Bilaketa emaitza:

Alemanian E. colik eragindako brotea 11/06/11

Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (ekainaren 11n eguneratua).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-txostena: E. coli VTEC barazkietan – EFSA 2011

Txosten honen arabera, Alemaniako brotea eragin duen anduia VTECren antzekoa da (E. coli Verotoxigenikoa, STEC izenez ere ezaguna), bai eta EAECren (E. coli Enteroagregatiboa) antzekoa ere. VTECren gordailua animaliak izaten dira; EAECren gordailu nagusia, berriz, gizakiak izaten dira. E. coli mota hori oso ezaguna da aspalditik; beraz, anduia hori ezin da “berritzat” jo. Nolanahi ere, orain arte ez da deskribatu Alemaniakoa bezain kasu latzik.Bestalde, gero eta handiagoa da VTECren eta barazki kontsumoarekin (batik bat, hosto berdeko barazkiak eta entsaladetarako ernamuinekin) lotutako broteen arteko harremana. Gogorarazi egin behar da gaixotasunen broteek hainbat esposizio-bide izan ditzaketela. VTECren kutsadura barazkietan ez da ohikoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mapak: kutsadura atmosferikoaren iturri zehaztugabeak Europan

Europako Batzordeak eta Ingurumenaren Europako Agentziak 32 mapa berri argitaratu dituzte. Mapa horietan kutsadura atmosferikoaren iturri zehaztugabe nagusiak aurki daitezke modu erraz eta publikoan, besteak beste, garraioa eta abiazioa, eraikinetako berogailuak, nekazaritza eta enpresa txikiak. Mapa horietan adierazten da zein diren kutsatzaileen (besteak beste, nitrogeno dioxidoa eta partikulak) igorpen-puntuak eta, gainera, osatu egiten ditu Kutsatzaileen Igorpen eta Transferentzien Europako Erregistroak (PRTR) industria plantek sortzen dituzten igorpenei buruz ematen dituen datuak. PRTRren datu-baserako sarbidea ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

2009ko txostena: albaitaritza-botiken hondakinak elikagai eta animalietan -EFSA- 2011

2009. urtean 764.736 analisi jaso ziren 27 estatu kideetan, eta analisi horiek guztiak biltzen ditu txosten honek. Analisi horietatik 1.406k (% 0,32) ez zituzten betetzen legezko mugak, eta horien % 0,46 agente antitiroideoak ziren, % 0,39 esteroideak, % 0,17 azido resorzilikoaren laktonak, % 0,01 beta-agonistak, % 0,07 debekatutako substantziak, % 0,21 antibakterianoak, 0,16% antihelmintikoak, 1% kokzidiostatikoak, 0,02% karbamato piretroideak, % 0,11 antiinflamatorio ez esteroideak eta % 0,21 jarduera farmakologikoa duten beste konposatu batzuk. EFSAren 2009ko txostena: albaitaritza-botiken hondakinak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskua Balioesteko gida: Nanomaterialak pentsuetan eta elikagaietan – EFSA 2011

Zientzia-iritzi honen helburua da gida izatea, elikakatean eta pentsuetan nanomaterialak erabiltzegatik sor daitekeen arriskua balioesteko. Halaber, honako hauen arriskua balioetsi nahi du ere: elikagaietarako eta pentsuetarako gehigarriak, entzimak, aromatizatzaileak, elikagaiekin kontaktuan dauden materialak, novel foods eta pestizidak.Prozesu horretan ezinbestekoa da nanomaterialen ezaugarriak eta bere itxura fisiko-kimikoak ezagutzea, bai elikagaietan, bai analisi baldintzetan; izan ere, material horien parametro fisiko-kimikoak aldatu egin daitezke agertokiaren arabera. Nanomaterialak honako bost agertoki hauen arabera karakterizatuko dira:Jatorrizko egoera (ekoizpenekoa)Elikagaietan eta pentsuetan erabiltzeko egoera manufakturatuaEgoera elikagai edo pentsu nagusietanAnalisi egoeraJariakin eta ehunetan izaten duen egoeraArriskua karakterizatu aurretik, esposizioren marko teorikoa ere zehaztu behar da. Horrek, batetik, ahalbidetu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Sor litezkeen arriskuei buruzko informazioa trukatzeko Europako Sarearen 2010 urteko txostena – EFSA 2011

Sor litezkeen arriskuei buruzko informazioa trukatzeko Europako Sarearen (EREN) 2010eko urteko txostena argitaratu du Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA). Sare hori 2010ean sortu zen eta helburua izan zen sistema erraza eta eraginkorra ezartzea, sor litezkeen gaixotasun nagusiak antzemateko Europako elikagaien eta pentsuen katean. Sor litezkeen arriskuen identifikazio arloan adituak diren estatu kideetako ordezkariek osatzen dute Sarea eta 2010. urtean estatu kide bakoitzean gauzatutako ekintzak eta horien emaitzak jakinarazi zituzten. Halaber, hainbat gomendio definitu zituzten (urteko txostenean jasotakoak). Horien artetik honako hauek dira aipagarrienak: batetik, praktiken kodea osatzea, gerta litezkeen arriskuei buruzko informazioa erabiltzeko; eta, bestetik, tresna eraginkorrak erabiltzea, informazio iturrietako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: Batzordearen 420/2011 Araudiak (EB) eragindako aldaketak

2011ko apirilaren 30eko Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialean (L 111/3) argitaratu zuten Batzordearen 420/2011 (EB) Araudia, 1881/2006 (EE) Araudia aldarazten duena. Azken araudi horrek zehaztu egiten du elikagaietako zenbait kutsatzaileren gehienezko edukia. Araudi berri horrek proposatzen dituen aldaketen helburua da, besteak beste, inkoherentziak konpontzea 1881/1006 (EE) Araudian agertzen diren elikagaien edo produktuen taldeen izenei dagokienez. Beste kasu batzuetan, berriz, Kadmioaren kasuan adibidez, gehienezko edukia aldatu da aurreko araudiarekin erkatuz gero. Aldaketa horiek guztiak txosten honen “Aldaketen konparaziozko taula”n daude adierazitaArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinen zaintza eta kontrola Katalunian – ACSA 2011

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu berri du. Txosten horretan ezagutzera eman dira mikotoxinen inguruan Kataluniako Gobernuko hainbat sailek 2006. eta 2008. urteen artean egindako zaintzari eta kontrolei buruzko emaitzak. Zaintza eta kontrol horien barnean sartzen dira pentsuak, elikagaietako industriak eta elikagaiak. Txostenak, halaber, hainbat azterlan aipatzen ditu: batetik, Kataluniako herritarrek duten arriskuaren balioespenari buruzko azterlana, eta, bestetik, behi-esne gordinean (M1 aflatoxina) eta animaliak elikatzeko lehengaietan (B1 aflatoxina) mikotoxinen presentziari buruzkoa.Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietan akrilamidarekiko esposizioaren edukiaren eta balioespenaren emaitzak – EFSA 2011

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txosten bat argitaratu berri du. Txosten horretan 10.366 elikagai-laginetako akrilamida mailen emaitzak ematen dira. Lagin horiek 23 estatu kidek eta Norvegiak eman zituzten 2007 eta 2099. urteen artean. Txosten horretan, halaber, hainbat herritar-talderen akrilamidarekiko esposizioa balioesten da. Hiru urte horietako joera aztertu dute eta antzeman dute aztertutako 22 elikagai-taldeetatik 3tan (crackerrak, umeentzako gailetak eta jengibre-ogia) behera egin duela akrilamida mailak. Ogi txigortuan eta berehalako kafean, berriz, gora egin du. Bestalde, 6 taldetan ez zen antzeman alde nabarmenik eta beste 8 taldetan emaitzak desberdinak izan ziren estatu kideen artean eta denboran zehar. Herritar guztiek, batik bat, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Erradioaktibitatea elikagaietan

Erradioaktibitatea elikagaietan: Oinarrizko kontzeptuak. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago