Bilaketa emaitza:

Europako herritarren berunarekiko esposizioa elikagaien bidez – EFSA 2012

EFSAk, bederatzi urtean elikagaien laginak bildu eta aztertu ondoren (guztira 144.206 emaitza analitiko egin dira), honako hauek ondorioztatu ditu: Aztertutako elikagaien erdiak baino gehiagok zuen atzemate- edo zenbatze-mugen azpiko berun-maila. Honako hauek dira elikagai garrantzitsuenak, esposizioari egiten dioten ekarpena dela eta: ogia eta okintzako produktuak (% 8,5), tea (% 6,2), txorrotako ura (% 6,1), patatak eta eratorriak (% 4,9), hartzitutako esnekiak (% 4,2), garagardoa eta antzeko edariak (% 4,1). Dena den, kopuru hori adinaren arabera alda daiteke. Elikagaietako berun-mailek % 23 egin dute behera, gutxi gorabehera, 2003tik 2010era, nahiz eta datu hori kontuz interpretatu behar den. Murrizketa hori atzemate-teknika hobeak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: kadmioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, kadmioarekiko eta merkurioarekiko dietaren bidezko esposizioa eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean duen arriskua. Balioespen horren emaitzak, berriz, orain argitaratu eta 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu.Emaitzen artean, besteak beste, honako hauek azpimarra daitezke:Merkurioa:Erabateko merkurioari dagokionez, atzeman da merkurio kontzentrazioa handiagoa dela haragi eta eratorrietan, barazki eta ortuarietan, tuberkuluetan eta ogi eta laboreetan. Halaber, merkurio kopuruak behera egin du arrain eta itsaskietan, frutetan, arrautzetan eta lekaleetan.Metilmerkurioaren (konposatu bereziki toxikoa) kontzentrazioak, berriz, oso altua izaten jarraitzen du tamaina handiko arrainetan (hegalaburra, arrain-ezpata). Gehien kontsumitzen diren espezietan (besteak beste, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eurobarometroa: Europako biztanleen iritzia elikagaien, nekazaritzaren eta landa-giroaren erabilgarritasunari eta kalitateari buruz 12/07/11

Eurobarometroak bere azken argitalpen berezian erakutsi duenaren arabera, EBko biztanleen hiru laurden kezkatuta daude munduan dagoen elikagai faltarekin, nahiz eta % 60tik behera Europar Batasunak bere herritarren elikagai-beharrizanak asetzeko duen ahalmenarekin kezkatuta dagoen. Beste emaitza batzuk:Inkestatutakoen % 24k ezagutzen du jada EBren logotipo ekologikoa. Ezarri zenetik 2 urte baino gutxiago igaro dira. Inkestatutakoen % 81ek uste du nekazaritza onuragarria dela ingurumenerako. % 89k uste du nekazaritza lagungarria dela landa-ingurua babesteko. Eurobarometro Berezia 389 ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Erresuma Batuan landatutako fruitu eta barazkietan metal astunak neurtzeko azterketa – FSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britaniarrak (FSA) fruitu eta barazkietako kadmio, berun, kobre, zink eta artseniko mailak aztertu ditu, hain zuzen ere, 2010eko udazkenetik 2011ko udara bitartean Erresuma Batuko laborantzan nahiz saltokietan jasotako fruitu eta barazkietako 1266 laginetan. Emaitzek honako hau erakusten dute: Produktu horietan dauden kadmio, berun eta zink mailak baliokideak dira. Hosto berdeko barazkiek (letxugak, babarrunak, azak eta zerbak) dute artseniko oso eta kadmio kontzentraziorik handiena, seguruenik lurzoru kutsatuko metalak hostoetara migratzearen ondorioz. Artseniko osoaren, kadmioaren, berunaren eta zinkaren kontzentrazioak txikiagoak dira zuritutako zenbait barazkitan (patatak, azenarioak eta arbiak). Horrek esan nahi du aipatutako barazki horien azalean metal astunen kontzentrazio ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Atalase toxikologikoa arriskuak ebaluatzeko – EFSA 2012

EFSAren Zientzia Batzordeak atalase toxikologikoa (TCC) aztertu du, giza osasunerako arrisku kimikoak ebaluatzeko aholkularitza teknikorako tresna gisa. Gaur egun, EFSAren taulek atari hori erabiltzen dute lur azpiko uretan pestizidetako aromatizatzaile eta metabolito gutxi dauden ebaluatzeko.TTC-ren aplikagarritasuna eta erabilgarritasuna aztertu ondoren, Batzordeak honako ondorio hauek atera ditu: Hasiera batean, TTC atalase toxikologikoa edozein Arrisku Kimikoen Ebaluazioaren edozein eremutan ezar daiteke (elikagai eta pentsuetan kontzentrazio baxuan dauden ezpurutasunak izan, metabolitoak zein kutsatzaile kimikoak izan). Hala ere, zenbait substantziatan ezin da ezarri; zehazki, Europar Batasuneko legeriak horiek aztertzeko datu toxikologikoak izatea eskatzen dutenetan. TTCren ikuspuntua ezartzeko, kontuan hartu behar da zein diren esposizio ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Mikotoxinak elikagai eta pentsuetan ELIKA 2012

Azken hamarkadan ikusi da elikagai eta pentsuetan mikotoxina-kopuru handiagoa zegoela, nagusiki berotze orokorraren ondorioz, zelaietako uztetan onddoak (mikotoxinen ekoizleak) haztea errazten baitu. Hori dela eta, Elikagaien Segurtasunerako agentziak balizko arrisku emergenteak balira bezala tratatzen dituzte. Artikulu honetan elikagai eta pentsuetan dauden mikotoxina nagusiak aurkezten dira, baita gizakion osasunean dituzten ondorio kaltegarriak eta murrizteko neurriak ere.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

E coli no-O157aren arrisku-profila – FSIS 2012

Estatu Batuetako Ikuskaritza eta Elikagaien Segurtasunerako Aginteak (FSIS) sigatoxinak ekoizten dituen Escherichia coli no-O157aren arrisku-profil bat egin du. Profil horretan bakterio horri dagokion zientzia-ebidentziaren egungo egoera azaltzen da; izan ere, horrek elikagaien segurtasunean duen eraginari buruzko kezka gero eta handiagoa da. STEC bakterioak E. coli bakterio-taldeak dira eta sigatoxinak ekoizten dituzte. Sigatoxina mota batzuek infekzioak eragiten dituzte gizakien artean. Hala ere, zientzialarien artean ez dago adostasunik infekzio hori eragiten duten birulentzia-faktoreei buruz. Hori dela eta, arrisku-profilean aintzat hartu da edozein STEC bakterio izan daitekeela birulentoa gizakientzat. Bakteria hori behien artean, euren kanaletan, xehatzeko haragi-zatietan eta xehatutako haragian bertan atzeman da, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaiek gaur egungo krisi ekonomikoan eragiten dituzten arriskuak – FSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) Krisi-sasoian Elikagaien Segurtasunaren Astea antolatu du ekainaren 11tik 17ra. Bertan aurkeztutako azterlan baten ondorioek adierazten dute kontsumitzaileek elikagaiekin lotutako arrisku handiagoak bizi dituztela etxean gaur egungo krisi ekonomikoaren sasoian. Azterketa horretarako, FSAko ikertzaileek 18 eta 64 urte bitarteko 1.906 kontsumitzaileri egin dizkiete inkestak, erosketa-, manipulazio- eta biltegiratze-ohiturak aztertzeko eta horiek egungo krisi ekonomikoan duten eragina ulertzeko. Emaitzen arabera, Inkestatuen % 97k adierazi du erosketen prezioa nabarmen handitu dela azken 3 urteotan, eta % 75ek eskaintzak baliatzen eta marka merkeagoak erosten ditu. % 57k uste du hondarrak baliatzea modu ona dela erosketako gastuak murrizteko (% 47k ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku biologikoen ebaluazio kuantitatiboa EFSA 2012

Azterketa kuantitatiboak datuak biltzea eta egoerak modelizatzea eskatzen du. Hain zuzen, prozesu hori da arrisku biologikoen gaineko ebaluazio kuantitatiboen oinarria (QMRA dira ingelesezko siglak). EFSAko arrisku biologikoetako adituen panelak berrikusi egin ditu metodologia hori erabiliz egindako ebaluazioak.Panelak ondorioztatu du metodologia kuantitatibo horrek berebiziko garrantzia duela arrisku-kudeatzaileei aholkuak ematean, erabakiak era proportzionalean hartzeko eta/edo ekintzen arrisku-onurari buruzko datuak emateko.QMRA garatzen ari den eremua da, zalantza metodologikoak eragiten dituena; hortaz, eredu-motei dagozkien lehentasunak ezin dira zehaztu. Helburuari egokitzea eta soiltasuna funtsezko gakoak dira QMRA eredu berriak prestatzean.Hasieran, ahal dela mandatua onartu aurretik, beharrezkoa da ebaluatuko den objektuaren balorazioa egitea. Hasiera bateko balorazio ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikaduran erabiltzen diren olio mineralekiko esposizioa – EFSA 2012

EFSAk berraztertu egin ditu elikaduran erabiltzen diren mineral-olioen –hidrokarburoak– (MOH) inguruko datuak, eta jakinarazi du eragina izan lezaketela kontsumitzaileen osasunean. Konposatu horiek elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan (besteak beste, birziklatutako paperezko edo kartoizko ontzietan eta material horietan inprimatzeko tintetan) erabiltzen dira, bai eta plastikoak zein bilgarriak egiteko gehigarri gisa ere. Halaber, elikagaietako gehigarri eta laguntzailekide gisa ere erabiltzen dira: ez itsasteko agente gisa okintzan/gozogintzan, estalgarri gisa gozogintzan, giza kontsumorako laboreen aleetan erabilitako hauts-ezabatzaile gisa eta abar. EFSAk hainbat ziurgabetasun egiaztatu ditu MOHren nahasketen osaera kimikoari eta esposizio iturriei dagokienez. Nolanahi ere, elikakateko edozein gunetan kutsadura-iturri posibleak identifikatzea gomendatzen du, konposatu horien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago