Bilaketa emaitza:

Elikagaien bidez transmititzen diren zoonosien kontrola – EFSA 2012

EFSAk informazio-orri bat sortu du elikagaien bidez transmititzen diren zoonosiei buruz. Bertan, gainera, zoonosiei aurre nola egiten dien azaltzen du, eta, bereziki nabarmendu egiten du Salmonellaren eta antibiotikoekiko erresistentzien kontrola. Elikagaien zoonosiak infekzio edo gaixotasunak dira, zuzenean transmititu ahal direnak animalia gaixoen bidez. Halaber, zeharka ere transmititu ahal dira, mikroorganismo patogenoek (bakterioak, toxinak, birusak eta parasitoak) kutsatutako elikagaiak kontsumitzean.Elikadurako toxiinfekzio gehien eragiten dituzten patogeno arruntenak Campylobacter, Salmonella eta birusak (A hepatitisa eta norobirusa) dira, animalia osasuntsuen hesteetan egon ohi direnak. Alabaina, kutsatzeko arriskua elikagaien ekoizpen-kate osoan dago; beraz, oso garrantzitsua da etapa guztietan kontrola eta prebentzio-lanak egitea. Haragi gordina eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fitosanitarioak erabiltzeagatiko arriskua murrizteko bidean 12/12/11

Plagen Kudeaketa Integratua eta giza osasunerako eta ingurumenerako arriskuak murriztea dira Espainiako Gobernuak onetsitako Fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintza Planaren helburuak. Nekazaritza eta Landa-garapenaren Sektoreko Konferentziaren bidez, MAGRAMAk Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Ekintza Plan Nazionala onetsi du, Zuzentarau Erkidean aurreikusitako epeak betez. Aipatutako helburuak lortzeko, gaiaz arduratzen diren administrazio eskudunek, fitosanitarioen ekoizpen- eta banaketa-sektoreak, nekazariek eta beste erabiltzaile profesionalek bete beharreko neurriak, egutegiak, helmugak eta betekizunak ezartzen ditu Planak. Bestalde, aurreikusi egin da dagoeneko existitzen diren tresnak bultzatzea eta prestakuntzaren, aholkularitzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren esparruan tresna berriak martxan jartzea. Halaber, Planak bestelako xede zehatzak ere baditu: produktu fitosanitarioen erabilera iraunkor eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Laborantza ekologikoa Espainian 2011 12/11/30

Laborantza ekologikoaren azalera 5 aldiz biderkatu da azken 10 urteotan. 2011. urtean, Espainian inskribatutako laborantza ekologikoaren azalera 1.845.039,10 hektareakoa zen (36.364 operadore); 2000. urtean, berriz, 380.920 hektarea besterik ez zeuden inskribatuta (x 4,84). Emaitza hori ondorioztatzen da MAGRAMAk duela gutxi argitaratu duen “Caracterización del sector de la producción ecológica española en términos de valor, volumen y mercado” (Espainiako ekoizpen sektorearen karakterizazioa balio, bolumen eta merkatu aldetik) izeneko txostenean. Espainiako estatuan: Olibondoak oraindik ere laborantza ekologiko garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du, inskribatutako azalerari dagokionez, baita zerealak, fruitu lehorrak, mahatsondoak, eremu berdeetan lortutako bazkak, lekaleak eta fruta eta barazki freskoak ere. Zazpi ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Criptosporidium-aren jakinarazpenak ugaritu egin dira Europako zenbait herrialdetan – ECDC 2012

ECDCk adierazi du criptosporidiosien jakinarazpenak ugaritu egin direla Erresuma Batuan, Herbehereetan eta Alemanian 2012ko abuztuaz geroztik; zehazki, 2012ko abuztutik urrira bitarteko hamar asteko tartean.Herrialde horietan abiarazitako epidemiologia-azterketek adierazten dute ez dagoela ugaritze hori justifikatzen duen kausa bakar bat, ezpada zenbait faktoreren konbinazioak eragin ahal izan duela. Orain arte klima-faktoreak aztertu dira, aipatutako herrialdeetan euri gehiago egin baitzuen 2012ko udan. Halaber, aztertzen ari dira botiletan saldutako ura edo ohiko kontsumoko produkturen bat kutsatuta egon zitezkeen ala ez.EDCDren ustez, Europar Batasuneko biztanleentzako mehatxua txikia da, nahiz eta estatu kideei erne egotea gomendatu dien, kasuak ugaritu egin daitezkeelako. Zehazki, gogoan izan behar da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: hexaklorobentzenoa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an egin zuen Erabateko Dietaren Azterlana eta orain argitaratu ditu azterlan horren emaitzak, hexaklorobentzenoari (HCB) eta giza osasunean eragiten duen arriskuari dagokienez. HCBa kutsatzaile organiko iraunkorra (KOI) da eta ingurumenean luze iraun dezake; hori dela eta, Europar Batasunean 1981az geroztik debekatuta dago nekazaritzan erabiltzea. Nolanahi ere, oraindik ere, produktu kimiko gisa erabiltzen da industrian, eta oso lurrunkorra denez, ingurumenera askatzen da hondakinak errausten direnean. Gainera, gizakiek eta animaliek erraz xurgatzen dute, gantz-ehunetan metatzen da eta ondorio kaltegarriak eragiten ditu gibelean. Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC) gizakiarentzat kartzinogeno posible (2B taldea) gisa sailkatzen du KOI hori. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Zientzia aholkularitza eta Elikagaien Segurtasuna Europan – ELIKA 2012

Elikagaien Segurtasun arloko aholkularitza azken hamarkadan eta etorkizuneko estrategiaren laburpena.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Infografia: Antibiotikoekiko erresistentzia Europan 12/11/22

Azken urteotan, antibiotikoak gehiegi edo behar bezala ez erabiltzea sendagai horiekiko erresistentzia azaltzen duten mikroorganismoak agertzearekin eta hedatzearekin lotu da. Ondorioz, tratamendu antibiotikoa sarritan ez da eraginkorra izaten, eta horrek Osasun Publikoan arrisku larria sortarazten du. Bada, “Antibiotikoak modu egokian erabiltzeko Europako Eguna” (azaroaren 18 guztiak) dela eta, EFSAk infografia bat argitaratu du, oso grafikoki erakusten duena kontsumitzaileen osasunean eragina izan dezaketen bakterio jakin batzuen erresistentzia (besteak beste, Campylobacterena edo Salmonellarena). EFSAren infografia Zer da antibiotikoekiko erresistentzia? ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Bilduma: EFSAk erlezaintzaren arloan egin dituen balioespenak – EFSA 2012

EFSAren Arrisku Emergenteen Unitateak lan-talde bat abiarazi du, erleen inguruan argitaratu dituzten balioespen guztiak bildu eta aztertzeko. Lan horren xedea da arlo honetako informazio-hutsuneak eta ikerketa-beharrak identifikatzea.Lan horren lehenengo zatian, erlezaintzaren sektoreko arrisku-balioespenei buruz EFSAren zientzia-panelek egindako argitalpen guztiak bildu dituzte. Honako hauek dira panel horiek: Animalien Osasuna eta Ongizatea (AHAW), Landare Osasuna (PLH), Genetikoki Eraldatutako Organismoak (OGM) eta Plagizidak (PRAS), bai eta Zientzia Balioespenaren Euskarri Unitatea (SAS) eta Komunikazio Zuzendaritza (COMMS) ere. Guztira argitaratutako 334 zientzia-agiri eta argitaratu gabeko 11 bildu eta kategorien arabera sailkatu dituzte.Taula batean, berriz, bakoitzaren emaitzak, ondorioak eta gomendioak laburbildu dituzte. Identifikatutako argitalpen gehienak (% ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: ur-iragazkiek askatutako amonioarekiko esposizioa – EFSA 2012

EFSAren Kutsatzaileen Panelak iritzi bat argitaratu du iturriko ura iragazteko erabiltzen diren iragazki-kartutxoen segurtasunari buruz. Iritzi horretan ebaluatu egiten dira ur-iragazki horiek (Europako etxe askotan erabiltzen dira) askatutako amonioarekiko esposizioak gizakien osasunean izan ditzakeen ondorioak.Amoniakoa konposatu naturala eta nitrogeno-iturri garrantzitsua da ugaztunentzat. Zehazki, aminoazidoak, DNA, RNA eta proteinak sintetizatzeko balio du. Elikagaietan berez agertzen da, eta endogenoki ugaztun-espezie guztien hesteetan sortzen da (pertsona helduengan egunean 3-4 gramo sortzen direla zenbatetsi da). Amoniako gehiegi sortzen denean, gibelaren bidez metabolizatu eta gernuaren bidez kanporatzen da. Alabaina, giltzurrun- edo gibel-gutxiegitasuna, edo urritasun entzimatikoa sor dezaketen nahasketa metaboliko genetikoak dituen pertsonetan amoniako-maila toxikoak ager ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kataluniako Elikagaien Segurtasun Planaren proposamena – ACSA 2012

ACSAk “Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016”-ren proposamena argitaratu du. Proposamen horretan parte hartu dute arloko herri-administrazioko arduradunek, elikakateko eragileek eta kontsumitzaileek, eta Kataluniako Generalitateko Gobernuak onetsi beharko du. Kataluniako Generalitateko Osasun Publikoari buruzko 18/2009 Legaren arabera, ACSA erakundeak arduratu behar du Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana osatzeaz eta horren jarraipena egiteaz. Planak bost urteko indarraldia izango du eta arlo horretan egiten diren jarduera publiko guztien erreferentzia-esparrua izango da. Planak honako hauek hartzen ditu bere baitan: helburu estrategikoak, berariazkoak eta epe horretan Arriskuen Analisiaren prozesuan (arriskuaren balioespena, kudeaketa eta komunikazioa) ezarri beharreko ekintzak. Bestalde, hainbat esku-hartze xedatzen dira, Elikagaien Segurtasunaren arloko ekintzetan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago