EFSAko batzorde zientifikoak txosten bat egin du erreferentziako dosiaren (BMD) ikuspegiari buruzko erabilgarritasunaren ingurukoa, arriskuaren ebaluazioetarako erabili izan den behatutako eragin kaltegarririk gabeko (NOAEL) mailaren ikuspegiaren alternatiba gisa. Halaber, hori aplikatzeko hainbat gomendio proposatu ditu. Txosten horrek esperimentazio-animaliekin egindako ikerketen dosi-erantzunaren datuak aztertzeko BMD bayestar ikuspegia erabiltzeko moduari buruzko gidalerroak eskaintzen ditu, eta, aldi berean, behaketako azterketa epidemiologikoen datuetan izan dezakeen eragina aztertzen du. Ondorioztatzen da BMD ikuspegia metodo zientifikoki aurreratuagoa dela eta hori erabiltzea gomendatzen da dosi-erantzunaren datuen erreferentziako balio bat deribatzeko, osasunean (HBGV) eta esposizio-marjinetan oinarritutako balioak ezar daitezen. Bayestar eredua erabiltzen denean, beheko muga (BMDL) erreferentziako puntu potentzialtzat hartu ...
EFSAko BIOHAZ panelak zientzia-irizpen bat eman du, eta bertan identifikatu du zer arrisku-faktorek laguntzen duten elikagaien bidez transmititutako ahalmen zoonotikoa duten antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak hedatzen, animaliak baserrien artean lekualdatzean edo hiltegira eramatean. Txostenean bidaietan eta ondorengo ukuiluratzean ezarri beharreko hainbat prebentzio-neurri eta kontrolerako aukera proposatzen dira, mikrobioen aurkako erresistentziak hedatzeko probabilitatea murrizteko. Halaber, eremu horretan premiazkoak diren ikerketa-premiak identifikatzen ditu. Ebaluazio kualitatiboa egiteko iturri hauetatik hartutako informazioa hartu da kontuan: nazioarteko txostenak, indarrean dagoen Europako legedia, literatura zientifikoa eta adituen ezagutza. Ebaluazioa elikagaiak produzitzeko animalietara bideratu da (hegaztiak, behiak eta txerriak) beste ustiategi eta hiltegietara errepidez lekualdatzen direnean, ibilbide laburretan ...
Eurostatek Europar Batasuneko elikagaien xahuketari lotutako lehen jarraipen estatistiko espezifikoaren 2020koemaitzak aurkeztu ditu, jarduera-sektorearen (NACE 2. ber. sailkapenaren arabera) eta etxeen arabera. Aurkeztu diren datuen artean ez dira jaso elikagai-galerak (uztatu ez diren elikagaiak edo segurtasun-arrazoiengatik merkaturatzeko baimena ez dutenak). Jakitera eman diren zifren arabera, 2020an (COVID-19aren pandemiaren lehenengo urtea) EBn 127 kg elikagai xahutu ziren biztanle bakoitzeko. Etxeetan sortu zen xahuketaren % 55, eta biztanle bakoitzak 70 kg xahutu zituen. Gainerako % 45a elikagaien hornidura-katean sortutako hondakinak izan ziren. Etxeetan xahututako elikagai‑kopurua elikagaien eta edarien ekoizpen primarioaren eta fabrikazioaren sektoreetako kopuruaren ia bikoitza da (14 kg eta 23 kg biztanleko; % 11 eta % 18, ...
MAPAk dokumentu bat eguneratu du, animaliak elikatzeko intsektuak erabiltzeari buruzko araudiaren gai nagusietako batzuk laburbiltzeko.
Animaliak elikatzeko intsektuak erabiltzeak legezko betekizun zorrotzak betetzea dakar; baina betekizun horiek interpretatzea zaila izaten da batzuetan.
...
Arriskuak ebaluatzeko Europako hiru erakundek (RIVM, BfR eta DTU) ibilbide-orri bat egin dute zenbait substantzia kimikoren esposizio konbinatuari buruz. Argitaratu berria den agirian EFSAren 2030erako helburua lortzeko lehentasunezko ikerketa-beharrak identifikatu dira, zenbait substantzia kimikok giza osasunarentzako dituzten arrisku anitzen ebaluazioa errutinaz ezartzeko (RACEMiC). Era berean, gomendio batzuk ere egin dira EFSAk ikerketen deialdiak bidera ditzan eta emaitzak arriskuen ebaluazioan ezar ditzan. Substantzia kimikoen arriskua ebaluatzeko alorrean egungo egoera aztertzearen bidez, ikerketarako lehentasun hauek identifikatu dira: Produktu fitosanitarioak: Zenbait metodo, datu eta tresna daude dietaren bidezko produktu fitosanitarioen nahasketen arriskuak ebaluatzeko, baina oraindik ere hutsune zientifikoak daude esposizio ez dietetikorako. Elikagai-gehigarriak Gehigarrien nahasketen arriskua ...
EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Batzorde Teknikoak (CONTAM) 2011n zientzia-irizpen bat eman zuen elikagaietako eta pentsuetako T-2 eta HT-2 toxinek animalien osasunerako dituzten arriskuei buruz. Behatu gabeko kontrako efektuen mailak (NOAEL) eta behatutako kontrako efektuen maila baxuagoak (LOAEL) ezarri ziren zenbait animalia-espezierentzat.
Txahalekin eta arkumeekin egindako azterketetan oinarrituta, hausnarkarientzat T2 eta TH2ren baturarako honako LOAEL hau ezarri zen: 0,3 mg/gorputz-pisuaren kg/egun. COMTAM adituen taldeak adierazi zuen nutrizio arazoak zituzten zekor eta ardietan antzemandako efektuak direla eta, suposa daiteke T2ren desintoxikazio erruminala agian ez dela erabatekoa eta, ondorioz, ez dela eraginkorra hausnarkarien kontrako efektuak prebenitzeko. Hala ere, hausnarkari helduen artean T2ren efektuei buruzko datu ...
Osasun Ministerioak ebaluazio arina argitaratu du foku berriek hegaztietan duten arriskuari eta pertsonen kasu berriei buruz, One Health ikuspegitik. Ebaluazioak ondorioztatu du hegaztietan foku berriak agertzeko arriskua oso handia dela oraindik, birusa oso hedatuta dagoelako basoko hegazti-espezieen artean. Bestalde, arriskua txikia da hegazti gaixoen eraginpean dauden ustiategietan esposizio okupazionala duten pertsonentzat eta oso txikia herritar orokorrentzat. Haragia edo arrautzak kontsumitzeagatiko arriskua hutsala da. Txostenenean birusagatik infektatuta egon ahal diren hegaztiekiko esposizioa duten pertsonentzako gomendioak ematen dira. Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (Osasun Ministerioaren menpe dago) hegazti-gripeak hegaztiengan eta pertsonengan daukan arriskuaren ebaluazioa arina argitaratu du. Ebaluazio hori egiteko arrazoia ...
Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) duela gutxi aurkeztu du 2022‑2024 ANTIBIOTIKOEKIKO ERRESISTENTZIAREN AURKAKO PLAN NAZIONALA (PRAN). PRANa 2014an sortu zen eta xede du antibiotikoekiko erresistentzia izateko eta barreiatzeko arriskua murriztea eta, ondorioz, arazo horrek gizakien eta animalien osasunean duen eragina murriztea. Horri esker, gaur egun eskura ditugun antibiotikoen eraginkortasuna modu jasangarrian mantentzen da.
Gaur egungo lorpenetako bat antibiotikoen kontsumoa nabari murriztea izan da: % 32,4 gizakien osasunaren arloan
% 57 animalien osasunaren arloan PRANa sei ildo estrategikoen inguruan eratzen da: zaintza, kontrola, prebentzioa, ikerketa, prestakuntza eta komunikazioa. Hori guztia “One-Health” ikuspegitik, gizakien eta animalien osasuna eta ingurumena barne, eta plan horretan ...
EFSAk, ECDCk eta hegazti-gripearen EBko erreferentziako laborategiak gaixotasunari buruzko informazioaren eguneraketa argitaratu dute; izan ere, birusaren detekzio-kopuru ezohikoa hauteman da udan hegazti basati eta etxeko hegaztietan. Hortaz, etxeko hegaztiak PHHGrekin kutsatzeko arriskua areagotu da, udazkeneko migrazio-aldia datozen hilabeteetan hasiko baita. Bukatzeko, PHHG arintzeko estrategia egokiak eta jasangarriak definitzea eta inplementatzea gomendatzen da, hala nola infekzioa goiz hautemateko zaintza-estrategiak eta biosegurtasun-neurri egokiak. Gaur egun, hegazti-gripea Europan egiaztatutako epidemiarik handiena eragiten ari da: 2.467 agerraldi hauteman dira eskortako hegaztietan eta 47,7 milioi hegazti sakrifikatu dira eragindako establezimenduetan. Halaber, itxian dauden hegaztietan 187 agerraldi jakinarazi dira eta patogenotasun handiko hegazti-gripearen 3.573 agerraldi, berriz, hegazti ...
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txosten batean substantzia jakin batzuen eta horien hondakinen erabilera desegokiaren edo legez kontrako erabileraren ondorioz lortutako emaitzak ebaluatzen dira. Era berean, animalietan ingurumen‑kutsatzaileen presentzia eta Euskadin 2020an ekoitzitako animalia horietatik eratorritako produktuak ere ebaluatzen ditu. Hiltegietan zein abeltzaintza-ustiategietan hartutako 300 lagin baino gehiago aztertu ondoren, ondoriozta daiteke farmakologikoki aktiboak diren substantziak modu egokian erabiltzen direla; izan ere, hautemandako positiboen intzidentziak behera egin du ia desagertu arte. Euskadin, 1990. urtean abiarazi zen Hondakinen Ikerketarako Plana, eta animalia‑jatorriko produktuetan substantzia sendagarrien hondakinen presentzia murriztea du helburu. Hala, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailek, foru-aldundietako abeltzaintza zerbitzuekin ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.