Bilaketa emaitza:

Arriskua balioztatzea: dioxinak, furanoak eta PCBak katalanentzako elikagaietan 12/10/08

ACSAk 2008an egin zuen Erabateko Dietaren Azterlana eta orain argitaratu ditu azterlan horren emaitzak; batetik, dioxinei (PCDD), furanoei (PCDF) eta bifenilo polikloratuei (PCB) buruzkoak, eta, bestetik, horiek giza osasunean eragiten dituen arriskuei buruzkoak. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu.Dioxinak eta furanoak (PCDD/F) konposatu lurrunkorrak dira, errekuntza prozesuetan edo industria kimikoaren hondakin gisa sortzen direnak. PCBak, berriz, isolatzaileak eta egonkorrak direnez, hainbat industria aplikaziotan erabili izan dira, besteak beste, transformadoreetan, kondentsagailuetan, plastifikatzaileetan, pigmentuetan eta abarretan; baina, 1985az geroztik debekatuta dago PCBak erabiltzea. Ingurumenean oso iraunkorrak direnez eta antzeko eragin toxikologikoak dituztenez, dioxinen antzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren zientzia-irizpena: hegaztien kanalak ikuskatzea – EFSA 2012

EFSAk ebaluazio kualitatiboa egin du, oilasko-kanalak bakterioekin kutsatzeak osasun publikoan eragiten duen arriskuari buruz, hiltegiko ikuskatze ofizialak direla eta. Arrisku biologikoei dagokienez, ebaluazioa egiteko oilategi-hegaztien okelaren inguruan egindako ikuskatze-lanetan atzeman dute oilasko-okelarekin lotutako arrisku garrantzitsuenak Campylobacter spp. eta Salmonella spp. bakterioak direla. Arrisku horiek ez direnez begiratze hutsarekin atzematen, EFSAk elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistema integratu eraginkorragoa ezartzea proposatzen du, honako hauek oinarri gisa hartuta: EIaren (Elikakatearen Informazioa) bidez transmititzen den informazioaren erabilera eraginkorragoa egitea eta (arrisku-ebaluazioan oinarritutako neurriak hartzea (kanal-mailako kutsadura-helburu zehatzak ezartzea barnean hartzen dutenak). Halaber, hala badagokio, arrisku jakin baten aurrean, ustiategi-mailan ere har daitezke neurri horiek, ustiategietako arriskua EIaren ...

Azpiegiturak ebaluatzean aintzat hartu beharreko ingurumen-kutsatzaileak – ANSES 2012

Elikagaien Segurtasunerako Frantziako Agentziak (ANSES) argitaratu egin ditu “Azpiegituren inpaktu-azterketen testuinguruan osasun-arriskuen ebaluazioak egitean aintzat hartu beharreko kutsatzaileak hautatzea” izeneko zuzentarauko ondorio eta aholkuak.Argitaratu berri den azterlan horretan, Agentziak azpiegitura berri bat probatzean aztertu beharreko substantziak hautatu ditu; izan ere, arauak hala ezartzen duelako, zenbait ingurumen-faktoreri buruzko ebaluazio-azterlanak egin behar dira, hala nola, airearena, urarena, lurzoruarena eta kutsadura akustikoarena, baita dardarei eta sortutako hondakinei buruzkoak ere.Adituen talde batek egindako ebaluazio horretan aintzat hartu dira kutsatzaileekiko esposizio-bideak: arnastea, hautsa irenstea, lurzorua-eskua-ahoa kontaktu zuzena eta elikagaiak irenstea. Bada, bereziki nabarmendu dira errepideetatik hurbil dauden baratze pribatuetatik ateratako elikagaiak.Ondorio gisa, 14 substantzia kutsatzaileren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Salmonella Stanley-ren agerraldia Europan 12/09/28

Europako hainbat herrialde kaltetu ditu Salmonella Standley-ren agerraldiak. Zehazki, guztira 167 kasu egiaztatu dituzte eta 254 susmagarriak dira. Honako hauek dira gaur arte kaltetutako herrialdeak: Austria, Belgika, Alemania, Txekiar Errepublika, Polonia eta Hungaria. Artikulu honetan agerraldiaren ezaugarri nagusiak biltzen ditugu.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2011ko txostena: Eskoziako elikagaien kutsadura kimikoari eta mikrobiologikoari buruzko zaintza – FSA 2012

2011n FSA-Eskoziak merkatuko elikagaien 9.200 lagin hartu zituen. Horietatik 5.000 baino gehiago mikrobiologiaren ikuspegitik aztertu ziren, eta 4.188 substantzia kimikoak atzeman nahian aztertu ziren (kutsatzaileak, gehigarriak eta alergenoak barne). Aurreko urteetan egindako azterlanetan bezala, emaitzek erakutsi zuten elikagai gutxik zutela loturaren bat elikadura-patogenoekin; izan ere, ezadostasunen % 83 higiene-adierazle diren bakterioen kopuru handiak eragin zituen. Bakterio horiek ez dira arriskutsuak, baina erakutsi egiten dute elikagaiak prestatzean eta manipulatzean higiene-jardunbide ezegokiak erabili direla. Emaitza kimikoetako ezadostasun gehienak (% 88) etiketatze-kontuei dagozkie, eta ez hainbeste substantzia kaltegarrien presentziari edo elikadura-gehigarrien erabilera okerrari. Laburbilduz, FSA-Eskoziaren arabera, bere elikagaiek elikagaien segurtasunari dagokion araudia betetzen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: nutrienteen ingesta eta elikagaien kontsumoa umeen artean (ikerketa pilotua) – EFSA 2012

EFSAk PANCAKE proiektuaren emaitzak argitaratu berri ditu. Emaitza horiek lanabesak eta protokoloak ezartzen dituzte, bularreko umeen eta 10 urte bitartekoen elikagaien kontsumoari buruzko inkestaren etorkizuneko bateratze paneuroparrerako. Proiektuan zehar bi tresna garatu, probatu eta ebaluatu dira, eta biek elikagaiei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen dute: hiru egunean kontsumitutako elikagaien egunerokoa, adingabearen familiarekin edo zaintzailearekin erkatuta. ondoz ondokoak ez diren bi egunetan kontsumitutako elikagaien egunerokoa eta parte-hartzailearen etxebizitzan egindako elkarrizketa. Bi tresnak, material grafikoarekin batera, Europako hiru herrialdetan balioztatu dira, eta nahiz eta proiektuaren ondorioekin ezin den erabaki metodo bat bestea baino hobea ala txarragoa den, txostenaren egileek ondoz ondokoak ez diren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuspena: arrain ketuan Listeria kudeatzeko praktikak – FSA 2012

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) berrikusi egin ditu arrain ketuaren sektorean fabrikatzaileek Listeria monocytogenes bakterioa kudeatzeko gaur egun erabiltzen dituzten praktikak. Horretarako, arrainak hotzean edo beroan keztatzeko prozesuan Listeria monocytogenes bakterioaren kutsadurari buruzko bibliografia berrikusi du. Horrez gain, akuikultura-etxaldeak eta arraina keztatzeko enpresak ere bisitatu ditu. Literatura horretan identifikatu da prozesatzeko instalazioan sartzen diren arrainek Listeria izan dezaketela azalean, prebalentzia aldagarrien ratioetan, nahiz eta maila baxuan izan. Halaber, atzeman dute Listeria monocytogenes bakterioaren hainbat biotipok prozesatzeko instalazioetako ingurunea koloniza dezaketela, eta, kasu horietan, azken produktuetan bakterioa isolatzeko aukera handiagoa dago. Beste alde batetik, ingurumen-osasunaren inguruko zerbitzuetako ikuskatzaileek akuikultura-etxaldeetara eta arraina ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: nutrienteen ingesta eta elikagaien kontsumoa umeen artean (ikerketa pilotua) – EFSA 2012

EFSAk PANCAKE proiektuaren emaitzak argitaratu berri ditu. Emaitza horiek lanabesak eta protokoloak ezartzen dituzte, bularreko umeen eta 10 urte bitartekoen elikagaien kontsumoari buruzko inkestaren etorkizuneko bateratze paneuroparrerako. Proiektuan zehar bi tresna garatu, probatu eta ebaluatu dira, eta biek elikagaiei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen dute: hiru egunean kontsumitutako elikagaien egunerokoa, adingabearen familiarekin edo zaintzailearekin erkatuta. ondoz ondokoak ez diren bi egunetan kontsumitutako elikagaien egunerokoa eta parte-hartzailearen etxebizitzan egindako elkarrizketa. Bi tresnak, material grafikoarekin batera, Europako hiru herrialdetan balioztatu dira, eta nahiz eta proiektuaren ondorioekin ezin den erabaki metodo bat bestea baino hobea ala txarragoa den, txostenaren egileek ondoz ondokoak ez diren ...

Irakurri gehiago

Arriskuaren profila: toxoplasma Erresuma Batuan – FSA 2012

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziako (FSA) Elikagaien Segurtasun Mikrobiologikoari buruzko Aholkularitza Batzordeak (ACMSF) toxoplasmaren arriskuaren profila egin du elikakatean, Erresuma Batuan. Batzorde horrek berrikusi egin du gaur egungo toxoplasmosiaren prebalentzia Erresuma Batuko animalien artean, elikagaietan zein gizakien artean, eta identifikatu egin ditu, batetik, ikerketa-lan handiena zein arlotan egin behar den jakiteko zein kutsadura-maila dagokien elikagaiei, eta, bestetik, zein elikagai diren arriskutsuenak. Beste alde batetik, Batzordeak atzeman du toxoplasmaren ookisteek eragindako ingurumen-kutsadura ezin dela alde batera utzi arrisku hau balioestean. Gaixotutako animalien okela gordinik edo gutxi prestatuta jatean zein kutsatutako ura edatean transmititzen da infekzioa, eta ez ditu sintomak eragiten pertsona osasuntsu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago