Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan (SOFI) FAOk, FIDAk, OMEk, PMAk eta UNICEFek urtero egiten duten argitalpen bat da.
Bertan, jarraipena egiten zaie gosea desagerrarazteko eta elikagaien segurtasuna (Food Security) hobetzeko prozesuei eta nutrizioari. Gauzak horrela, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuak betetzeko ditugun erronkak analizatzen dira txosten horretan (GIH helburuak).
Dokumentua politiken arduradunei, nazioarteko entitateei, erakunde akademikoei eta publiko orokorrari dago zuzenduta.
Materiale Interaktiboa. Ikusi munduan egin diren aurrerapenak gosea eta malnutrizioa desagerraraztekon
AGENDA 2030aren AURRERAPENA
Aurtengo txostenak agerian jarri du mundua atzera egiten ari dela gosearekin, elikadura-ziurgabetasunarekin eta malnutrizioarekin amaitzeko ahaleginetan, eta soilik zortzi urte falta dira 2030era iristeko; hori da GJHak betetzeko finkatutako ...
EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu berri du martxotik ekainera bitarteko Europako HGren egoera epidemiologikoari buruz. Agentziaren txostenetik azpimarragarriena da patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) aurreko denboraldi epidemikoa, 2021-2022, Europan orain arte behatutako epidemia handiena dela; hain zuzen, zenbateko hauetara iritsi da guztira: Eskortako hegaztiak: 2.398 agerraldi eta 46 milioi hegazti sakrifikatu. Frantzia izan da herrialde kaltetuena, 509 eta 1.371 agerraldirekin, hurrenez hurren, eta 6,5 milioi hegazti sakrifikatu dira.
Hegazti basatiak: 168 baieztapen gatibu dauden hegaztietan eta 2.733 kasu hegazti basatietan. Alemaniak (158) jakinarazi zituen gehien, eta ondoren, Herbehereek (98) eta Erresuma Batuak (48). Aldi horretan, 45 hegazti basatiren espezietan baieztatu ziren, eta ...
Pentsu konposatuen Fabrikatzaileen Europako Federazioak (FEFAC) “CIRCULAR FEED, OPTIMISED NUTRIENT RECOVERY THROUGH ANIMAL NUTRITION” dokumentua argitaratu du, eta pentsu zirkularraren kontzeptua proposatu du. Gainera, mantenugaien berreskuratze-jardun praktiko batzuk biltzen ditu, egun daudenak eta sortu berriak, nagusiki gizakientzako elikagaiak egiteko eta eraldatzeko prozesuen ondoriozko azpiproduktuenak. FEFACek pentsu zirkularrentzako definizio hau proposatzen du elikadura sistema jasangarrietako irizpide nagusiei buruz arlo zientifikoan eta publikoan egun dagoen eztabaidaren parte gisa: “Elikagai izateko gai ez den osagaia eta lurzoruaren erabileran aztarna txikia duen ekonomia (tokikoa) zirkularretik bigarren mailako lehengai gisa berreskuratua”.
FEFACen arabera, mantenugaiak berreskuratzea eta mantenugaien galerak murriztea elikadura zirkularraren kontzeptuaren funtsa dira. Mantenugaiak ahalik eta ...
Nekazaritzako elikagaien sektoreak indarrean dagoen legediari buruz egunean egoteko duen beharraz ohartuta, ELIKAk, 2005az geroztik, datu-base bat eskaintzen du nekazaritzako elikagaien sektoreko pertsonek indarrean dagoen eta dagokien legedia kontsultatu ahal izateko.
LegisElika diseinu berriarekin eta funtzionalitate berriekin dator eta sarbide librea du ELIKAren webgunean: www.elika.eus.
LegisELIKAn informazioa ordenatuago eta argiago dago, eta errazago aurki daiteke. Aldi berean, prestazio berriak ere baditu, esaterako: Sektoreko eragileei eta euskal herritarrei legedia bilatzeko aukera eskaintzen die, baita horren zerrenda bat izatekoa ere, euskaraz gainera.
Gaika bilatu daiteke informazioa, erabiltzailearen beharren eta berariazko irizpideen arabera.
Orrialdearen abiadura hobetu da, informazioa berehala eskaintzeko.
Eremu pribatua ere badu, erabiltzaileak ...
Europako Batzordeko adituen talde batek txosten bat argitaratu berri du, elikadura-sistemak eraldatzeko zientziaren eta politikaren arteko nazioarteko interfazea indartzeko aukerak, gabeziak eta beharrak biltzen dituena. Elikadura-sistema eraldatzea inoiz baino beharrezkoagoa da; halaxe frogatzen dute Errusiak Ukrainaren aurka abiarazitako gerrak ekarri duen elikadura-krisiak eta klima-aldaketari lotutako erronkek.
Adituen taldeak ondorioztatu du eraldaketa horrek zientzia, politika eta gizartea lotzen dituen asmo handiko interfazeak izan behar dituela oinarri. Interfaze horiek gizartea inplikatu eta ahaldundu behar dute, oro har, baita elikadura-sistemako eragileak, komunitate zientifikoa eta erabakiak hartzeko ardura duten arriskuen kudeatzaileak ere. Helburua da ezagutza-oinarri kolektiboa sortzea, eraldaketan benetako oztopoak gainditzen lagunduko duena. Txostenak elikadura-sistemetako interes-talde guztiei ...
Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzak Jagoletza Epidemiologikoko memoria argitaratu du. Bertan 2021ean Bizkaian jakinarazitako gaixotasun nagusien datuak laburbiltzen dira, eta honako hauek azpimarratu behar ditugu: 2021ean Campylobacterrak eragindako 1.271 infekzio (111,09/100.000) jakinarazi ziren. Intzidentzia altuena bost urtetik beherako umeengan antzeman zen, eta 25,61/100.000 izan zen, hain zuzen ere. Elikagaiek kutsatutako gaixotasunen lehen kausa da Bizkaian eta EAEn 2019an 16 listeriosi-kasu jakinarazi ziren (1,40/100.000). Batez besteko adina 72 urtekoa izan zen eta hilkortasun-tasa % 19koa. Kasuetako batean elikagaia baimenik ez zuen Arabako establezimendu batean egindako gazta izan zen.
2021ean 489 norobirusagatiko isolamendu zenbatu ziren (42,74 /100.000) eta % 73 hamar urtetik beherako umeengan.
Salmonelosiari dagokionez, 299 kasu ...
EFSAk txosten tekniko bat argitaratu dut. Txosten horrek arriskuen komunikazioaren arloan ikerketa-premiak identifikatzen ditu, komunikazioa gardena, etengabea eta inklusiboa izan dadin arrisku-analisiaren prozesu osoan. Dokumentuak, halaber, EFSAk DG-SANTErekin eta JRCrekin, ECDC, ECHA, EEA, EMA, agentziekin, estatu kideekin eta gainerako alde interesdunekin dituen koordinazio-aukerak identifikatzen ditu. EFSAk uste du arriskuen komunikazioa funtsezkoa alderdia dela herritarrek Elikagaien Segurtasunerako Europako Sisteman duten konfiantza sendotzeko, eta, hori dela eta, bere 2027ko Estrategian sartu zuen arriskuen komunikazioaren zientziarako ezagutza-zentro izateko asmoa. Horretarako, zientzia-komunitatean eta komunitate profesionalean sortutako ebidentzia biltzen ari da, eta zientzia-ezagutza berriena aplikatzen ari da bere komunikazio-jardueretan. 2021ean, EFSAk Zientzia Txosten bat argitaratu zuen, eta, ...
Duela gutxi, AEMPSek informazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu albaitaritzako sendagaiak banatzeko, preskribatzeko eta emateko araudi nazionalaren aplikazioari buruz sortzen diren galdera ohikoenak, baita horien erantzunak ere. Zenbait gai berri lantzen dituen araudien argitalpena dela eta, kontsulta ugari egin dira: albaitaritzako preskripziorik behar ez duten albaitaritzako sendagaien urrutiko salmenta, ekoizpen-animaliei agindutako antibiotikoen albaitaritzako preskripzioen jakinarazpena ...
Energia ugariko eta mantenugai gutxiko elikagaiak oso eskuragarri daude, eta, ondorioz, pertsona askok koipe, azukre eta gatz ugariko elikagai-kopuru handiak kontsumitzen dituzte. Osasungarria ez den dieta-mota horrek urtean 8 milioi heriotza goiztiar eragiten ditu munduan.
Arduradun politikoek onartu dute neurriak behar direla elikagai osasuntsuagoak hornitzeko. Honako hauek dira lehenetsi beharreko ekintzak: trans gantz-azidoak ezabatzea, elikagaietan azukrearen, gatzaren eta gantz aseen kopurua murriztea, anoako energia-kopurua murriztea, eta informazio gehiago ematea kontsumitzaileak hezteko.
Elikagaiak birformulatzeko politikak neurri garrantzitsuak dira dieta osasungarriak babesteko. Elikagaien birformulazio-prozesuan aldatu egiten da elikagaien edo edarien osaera haien profil nutrizionala hobetzeko edo interes txikiko osagaien edo mantenugaien kopurua murrizteko.
OMEk munduko ...
2022ko ekainaren 07an Ministroen Kontseiluak Elikagaien Galerak eta Xahutzea Prebenitzeko Legearen proiektua onetsi zuen. Lege hori kontsumitu gabe geratu eta zakarrontzian amaitzen duten elikagaien xahutzea murrizteko eta horiek hobeto aprobetxatzeko sortu da. Parlamentuak behin betiko onartu ondoren, 2023ko urtarrilaren 2an jarriko da indarrean.
...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.