Bilaketa emaitza:

Elikaduraren Berrikuntza: 2023ko joerak Europan

Berrikuntzaren Europako Plataformak – EIT Food delakoak, 2023an elikaduraren munduko joerak aztertu ditu Europan, 2022ko elikadura sistemaren erronkak kontuan hartuta, hala nola elikagaien eskuragarritasunari eta prezioari eragin dioen Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak eta klima-aldaketaren inpaktuak. Klima-aldaketak elikadura sisteman duen inpaktua gero eta nabarmenagoa da, eta 2023an presio handiagoa egingo zaie erabakiak hartzen dituztenei, elikagai jasangarriak ekoizteko metodoak eta ingurumenean inpaktu txikiagoko elikadura-soluzio berritzaileak bizkortzeko eta zabaltzeko. COP28 goi-bilerari begira, bultzada nekazaritzako elikagaien sektorean interesa duten enpresa eta aldeetatik abiaraziko da, bai eta “jasangarritasun” terminoari lotuta gehiago eskatzen duten kontsumitzaileengandik ere. Landare-jatorriko elikagaien kontsumoa gero eta gehiago hazten ari da Europan eta merkatuetan ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Behi-ustiategien ordenazio berriari buruzko informazio-gida

18 fitxa daude gidan, eta bertan ekoizpen-sistema, ustiategi-mota eta ekoizpen‑gaitasun desberdinentzako baldintzak jasotzen dira. MAPAk gida bat argitaratu berri du abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretu bidez behi-ustiategiak arautzen dituen araudi berria errazago ulertzeko, ekoizpen-eredu desberdinei eta ekoizpen-orientazioei dagokienez. Abeltzaintzako profesionalei eta albaitariei zuzendutako gida horretan zehazten da arau berriak nola eragiten duen ustiategi mota bakoitzean eta berariazko zer baldintza dauden dagoeneko dauden ustiategientzat nahiz duela gutxi sortu direnentzat. Gidak bi atal handi ditu: dagoeneko dauden ustiategiak eta ez daudenak. Bloke horiek 18 informazio-fitxetan banatuta daude, ekoizpen-sistemaren, ustiategi‑motaren eta ustiategien ekoizpen-gaitasunaren arabera; hautatutako kasu partikularrean eragina duen oro jasota dago fitxa bakoitzean, baita aipatutako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Efektu pro-oxidatzaileak eragin ditzaketen antioxidatzaileak elikadura-osagarrietan: kobrea, manganesoa, selenioa eta zinka – Batzorde Zientifikoaren (AESAN) txostena

  Antioxidatzaile hitzak honako hau adierazten du: gure gizartean prebalentzia handia duten patrologiak sor ditzakeen oxidazio-kaltea prebenitzeko substantzia batzuek duten propietatea.  Azken urteotako azterlan ugariren helburua izan da antioxidatzaileak izan daitezkeen konposatuen ingestioak dituen propietate onuragarriak erakustea, eta substantzia horien kontsumoa sustatzea.   Frogatu da zeinbat metalek —kobrea, manganesoa, selenioa eta zinka– zelulak oxidazio-kaltetik babesten dituztela. Mineral horiek zelulak oxidazio-kaltetik babesteari buruzko propietate osasungarrien adierazpenen onespena dute, Europako araudiaren esparruan.   Herritar heldu osasuntsuek elikagai aberastuen eta elikadura-osagarrien bidez kobre-, manganeso-, selenio- eta zink‑osagarriak kontsumitzea  segurua da Europako araudiak ezarritako baldintzetan. Bestalde, bibliografia zientifikoak iradokitzen du metal horiek efektu pro-oxidatzaileak izan ditzaketela dosi edo baldintza ...

Irakurri gehiago

Elikadurako arrisku biologiko eta kimiko emergenteak Espainian

AESANek elikagaien segurtasunerako interesik handieneko arrisku kimiko eta biologikoen prospekzio-txostenak eguneratu ditu, gizakiarentzako kaltegarriak izan daitezkeen arriskuak identifikatu eta horien kudeaketarako gomendioak emateko, dela ikerketa‑beharrak identifikatzeko, dela elikakatearen kontrol ofizialean kontuan izateko balizko orientazioak identifikatzeko. * Arrisku biologiko bakoitzaren identifikazioa deskribatu da, elikagaietan duten prebalentzia, determinatzeko metodoak eta gizakiaren osasunean duen eragina. ESKAPE bakterioak (erresistentzia anitzeko bakterioa, pertsonetan klinika oso konplexua eragiten du): Acinetobacter spp., Klebsiella pneumoniae eta Pseudomonas aeruginosa bakterioen erresistentzia anitzeko anduiak ugaritzea da infekzio nosokomialen zergati garrantzitsuetako bat. Hori dela eta, beharrezkoa da kontsumitzeko prest dauden elikagaietan horien prebalentzia ezagutzea, hala nola entsaladetan eta landare jatorriko elikagai freskoetan. Campylobacter: Behi-, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Haragi izoztuan kontsumo lehenetsiaren data jartzea: Batzorde Zientifikoaren (AESAN) txostena

  Errege Dekretu bat izapidetzen ari dira txikizkako merkataritzako establezimenduetarako. Dekretu horrek haragia izozteko baldintzak ezarriko ditu.   Dohaintzaz bestelako helburuetarako haragia izoztu ahal izateko (jaso eta berehala edo heltze-aldiaren ostean), establezimendu horietako operadoreek bizitza baliagarriko epea ezarri beharko dute. Azterketa horiek egitea zaila eta garestia izan daiteke; hortaz, operadoreei lan hori errazteko, AESANeko Batzorde Zientifikoak orientabide batzuk eman ditu haragiaren bizitza baliagarriari buruz, kontsumo lehenetsiaren data ezarri ahal izateko.   Haragiaren izozte- eta desizozte-prozesuek parametro mikrobiologikoak, fisiko-kimikoak eta sentsorialak aldarazten dituzte eta horrek zuzenean eragiten dio bizitza baliagarriri. Zenbait literatura zientifiko berrikusi ondoren, honako hauek dira haragi izozturako kontsumo lehenetsiaren datei buruzko proposamenak, espeziearen ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Euskadiko abeltzaintza-sektoreari zuzendutako Ardi- eta ahuntz-baztangari buruzko informazioa

Andaluzian eta Gaztela-Mantxan Ardi- eta ahuntz-baztanga fokuak agertu berri direnez (1968. urteaz geroztik Espainian desagerrarazitako gaixotasuna), EAEko agintaritza eskudunek informazio-triptiko bat egin dute, Euskadiko abeltzaintza-sektoreari gaixotasun hori agertu dela jakinarazteko, erne egon dadin eta gaixotasunarekin bateragarria den edozein zeinu kliniko edo sintomatologia zaindu ahal dezan, balizko foku bat modu goiztiarrean detektatu ahal izateko. Gaixotasun horri aurre egiteko neurri nagusia abeltzaintza-ustiategietan ez sartzea da. Hori dela eta, ezinbestekoa da biosegurtasun-baldintza egokiak mantentzea ardi- eta ahuntz-ekoizpenarekin lotutako jarduera guztietan, bai eta abeltzaintzako zaintza-sistemen funtzionamendu egokia bermatzea ere. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru foru-aldundiek, Neikerren ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

RASFF elikagaiak: 2022 urteko laburpena

  2022ean, Europako Alerta azkarra sistemaren (RASFF) bidez 3921 alerta eta jakinarazpen  jaso dira (aurreko urtean 4166 izan ziren).  Horietatik, 1107 (%28,5) alertak izan dira, 1398 (%35,5)   informazio-jakinarazpenak eta 1416 (%36) mugan egin diren ukapenak   2022 urtean, hondakinek eragin dituzte jakinarazpen gehien (%25,5), ehunekoa nabarmen jeitsi delarik. Kutsadura biologikoa da jakinarazpen gehien sortu dituen bigarren taldea (%23,5), aurreko urtearen portzentai berdina. Beste taldeen kopuruak mantendu egin dira aurreko urtearekin konparatuz, iruzurrak izan ezik, %14tik %19ra igo direla.   Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan duten bilakaera: Kutsatutako produktuen jatorriari dagokionez, urtean zehar, aipatu behar da Europak (%40) eta Asiak (%37) eragin ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Animalien Elikaduraren Alerta Sarearen (RASFF) 2022ko urteko txostena

2022an zehar, lauhilekoetan kontsultatutako datuen arabera, animalien elikagaiei buruzko 233 jakinarazpen egin dira. Horietatik 39 alertak izan dira (% 17), 40 informazio-jakinarazpenak (% 72) eta 28 mugan egin diren ukapenak (% 11). 2022an zehar detektatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 53). Jarraian bestelakoak (% 16), eta horien barne gorputz arrotzak, etiketa okerrak, gehigarri kopuru altuak; baimendu gabeko gehigarriak (% 8) eta mikotoxinak (% 6). Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 66, etxeko animalientzako pentsuei % 24, loditzeko animalientzako pentsuei % 7 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 3. 2021ean jasotako jakinarazpenekin alderatuta, honako ohar hauek egin ditugu:  Jakinarazpenen jatorria egonkor mantentzen da; arriskua mikrobiologikoa izan zen (% 50 inguru). Hautemandako arriskuen ehunekoak antzekoak dira ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Metal astunekiko eta iodoarekiko elikadura-esposizioa itsas algak eta landare halofitoak kontsumitzeagatik

EFSAk zenbait metal astunekiko (artsenikoa, kadmioa, beruna eta merkurioa) eta iodoarekiko elikadura-esposizioa aztertu du, Europako herritarrek itsas algak eta landare halofitoak kontsumitzeagatik. Horretarako, EFSAk azken 10 urteetan lortutako datuak aztertu ditu (2011–2021), eta honako hauek dira emaitzak: Maila analitikoan, aldagarritasun handia aurkitu zen alga laginetako metal astunen eta iodoaren kontzentrazioan, baita espezie bereko algen artean ere. Hala ere, kontzentraziorik altuenak iodoarenak dira. Metal astunen artean, batezbestekorik altuena artsenikoarena izan zen, eta, bereziki, As totalarena; hala ere, lagin batzuetan As inorganikoak eta kadmioak izan zuten batezbestekorik altuena. Itsas algetako merkurioaren batez besteko kontzentrazioak baxuenak izan ziren metal astun guztien artean. Oro har, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RASFF alerta-sarearen laburpena (pentsuak), 2022ko 3. lauhileko

2022ko hirugarren lauhilekoan, animalien elikagaiei buruzko 70 jakinarazpen egin dira. Horietatik 11 alertak izan dira, 48 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 25 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 24 enpresako autokontroletan detektatu dira; 15 mugako ikuskapen-postuetan eta 6 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 63, etxeko animalientzako pentsuei % 26, gehigarri eta aurre-nahasketei % 1 eta pentsu konposatuei % 10. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokionez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja‑produktuak (12), txakurrentzako mastekagarriak (9) eta etxeko animalientzako pentsua (7). ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago