Bilaketa emaitza:

Hegazti gripea: hegazti basatien fokua Lleidan

Hegazti Griperako Erreferentziako Laborategi Nazionalak (LCV Algete) baieztatu du, joan den 22/01/04an, IAAP H5N1 aldaera detektatu dutela Soseseko (Lleida) hainbat hegazti basatitan. Hegaztiak (4 beltxarga eta zikoina bat) Segriá ibaian hilda aurkitu zituzten landa-agenteek, hegazti basatien zaintza pasiboa areagotu ondoren, Europa erdialdeko eta iparraldeko egoera epidemiologikoak eragindako transmisio‑arriskua areagotu izanaren harira. Laborategiko proben emaitzak ezagutu ondoren, Kataluniako eta Aragoiko landa‑agenteak hegazti basatien zaintza pasiboa areagotzen hasi dira, fokuaren inguruan 10 km-ra. Bestalde, albaitaritza‑zerbitzu ofizialak 3 km-ko erradioan dauden hegazti‑ustiategi guztiak bisitatzen ari dira, hegaztien egoera klinikoa nahiz ezarritako biosegurtasun‑neurriak aztertzeko eta transmisio‑arrisku potentzialaren eta agintaritza eskudunari jakinaraztearen garrantziaren berri emateko. Egun, IAAP H5N1 azpimota da ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Fruta eta barazki freskoekin erabilitako uraren segurtasuna eta kalitatea

FAO/OMEk txosten bat argitaratu du, fruta eta barazki freskoekin erabiltzen den uraren irizpide mikrobiologiko egokienak aztertzen dituena. Fruta eta ortuari freskoen ekoizpenean uzta aurretik eta ondoren erabiltzeko ur egokia zein den definitzeko erabakiak hartzearen ardatza txosten honetako gomendioak izango dira. Elikagaien Higieneari buruzko Codexaren Batzordearen (CCFH) 48. bileran identifikatu zen elikagaiak ekoitzi eta prozesatzean uraren kaltegabetasuna eta kalitatea zein garrantzitsuak ziren.   Frutak eta barazkiak ekoizteko katearen zenbait fasetan erabiltzen da ura. Tratatu eta desinfektatu arren, urak mikroorganismo patogenoak izan ditzake, kontzentrazio txikian izan arren.   Horregatik sortu da Adituen Batzorde hori, gaiari buruz eskura dagoen informazioa aztertu eta gomendioak egiteko. Fruta eta barazki freskoak kontsumitzean ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Substantzia kimikoak multzokatzeko orientabideak, esposizio konbinatuaren arriskua balioeste aldera

Substantzia kimiko anitzekiko esposizio konbinatuak giza osasunean duen arriskuaren ebaluazioaren testuinguruan, EFSAk orientabide-gida bat argitaratu du. Gida horrek, batetik, zientzia‑irizpideak aplikatzeko metodologia bateratu eta malguak eskaintzen ditu, eta, bestetik, substantzia kimikoak ebaluazio-taldeetan multzokatzeko leheneste-metodoak. Orientabide-dokumentu horretan, esparru bat proposatzen da substantzia kimikoak ebaluazio-taldeetan multzokatzean sor daitezkeen arriskuetan oinarritutako irizpideak aplikatzeko, eta, horretarako, toxikotasunari buruzko informazioa erabili da ebidentziaren haztapenerako ikuspegi egituratu baten bidez.   Txostenak, halaber, kasu praktikoen azterlanak ematen ditu, proposatutako irizpideak nola aplikatu eta produktu kimikoak ebaluazio-taldeetan multzokatzeko leheneste-metodoak nola erabili argitzeko. EFSAk gomendioak ematen ditu arlo horretan etorkizunean egingo diren lanetarako, substantzia kimikoak ebaluazio-taldeetan multzokatzeko zientzia-irizpideak eta leheneste‑metodoak aplikatzea eta ezartzea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Trikinelosia: 2019ko urteko txosten epidemiologikoa

ECDC erakundeak gaixotasun horren ebaluazio epidemiologikoa argitaratu du berriki 2019ko datuetan oinarrituta. Datuok Europako Zaintza Sistematik (TESSy) eskuratu ditu. Trikinelosiak giza gaixotasun arraro baina larria izaten jarraitzen du EBn, nahiz eta 2019an jakinarazitako kasuek 2018koak bikoiztu zituzten ia-ia. Bulgariak jakinarazi zituen kasu gehien, guztien % 57, eta ondoren, Italiak eta Espainiak. Hala ere, herrialde gehienek (16/28) ez zuten kasurik jakinarazi, eta animalietan gaixotasun horren jakinarazpenen 2015-2019 aldiko joera beheranzkoa izan da. Horrek guztiak adieraziko luke baldintza kontrolatuetan hazitako txerrien kopurua igotzeari eta baldintza kontrolatuetan hazi gabeko txerrien sakrifizioan kontrol ofizialak egiteari esker, eta ekoizleak sentsibilizatzeko kanpainei eta ekoizleen ezagutzak hobetzeari esker, ustiategietan parasito-karga ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-gripea: Landetako agerraldia

Landetako gobernuak PHHGaren (patogenotasun handiko hegazti-gripea) foku baten berri eman du Landak departamenduko Les Hastingues udalerriko ateen ustiategi batean. Frantziako hego-mendebaldean PHHG H5N1 birusaren zirkulazioa baieztatu ondoren, Gers departamenduan, bigarren PHHG foku bat hauteman da Landetako baserri horretan. Guztira, 2021/12/21ean, 17 dira etxeko hegaztien fokuak eta 12 basa-hegaztien fokuak. Ondorioz, eskualdeko agintaritzek euspen-neurri egokiak hartu zituzten birusa hedatzea ekiditeko, eta 2021eko abenduaren 19an prefetura-dekretu bat argitaratu zuten.  Agindu berri horretan honako hau xedatzen da: Eremu mugatuko eta zaintza-eremuko udalerrien zonakatzea. Eremu mugatuan animalien eta arrautzen garraioan aplika daitezkeen neurriak. Eremu mugatuan animalien produktuen garraioan aplika daitezkeen neurriak. Eremu mugatuko hegaztien mugimenduei dagokienez, debekatuta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-gripea: Europako zaintzari buruzko urteko txostena

EFSAk duela gutxi argitaratu du urteko txostena, 2020an Europan eskortako hegaztien eta hegazti basatien artean hegazti-gripearen (HG) zaintzari buruz. Txosten honek laburbildu egiten ditu EBk ko-finantzatzen dituen zaintza-jarduketen emaitzak. Honako hauek izan ziren gauzatutako jarduketak: Zaintza aktiboa azterketa serologikoen bidez, eskortako hegaztien HGaren H5 eta H7 azpimoten zirkulazioa kontrolatzeko. Zaintza pasiboa, hilzorian edo hilik aurkitutako hegazti basatien HGaren detekzio birologikorako. Gainera, zeinbat estatu kidek hegazti bizien eta ehizatutakoen analisiaren bidez egindako zaintza aktiboaren emaitzak jakinarazi zituzten. Hurrengo mapan 2020an egindako zaintza-jarduketen banaketa geografikoa ageri da, bai eta eskortako hegaztietan H5 edo H7 azpimultzoen detekzio seropositiboen kopurua ere: Espainiak, Herbehereek eta Danimarkak jakinarazi zuten ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko EFSAren Zientzia Sarearen urteko txostena

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Sareak (MRA) urteko txostena argitaratu du. Bertan, 2021eko urriaren 5ean eta 6an egindako hogeita batgarren bileran hizpide izan zituzten ikerketa zientifikoen eta askotariko arrisku mikrobiologikoen ebaluazioen laburpena dago jasota. Honako hauek dira MRA sarearen helburu nagusiak: Elkarrekiko lankidetzarako gai eta arlo erkideak identifikatzea; Esfortzuak bikoiztea saihestea; Arlo espezifiko eta gai berezietako adituak identifikatzea; Datuen eskuragarritasuna eta kalitatea partekatzea; Arrisku-ebaluatzaileen eta arrisku-kudeatzaileen arteko lankidetza sendotzea; Informazio-trukea sustatzea EFSAren, estatu kideen eta gainerako interesdunen artean; Komunikazioa eta lankidetza sendotzea, bai EFSAren eta EBko estatu kideen artean, bai arrisku-ebaluatzaileen, arrisku-kudeatzaileen eta gainerako interesdunen artean, barne hartuta Kontsultarako Foru Nazionala eta puntu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien etiketei buruzko kontsulta publikoa

  Etiketetako informazioa hobetzea bermatzeko eta herritarrei elikadurari buruzko erabaki osasungarriagoak eta jasangarriagoak hartzen laguntzeko helburuarekin, Europako Batzordeak kontsulta publiko bat atera du. Horren bidez, halaber, elikagaien xahuketari aurre egin nahi zaio.   Kontsumitzaileei ematen zaien informazioari buruzko Europako arauak berrikusteko proposamen hori “baserritik mahaira” estrategiaren baitan dago. Horren bidez, hau proposatzen da:   Ontziaren aurreko aldean nutrizio-etiketatu normalizatua eta derrigorrezkoa sartzea. Produktu jakin batzuen etorkia edo jatorriari buruzko derrigorrezko informazioa zabaltzea. Datak adierazteari buruzko arauak berrikustea (iraungitze-datak eta kontsumo lehenetsiarenak).     Europako Batzordeak ateratako kontsulta publikoaren helburua da herritarren eta interesdunen zati handi baten ekarpenak jasotzea, bereziki hauenak: agintaritza nazional eskudunak, gobernuz kanpoko erakundeak, mundu ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

ERANET SusAn-ek finantzatutako proiektuen online mintegiaren emaitzak

Joan den abenduaren 1ean ELIKAk eta ILVOk, SusAn esparruan sortutako ezagutzaren transferentzia egiteko arduradunek, ERANET horrek eta beste biek (FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD) finantzatutako proiektuen laugarren mintegia antolatu zuten. 17 proiektu aurkeztu ziren abeltzaintzaren sektorean berotegi efektuko gasen isurketa murrizteko eta karbonoa hobeto ezabatzeko irtenbide, sistema eta jardunbide berritzaileekin. Mintegia Zoom plataformaren bidez egin zen; komunitate zientifikoko, finantzaketa-agentzietako, administrazioetako eta interesa duten aldeetako 114 partaide konektatu ziren, eta 3 ataletan banatu zen: 2018ko deialdia: Lehenengo zatian bigarren deialdian finantzatutako 8 proiektuen bideoak proiektatu ziren, epe ertaineko emaitzak erakutsi ziren eta nekazaritzan eta politiketan espero ziren eraginak ere bai. Gaiei dagokienez, honako hauek ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Txostena: antibiotikoen kontsumoa Europan 2019an eta 2020an

Sendagaien Europako Agentziak (EMA) duela gutxi argitaratu du 11. txostena, eta 2019an eta 2020an Europako 31 herrialdetako albaitaritzako antibiotiko-salmenta aztertu du. EMAk 2009ko irailean abian jarri zuen Albaitaritzako Mikrobioen Aurkako Medikamentuen Kontsumoa Zaintzeko Europako Proiektuan (ESVAC) sartzen da txostena. Mapa honetan dago 2019an 31 herrialdetan ganaduarekin erabiltzeko medikamentuen guztizko salmentaren (mg/PCU) banaketa espaziala: Agiriak nabarmentzen duen ondorio nagusia da parte hartu duten Europako herrialderik gehienetan elikagaiak ekoizten dituzten animaliekin albaitaritzako mikrobioen aurkakoen erabilera etengabe murrizten ari dela. Hala adierazten du albaitaritzako mikrobioen aurkakoen kontsumoa adierazteko txosten honetan erabili den adierazle nagusiak, hau da, mg/PCU salmenta globalek; 2011tik 2020ra nabarmen murriztu baitira. Zehazki, honako hau ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago