Bilaketa emaitza:

Sendagaien hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

EFSAk txosten bat egin du, animalia bizietan eta horien produktuetan sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinen presentziari buruz. Txostena egiteko 2011ko datuak erabili dira.Zehazki, animalia hauek aztertu dituzte: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak eta ehizakiak (hazkuntzakoak zein basatiak) eta animalia-jatorriko produktuak (akuikultura, esnea, arrautzak eta eztia).Guztira, 27 estatu kideetatik igorritako 742.902 lagin aztertu dira, eta horietatik:415.909 lagin zenbait substantziari, horien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei ezarri ahal zaizkien kontrol-neurriak ezartzen dituen 96/23 Zuzentarauaren arabera "zuzendu" dira.23.236 lagin susmagarriak izan dira.299.428 lagin nazio mailako beste programa batzuen baitan jaso dira.4.329 lagin kontrolatu dira inportazioetan.Txosten horretan aurkeztutako datuek 96/23/CE Zuzentarauaren arabera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Elikadura-Iruzurrak – ELIKA 2013

Elikadura-iruzurrei buruzko artikulu bat, non babesteko neurri batzuk ematen dira.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europan kontsumitzen diren elikagaien datu-basea – EFSA 2013

EFSAk eredu bat sortu du, Europan kontsumitzen diren elikagaiei buruzko datu-basea sortzeko. Datu-base hori oso lanabes egokia izango da arrisku-ebaluazioak egiteko. Lan hori egin aurretik kontsumoari buruzko datuen bateragarritasuna ebaluatu da, eta aintzat hartu dira esposizioaren zenbatespenen ordezkagarritasuna eta gaur egun arte Europan egin diren arrisku-ebaluazioen ordezkagarritasuna. Eredu horretara iristeko, EFSAk 589 elikagairen ohiko ingestaren banaketa zenbatetsi du 36 herritar-taldetan (adinaren eta sexuaren arabera banatuta). Hain zuzen ere, horiek dieta osoa ordezkatzen dute. EFSAk 40.000 norbanakoren 28 eguneko dieta simulatu du gamma banaketa erabilita; izan ere, egiaztatu egin da banaketa arrunta baino egokiagoa dela elikagai-taldeetako elikagai-kopuruen eredua emateko. Eredu berri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietan metatutako plagizida-hondakinak- BfR 2013

BfRk gomendatu du elikagaietan plagizida-hondakinak metatzeko arriskua ebaluatzea, eta horretarako, substantzia aktibo indibidualetarako erabiltzen diren arrisku-indizeak (HI) zehaztea eta gehitzea. Arrisku-indizea neurri bat da, eta indize horretan elikagaien bidez hartutako substantzia aktibo jakin baten hondakinen maila muga toxikologikoari dagozkion balioetara (IDA, ARfD) iristen da. Gainera, substantzia indibidualen metatze-ebaluazioko taldeak euren eragin toxikologikoaren arabera sailkatzen dira, eta ez dute handiegiak izan behar. Hobe da metodo deterministak erabiltzea metatutako esposizioa zenbatesteko.Metodo erraz eta azkarra da, eta horrek, aldi berean, babes egokia ematen die kontsumitzaileei. Gainera, beharrezkoa bada, pausuz pausu hobetu daiteke, informazio toxikologiko gehigarria gehituta. Elikagaien kontrolaz arduratzen diren agintariek gai izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietan metatutako plagizida-hondakinak 13/04/24

BfRk gomendatu du elikagaietan plagizida-hondakinak metatzeko arriskua ebaluatzea, eta horretarako, substantzia aktibo indibidualetarako erabiltzen diren arrisku-indizeak (HI) zehaztea eta gehitzea. Arrisku-indizea neurri bat da, eta indize horretan elikagaien bidez hartutako substantzia aktibo jakin baten hondakinen maila muga toxikologikoari dagozkion balioetara (IDA, ARfD) iristen da. Gainera, substantzia indibidualen metatze-ebaluazioko taldeak euren eragin toxikologikoaren arabera sailkatzen dira, eta ez dute handiegiak izan behar. Hobe da metodo deterministak erabiltzea metatutako esposizioa zenbatesteko.Metodo erraz eta azkarra da, eta horrek, aldi berean, babes egokia ematen die kontsumitzaileei. Gainera, beharrezkoa bada, pausuz pausu hobetu daiteke, informazio toxikologiko gehigarria gehituta. Elikagaien kontrolaz arduratzen diren agintariek gai izan ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Pestiziden hondakinen kontrol ofiziletan hobetzeko arloak 13/04/23

Europako Batzordearen DG SANCOk txosten bat argitaratu du. Txosten horretan laburbildu egiten dira FVOk estatu kideetan 2006. eta 2011. urteen artean egindako hainbat ikuskapen, landare-jatorriko produktuetan pestiziden hondakinen kontrol ofizialei dagokienez.Guztira, 19 ikuskapen egin ditu 17 estatu kidetan. Ikuskapen horien emaitza, oro har, positiboa izan da. Halaber, praktika egokienak identifikatu ditu eta hainbat gomendio eman dizkie estatu kideei.Honako hauek dira txostenean jaso diren praktika egokienak:Aurrerapen nabarmena egin da plagiziden hondakinen kontrol ofizialei buruzko txostenen plangintzan, exekuzioan eta aurkezpenean.Gora egin du hartutako laginen kopuruak.Laginketa-prozedurek bete egiten dute EBko legedia, eta hartutako neurriak ia estatu kide guztietan gauzatzen dira.Pestiziden hondakinen inportazioa kontrolatzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Informazioa Trukatzeko Plataformaren 2012 Urteko Txostena 13/04/22

EFSAk argitaratu egin du Informazioa Trukatzeko Plataformak (IEP) 2012. urtean zehar egin dituen jarduerei buruzko txostena. Plataforma horren helburua da Europan zientziaren inguruko elkarlana sustatzea eta sareak sortzea. Horretarako, 27 estatu kideen, EFTAko 3 estatuen (Islandia, Norvegia eta Liechtenstein) eta herrialde hautagaien artean elikagai eta pentsuen Segurtasunaren esparruan Arriskuak Ebaluatzeko eginiko jarduerak partekatu dira.2012. urtean zehar, Plataforman 1.212 dokumentu partekatu dira. Horietako gehienak Arriskuen Ebaluazioak (995) izan dira, eta gainerakoak Lan Planak (83), Arriskuen Ebaluazioko Mandatuak (69) eta herrialde batzuen informazio zehatza (65).Plataformaren erabilerari dagokionez, sarbidea mugatua da eta 500 erabiltzailek 1.600 bisita egin dituzte. Gainera, guztira 1.900 dokumentu deskargatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pestiziden erreferentzia-balioak, osasunean oinarritutakoak 13/04/15

EFSAk duela gutxi argitaratu du HSEk (Britainia Handiko Osasun eta Segurtasun Batzordea) eginiko kanpoko zientzia-txostena. Lan horretan ebaluatu egin dira esposizio kimikoetarako gida-balorea lortzeko egungo ikuspegiak eta bestelako metodologiak, oinarri gisa osasuna hartuta. Txostenaren oinarria plagiziden ebaluazioak badira ere, oinarrizko ideiak arrisku kimikoen ebaluazioaren beste eremu batzuetan ezartzen dira.Txostenean honako ondorio eta aholku hauek jasotzen dira:Gaur egungo ikuspegiak gizakien esposizioa babesteari daude lotuta, baina hobekuntza-potentziala dago, bestelako metodoak erabilita eta proba-gidak berrikusita.Erreferentziazko dosi handia (ARfD) oinarri gisa erabil daiteke AAOELak (operatzaileentzako esposizio-maila handi onargarria) eratortzeko.BMDak (dosi konparatiboak) onura garrantzitsuak ematen ditu, eta modu arruntean erabili beharko litzateke, gida-balioaren deribazioa lortzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzia: VTEC seropatotipoak eta euren patogenotasuna-EFSA 2013

EFSAko Arrisku Biologikoen Panelak zientzia-irizpena eman du VTECen seropatotipoen eta euren patogenotasuna ebaluatzeko zientzia-irizpideen inguruan. Panelak hurbilketa molekularra egitea proposatu du, eta, horretarako, vtx geneen presentziari gehitzen zaizkion birulentzia-faktoreak kodifikatzeko geneak erabiltzea.2011n gertatutako O103:H4ren agerraldiak erakutsi egin zuen zaila dela VTEC patogeno mota "berri"-en agerrera aurreikustea, eae generako bakarrik, screening bidez edo ardatz gisa serotipoen panel mugatu bat hartuta.E.coli berotoxinegikoen taldea (VTEC) (Shiga toxinen ekoizleak (STEC) eta enterohemorragikoak (EHEC) ere esaten zaie), bereziki O157:H7 serotipoko andui biziki birulentoak, patogeno garrantzitsuak dira, eta oso patologia larriak eragiten dituzte gizakien artean: kolitis hemorragikoa (CH) eta sindrome uremiko hemolitikoa (SUH).2007-2010 urteen artean, EBn ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EBra esportatutako barazkietako pestiziden kontrola 13/04/11

2012. urtean bederatzi jakinarazpen egin ziren EBk Elikadura eta Pentsuetako Plagizidetarako duen Alerta Sistema Azkarrean (RASFF). Marokotik ekarritako produktuek (zehazki, tomateek, indabek eta mendak) eragin zituzten jakinarazpenok. FVOk ikuskaritza egin du herrialde horretan, Europar Batasunera esportatzeko landare-jatorriko elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko kontrolak ebaluatzeko.Ikuskaritzan parte hartu zuen taldeak agintari eskudunek hartutako neurrien jarraipena egin zuen, FVOk SANCO/2011-6027 txostenean ezarritako aholkuei erantzuteko.Eginiko azken ikuskaritzaz geroztik, honako alderdi hauek hobetu dira:Agintari eskudunek indartu egin dute produktu fitosanitarioak baimentzeko sistema.Ekoizle eta esportatzaileek informazio zehatza jaso dute.Sentsibilizazioa eta autokontrolak hobetzen ari dira, bereziki EBra esportatzeko ekoizten den mendari dagokionez. Hain zuzen ere, produktu horren inguruko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago