Bilaketa emaitza:

FVOk Europan egin dituen ikuskapenen emaitzak 09/12/15

FVOk Europan egindako ikuskapenei buruzko txostenaren arabera, honako hauek dira Espainiari dagozkion datuak: 1) Esnearen eta haragiaren higieneari dagokionez, antzeman da aurrerapausoak eman direla Espainian ekintza plana ezartzeko. Nolanahi ere, zenbait hiltegitan egindako kontrol ofizialek adierazi dute gabeziak daudela higiene betekizunei dagokienez. Bestalde, esne gordina kontrolatzeko hartutako irizpideak hobetu egin dira; baina, bermeak handiagoa izan behar du plaketan egiten diren erabateko kontaketen eta Zelula Somatikoen kontaketen kontroletan, Europako betekizunak bete ahal izateko. 2) 2004an eginiko aurretiko txostenean antzemandako gabeziei dagokienez, oraindik ere hutsuneak daude kontrol ofizialak koordinatzean eta harmonizatzean. 3) Alergenoei dagokienez, erakunde eskudunek ez dituzte ezarri kontrol neurri egokiak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikadura Espainian – 2009

Mercasak 2009 urteari dagokion “Alimentación en España” gida argitaratu du. Bertan elikagaien ekoizpen eta kontsumoari buruzko informazioa dago sektoreka eta autonomia erkidegoka zehaztuta. Gida osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Higiene praktika egokiei buruzko triptikoa arrain-garraioan

Osasun Publikoko Bartzelonako Agentziak (ASPB) triptiko bat argitaratu du arrain-garraiolari txikiei zuzendutako Higiene Praktika Egokiei buruz. Triptikoan hainbat aholku eman dituzte (argazkien bidez) eguneroko lanean produktuaren higiene-kalitate hobea bermatzeko.ASPBren Triptikoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

INFOSANen oharra: Bisfenol A – FAO/OMS 2009

INFOSAn sareak laburpen bat argitaratu du Bisfenol Ari buruz. Txosten horretan aurki daitezke, batetik, konposatu honi buruzko datu garrantzitsuenak, eta, bestetik, zein eragin izan dezakeen osasunean. Laburpenean adierazten da EFSAk 2006an zehaztu zuela konposatu honen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI): 0,05 mg BPA/Kg bw. Horretarako, 100eko babes-faktorea aplikatu zuen. EFSAk jakinarazi zuen konposatu honekiko esposizioak ez zuela gainditzen TDI horren % 30 adin-talde bakar batean ere, ez eta biberoia hartzen zuten haurtxoen artean ere.INFOSAN 5/2009 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txosten eguneratua: Mikotoxinak – IFST 2009

IFSTak mikotoxinen gaineko txostena eguneratu du. Txosten horretan ondoko gaiak jaso dituzte: hainbat mikotoxinaren identifikazioa; giza osasunean duten eragina; Europar Batasunak erregulaturiko gehienezko mugak; elikagaietako analisi-metodoak, kontrol-metodoak eta aurretiaz ekiditeko metodoak.Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OGMak: Elikagaien Segurtasuna, Pentsuak eta Ingurumena

Zenbait herrialdek OGMen kultibo arloan izandako esperientziak bildu ditu EFSAk aurtengo iraileko Nazioarteko Konferentzian. Hitzaldi horren beste helburuetako batzuk ziren EFSAren zeregina aztertzea eta argitzea OGMen Arrisku Balioztapenean. Bestalde, azpimarratu nahi dugu OGMen kultiboei buruzko Espainiako datuak dokumentu horretan biltzen direla. Adibide gisa, genetikoki eraldatutako artoa aipa dezakegu. Espainian landatzen den artoaren % 22 genetikoki eraldatutako izaten da arto mota hori.EFSAren txostena ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Sinposioa BfRen: Norobirusak elikagaietan – BfR 2009

Azken urteotan gora egin du norobirusek eta rotabirusek eragindako gaixotasunen gaineko jakinarazpen-kopuruak. Birusen jokaera bakterioena ez bezalakoa denez, horiek kontrolatzeko beste estrategia batzuk behar dira. Horregatik, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federalak (BfR) sinposioa antolatu du, elikagaiek transmititu ahal dituzten birusei buruz. Sinposioan 100 aditu baino gehiago elkartu dira, eta honako gai hauek aztertu dituzte: transmisio bideak, birusak antzemateko metodo berriak garatzea eta elikagaiek transmititu ahal dituzten birusak moteltzeko edo inaktibatzeko bideak. Informazio gehiago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ziurgabetasunak identifikatzea eta maneiatzea arriskuen balioztapenean – RIVM 2009

Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Alemaniako Institutu Nazionalak (RIVM) gidaliburu bat argitaratu du arriskuen balioztapenean gerta daitezkeen ziurgabetasunak maneiatzeko. Gidaliburu horren arabera, beharrezkoa da ziurgabetasunak kuantifikatzea eta kuantifikatu gabekoen eragina aztertzea, arriskuen balioztapenaren emaitzak egoki interpretatzekoArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago