EFSAk bost zientzia-irizpen argitaratu ditu aziendaren garraiorako baldintza onenei buruz; hausnarkari txikiak (ardi eta ahuntzak), ekidoak (zaldi eta astoak), behi-azienda (behi eta txahalak), txerri-azienda, edukiontzietan garraiatzen diren animaliak, etxeko hegaztiak barne (oilaskoak, oilo erruleak, indioilarrak, etab.), eta untxiak. Gaur egun, Europar Batasunean arlo horretako legeria berrikusten ari dira, eta irizpen horiek legeria eguneratzeko oinarri izango dira.
«Animalien ongizatearen arloko jardunbide egokiek animalien alferrikako sufrimendua murrizteaz gain, haien osasuna hobetzen ere laguntzen dute; izan ere, funtsezko elementua da elikakatearen segurtasunerako, batez ere aintzat hartzen badugu animalien ongizatearen, animalien osasunaren eta elikagaiek transmititutako gaixotasunen arteko lotura»
Irizpide horiek zerrendatutako gomendioan artean, besteak beste, honako hauek ...
OMEk 2019an mikroplastikoekiko esposizioan kontsumitzeko urak duen eraginari buruzko lehen txostena argitaratu zuen. Bigarren txosten honetan, berriz, 2021 urtearen amaierara arte material horiekiko ingurumen-esposizioarekin lotutako osasun-arrisku potentzialei buruzko ebidentzia zientifikoak zehatzen dira, elikagai, ura eta haize bidezko esposizioa barne. Nano eta mikroplastikoek gizartean gero eta kezka handiagoa sortzen dute eta “kutsatzaile emergentetzat” jotzen dira. Hortaz, premiazkoa da (zientzia-komunitatearentzat eta iritzi publikoarentzat) mikro eta nanoplastikozko partikulekiko espazioak gisa-osasunean duen eraginari buruzko zalantzak argitzea. Plastiko horien artean daude, besteak beste monomeroak, polimeroak, fabrikatzeko erabiltzen diren gehigarriak, xurgatutako kutsatzaile kimikoak eta partikula horien eta agregatuen inguruan sortzen diren biofilmak.
Gaur egun elikagaietan aurkitzen diren mikroplastikoen ...
Patogenizitate Handiko Hegazti Influenzaren (IAAP) H5N1 kasu berri bat atzeman dute egoera txarrean aurkitutako broju batean. Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzuak Muskizko La Arena hondartzan jaso eta Gorlizko Basafauna Berreskuratzeko Zentrora eraman zuten hegaztia. Bertan, laginak hartu zituzten gaixotasunak detektatzeko. Babes neurriak hartuz, brojua isolatu egin zuten laborategiko emaitzen zain. Handik hiru egunera hilik agertu zen.
...
Herritarren laguntzari esker Donostian aurkitutako zanga gaixo bat da. Foku berri hori maiatzean Gipuzkoan sai arreengan jakinarazitako beste biei gehitu behar zaie. Patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) beste kasu bat detektatu da partikular batek hegazti gaixo bat zegoela jakinarazi ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek jaso duten zanga gaixo batengan. Zanga euskal kostaldean ohikoa ez den itsas hegaztia da; izan ere, ez dago ugaltze‑koloniarik, eta normalean ez da gure kostaldera iristen, baldin eta ez badago gaixorik edo ahulduta.
Gaixotasun horren Erreferentziazko Laborategi Nazionalak baieztatu egin du H5N1 azpimotako patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) birusaren positiboa. Ondoren, hegazti‑sektoreari jakinarazi zaio, etxeko hegaztiak babes ditzan hegazti basatiekin ...
Pentsuetarako lehengaien katalogoaren azken berrikuspena, Batzordearen 68/2013(EB) Erregelamenduaren arabera, 2017an argitaratu zen. Harrezkero, animalien elikaduraren sektoreko Europako enpresen ordezkariek katalogo horren aldaketak egin dituzte, beste alde interesdun batzuk kontsultatu ondoren, agintari nazional eskudunekin lankidetzan. Horretarako, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak igorritako irizpenen ondoriozko esperientzia eta aurrerapen zientifiko edo teknologikoak izan dituzte kontuan. Aldaketa horiek xedapen orokorren azalpenak, pentsuetarako lehengaiei eta tratamendu-prozesuei buruz eginiko sarrera berriak eta egungo sarreren egokitzapenak dira. Zehazki, xedapen espezifikoak ezarri behar dira deskribapenari, ezpurutasun kimikoen gehieneko edukiari eta nahitaez aitorpenei buruzko jarraibideei buruz.
Esate baterako, eguneratze berri horretan, eta bioekonomiaren, elikaduraren edo bioerregaien sektoretik datozen pentsuetarako lehengai jakin batzuen ...
Plastiko-partikulek osasunean izan ditzaketen eraginak ikertzen dituen Alemaniako Arriskuen Ebaluaziorako Institutu Federaleko (BfR) ikerketa‑talde batek txosten zientifiko bat argitaratu du nano eta mikroplastikoek giza zelulekin dituzten interakzioei buruz.
Plastiko-partikulak ingurumenean askatzen dira hainbat material polimerikoen degradazioren ondorioz, eta elikagai eta edarien bidez arnastu edo irentsi daitezke.
Egungo frogen arabera, mikroplastikoek arrisku txikia dakarte giza osasunarentzat (baina ez nanoplastikoek). Milimetro bat eta bost milimetro arteko tamainarekin, mikroplastikoak “handiegiak” dira giza zelulek modu esanguratsuan xurgatzeko, eta gehienak iraitzi egiten dira.
Hala ere, egoera desberdina da partikula txikiagoekin, adibidez submikro eta nanoplastikoekin (1 eta 1.000 nanometro arteko partikulak). Tamaina txikia dela eta, zaila da horiek hautematea, ...
EFSAk argitaratu ditu arrisku-ebaluazioan identifikatutako ziurgabetasunek irizpen zientifikoen interpretazioan eta arriskua kudeatu eta jakinarazteko ondoko ekintzetan duten eragina aztertzeko lantegiaren ondorioak. Lantegian 76 pertsonak hartu zuten parte, eta bi zatitan banatu zen: lehenengoa arriskuaren kudeaketari eta irizpen zientifikoaren ziurtasunak erabakiak hartzeko interpretazioan duen eraginari buruzkoa izan zen, eta, bigarrena, berriz, arriskua jakinarazteari eta ebaluazioaren emaitzaren ziurtasunak duen eraginari buruzkoa.
Lantegiko eztabaidaren helburua izan zen aholkularitza zientifikoaren gardentasuna hobetzea eta irizpenen ziurgabetasunen eta ziurtasun-mailaren jakinarazpena hobetzeko iradokizunak biltzea. Ondorio hauek atera ziren:
Beharrezkoa da ziurgabetasunen jakinarazpena serio hartzea arrisku-ebaluazioetan.
Erabakiak hartzeko, aholkularitzaren emaitza baldintzatzen duen irizpenaren ziurtasun‑maila zehaztu behar da.
Erabaki bat hartzeko ...
MAPAk tresna berri bat sortu du abeltzainei erraztasunak emateko antibiotikoen erabileraren autokontrolaren esparruan, Albaitaritzarako Antibiotikoen Errezeten Kontrolerako Sistema Informatikoaren (PRESVET) barruan. PRESVETen bidez, albaitaritzarako antibiotikoen errezeten informazioa zentralizatzen da estatu mailan, abeltzaintza-ustiategietako antibiotikoen kontsumoa monitorizatzeko. Orain arte, albaitari profesionalek sarbidea zuten, albaitaritzarako errezetei buruzko informazioa bertan iraultzeko. Hemendik aurrera, REGAn izena emanda dauden titularrek ere abeltzaintza-ustiategietako antibiotikoen kontsumoari buruzko hiru hilez behingo txostenak kontsultatu ahal izango dituzte; gainera, estatu mailan alderaketak egin ahal izango dituzte, espezie eta sailkapen zooteknikoaren arabera. Halaber, albaitari profesional bati edo batzuei eman ahal izango diete sartzeko baimena, txostenak ikusteko, eta, horrela, aholkularitza errazteko. Elikagaiak ekoizteko animalietan erabiltzen diren antibiotikoen ...
Alerta eta Kooperazio Sarea (ACN) Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemak (RASFF), Administrazio Laguntza eta Kooperazio Sistemak (AAC) eta Elikadura Iruzurraren Sareak (FFN) osatzen dute, 2019/1715 Erregelamenduak ezarria. Sareko kideen artean nekazaritzako elikagaien kateko kontrol ofizialen arloko informazio-trukea errazteko dago diseinatuta. Europako Batzordeak diseinatu eta kudeatutako tresna informatiko baten bitartez egiten dira trukeak: iRASFF plataforma.
Berriki argitaratu den 2021eko txostenean Alerta eta Kooperazio Sareko elementu guztietako jakinarazpenak igo direla antzeman daiteke aurreko urteen aldean. Nabarmentzekoa da pestiziden kasua, egindako jakinarazpenen % 27 baitira, eta protagonismo berezia du etileno oxidoak. Online merkaturatutako elikagaiak ere nabarmentzen dira, eta horien jakinarazpenen % 50 produktu dietetikoei, osagarriei eta ...
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) gida bat argitaratu du molusku bibalbio bizien arazketa zentroentzat eta horiei lotutako jarduerentzat. Horien artean daude salmenta-zentroak. Gidak molusku bibalbio bizien arazketa zentroek bete beharreko baldintzak jasotzen ditu. Gida osatu egiten da ura, garbitasuna eta desinfekzioa, trazabilitatea, hornitzaileak, nahi ez diren izurriteak eta animaliak, hondakinak, mantentze-lanak kontrolatzeko aurretiazko baldintzen 9 planekin eta langileak prestatzeko eta gaitzeko plan batekin.
Gainera, araztegi baten fluxu-diagrama gehitzen da (etapa desberdinen deskribapenarekin), gero, arazoak, horien arrazoiak eta abian jarri beharreko neurri zuzentzaileak identifikatu eta autokontrol-plana garatzeko. Esparru horren barruan dago plan analitikoa. Plan horrek irizpide mikrobiologikoen, biotoxinen eta beste kutsatzaile batzen (besteak ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.