Bilaketa emaitza:

Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan, SOFI 2022 txostena

Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan (SOFI) FAOk, FIDAk, OMEk, PMAk eta UNICEFek urtero egiten duten argitalpen bat da. Bertan, jarraipena egiten zaie gosea desagerrarazteko eta elikagaien segurtasuna (Food Security) hobetzeko prozesuei eta nutrizioari. Gauzak horrela, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuak betetzeko ditugun erronkak analizatzen dira txosten horretan (GIH helburuak). Dokumentua politiken arduradunei, nazioarteko entitateei, erakunde akademikoei eta publiko orokorrari dago zuzenduta. Materiale Interaktiboa. Ikusi munduan egin diren aurrerapenak gosea eta malnutrizioa desagerraraztekon AGENDA 2030aren AURRERAPENA Aurtengo txostenak agerian jarri du mundua atzera egiten ari dela gosearekin, elikadura-ziurgabetasunarekin eta malnutrizioarekin amaitzeko ahaleginetan, eta soilik zortzi urte falta dira 2030era iristeko; hori da GJHak betetzeko finkatutako ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Europako hegazti-gripearen eguneraketa

EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu berri du martxotik ekainera bitarteko Europako HGren egoera epidemiologikoari buruz. Agentziaren txostenetik azpimarragarriena da patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) aurreko denboraldi epidemikoa, 2021-2022, Europan orain arte behatutako epidemia handiena dela; hain zuzen, zenbateko hauetara iritsi da guztira: Eskortako hegaztiak: 2.398 agerraldi eta 46 milioi hegazti sakrifikatu. Frantzia izan da herrialde kaltetuena, 509 eta 1.371 agerraldirekin, hurrenez hurren, eta 6,5 milioi hegazti sakrifikatu dira. Hegazti basatiak: 168 baieztapen gatibu dauden hegaztietan eta 2.733 kasu hegazti basatietan. Alemaniak (158) jakinarazi zituen gehien, eta ondoren, Herbehereek (98) eta Erresuma Batuak (48). Aldi horretan, 45 hegazti basatiren espezietan baieztatu ziren, eta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Pentsu zirkularrak: elikagai-mantenugaiak berreskuratzeko kontzeptu berria

Pentsu konposatuen Fabrikatzaileen Europako Federazioak (FEFAC) “CIRCULAR FEED, OPTIMISED NUTRIENT RECOVERY THROUGH ANIMAL NUTRITION” dokumentua argitaratu du, eta pentsu zirkularraren kontzeptua proposatu du. Gainera, mantenugaien berreskuratze-jardun praktiko batzuk biltzen ditu, egun daudenak eta sortu berriak, nagusiki gizakientzako elikagaiak egiteko eta eraldatzeko prozesuen ondoriozko azpiproduktuenak. FEFACek pentsu zirkularrentzako definizio hau proposatzen du elikadura sistema jasangarrietako irizpide nagusiei buruz arlo zientifikoan eta publikoan egun dagoen eztabaidaren parte gisa: “Elikagai izateko gai ez den osagaia eta lurzoruaren erabileran aztarna txikia duen ekonomia (tokikoa) zirkularretik bigarren mailako lehengai gisa berreskuratua”.   FEFACen arabera, mantenugaiak berreskuratzea eta mantenugaien galerak murriztea elikadura zirkularraren kontzeptuaren funtsa dira. Mantenugaiak ahalik eta ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

LegisELIKA – Nekazaritzako elikagaien sektorerako laguntza-tresna elebiduna

Nekazaritzako elikagaien sektoreak indarrean dagoen legediari buruz egunean egoteko duen beharraz ohartuta, ELIKAk, 2005az geroztik, datu-base bat eskaintzen du nekazaritzako elikagaien sektoreko pertsonek indarrean dagoen eta dagokien legedia kontsultatu ahal izateko. LegisElika diseinu berriarekin eta funtzionalitate berriekin dator eta sarbide librea du ELIKAren webgunean: www.elika.eus. LegisELIKAn informazioa ordenatuago eta argiago dago, eta errazago aurki daiteke. Aldi berean, prestazio berriak ere baditu, esaterako: Sektoreko eragileei eta euskal herritarrei legedia bilatzeko aukera eskaintzen die, baita horren zerrenda bat izatekoa ere, euskaraz gainera. Gaika bilatu daiteke informazioa, erabiltzailearen beharren eta berariazko irizpideen arabera. Orrialdearen abiadura hobetu da, informazioa berehala eskaintzeko. Eremu pribatua ere badu, erabiltzaileak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako elikadura-sistemak eraldatzen zientzia, politika eta gizartea konektatzearen bidez

Europako Batzordeko adituen talde batek txosten bat argitaratu berri du, elikadura-sistemak eraldatzeko zientziaren eta politikaren arteko nazioarteko interfazea indartzeko aukerak, gabeziak eta beharrak biltzen dituena. Elikadura-sistema eraldatzea inoiz baino beharrezkoagoa da; halaxe frogatzen dute Errusiak Ukrainaren aurka abiarazitako gerrak ekarri duen elikadura-krisiak eta klima-aldaketari lotutako erronkek. Adituen taldeak ondorioztatu du eraldaketa horrek zientzia, politika eta gizartea lotzen dituen asmo handiko interfazeak izan behar dituela oinarri. Interfaze horiek gizartea inplikatu eta ahaldundu behar dute, oro har, baita elikadura-sistemako eragileak, komunitate zientifikoa eta erabakiak hartzeko ardura duten arriskuen kudeatzaileak ere. Helburua da ezagutza-oinarri kolektiboa sortzea, eraldaketan benetako oztopoak gainditzen lagunduko duena. Txostenak elikadura-sistemetako interes-talde guztiei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Bizkaian elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko datuak 2021

Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzak Jagoletza Epidemiologikoko memoria argitaratu du. Bertan 2021ean Bizkaian jakinarazitako gaixotasun nagusien datuak laburbiltzen dira, eta honako hauek azpimarratu behar ditugu: 2021ean Campylobacterrak eragindako 1.271 infekzio (111,09/100.000) jakinarazi ziren. Intzidentzia altuena bost urtetik beherako umeengan antzeman zen, eta 25,61/100.000 izan zen, hain zuzen ere. Elikagaiek kutsatutako gaixotasunen lehen kausa da Bizkaian eta EAEn 2019an 16 listeriosi-kasu jakinarazi ziren (1,40/100.000). Batez besteko adina 72 urtekoa izan zen eta hilkortasun-tasa % 19koa. Kasuetako batean elikagaia baimenik ez zuen Arabako establezimendu batean egindako gazta izan zen. 2021ean 489 norobirusagatiko isolamendu zenbatu ziren (42,74 /100.000) eta % 73 hamar urtetik beherako umeengan. Salmonelosiari dagokionez, 299 kasu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ebidentzian oinarritutako Arriskuen Komunikazioa: Elikagaien Segurtasunerako Europako Sistema

EFSAk txosten tekniko bat argitaratu dut. Txosten horrek arriskuen komunikazioaren arloan ikerketa-premiak identifikatzen ditu, komunikazioa gardena, etengabea eta inklusiboa izan dadin arrisku-analisiaren prozesu osoan. Dokumentuak, halaber, EFSAk DG-SANTErekin eta JRCrekin, ECDC, ECHA, EEA, EMA, agentziekin, estatu kideekin eta gainerako alde interesdunekin dituen koordinazio-aukerak identifikatzen ditu. EFSAk uste du arriskuen komunikazioa funtsezkoa alderdia dela herritarrek Elikagaien Segurtasunerako Europako Sisteman duten konfiantza sendotzeko, eta, hori dela eta, bere 2027ko Estrategian sartu zuen arriskuen komunikazioaren zientziarako ezagutza-zentro izateko asmoa. Horretarako, zientzia-komunitatean eta komunitate profesionalean sortutako ebidentzia biltzen ari da, eta zientzia-ezagutza berriena aplikatzen ari da bere komunikazio-jardueretan.   2021ean, EFSAk Zientzia Txosten bat argitaratu zuen, eta, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritzako sendagaien legeari buruzko galderak eta erantzunak

Duela gutxi, AEMPSek informazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu albaitaritzako sendagaiak banatzeko, preskribatzeko eta emateko araudi nazionalaren aplikazioari buruz sortzen diren galdera ohikoenak, baita horien erantzunak ere. Zenbait gai berri lantzen dituen araudien argitalpena dela eta, kontsulta ugari egin dira: albaitaritzako preskripziorik behar ez duten albaitaritzako sendagaien urrutiko salmenta, ekoizpen-animaliei agindutako antibiotikoen albaitaritzako preskripzioen jakinarazpena ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaiak eta edariak birformulatzea dieta osasungarriagoetarako: politiken laburpena

  Energia ugariko eta mantenugai gutxiko elikagaiak oso eskuragarri daude, eta, ondorioz, pertsona askok koipe, azukre eta gatz ugariko elikagai-kopuru handiak kontsumitzen dituzte. Osasungarria ez den dieta-mota horrek urtean 8 milioi heriotza goiztiar eragiten ditu munduan.   Arduradun politikoek onartu dute neurriak behar direla elikagai osasuntsuagoak hornitzeko. Honako hauek dira lehenetsi beharreko ekintzak: trans gantz-azidoak ezabatzea, elikagaietan azukrearen, gatzaren eta gantz aseen kopurua murriztea, anoako energia-kopurua murriztea, eta informazio gehiago ematea kontsumitzaileak hezteko.   Elikagaiak birformulatzeko politikak neurri garrantzitsuak dira dieta osasungarriak babesteko. Elikagaien birformulazio-prozesuan aldatu egiten da elikagaien edo edarien osaera haien profil nutrizionala hobetzeko edo interes txikiko osagaien edo mantenugaien kopurua murrizteko.   OMEk munduko ...

Irakurri gehiago

Elikagaiak xahutzearen aurkako Legea onartzeko azken pausoak

2022ko ekainaren 07an Ministroen Kontseiluak Elikagaien Galerak eta Xahutzea Prebenitzeko Legearen proiektua onetsi zuen. Lege hori kontsumitu gabe geratu eta zakarrontzian amaitzen duten elikagaien xahutzea murrizteko eta horiek hobeto aprobetxatzeko sortu da. Parlamentuak behin betiko onartu ondoren, 2023ko urtarrilaren 2an jarriko da indarrean. ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago