Bilaketa emaitza:

PNCOCA urteko txostena 2020

Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionaleko (PNCOCA) emaitzak biltzen dituen 2020ko urteko txostena argitaratu berri da. Txosten horretan jasotzen dira 625/2017 (EB) Erregelamenduaren esparruan erkidego eta hiri autonomo guztiek gauzatutako kontrolak, koordinatuta aritzen baitira lanean kontrol ofizialak egiten eta txosten hau egiteko beharrezko informazioa igortzen. Garrantzitsua da COVID-19ak sortutako pandemia aipatzea eta 2020ko martxoan dekretatutako alarma-egoera ere bai, ezohiko egoera eragin baitzuen eta kontrol-zerbitzu ofizialen lanean erasana izan zuen. Hasieran ikuskapenak murriztu egin ziren arren, pixkanaka egokitu eta jarduerak egiten hasi ziren berriro; horri esker, programatutako kontrol-jarduera asko eta asko egiteko moduan izan ziren.   Txostenak hiru atal handi ditu, kontrol ofizialaren erreferentziazko esparruaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Batzordearen auditoretza-programa 2022. urterako

Europako Batzordearen Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) 2022. urterako Osasun eta Elikagaien Auditoretzen lan-programa argitaratu du eta 2021-2025 eperako aurretiaz zehaztutako lan-plana birprogramatu du. Programa horretan estatu kideek, hautagaiek eta hirugarren herrialdeek datorren urterako izango duten programazioa jasotzen da, honako hauei dagozkien Europako legeria betetzeko eta hori ezartzen dela egiaztatzeko: elikagai eta pentsuan, animalien osasunean, animalien ongizatean, landareen osasunean eta elikadurari dagokionez giza osasunaren kalitate eta babesari dagozkion segurtasun-arloak.   2o22.  urtean, Batzordeak 281 kontrol egingo ditu; horietatik 172 auditoretzak eta antzekoak izango dira (baterako ebaluazio eta bisitak, misioak eta ikerketak). Gainerako 109 bulegoko analisi edo kontrolak izango dira. Gainera, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zoonosia eta mikrobioen aurkako erresistentzia Europan 2020: Estatuko emaitzen txostena

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak duela gutxi argitaratu du zoonosiak eta mikrobioen aurkako erresistentziak (MAE) zaintzeko programaren 2020ko Espainako emaitzen urteko txostena. Urtero, EFSAk eta ECDCk, Europako Batzordearen aginduz, EEMM guztien datuak bildu eta aztertzen dituzte, eta bakterio zoonosikoetan eta pertsonen, animalien eta elikagaien adierazleetan dagoen erresistentzia antimikrobianoari buruzko txostena egiten dute. Txosten horren helburua gaixotasun bakoitzaren egoera epidemiologikoaren etengabeko jarraipena egitea da, abian jarritako prebentzio-neurrien eraginkortasuna baloratzeko. MAPAk agiri hau egin du, gaixotasun zoonosikoek Espainian eta Europar Batasunean duten egoera epidemiologikoari buruzko informazio nabarmenena biltzeko. Iaz bezala, txosten honetan honako mikrooganismo hauen emaitzak daude animalia-espezieetan: Oilo erruleak: Salmonella spp. Gizentzeko oilasko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zoonosia eta mikrobioen aurkako erresistentzia Europan: 2020ko emaitzen txostena

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak duela gutxi argitaratu du zoonosiak eta mikrobioen aurkako erresistentziak (MAE) zaintzeko programaren 2020ko Espainako emaitzen urteko txostena. Urtero, EFSAk eta ECDCk, Europako Batzordearen aginduz, EEMM guztien datuak bildu eta aztertzen dituzte, eta bakterio zoonosikoetan eta pertsonen, animalien eta elikagaien adierazleetan dagoen erresistentzia antimikrobianoari buruzko txostena egiten dute. Txosten horren helburua gaixotasun bakoitzaren egoera epidemiologikoaren etengabeko jarraipena egitea da, abian jarritako prebentzio-neurrien eraginkortasuna baloratzeko. MAPAk agiri hau egin du, gaixotasun zoonosikoek Espainian eta Europar Batasunean duten egoera epidemiologikoari buruzko informazio nabarmenena biltzeko. Iaz bezala, txosten honetan honako mikrooganismo hauen emaitzak daude animalia-espezieetan: Oilo erruleak: Salmonella spp. Gizentzeko oilasko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikadura-produktu batzuetan alkaloide opiazeoek izan dezaketen gehieneko edukia

Batzordearen 2021/2142 (EB) Erregelamendua argitaratu da, zenbait kutsatzailek elikadura-produktuetan izan dezaketen gehieneko edukia ezartzen duen 1881/2006 (EE) Erregelamendua aldatzen duena alkaloide opiazeoei dagokienez, eta 2022ko uztailaren 1ean jarriko da indarrean.   Batzordearen 1881/2006 (EE) Erregelamenduak zenbait kutsatzailek elikadura-produktuetan izan dezaketen gehieneko edukia ezartzen du, alkaloide opiazeoak barne.   2018an Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-irizpena eguneratu zuen alkaloide opiazeoei buruz lo-belarraren hazietan. Lo-belarraren haziak lo-belarra edo opio landarea esaten zaionetik lortzen dira, eta alkaloide opiazeoak ditu, esaterako, morfina eta kodeina.   EFSAk baieztatu zuen erreferentziazko dosi akutua gorputzeko pisuaren kilo bakoitzeko 10 μg morfina izango zela eta ondorioztatu zuen lo-belarraren hazien laginetako kodeina kontzentrazioa kontuan izan behar ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

One Health txostena: Zoonosia Europan 2020

EFSAren eta ECDCren txosten bateratu horrek EFSAri nahitaez deklaratu beharreko zoonosien inguruan jakinarazitako datuak biltzen ditu, bai eta jarraipena egiten zaien baina hain ohikoak ez diren beste gaixotasun batzuen ingurukoak ere (adibidez: Mendebaldeko Niloko birusa), iaz jakinarazitakoak. Txostenak, aurreko urtearekin alderatuta, zoonosi guztietan kasuak gutxitu direla erakusten du, trikinelosi eta yersiniosi kasuak izan ezik. Hala ere, eta 2020. urtearen ezohikotasunagatik, hainbat arrazoik azaltzen dute murrizketa hori; hauek, besteak beste: gaixotasun horien diagnostiko txikiagoa, gaixoak arreta medikoko zentroak saihestea erabaki duelako; bidaia eta ekitaldien murrizketak; jatetxeen eta tabernen itxiera; berrogeialdikoa; konfinamendu-aldia; eta COVID-19aren aurkako beste neurri batzuk, hala nola maskarak erabiltzea, urruntze fisikoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-gripea: arrisku handia aitortu da Espainian

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak informazio-ohar bat argitaratu du berriki, eta bertan adierazi da estatu-mailan agertzeko arriskua handia dela, eta Europan hegazti‑gripe oso patogenoaren (HGOP) egoera eguneratu du. Aurreko informazio-oharrean azaltzen zen moduan, 2021eko irailean Europako iparraldean hegazti basatietan HGOP antzemateak, aurreko urteekin kontrajarrita, adieraz dezake birusa sartzeko arriskua dagoela eskortako hegaztien baserrietan, ez soilik migratzen ari diren hegazti basatiengatik, Europan bizi diren hegazti basatiengatik ere bai. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak jakinarazi du eskortako hegaztietako foku gehienak H5N1 anduikoak izan direla Europako iparraldeko eta erdialdeko herrialdeetan: Italia, Polonia, Hungaria, Alemania, Herbehereak, Txekiar Errepublika, Danimarka, Norvegia, Irlanda, Bulgaria, Kosovo, Eslovakia, Estonia eta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Kontrol ofiziala: establezimenduen arriskuaren araberako sailkapena

AESANen Batzorde Zientifikoak AESANek berak eta autonomia-erkidegoek elikadura-establezimenduak arriskuaren arabera sailkatzeko egin duten proposamena baloratzen duen zientzia-irizpena argitaratu du. Proposamenaren helburua ikuskapenak egiteko lehentasun-ordena ezartzea da, eta batzordeak zenbait gomendio eman ditu horren harira.  Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) eta autonomia-erkidegoek “PNCOCA 2021-2025 planaren esparruan elikadura-establezimenduak arriskuaren arabera sailkatzeko orientazio-dokumentua” sortu dute. Dokumentuaren helburu nagusia da elikadura-establezimenduen arriskua baloratzeko eta kategorizatzeko sistema erkide bat ezartzea, oinarrizko arrisku-irizpide batzuk finkatuta, eta arriskuaren balorazio objektiboa egitea, estandarizatutako baremo batzuei jarraikiz.   AESANek bere batzorde zientifikoari eskatu dio dokumentua baloratu eta ekarpenak egiteko, arrisku-irizpideei, arriskuaren balorazioari eta arriskuaren araberako establezimenduen kategorizazioari dagokienez. AESANek eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien ongizatea ardiak eta ahuntzak hiltzean

EFSAk ebaluazio bat argitaratu berri du animalien ongizateari buruz ardiak eta ahuntzak hiltzeko orduan. Ebaluazioa zientzia-ikerketetan oinarritzen da. Zientzia-irizpen hori EFSA animaliak hiltzean haien ongizatearen esparruan egiten ari den ebaluazioetako bat da, eta horixe da azkena. Aurretik, eskortako hegaztiei, untxiei, txerriei eta behiei buruzko txostenak argitaratu ditu. Ebaluazioan honako hauek identifikatu ziren: 12 ondorio kaltegarri ardiek eta ahuntzek hiltzen dituztenean unean izan dezaketen ongizaterako, besteak beste: beroagatiko estresa, hotzagatiko estresa, nekea, egarria luzaroan, gosea luzaroan, mugimendu eragotzia, mugimendu mugatua, atseden hartzeko arazoak, estres soziala, mina, beldurra eta estutasuna. Animaliak hiltzean gerta daitezkeen 40 arrisku ongizaterako. Horietako gehienak zorabialdiarekin eta odolustearekin daude lotuta. Ebaluazioaren ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Entzefalopatiei buruzko 2021eko urteko txostena

EFSAren zientzia-sarea arduratu da Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarriei (EETak) buruzko azterlana egiteaz eta urteko txostena argitaratu berri du. Aurreko urteetan bezala, EFSA sarea osatzen duten gainerako kideekin (estatu kideak eta beste herrialde batzuk, EE eta OIE) elkartu da emaitzak partekatu eta EBn EETek duten egoerari buruzko iritzia osatzeko. Eztabaidatutako gaiek 2020koen ildo berari jarraitu zioten eta honako hauek hartu zituzten barne: CWD (oreinetan kakexia eragiten duen gaixotasuna): Suediak zaintza intentsiboko programaren emaitzak aurkeztu zituen eta altzeetan hautemandako kasu positiboei buruzko informazioa partekatu zuen. Programan parte hartzeko ehiztarien konpromisoa azpimarratu zuten. Norvegiak azken 5 urteetan ezarritako kontrol-neurrien berrikuspena egin zuen. Pentsuen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago