FSAk Ingalaterrako eta Galesko behi eta ardien muskulu eta giltzurrunetatik ateratako 207 lagin aztertu ditu, erabateko artsenikoaren eta artseniko ez-organikoaren maila zein den zehazte aldera. Emaitzek erakutsi dute muskulu eta giltzurrunetako artseniko gehiena era organikoan ageri dela. Alde batetik, giltzurrun-laginen % 69k eta muskulu-laginen % 9k artseniko-kontzentrazio txikia zuten. Beste alde batetik, artseniko ez-organikoaren (toxikoagoa da) kontzentrazio txikia atzeman zen 2 giltzurrun-laginetan. Muskulu-laginetan, aldiz, ez zen artsenikorik atzeman. Britainiar Agentziak datu horiek erabili zituen behi eta ardien haragiko zein giltzurrunetako artsenikoarekiko esposizioaren ebaluazioa gauzatzeko, eta ondorioztatu zuen elikagai horiek ekarpen txikia (% 1) egiten ziotela artsenikoarekiko esposizioari erabateko dietaren baitan. ...
Azterlan honetan saiatu dira neurtzen eskorta-hegaztien gorotzarekin ongarritutako lurretan hazten diren barazkiek zenbat kokzidiostatiko xurgatzen duten. Bada, honako hau izan da azterketaren emaitza: Tratatutako animalien gorozkietan atzemandako sendagai-hondakinen kontzentrazioaren eta pentsuetako sendagai-kontzentrazioaren arteko ratioak % 5etik % 38ra bitartekoak dira. Sendagai horien kontzentrazioak behera egiten du gorozkietan, aldez aurretik egondako tratamenduaren arabera: % 4 eta % 83 artean murrizten da ongarria aldez aurretik biltegiratu egin bada, eta % 79 eta % 98 artean aldez aurretik konpost-prozesuren bat egin bada. Egiaztatu egin da kokzidiostatikoak gorozkiekin ongarritutako lursailetan landatutako barazkietara igaro daitezkeela. Nolanahi den ere, barazki gordinetan atzemandako kopuruak nahiko txikiak izan ...
Elikagaien Segurtasunerako Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak hestebeteetan, edari freskagarrietan eta fruitu lehorretan dauden sulfito-mailen zaintza egin du. 2003an eta 2008an antzeko zaintza egin zuten, eta orduan ikusi zen elikagai horiek gehitzen ziotela sulfito gehien dietari. Ondorioz, Agentziak kontsumitzaileentzako aholkuak eguneratu ditu, bere webgunearen bidez. Ikerlanean 207 lagin ikertu dira orotara: 156 hestebeteenak, 30 edari freskagarrienak eta 21 fruitu lehorrenak (Sultana mahaspasak eta deshidratatutako sagarra), guztiak ere Australiako harategi eta supermerkatuetan jasotakoak. Aztertutako lagin gehienetako sulfitoen maila legez baimendutako mugen azpitik dago.Saltxitxei dagokienez, behi-okelez egindakoek sulfito gehiago zituzten txerri-, oilasko- edo arkume-okelez egindakoek baino. Azterketa honetan aurrekoetan baino askoz ere ...
Elikagaien Segurtasuna da hirugarren ingurumen-lehentasuna XXI. menderako, Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera.Duela gutxi argitaratu duten txosten batean ohartarazten da beharrezkoa dela hainbat erronkari aurre egitea; izan ere, horiei aurrea hartu ezean, hainbat ondorio sortu daitezke, besteak beste, gosea eta malnutrizioa areagotzea, itsasoko ekosistemak agortzea eta gaixotasun zoonotikoen zein elikagaien beste kutsadura batzuen arriskua handitzea.Artikulu osoa ...
Elikagaietako HAPeekiko esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat FSAk zenbatetsi egin du dieta bidez hidrokarburo aromatiko poliziklikoekiko (HAPak) esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat. Horretarako, 28 HAP konposaturen kontzentrazioa aztertu da 230 elikagai-laginetan: laboreak eta eratorritako produktuak (70), barazkiak eta eratorritako produktuak (40) eta elikagai ketuak (120).Emaitzen arabera, elikagai ketuetako 73 laginetatik 4tan baino ez ziren atzeman ezarritako muga gainditzen zuten bentzopireno kontzentrazioak. Horren ondorioz, tokiko agintariek zenbait aholku helarazi zizkieten elikagai horiek ekoizten dituzten konpainiei, euren arrantza-produktu ketuetan HAP mailak murrizte aldera.Barazkien eta laboreen kasuan HAPak mugatu gabe daudenez, FSAk Arriskuaren Ebaluazioa egin zuen elikagai-talde horientzat, eta ondorioztatu zuen elikagai-talde horiek ekarpen txikia ...
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) metodologia bat garatu du infekzio-gaixotasunen arriskua “premiaz” balioesteko. Ebaluazio horiek osasun publikorako kezkagarria izan daitekeen gertakari baten hasierako aldietan egiten dira. Ebaluazio horiek oso konplexuak izan daitezke; izan ere, epe laburrean egin behar dira, hau da, eskura dagoen informazioa oso mugatua denean eta egoeraren bilakaera oso bizia denean. ECDCk garatutako metodologiak ahalbidetu egiten du unean bertan identifikatzea, batetik, zientzia-ebidentzia onena eta, bestetik, lan egiteko moduan dauden adituen ezagutza berezia, osasunerako arriskuaren eskalan zenbatespen argia egite aldera. Horretarako zenbait lanabes ematen dira prozesuaren aldi bakoitzerako. Lehenengo faseak, informazioa biltzeari dagokionak, oso egituratua eta sistematikoa ...
Globodera pallida eta Globodera rostochiensis nematodoak (azken hori, batik bat) oso hedatuta daude Europan. Nolanahi ere, ereindako patata-motek badute Europako nematodo honen aurkako erresistentzia-maila jakin bat. Hori dela eta, eragiten dituen kalteak oso txikiak dira. Alabaina, EFSAk Hegoamerikatik nematodo-genotipo bat iristeak izan dezakeen eragina aztertu du, aintzat hartuta Europako patata-mota batzuetan eragina izan dezakeela. Europako nematodoaren banaketa ikusita eta Europako patata-motek Hegoamerikako genotipoarekiko erresistentziarik ez dutela egiaztatu ondoren, EFSAk ondorioztatu du oso garrantzitsua dela gaur egungo neurri fitosanitarioei eustea, kanpoko genotipoaren kolonizazioa ekiditeko. EFSAren iritzia: Nematodoak Patata ...
Sugar Atzeratzaile Bromatuen (BFRak) artean, fenol bromatuak eta euren eratorriak erabiltzen dira gehigarri gisa zenbait poliester erretxina eta polimerotan, erresistentzia termiko handiagoa emateko. Orain arte eskura egon diren datuen arabera, EFSAk zientzia-iritzi bat eman du osagai horiek elikagaietan egoteak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz. Dokumentu horretan jasotako ondorioen artetik honako hauek dira nabarmenenak: Fenol bromatuen eta euren eratorrien artean, informazio gehiena 2,4,6,-tribromofenol (TBP) delakoari buruzkoa da. Nekez izango du eraginik osasunean elikagaien bidezko TBPekiko esposizioak, baita esposizio-maila handiena izan dezaketen adin-taldeetan ere (bularreko umeak). Bestalde, begi-bistakoa da datuak falta direla beste fenol bromatu batzuei eta euren eratorriei buruz. EFSAren txostena: ...
Txostenean elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko azken zientzia-argitalpenak aztertzen dira, eta Klima Aldaketaren ondorioz gehien aldatuko diren ingurumen-parametroekin lotzen dira.Txostena ECDCk argitaratu du, eta honako hauek dira ondorioetako batzuk:Kanpilobakteriosia eta salmonellosia dira ingurumenaren tenperaturarekin gehienetan lotutako gaixotasunak.Kanpilobakteriosia eta “Vibrio ez-kolera”-k eragindako infekzioak uraren tenperaturari daude lotuta.Kriptosporidiasia eta kanpilobakteriosia dira, hurrenez hurren, euriarekin gehien lotutako gaixotasunak.Kriptosporidiasia eta “Vibrio ez-kolera”-k eragindako infekzioak, hurrenez hurren, eurien ondorioekin daude lotuta.Ikus daitekeenez, kanpilobakteriosia zenbait ingurumen-adierazleri hertsiki lotutako gaixotasuna da eta datozen urteetan, klima aldaketaren ondorioz, ugaritu egin daitekeela. Beste gaixotasunetako bat, salmonellosia, sarri askotan ingurumenaren tenperaturarekin dago lotuta, eta horrek gaixotasunaren prebalentziak gora egingo duela ...
Zitrinina Aspergillus, Penicillinum eta Monascus generoetako onddoek ekoizten duten mikotoxina bat da, biltegiratutako aleetan egon ohi dena.EFSAren iritzi honetan honako hauek ondorioztatzen dira:Eskura dauden datuekin, ezin izan da zehaztu mikotoxina honen potentzial kartzinogenoa.Zitrinina nefrotoxikoa da, eta honako NOAEL hau egozten zaio: 0,2 µg gorputz-pisuaren kiloko.Aleetan atzeman diren zitrinina kontzentrazioak oso aldakorrak dira, eta kasu batzuetan gora egiten dute: 420 µg/kg-ra hel daitezke gizakien elikadurarako aleetan eta 998 µg/kg animalien elikadurarako aleetan.Ezin izan da dieta bidezko esposizioan oinarritutako arrisku-ebaluaziorik egin, ez baitago datu nahikorik.Dagoen informazioa urria denez, EFSAk onartu du ezin izan duela amaitu mikotoxina honen arriskuaren karakterizazioa. Beste alde batetik, ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.