Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) adierazpen bat argitaratu berri du irradiazioaren segurtasunari buruz elikagaietan. Adierazpen horretan biltzen dira BIOHAZ (arrisku biologikoak) eta CEF (kontaktu-materialak, entzimak, aromatizatzaileak eta laguntzaileak) bere bi panelek, hurrenez hurren, irailean eta urrian eman zituzten iritzien ondorioak eta gomendioak. Elikagaien Irradiazioaren Segurtasunari buruzko Balioespenari dagokionez, EFSAk ondorioztatu du ez dagoela elikagai irradiatuen edo irradiazio ionizatzaileen bidez tratatutako elikagaien kontsumoarekin lotutako arrisku mikrobiologikorik. Gainera, adierazi du irradiazioa metodo eraginkorra dela elikagaietan patogenoak murrizteko, eta lagundu egiten duela kontsumitzaileen segurtasun maila hobetzen. Metodo horrek, ordea, sartuta egon behar du Higiene Praktika Egokiak eta Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Analisia biltzen ...
EFSAk argitaratu du Campylobacter bakteriaren gaineko arriskua balioztatzea oilaskoetan. Bertan bakteria hori murrizteko neurriak aurki daitezke. Uste da urtean Europan gertatzen diren kasuen % 20-30 bakteria horrek eragiten dituela (2009an 1958.252 kasu diagnostikatu ziren). Hil aurreko neurrien artean honako hauek aipa ditzakegu: Eltxo-sareak erabiltzea leihoetan.
Hil behar diren animalien adina txikiagotzea.
Ahal den neurrian, albait jende gutxien sartzea instalazioetan. Horrela bakteria instalazioen kanpoaldetik barrualdera igarotzea ekidingo da. Hil aurreko neurriek % 50 murritz lezakete arriskua. Honako hauek dira, berriz, hil ondoren aplikatzekoak diren neurrietako batzuk: Haragia galdarraztatzea (20 segundo 80 gradutan) edo irradiatzea.
Azido laktikoko diluzio batez garbitzea.
Izoztea 2 edo 3 egunez. Neurri horiek % 50 eta % 90 ...
Txosten horretan aztertu egiten da zein eragin duten dioxinen antzeko zenbait konposatuk, hain zuzen ere dibenzoparadioxinak/dibenzofuranoak eta bifenilo misto halogenatuak izenekoek (PXDDak/PXDF eta PXBak).Kloruroak eta bromuroak parte hartzen duten errekuntzetan sortzen dira konposatu horiek, eta badirudi horien toxikotasun-maila antzeko konposatuena -dioxinak eta furano polibrominatuak (PBDD/Fak)- baino handiagoa dela.PBDD/Fak bezala, konposatu misto halogenatu horiek aurkitzekotan, batik bat, arrainetan, itsaskietan, gibelean eta arrautzetan aurkitzen dira.COTen txostena – konposatu misto halogenatuak ...
Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta aztertu egiten ditu zoonosiei eta elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETG) agerraldiei buruzko datuak Europan. Txosten horren ondorioetatik honako hauek dira aipagarrienak:Urte honetan 108.614 salmonelosi kasu jakinarazi dira. Beraz, gaixotasunak beheranzko joera izaten jarraitzen du beste urte batez.Campilobakteriosia gaixotasun zoonotikoak eragin ditu jakinarazpen gehien (198.252 kasu).2008. urtearekin erkatuz gero, 2009an listeriosi kasu gutxiago jakinarazi dira, hain zuzen ere % 19,1 gutxiago; izan ere, guztira 1.645 kasu jakinarazi dira.Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen 5.500 agerraldietatik gehienak Salmonella bakteriak, birusek eta bakteria-toxinek eragin dituzte.EFSAren txostena 2009 ...
Mikrobioen aurkako Erresistentzia Zaintzeko Europako Sareak (EARS-Net) azterlan bat argitaratu berri du. Azterlan horrek deskribatu egiten ditu, batetik, zenbatekoa izan den Escherichia colik eta Staphilococcus aureusek eragindako infekzioen intzidentzia eta, bestetik, zein den mikrobioen aurkako suszeptibilitatearen joera, 2002-2009 epean Europako 22 herrialdetan. Aztertu den epe horretan, odolean E. colik eragindako infekzioen kopuruak % 71 egin zuen gora eta mikrobioen aurkako erresistentzia askoz ere handiagoa izan zen. S. aureusi dagokionez, infekzio-kopuruak % 34 egin zuen gora; baina, behera egin zuen metizilinarekiko erresistenteak diren bakanen portzentajeak.Artikulu osoa ...
EFSAk datu-base bat argitaratu du Europako Batasunean elikagaien kontsumoari buruz. Horren helburua da elikagaiak kontsumitzearekin lotutako arriskuak balioesteko beharrezkoa den informazioa hobetzea. Datu-base horretako informazioa lortu da 22 estatu kidetan dietari buruz egindako 32 inkestaren bidez. Informazioa bereizita dago adin-taldeen, elikagaien eta kontsumo moten arabera. Halaber, kontsulta egiteko beste irizpide batzuk ere erabil daitezke, besteak beste: herrialdea, eguneko gramo kopurua edo pisuaren kiloko eta eguneko gramo kopurua. Informazio hori garrantzitsua izango da arriskuen balioespenean; izan ere, aukera emango du estimazio zehatzagoak egiteko herritarren elikagai-arriskuekiko esposizioari buruz. Bestalde, EFSA estatu kideekin ari da lanean elikagaien kontsumoari buruzko inkesta bateratuak egiteko. Horien ...
Espainiako dieta-ingestari buruzko lehenengo inkestaren emaitzak argitaratu ditu AESANek. Inkesta hori 18 eta 64 urte arteko 3.000 herritarren artean egin da, eta helburua izan da herritarren elikadura ohiturak eta egoera nutrizionala aztertzea. Inkestaren datuak elikagai-talde ezberdinen kontsumoari buruzkoak dira, eta adin-taldeka xehatuta daude. Datu horiek guztiak oso baliagarriak dira elikagaien kontsumoaren arriskuekiko esposizioa balioesteko. Emaitzen ondorioz, AESANek gomendio batzuk eman ditu herritarren elikadura ohiturak hobetzearren:Zereal, fruitu, barazki, lekale eta fruitu lehor gehiago kontsumitu behar dira. Azukreak, berriz, gutxiago kontsumitu behar dira; izan ere, gehiegi kontsumituz gero, gehiegizko pisua, loditasuna eta hortzeko txantxarrak izan ditzakegu. Murriztu egin behar da haragi koipetsuen, ...
Gaur egun, munduko nekazaritza-azaleraren % 0,9 ekoizpen ekologikorako erabiltzen da, hau da, guztira 37,2 milioi hektarea. Horixe ondorioztatzen da Nekazaritza Ekologikoaren Mugimenduen Nazioarteko Federazioak (IFOAM) argitaratu berri duen 2011ko Nekazaritza Ekologikoari buruzko mundu mailako txostenenetik.Europako datuei dagokienez:2009. urtearen amaieran, 250.000 ustiategik baino gehiagok kudeatzen zuten nekazaritza ekologikorako azaleraren 9,3 milioi hektarea. Hori Europako Batasuneko nekazaritza-azaleraren % 1,9 da eta Europako nekazaritza-azaleraren % 4,7.Munduan nekazaritza ekologikorako erabiltzen diren lurren azaleraren % 25 Europan dago.2008. urtearekin erkatuz gero, ia milioi bat hektarea gehiago daude orain.Honako herrialde hauek dituzte nekazaritza ekologikorako hektarea gehien: Espainia (1,3 milioi hektarea), Italia (1,1 milioi hektarea) eta Alemania ...
EFSAk 2008an azterlan bat egin zuen Campylobacter bakteriak eta Salmonellak oilaskoetan eragindako kutsadurari buruz, eta orain argitaratu du azterlan horren azken zatia. Zenbait faktore identifikatu dituzte haragiaren kutsadurarekin lotuta. Ondorioz, EFSAk gomendatu du aintzat hartzea faktore horiek zoonosi horiek kontrolatzeko programak diseinatu eta ezartzean. Azterlanaren zati horretan, aldagai anitzeko erregresioa aztertu da. Horretarako, 561 hiltegitako 10.035 oilasko-loteetako datuak erabili dituzte. Hiltegiok 26 estatu kidetakoak eta Norvegia eta Suitzakoak ziren. Besteak beste, honako faktore hauek hartu dituzte aintzat: ekoizpen mota, lotearen tamaina, animalien adina, laginak zein garaitan hartu diren, karkasak hozteko metodoa eta Campylobacter bakteriak eragindako kutsadura. Emaitzen arabera, hiltegi batek animaliak hiltzeko ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) argitaratu egin ditu “Elikagaiek sor litzaketen Arriskuak - Identifikatzetik komunikatzera" 15. zientzia-hitzaldiaren ondorioak. Hitzaldia 2010eko urrian egin zen, eta ELIKA (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa) gonbidatu zuten parte hartzera; izan ere, ELIKAk ezagutza eta eskarmentu handia du Arriskuen Identifikazioan. Jarraian, oso laburki adierazten dira sor litezkeen arriskuen arloan eztabaidatu ziren alderdi nagusien ondorioak: Metodologia: Sor litezkeen Arriskuen Identifikaziorako printzipio eta metodoak estandarizatu egin dira Europan, “Foresight” prozesuaren bidez. Prozesu igarle horrek bere baitan biltzen du adimen-jarduera ugari, arriskuen kudeatzaileek etorkizuna antzeman dezaten. Datuen iturriak: Lehenik eta behin, datuak bildu eta monitorizatu egin behar dira substantzia ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.