Bilaketa emaitza:

H5N1 Hegazti-Gripeari buruzko informazioa – FAO 2009

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) H5N1 Hegazki-Gripearen egoera mundialen informazioa argitaratzen du Informazioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iritzi zientifikoa: Itsas-biotoxinak itsaskietan – EFSA – 2009

EFSAk laburpen bat argitaratu du. Laburpen horrek biltzen ditu moluskuetan den itsas biotoxinei buruz argitaratu berri diren zientzia-iritzi guztiak. Substantzia horiek arautzen dituzten legeak aurki ditzakegu bertan, bai eta Europako biztanleen esposizio maila substantzia horien aurrean ere. Bestalde, nahiz eta legeak mugak ezartzen dizkien azido okadaikoari eta antzekoei, azaspirazidoari, saxitoxinei eta azido domoikoari, arestian aipaturiko iritzien arabera, muga horiek ez dira behar bezain murriztaileak produktu horiek maiz kontsumitzen dituztenentzat.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: bioaniztasuna Europar Batasunean

Europako Batzordeak txosten bat argitaratu du bioaniztasunari buruz. Txostenak erreferentzia egiten dio 2001-2006 urte-epeari, eta ebidentzian jarri du kostaldeko habitatak, landaguneak eta hezeguneak mehatxu gehiago jasotzen dutela; izan ere, ohiko nekazaritza-ereduak gutxitu egin dira gune hauetan, turismoak gora egin du, eta, gainera, klima aldaketak eragin handia izan du. Era berean, nekazaritzarekin zerikusia duten habitat mota guztiak txartoago daude kontserbatuta gainontzeko habitatak baino; eta horren arrazoiak hiru izan litezke: nekazaritza intentsiboagoa erabiltzea, lurrak abandonatzea eta lurzorua txarto kudeatzea. Bestalde, txostenak egiaztatu du arazo espezifikoa dagoela itsasoan; izan ere, itsasoko espezieen %57ren eta itsaso inguruko espezieen %40ren kontserbazio maila “ezezagun” gisa sailkatu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

EFSAren iritzia: MON89788 Genetikoki Eraldaturiko Soja – EFSA – 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Genetikoki Eraldaturiko Organismoen (GMO) Panelak zientzia iritzi bat argitaratu du. Aipatu iritzia genetikoki eraldatutako MON89788 sojaren gainekoa izan da; izan ere, erresistentea da glifosatoaren aurrean. Panelak ondorioztatu du soja hau genetikoki eraldatu gabea bezain segurua dela, abereen zein giza osasunean eta ingurumenean izan lezakeen eraginari dagokionez behintzat. Bestalde, alergenotasun mailari bagagozkio, Panelak ohartarazi du aldaera biak nahiko antzekoak direla. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren iritzia: merkurioa pentsuetan – EFSA 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzi bat argitaratu du. Argitaratutako iritziak hizpide du merkurioaren kaltegarritasuna pentsuetan. Honen arabera, pentsuetako merkurioaren iturri nagusia arrain-irina da. Hala eta guztiz ere, aztertutako irin guztietatik batek ere ez ditu gainditu EBk zehazturiko legezko mugak. Bestalde, akuikulturako pentsuen %8k gainditu egin dituzte aipatu mugak. Hala eta guztiz ere, akuikulturako izokinei bagagozkie, Panelak adierazi du ia ez dagoela arriskurik kontsumitzaileentzat.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren iritzia: nitritoak substantzia kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan – EFSA 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzi bat argitaratu du nitritoei buruz jakinarazteko, hain zuzen ere, ea substantzia horiek kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan. Alde batetik, argitaratutako hainbat txostenek jasotzen dute nitritoek ondorio kaltegarriak eragiten dituztela, txerrien eta hausnarkarien artean bereziki. Izan ere, badirudi animaliarik kalteberenak direla substantzia hauen aurrean. Bestetik, kontsumitzailearekiko ondorioei bagagozkie, EFSAk ondorioztatu du animalia jatorria duten produktuekiko esposizioa (esnea, haragia eta arrautzak, kasu) %2,9koa dela (konposatu horien guztien kontsumoa kontuan hartuta). Horrenbestez, ez dirudi kaltegarriak direla kontsumitzailearen osasunerako. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Plagiziden hondakinei buruzko 2007 urteko txostena – EFSA 2009

2007an Europar Batasunean plagiziden hondakinen zaintza programa gauzatu ondoren, EFSAk programa horren emaitzekin batera argitaratu ditu kontsumitzaileak epe motzean eta luzean izan dezakeen arriskuaren balioztapena.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago