Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du. Txosten horrek 2008. urteari egiten dio erreferentzia, eta erradiazio-ionizatzaileekin tratatutako elikagaiei eta osagaiei buruzkoa da. Bertan, irradiazio-instalazioetan eta merkaturatze-fasean egindako kontrolen emaitzak azaltzen dira. Honako hauek dira datu aipagarrienak: Europako Batasunean baimendutako irradiazio-instalazioetan 8.718,4 tona usain-belar lehor, espezie eta landare-ongailu tratatu ziren 2008. Urtean, eta horietatik 253 tona Espainian. Espainian aztertutako 171 laginetatik bakar bat ere ez zen izan “ Ez ados” edo “Ez erabakigarria”. Europako laginetatik, berriz, 142 (% 2,28) izan ziren “Ez ados”. Ezadostasun gehienak lotuta zeuden etiketa akastunekin edo irradiazioa baimenduta ez duten kategorien irradiazioarekin. Bestalde, lagin horietatik 74 (% ...
Estatu Batuetako Nekazaritza Sailaren (USDA) Elikagaietako Ikuskapen eta Segurtasun Zerbitzuak (FSIS) txostena argitaratu berri du. Txosten horretan, batetik, balioztatu egiten da E. coli no-O157 bakterioari buruz eskura dagoen zientzia- eta epidemiologia-informazioa, eta, bestetik, definitu egiten da arriskuaren profila. Txostenean agerian geratzen da kutsadura-kasu gehienak ez direla elikagaien bidez gertatzen. Nolanahi ere, E-coli no-O157 serotipoak antzeman dira aziendan eta haragian. Halaber, jakinarazten da bakterio horiek E. coli O157 bakterioak eragiten dituen antzeko gaixotasunak sorraraz ditzaketela gizakietan. Beherako odoltsua izatea izaten da sintoma nagusia; alabaina, okerrera egin eta sindrome hemolitiko uremikoa (SHU) eta purpura tronbozitopeniko tronbotikoa bihur daiteke. Amaitzeko, dokumentu horretan gomendatzen ...
Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) Vibrio parahaemolyticus bakterioaren arriskua balioztatu dute itsaski eta arrainen artean. Bakterio horrek urdail eta hesteetako gaixotasunak eragiten ditu mundu osoan. Itsasoko mikroorganismo hori estuarioetan egoten da modu naturalean eta animalia iragazleetan metatzen da, besteak beste, moluskuetan (ostrak, muskuiluak, txirlak eta abar). Produktu horiek gordinik edo gutxi prestatuta kontsumitzea da bakterioa gizakietara transmititzeko bide nagusia. OMSk uste du herrialde zehatz batean egindako arrisku balioespena erabil litekeela beste herrialde batzuetan arrisku beraren beste balioespen batzuk egiteko, aintzat hartuta herrialde horretan hazkuntza eta bilketa baldintza ezberdinak egon daitezkeela. Txostena ...
Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) Vibrio parahaemolyticus bakterioaren arriskua balioztatu dute itsaski eta arrainen artean. Bakterio horrek urdail eta hesteetako gaixotasunak eragiten ditu mundu osoan. Itsasoko mikroorganismo hori estuarioetan egoten da modu naturalean eta animalia iragazleetan metatzen da, besteak beste, moluskuetan (ostrak, muskuiluak, txirlak eta abar). Produktu horiek gordinik edo gutxi prestatuta kontsumitzea da bakterioa gizakietara transmititzeko bide nagusia. OMSk uste du herrialde zehatz batean egindako arrisku balioespena erabil litekeela beste herrialde batzuetan arrisku beraren beste balioespen batzuk egiteko, aintzat hartuta herrialde horretan hazkuntza eta bilketa baldintza ezberdinak egon daitezkeela. Txostena ...
ACSAk argitaratu berri ditu 2008an Erabateko Dietari buruz Katalunian egindako azterlanaren lehenengo datuak. Besteak beste, Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoei (HAPak) buruzko datuak eman dituzte gaur egun katalanen esposizio maila zenbatekoa den jakiteko. Azterlanaren arabera, erabateko mailarik altuenak honako elikagai talde hauetan antzeman dira: haragia eta eratorriak (38,99 μg/kg), olioak eta koipeak (18,75 μg/kg), eta esnekiak (7,57 μg/kg). Talde horietan honako produktu hauek nabarmentzen dira, hurrenez hurren: txorizoa (364,9 μg/kg), margarina (19,25 μg/kg) eta karamelu-krema (12,80 μg/kg). Osasunean gehien eragiten duten HAPen artean, batez besteko balore handienak honako elikagai talde hauetan antzeman dira: olioak eta koipeak (3,92 μg/kg), haragia eta eratorriak (1,71 ...
Azterlan honek 5.050 laginen datuak biltzen ditu. Lagin horiek 2004. eta 2010. urteen artean bildu ziren. Honako hauek dira emaitzak:Furano maila altuenak kafean eta haurtxoentzako elikagai ontziratuetan (barazkiz egindakoak) antzeman dira. Bi elikagai horiek areagotu egiten dute helduen eta haurren furano ingesta maila, hurrenez hurren.Elikagaietan antzeman diren batez besteko furano edukiak:Furano edukiak elikagaietanProduktuaBatez besteko edukia (µg/kg)Kafe prestatua45Kafe txigortua alean3.660Haurtxoentzako esne prestatua3,2Haurtxoentzako elikagai ontziratuak (barazkiz egindakoak)49Herritar taldeen batez besteko esposizio maila:Esposizio mailaHerritar TaldeaBatez besteko esposizio maila (µg gorputz pisuaren kiloko eta eguneko)Nagusiak0,03-0,59Nerabeak0,02-0,13Umeak0,05-,031Haurtxoak0,09-0,22EFSAk gomendatzen du etorkizunean, batik bat, aurrez berotutako produktuei egin behar zaizkiela kontrolak, gaur egun ez baitago produktu horiei buruzko ...
Europako Batzordeak esku-hartzeko muga berriak ezarri ditu dioxina, furano eta PCBentzat pentsuetan eta elikagaietan. Gizakien konposatu horiekiko esposizioa batez ere elikagaien bidez gertatzen da, eta muga berri horien helburua da esposizio hori murriztea. Muga horien bidez, agintariek eta eragileek erabakitzen dute kutsadura iturria zein kasutan aztertu behar den, eta esposizioa murriztu edo ezabatzeko neurriak hartzen dituzte. Gomendioa 2012ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta muga berriak ezartzen ditu honako produktu hauentzat: haragi eta haragi-produktuak (behi-, ardi-, oilategiko hegazti- eta txerri-haragia), gantz-nahasketak, arrain-haztegietako arrainen haragia, arrain-haztegietako arrainen produktuak, esne gordina eta esnekiak (baita esne-gantza ere), oiloen arrautzak eta arrautza-produktuak, frutak, barazkiak ...
Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak txosten bat argitaratu berri du. Txostena Zaintza Epidemiologikoari buruzkoa da. 2010. urtean elikagai jatorriko 8 broteren berri eman da; 89 pertsona kaltetu dituzte brote horiek. Orohar, 2010. urtean, 487 Salmonellosi kasu jakinarazi dira. Kopuru hori aurreko bi urteetako isolamenduen kopuruaren antzekoa da. Isolatutako serotiporik ohikoenak S. enteritidis (jakinarazpenen % 64) eta S. typhimurium (% 22) izan dira. Campylobacter bakterioa da 2004. urteaz geroztik gastroenteritis bakterianoaren lehenengo arrazoia Gipuzkoan. Eta, nahiz eta C. jejuni bakterioak eragindako kutsaduren kopuruak zertxobait behera egin duen 2005. urteaz geroztik, beherakada hori ez da Salmonellaren kasuan antzemandako beherakada bezain nabarmena. Rotabirusekin lotutako ...
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Sailak triptiko bat argitaratu du Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Erauzte Arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpenei buruz (PHPE). Triptikoak itsasontziek bete behar duten higiene baldintzak eta arrantza-jardueran gauzatu behar diren higiene praktika egokiak batzen ditu.Triptikoa ...
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Sailak triptiko bat argitaratu du Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Erauzte Arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpenei buruz (PHPE). Triptikoak itsasontziek bete behar duten higiene baldintzak eta arrantza-jardueran gauzatu behar diren higiene praktika egokiak batzen ditu.Triptikoa ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.