Bilaketa emaitza:

Elikagaien Segurtasuna Kataluniako Komunikabideetan – ACSA 2012

ACSAk argitaratutako SAM (Elikagaien Segurtasuna Komunikabideetan) txostenaren arabera, honako hauek izan dira gehien landu diren eta ziur asko gizarte-interes handiena sortu duten gaiak: Pentsuetan dioxinak atzematea. Merkurioaren presentzia zenbait arrain-espezietan. Espainiar jatorriko pepino sorta batek Alemaniako Escherichia coliaren agerraldi infekzioso batekin izan omen duen lotura. Egungo ekonomia-krisiaren ondorioak: familia askoren erosteko ahalmena murriztu du eta hainbat solidaritate-kanpaina antolatu dira elikagaiak biltzeko. Beste gai batzuek leku handia izan dute komunikabideetan. Aipatzekoak dira, besteak beste, PAC (Nekazaritza Politika Bateratua), ekoizpen ekologikoa eta zuzeneko salmenta sustatzea, eta laboreen munduko azokaren etorkizuna. 2011ko SAM txostenak Elikagaien Segurtasunak Kataluniako prentsan eta telebistan izan duen kazetaritza-estaldurari ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien kontsumoa Espainiako etxeetan MARM 2012

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak duela gutxi argitaratu ditu Espainiako etxeetan Kontsumo Panelaren azkeneko datuak. Horien arabera, 2011ko urritik 2012ko irailera bitartean gora egin du elikagaien kontsumoak eta gastuak. Etxeetarako Elikagaien Kontsumo Panelaren xedea da elikagaien eskaera erreala zehaztea. 12.000 etxebizitza aztertu dira. Horiei eskaner bat eta produktuen katalogoa ematen zaizkie, eta eurek egunero apuntatu behar dute zer erosten duten. Horrela, informazio guztia automatikoki geratzen da erregistratuta. Elikagaien kontsumoa iazkoa baino % 1 handiagoa izan da, eta elikagaika banatuta, honako produktu hauen kontsumoak egin du gora: haragi freskoa (+% 1,4) batez ere oilasko-haragia (+% 2,4) eta txerrikia (+% 0,4); esnekiak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Lehortea EAEn eta horren eragina nekazaritza-ekoizpenean 12/11/14

Lursail-ek emandako datuen arabera, honako hauek dira 2012ko nekazaritza-urtearen ezaugarri nagusiak Euskal Herrian: negu normal-lehorra, udaberri oso hezea (prezipitazio balore altuak) eta prezipitaziorik gabeko uda (batez ere abuztua; batez besteko tenperatura altuxeagoa izan da datu historikoekin erkatuz gero). Lehorteak laborantzan duen eraginari dagokionez, besteak beste, honako hauek dira aipagarriak: Laboreak. Uztailean bildu ziren laboreek oso baldintza egokiak izan zituzten hazteko eta biltzeko. Errendimendua oso ona izan zen eta zenbait eremutan errekorra lortu zuten. Mahatsa Arabako Errioxan. Kanpaina osoan ez du ia euririk egin eta lehorte-egoera larria jasan du. Kanpaina honetan mahats-errendimendua nabarmen murriztea espero da. Olibak. Oliba-uzten inguruko aurreikuspenak oso ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Nutrizio-jakinarazpenen zerrenda eguneratzea 12/11/15

Batzordearen 1047/2012 (EB) Araudia, 2012ko azaroaren 8koa, argitaratu dute. Araudi horrek aldarazi egiten du 1924/2006 (EE) Araudia, nutrizio-jakinarazpenen zerrendari dagokienez. Araudi berriak osatu egiten du baimendutako nutrizio-jakinarazpenen zerrenda: 1. “gehitutako sodiorik edo gatzik gabea” nutrizio-jakinarazpena gehitu du. Jakinarazpen hori erabiltzeko: “Soilik adierazi ahal izango da elikagai bati sodiorik edo gatzik ez zaiola gehitu; halaber, kontsumitzailearentzat esanahi bera duen beste edozein jakinarazpen egin ahal izango da, baldin eta produktuari gatzik edo sodiorik zein gehitutako sodioa edo gatza duen osagairik gehitu ez bazaio, eta produktuak 100 g-ko edo 100 ml-ko 0,12 g sodio (edo pareko gatz-kopurua) baino gutxiago badu”. 2. Aldatu egin ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: aflatoxinekiko esposizioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

ACSAk balioetsi egin du 2008 eta 2009 urteen artean Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxina nagusiekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako. Honako hauek dira mikotoxina nagusiak: B, G eta M1 aflatoxinak; B1 eta B2 fumonisinak; A okratoxina; patulina; T-2, HT-2 eta DON trikotezenoak eta zearalenona.Lehenengo zatian, B eta G aflatoxinei (batik bat fruitu lehorretan atzematen dira) eta M1 aflatoxinari (esnean eta esnekietan atzematen da) buruzko emaitzak argitaratu ditu. Aztertutako laginen % 14an atzeman dira B eta G taldeko aflatoxinak, eta piperrauts, pistatxo eta kakahueteek eman dituzte kasu positibo gehien (% 75, % 20 eta % 11, hurrenez hurren). Bestalde, azpimarratzekoa da ez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlanak: Ehizakietako berunaren kontsumoa Eskozian – FSA 2012

FSA- Eskoziak bi azterlan argitaratu ditu ehizakiak kontsumitzearen ondorioz britainiarrek berunarekiko duten esposizioari buruz. Alde batetik, kontsumitzaile handienek haragi-mota hori prestatzean, kuzinatzean eta kontsumitzean dituzten ohitura eta jokaerak aztertu dira. Bestalde, COTek berunak britainiarrentzat duen arriskua ebaluatu du, lehenengo azterlaneko emaitzak oinarri hartuta.Lehenengo azterlanean elkarrizketa kualitatibo (ehizan eta ehizakiak jateko prestatzen adituak direnekin) eta kuantitatiboak egin dira ehizakien haragiaren 200 kontsumitzaile handirekin. Bada, emaitzen arabera:Inkesta egin dutenen % 51k astean behin jaten dituzte ehizakiak ehiza-sasoian, eta % 21ek ehiza-sasoitik kanpo.% 85ek uste du haragi hori egokia eta segurua dela familia guztiarentzat, umeak eta adinekoak barne. Nolanahi ere den, oro har, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Radioaktibitate-dosiak Erresuma Batuko elikagaietan eta ingurumenean 2011n – FSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Britainia Handiko Agentziak, Erresuma Batuko ingurumen-agentziekin elkarlanean, duela gutxi argitaratu ditu 2011n Zaintza Erradiologikoko Urteko Programan jasotako laginen emaitzak. Programaren helburua da elikagaietan erradioaktibitate-maila txikiak mantentzen direla egiaztatzea eta erradioaktibitate-isurien dosiak kontsumitzaileentzat onargarriak direla ziurtatzea. Elikagaietan atzemandako mailak lagungarri dira Erresuma Batuko zentral nuklearren inguruan hazitako elikagaien kontsumitzaileentzako dosi potentziala kalkulatzeko. Halaber, zentral nuklearretatik urrun bizi diren kontsumitzaileen esposizioa ere ebaluatzen da, leku horietan erradiazioaren iturri naturalek dieta orokorraren erradioaktibitateari laguntzen baitiote. Ingurumeneko erradioaktibitatearen jatorria anitza da: bere baitan hartzen ditu erradiazio naturala, Txernobylgo istripuko hondakinak eta zentral nuklearretan zein nuklearrak ez direnetan gertatzen diren isurketa erradiaktiboak. Txostenaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

BFR emergenteak elikagaietan – EFSA 2012

Agiri honetan zerrendatu egiten dira BFRen familiako konposatu posibleak. Horiek ere aintzat hartu beharko dira BFRekiko esposizioa balioestean. Gaur egunera arte deskribatutako BFRez gain (giza esposizioan eragin handiena dutenak), badira beste BFR batzuk: “berriak” edo “emergenteak" deitutakoak. EFSAk honako hauek identifikatu ditu: Genotoxikoak eta kartzinogenoak, zaindu beharrekoak: TDBPP: tris (2,3-dibromopropila) fosfatoa DBNPG: Dibromoneopentil glikola Arriskua eragin lezaketen konposatuak, biometatzeko gaitasuna dutenak: BTBPE: 1,2-bis(2,4,6-tribromofenoxia)etanoa HBB: hexabromobentzenoa BFR emergenteak EFSA ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOren ikuskapen-txostena: elikagaietan OGMak kontrolatzea 12/10/18

FVOk egindako ikuskaritza honen xedea izan da Espainian elikagaietan genetikoki eraldatutako organismoak (OGMak) kontrolatzeko sistema ofiziala balioztatzea. Halaber, ingurumenera nahita egindako isuriak eta aurreko misioan (2005ko martxoan egindakoa) identifikatutako gabeziak konpontzeko hartutako neurriak ere balioztatu dira. Txostenak, besteak beste, honako ondorio hauek eskaintzen ditu: Oro har, OGMak kontrolatzeko sistema ofiziala ondo egituratuta dago. Gabeziak atzeman ziren kontrolak benetan aplikatzean, bereziki honako hauek: akreditatu gabeko laborategiak erabiltzea eta eskualde mailan berariazko kontrol-prozedurarik ez izatea. Genetikoki eraldatu gabeko hazietan genetikoki eraldatutako materiala ezinbestean atzemateko “de minimis” mugak urratu egiten du EBko legedia; izan ere, OGMen presentzia etiketan ez jakinarazteko ezarritako muga % ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Plagiziden hondakinekiko esposizioa balioztatzeko gidaliburua – EFSA 2012

EFSAko Landareak Babesteko Produktuen eta berorien Hondakinen gaineko Panelak (PPR) gidaliburu bat argitaratu du, dietaren bidez plagiziden hondakineko esposizioa balioesteko probabilitate-metodologiak erabiltzeari buruzkoa. Gidaliburuak lanabes gehigarri bat eskaintzen die, plagizidekiko esposizioa balioztatzeko, gaur egun EBn erabiltzen diren metodologia mugatzaileei. Gidaliburuak, halaber, metodologia bat dakar elikagaien pestizidekiko esposizioan eragina izan dezaketen aldakortasun- eta ziurgabetasun-iturri nagusiak kuantifikatzeko. Horrez gain, arazoa formulatzeko orientabidea ere ematen du. Gainera, hainbat ingurumaritan esposizio akutua eta larria balioesteko egoera egokiak definitzen dira: substantzia berriak onestea, Hondakinen Gehienezko Mugak (LMR) ezartzea, produktuak baimentzea, LMRtik gora dauden hondakinak balioestea eta zaintza-datuak urtero berrikustea. Bereziki azpimarratzen da karakterizazioa, hau da, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago