mikawasimak eragindako infekzioen kasuek gora egin dute ohiz kanpoko neurrian. Aintzat hartuta Salmonellaren serotipo hori ez dela oso ohikoa, hainbat herrialdetako kasu kopuruaren igoerak pentsarazten du jatorri bakarra duela. Setoripo hori urtaroen araberakoa da, eta kasuen kopuruak gora egiten du nabarmen urteko azken hilabete hauetan. Hala ere, hori ez da nahikoa gizakien artean atzemandako kasuen igoera handi hori azaltzeko. 2004. eta 2012. urteen artean aztertutako lagin gehienak (serotipo hori zutenak) animalienak izan ziren, bereziki, Gallus gallus espeziekoak (oiloak) eta txerrienak. Normala da espezie horietan kasu gehien agertzea; izan ere, oiloetan Salmonella atzemateko berariazko kontrolak egiten dira, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aspartamoa: E 951 edulkoratzailearen azken ebaluazioa -EFSA 2013

Aspartamoa (elikagaien etiketetan E 951) edulkoratzailearen kaltegabetasuna ebaluatzen hainbat urte eman ondoren, EFSAk honako ondorio hauek atera ditu:EZ da kartzinogenoa: animalietan zein gizakietan egindako azterlanen probak zehatz berrikusi ostean, adituek baztertu egin dute kalte genetikoa edo minbizia eragiteko arriskua.Aspartamoa kontsumitzeak EZ DU kalterik eragiten burmuinean edo nerbio-sisteman, eta ez du eragiten umeen eta helduen jarrera edo funtzio kognitiboan.Ez da arriskutsua haurdunentzat: Aspartamotik eratorritako fenilalaninaren aurreko esposizioa dela eta, ez dago inolako arriskurik garatzen ari den fetuarentzat, feniltzetonuria pairatzen duten emakumeetan izan ezik.Gaur egungo Eguneko Ingesta Onargarria (ADI) 40 mg-koa da gorputz pisuko kiloko eta eguneko, eta EFSAk ondorioztatu du ADI ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaiak prozesatzeak nitratoaren mailetan duen eragina – EFSA 2013

EFSAk azterlan bat argitaratu du, eta bertan aztertzen da zer-nolako eragina duten sukaldaritza-tratamenduek barazkien nitratoen edukian. Azterlana bederatzi barazkirekin egin da: letxuga, espinaka, patata, leka, azenarioa, erremolatxa gorria, aza zuria, aza txinatarra eta kuiatxoa. Azterlan honen ondorio nagusia da barazkiak prozesatzeko tratamenduek eragin nabarmena dutela nitratoen azken edukian.Tratamenduek duten eragin-motari dagokionez, azterlanak hau ondorioztatu du:Tratamendu batzuek murriztu egiten dute nitratoaren edukia: garbitzea eta egostea, edo galdarraztatzea eta, ondoren, purea egitea. Hori gertatzen da aztertutako barazki guztietan.Beste teknika batzuek, aldiz, nitratoen edukia handitzen dute: salteatzeak edo parrillan erretzeak, adibidez, nahiz eta lotura hori aztertutako barazkiaren araberakoa izan (espinakak salteatzea, patatak frijitzea, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Glifosatoaren berrebaluazioa- BfR 2013

BfRk osatu egin du osasunerako arriskuaren ebaluazioari buruzko txostenaren zirriborroa, eta EFSAri bidali dio. Berrebaluazio-prozesu honen ondorio gisa ezarri da glifosato substantzia aktiboak ez duela propietate kantzerigenorik, ezta mutagenikorik ere. Gainera, ez da toxikoa ugalkortasunerako, ugaltzeko eta enbrioien/fetuen garapenerako, laborategiko animalien artean.Glifosatoa herbizida gisa sarri erabiltzen den printzipio aktiboa da, eta gaur egun Europar Batasunaren alderdi bat printzipio hori berrebaluatzen ari da. Bada, produktu fitosanitarioen osagai aktiboen maiztasun jakin bateko berrebaluazioa ohiko prozedura da, eta Europako Batzordeak egiten du. Berrebaluazio berri honen emaitzen ondoren, Batzordeak erabaki egingo du substantzia aktiboa etorkizunean landareak babesteko produktu fitosanitarioetan erabil daitekeen.BfR-ren ustez, badago ebidentzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Glifosatoaren berrebaluazioa- BfR 2013

BfRk osatu egin du osasunerako arriskuaren ebaluazioari buruzko txostenaren zirriborroa, eta EFSAri bidali dio. Berrebaluazio-prozesu honen ondorio gisa ezarri da glifosato substantzia aktiboak ez duela propietate kantzerigenorik, ezta mutagenikorik ere. Gainera, ez da toxikoa ugalkortasunerako, ugaltzeko eta enbrioien/fetuen garapenerako, laborategiko animalien artean.Glifosatoa herbizida gisa sarri erabiltzen den printzipio aktiboa da, eta gaur egun Europar Batasunaren alderdi bat printzipio hori berrebaluatzen ari da. Bada, produktu fitosanitarioen osagai aktiboen maiztasun jakin bateko berrebaluazioa ohiko prozedura da, eta Europako Batzordeak egiten du. Berrebaluazio berri honen emaitzen ondoren, Batzordeak erabaki egingo du substantzia aktiboa etorkizunean landareak babesteko produktu fitosanitarioetan erabil daitekeen.BfR-ren ustez, badago ebidentzia ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Landareak babesteko substantzia aktibo gisa erabiltzen diren mikrobio-organismoak 13/12/12

Mikroorganismoak substantzia aktibo gisa erabil daitezke, kontrol biologikoaren zati legez, eta mikrobio-izurriteak kontrolatzeko agenteak (MPCA) dira. Baimendutako MPCAk 540/2011 zenbakiko Araudian adierazten dira, EBko legeriarekin bat.EFSAren txosten honetan ingurumen-arriskuak eta MPCAk eragindako arriskuak ebaluatzeko zientzia-literatura garrantzitsua sakonki berrikusten da, ingurumenean dituzten ondorioei buruzko ezagutzan oinarrituta.Honako sei gai hauek aztertu dira zehatz:1. gaia: MPCA edo lotutako espezie gisa erabilitako mikroorganismoen ezegonkortasunari lotutako arriskuak eta arrisku larriak.99 argitalpen garrantzitsu aurkitu ziren. Bestalde, ez zen aurkitu MPCA gisa erabilitako birusa beste edozein organismotara transferentzia genetikoa egin izanaren frogarik (nahiz eta aurkakoa posible den). Onddoak beste organismo batzuetara genetikoki transferitu izanaren ebidentzia bakarra kontrol ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

BFR berriak eta emergenteak elikagaietan -EFSA 2013

EFSAk egindako azken azterlanaren arabera, kutsatzaile horien (Sugar Atzeratzaile Bromatuak -BFRak-) 4 mota berri identifikatu dira, aintzat hartu beharreko eta lehentasunezko kutsatzaile gisa, euren toxikotasunaren eta biometatzeko ahalmenaren arabera: Genotoxikoak eta kartzinogenikoak Tris (3,4-dibromopropil) fosfato (TDBPP) 2,2-Bis (bromometil)- 1,3-propanodiol (DBNPG) Biometatzeko ahalmena 1,2-bis (2,4,6-tribromofenoxi)etano (BTBPE) Hexabromobentzenoa (HBB) Oharra:Dokumentu honek iazko urrian argitaratutako ordezkatzen du. EFSAren zientzia-iritzia: BFR berriak eta emergenteak elikagaietan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Genetikoki eraldatutako landareen baimenak 13/12/10

EFSAren gida honek zuzentarauak ematen ditu eskabideak aurkezteko genetikoki eraldatutako (GE) landareak baimentze aldera. Horiek elikaduran eta pentsuan, inportazioan eta prozesamenduan, eta/edo Europako laborantzan erabiltzen dira, 1829/2003 Araudiari (EE) jarraikiz.Dokumentu hau eguneratu egin da, 503/2013 Araudian deskribatutako aurkezpen-baldintzak betetzeko. Araudi horrek elikadura-erabileretarako eta pentsuetarako genetikoki eraldatutako landareen aplikazioak bakarrik jasotzen ditu, eta kanpoan gelditzen dira EBn genetikoki eraldatutako landareak hazteko aplikazioak. Beraz, eguneratzeak arreta jartzen du pentsuen eta elikagaien kaltegabetasunaren ebaluazioan, eta ezaugarritze molekularrean.Gidak bost atal ditu:1. atalean EBn GE landareen inguruan egiten diren eskaerak aztertzeko prozedura deskribatzen da.2. atalean argibide zehatzak ematen dira aplikazio baten egituraren eta datuak nahi ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Laborantzen ekoizpena modu iraunkorrean areagotzea 13/12/10

Europako Legebiltzarraren zientzia- eta teknologia-aukerak ebaluatzeko batzordeak (STOA siglak ingelesez) duela gutxi argitaratu du "Landare-hobekuntza eta nekazaritza berritzailea, laborantzen ekoizpena modu iraunkorrean areagotzeko" azterlana. Lan hori Teknologia-aukerak, 10.000 milioi biztanleko herrialde bat elikatzeko. Bertan, balioa ematen zaio landare-hobekuntzari, nekazaritza intentsibo iraunkorraren ereduaren barruan. Horrez gain, aztertu egiten da nekazaritza-sektorean kudeaketaren kontzeptuak, jardunbide egokiek eta teknologiaren erabilerak nola lor dezaketen nekazaritza-ekoizpena modu iraunkorrean areagotzea, elikagaien ekoizpena eta hornidura handiagoa izan dadin.Aintzat hartu dira garapen-bidean dauden herrialdeetako nekazaritza, herrialde industrializatuetako nekazaritza, eskala txikiko eta handiko nekazaritza, nekazaritza-ekoizpen estentsiborako eta intentsiborako sistemak, eta teknologia neurri handiagoan edo txikiagoan erabiltzen duten jardunbideak.Azterlana: landare-hobekuntzari eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Dieta paneuroparraren zaintzari buruzko azterketa pilotua – EFSA 2013

Nerabe, pertsona heldu eta pertsona zaharren artean dieta paneuroparraren zaintza-proiektua gauzatzen duen partzuergoak zenbait aholku eman ditu, EPIC-Soft metodologian oinarritutako dietetika-inkesta egiteko tresnak eta prozedurak hobetze eta garatze aldera. Zenbait herrialdetan azterlan pilotuan zehar lortutako esperientzien azterketaren ondoren, honako aholku hauek eman dira: Elikagaien kontsumoari buruzko europar inkesta inplementatzeko esku-liburuak, protokoloek, galdetegiek eta laguntza-dokumentuek metodologia egokia ematen dute, etorkizunean elikadurari buruzko inkestak modu harmonizatuan erabiltzeko, “Europar Batasunaren menua” programaren baitan.Hobe da lehenengo elkarrizketa aurrez aurrekoa izatea; bigarrena, aldiz, telefonoz egin daiteke.Lehenengo inkestan pisua eta neurriak hartu behar dira (emandako baloreak baino egokiagoa). Halaber, jarduera fisikoari buruzko galdetegiak bete behar dira.Liburu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago