Bilaketa emaitza:

Kataluniako herritarren esposizioa Fusarium generoko mikotoxinekiko

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) bigarren azterlan bat argitaratu du, zeinaren bidez Kataluniako merkatuko elikagaietan maizen agertzen diren Fusarium generoko mikotoxinak ebaluatu dituen. Honako hauek dira emaitza nabarmenenak: Ebaluatutako elikagaien taldeetan (ogi zuria, moldeko ogia, croissantak, María galletak, beste galleta batzuk, madalenak, gosaritako zerealak, janari-pasta, opilak eta haurrentzako ahiak) maizen detektatutako mikotoxinak DON (laginen % 95) eta ENNB (% 81) izan ziren; eta, ondoren, maiztasun askoz txikiagoarekin, T-2 mikotoxina (% 3) eta FB1 eta DON-3G mikotoxinak (% 1). DON, zearalenona, fumonisina (FB1, FB2, FB3), T-2 eta HT-2 mikotoxinen kontzentrazioak beti izan dira 1881/2006 EE Erregelamenduan eta 2013/165/UE Gomendioan ebaluatutako elikagaien taldeentzat ezarritako gehieneko edukiak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Europako Herritarrentzat Birus enterikoen arriskuaren ebaluazioa elikakatean

EFSAk (EU-FORA programa) ebaluazio bat argitaratu du elikagaien bidez transmititzen diren birusen arriskuaren ebaluazioaren ebidentzia zientifikoaren egungo egoerari buruz, eskuragarri dauden datuak erabilita eremu horretan aurrera egiteko. Bibliografia berrikusi eta arriskua ebaluatzeko hainbat tresna erabili ondoren, arriskuen sailkapenak eta ebaluazioak egin ahal izan dira, baita gomendioak eman ere arriskuaren etorkizuneko ebaluazioei begira. Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasun gehienek gastroenteritisa eragiten dute, batez ere birus bidez. Birus enteriko horiek elikagaietara transmititzen dira ur kutsatuen bidez edo prozesatzean behar bezala manipulatu ez direlako. Gaur arte, birusei lotutako arriskuak kontrolatu eta ulertzeko eginiko arrisku mikrobiologikoen ebaluazioak (MRAk) mugatuak izan dira. Izan ere, zaila da birusak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

“Jan osasuntsu, mugitu eta zaindu zure planeta” Kanpaina

AESANek “Jan osasuntsu, mugitu eta zaindu zure planeta” kanpaina aurkeztu du, aldeko elikadura-ingurua sortzen laguntzen saiatzeko, eta kontsumitzaileei dieta nutritiboak, osasuntsuak eta jasangarriak osatuko dituzten elikagaiak aukeratzen laguntzeko.   Elikadura osasuntsua dieta anitza eta orekatua da, non frutaren, barazkien eta lekaleen kontsumoa nagusi den (ahal dela sasoikoak), eta gatz, azukre erantsi eta gantz ase askoko elikagai ultra prozesatuak ekiditen diren.   Osasuntsuak ez diren dietak arrisku-faktorea dira gainpisua, obesitatea eta gaixotasun kronikoak izateko, eta hilkortasun-kausa nagusietako bat dira. OMEren arabera, dieta osasuntsua eta egokia izatea eta normalean jarduera fisikoa egitea dira bizitza osoan zehar osasun ona mantentzeko faktore nagusiak.   Kanpainak gomendio dietetikoak eta jarduera fisikoko ...

Irakurri gehiago

Hegazti-gripea: prebentziorako neurri berriak Euskadin

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko AGINDUAREN bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan hegazti-gripearen aurka hartu beharreko prebentzio-neurriak ezartzen dira. Aurten EAE osoan zehar hegazti basatietan H5N1 PHHG 22 foku jakinarazi dira; hortaz, Euskadin aurten izandako intzidentzia kontuan hartuta, eta Euskadiko eskortako hegaztien ustiategietan gaixotasun horren kasuak ekiditeko, hegazti-sektorea birusetik babesteko prebentzio-neurri batzuk aktibatu behar dira. Neurriak biosegurtasuna, zaintza aktiboa eta pasiboa eta erregistro eta erroldak indartzera bideratuta daude. Agindu horren bidez, honako hauek debekatzen dira: Anseriformes eta Charadriiformes aginduko hegaztiak amu gisa erabiltzea. Eskortako hegaztiak aire zabalean elikatzea. Hegazti basatiek sarbidea duten ur-andeletatik eskortako hegaztiei ura ematea. Bestalde, aldeko arrisku-analisia jaso ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

One Health txostena: Zoonosiak Europan 2021

EFSAk eta ECDCk batera egindako txostenean EFSAri nahitaez aitortu beharreko zoonosiari buruzko datuak biltzen dira, bai eta ohikoak ez diren baina jarraipena jaso behar duten beste gaixotasun batzuei buruzko datuak ere. Txostenean zehazten denez, aurreko urtearekin alderatuta zoonosiak eta elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldiek gora egin dute, baina pandemiaren aurreko urteetan baino kasu gutxiago daude. Pandemiaren aurreko urteetako kasuen eta jakinarazitako agerraldien beherakada ziurrenik COVID-19 kontrolatzeko neurriekin lotuta dago, 2021ean indarrean jarraitzen baitzuten.  Salbuespen gutxi dago; yersiniosi-kasuek eta elikagaiek transmititutako listeriosi‑agerraldiek pandemiaren aurreko mailak gainditu zituzten. 2021ean 4.088 agerraldi eta 33.813 kasu zenbatu ziren; horietatik 2.560 ospitaleratu egin behar izan ziren. EBn jakinarazitako kasu-kopurua (N) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

PFAS -Substantzia perfluoroalkilatuak- Gehieneko muga berriak

Duela gutxi, EFSAren CONTAM panelak adierazi zuen Europako biztanleriaren zati batek proposatutako segurtasun-tarteak (IST) gainditzen dituela, eta hori osasun-arazoa izan daiteke. Ebidentzia zientifiko horri erantzuteko, Europako Batzordeak erabaki du sustantzia horiek mugatzea elikagaietan; beraz, gehieneko eduki berriak ezarri ditu elikagai batzuetan, kutsatzaile horiekiko esposizioa murrizteko xedearekin. Kutsatzaile horiei buruzko informazio guztia aurki daiteke elikadura‑arriskuen fitxan. Horretarako ezarri du 2022/2388 (EB) Erregelamendua, 2006ko abenduaren 19ko 1881/2006 Erregelamendua aldatzen duena, eta hau gehitu du: 10. atala, «Sustantzia perfluoroalkilatuak». Hauek dira egungo gehieneko edukiak: Araudi berria 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da. Bestalde, ezartzen du eranskinean jasotako eta 2023ko urtarrilaren 1aren aurretik legalki merkaturatutako elikadura-produktuak merkaturatzen jarraitu ahal izango direla kontsumitzeko lehentasunezko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburua hiltegientzat

Hiltegien Europako industriak, UECBVk ordezkatuta, txosten bat egin du, gaur egun EBko hiltegi batzuetan eraginkortasunez erabiltzen diren hiltegiko animaliak hiltzeko higiene‑jardunbide egokiak (HJEak) biltzeko. Gida hiltegietako langileentzako orientazio-dokumentu gisa aurkeztu da, jardunbide egoki propioak sor eta gara ditzaten laguntzeko, 2073/2005 (EB) Erregelamenduak eskatutako irizpide mikrobiologikoak betetzeko. Dokumentuak animaliak hiltzean haragi freskoaren kutsadura prebenitzea eta minimizatzea du ardatz, bereziki material fekala duten kanalenak (burua, isatsa eta apatxak barne). Halaber, dokumentuan aldizka gerta daitekeen kutsadura fekala modu seguruan desagerrarazteko metodoak aurkezten dira. Alabaina, nabarmentzen da funtsezkoa dela ganaduzaleek animaliak garbi edo nahikoa garbi izatea. Oro har, UECBVk azpimarratzen du animaliak hiltzean eta eraldatzean prozedurei zor ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako arrisku mikrobiologiko nagusiak 2022an

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) urteko txostena argitaratu du arrisku mikrobiologikoen azterketa zientifikoen eta ebaluazioen laburpenarekin; gai horiek guztiak 2022ko urriaren 18 eta 19an izandako hogeita bigarren bileran aztertu ziren. Sareak arrisku mikrobiologikoen ebaluazio-arloko kooperazio zientifikoa indartzen du. Helburu nagusia du jarduerak bikoizteari aurrea hartzea eta murriztea, eta, ondorioz, iritzien desadostasuna saihestea. Ebaluazio-praktikak errazago harmonizatzen eta EBn azaleratzen ari diren arriskuei aurrea hartzen laguntzen duten datuak eta metodologiak partekatzeko inguru pribilegiatua da sare hori. 2022an identifikatutako azterlan nagusi eta garrantzitsuenen artean honako hauek nabarmendu ditu Sareak: Klima-aldaketaren eragina, elikagaiei lotutako Vibrio bidezko infekzioetan - Alemania Campylobacter spp-ren arriskuan oinarritutako kontrola gizentzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien krisiak kudeatzeko ikasitakoak

EFSAk elikagaien krisiak prestatzeko lantegi bat antolatu du, eta horretako ziazerben kadmio bidezko kutsadura kimikoa simulatu du. Lantegian krisia ebaluatzeko eta kudeatzeko EFSAn eskuragarri dauden tresnei buruzko informazioa eskaini zen eta arriskuak jakinarazteko komunikazioaren inguruan esperimentatu zen. Arriskuen analisian aurrera egiten jarraitzeko emaitza interesgarriak eta hobekuntzak lortu ziren. Honako hauek izan ziren lantegiaren helburuak: Elikagaien krisiari erantzuterakoan lankidetza hobetzea. Elikagaien krisiari erantzutean partaide bakoitzaren banakako rola ulertzea. EFSAren tresnen helburua ulertzea krisia ebaluatzeko eta kudeatzeko. Arriskuak jakinarazteari buruz esperimentatzea eta ikastea.   Partaideek praktikan jarri ahal izan zuten krisiak ebaluatzeko eta kudeatzeko EFSAn eskura dauden tresnen erabilera, Europako Agentziako adituen gidaritzapean. Honako tresna ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ardi- eta ahuntz-baztangaren kasu berriak Estatuan

MAPAk duela gutxi eguneratu du ardi- eta ahuntz-baztangaren (AAB) egoera epidemiologikoa, Cuencan kasu berriak baieztatu ondoren. Joan den 2022/09/19an AAB berriro agertu ondoren Espainian, Granada probintzian, eta kontuan hartuta desagertutzat jo zela 1968an, eta kasu gehiago hauteman ondoren, MAPAk gaixotasunaren egoera eguneratu du Cuencan 2 foku berri baieztatu ondoren, ezarritako neurriei esker eta, batez ere, gaixotasunarekin bat datozen sintoma klinikoak eta lesioak detektatzeari esker. Esne-ardien bi ustiategi dira, eta guztira 2.339 animalia daude: aurrekoei batuta, guztira gaixotasunaren 23 foku daude: 12 Granada probintzian, 1 Almeria probintzian eta 10 Cuenca probintzian. Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek berehala hartu dituzte araudietan jasotako kontrol-neurriak: ustiategia hustea, 3 ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago