Bilaketa emaitza:

Bizimodu osasuntsua: Batzordeak Europa mailako kanpaina bat jarri du martxan

  Batzordeak HealthyLifestyle4All kanpaina jarri du martxan, europarren osasuna eta ongizatea hobetzeko asmoz. Bi urteko kanpaina horrek kirola eta bizimodu aktiboak lotzen ditu osasuneko, elikadurako eta antzeko beste arlo batzuetako neurriekin, eta hainbat partaide ditu: gizarte zibila, gobernuz kanpoko erakundeak, administrazio nazionalak, eskualdeko administrazioak eta nazioarteko erakundeak.   HealthyLifestyle4All kanpainak hiru helburu nagusi ditu:   Bizimodu osasuntsuei buruzko kontzientziazioa areagotzea edozein adinetan. Kirola eta jarduera fisikoa egiteko eta elikadura osasuntsua izateko aukerak erraztea. Ikuspegi globala sustatzea elikadura, osasuna, ongizatea eta kirola lotzen dituzten politika eta sektore guztietan.     Kanpainaren koordinatzaile izanik, Batzordeak hainbat ekintza egingo ditu datozen bi urteetan, besteak beste:   Bizimodu osasuntsua bultzatzen duten proiektuetarako ...

Irakurri gehiago

Arrantza-produktuen xehekako sektoreari zuzendutako ontzie buruzko gida

Arrantza Elkarteen Federazio Nazionalak (FEDEPESCA), ontziratze-sektoreko zenbait erakunderekin batera (PTEPA, AECOC, PACKNET y ANAPE, besteak beste), arrantza-katean erabiltzen diren ontziei buruzko gida bat argitaratu du. Bertan zehazten dira indarreko araudia eta arrantzaren sektorean horrek duen eragina, eta neurriak ere proposatzen dira ontziek ingurumenean duten inpaktua murrizteko. Gidak, halaber, gehien erabiltzen diren materialentzako —material plastikoak— alternatibak eskaintzen ditu. Gidaren helburua da xehekako sektoreari zuzendutako material ulergarria eta didaktikoa izatea, baina baita oso erabilgarria ere gainerako arrantza-katearentzat eta, oro har, publikoarentzat. ENVAPES proiektuaren emaitza da. Arrantzaren sektoreko, zientziaren munduko eta ontziratze-sektoreko zenbait erakunderen arteko sare bat sortu dute, arrantzaren sektorean eta, zehazki, xehekako sektorean ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

ITxostena: entzefalopatien emaitzak

MAPAk txosten bat argitaratu berri du, eta, bertan, estatu mailan entzefalopatia espongiforme transmitigarrien egungo egoera aztertzen du. BSEri dagokionez: - 62.565 behi aztertu dira, eta horietatik % 98,31 hildako animaliak dira edo sakrifikatu egin dira, ez kontsumitzeko. -  799 foku -  1 animaliak BSE atipikoan positiboa eman du. Ikarari (scrapie) dagokionez: 816 animalia aztertu dira, eta pisu handiena duena behietan hautemandako azpipopulazio bera da: hildako animaliak edo premiaz hil direnak. 20 foku; horietatik 13 andui atipikoak dira behien artean eta 7 klasikoak ahuntzen artean. 288 animaliak positibo eman dute. Estatu mailako egoera epidemiologikoari buruzko txosten horretatik honako ondorio hauek ateratzen dira: ESBaren kasuak etengabe murrizten ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Itsas biotoxinei eta arrainean dauden kutsatzaileei buruzko xedapen berriak

Batzordearen 2021/1709 (EB) Betearazpen Erregelamendua argitaratu da, 2021eko irailaren 23koa, 2019/627 (EB) Betearazpen Erregelamendua aldatzen duena, animalia-jatorriko produktuetan kontrol ofizialak egiteko xedapen praktiko uniformeei dagokienez. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/63/EB Zuzentarauaren 4. artikuluan eskatzen zaie Europar Batasuneko estatuei, posible denean, animalia biziak ez darabiltzaten metodoak erabiltzeko. Erregelamendu berri horrek eten egin ditu arratoietan moluskuen intoxikazio paralizatzailea (PSP, ingelesez: Paralytic Shellfish Poisoning) hautemateko biosaiakuntzak. Orain arte metodo alternatibo gisa zegoen baimenduta EN 14526 arauan, baina arestian aipatutako zuzentarauan ezarritakoarekin bat, debekatu egin da, animalia biziak baliatzen ez dituzten metodo baliozkotuak erabiltzeko betebeharra baitago.   Horregatik, erabiltzen diren metodoek honako konposatu hauek zehaztu beharko dituzte, gutxienez: a) ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

RASFF – ELIKAGAIAK: 2021ko bigarren lauhilekoaren laburpena

  2021eko bigarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1422 jakinarazpen izan dira. Horietatik 512 alertak izan dira (%36), 464 informazio-jakinarazpenak (%32,5) eta 446 mugan egin diren ukapenak (%31,5).   Gehien jakinarazi diren kutsadurak: Etileno oxidoa aditivo eta gehigarrietan Salmonela eta Salmonela enteritidis oilaskoan Aflatoxinak kakahuete Fitosanitarioen hondakinak piper eta zitrikoetan Listeria gazta bigunetan eta ahuntz-gaztan Merkurioa ezpata-arrainan   Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak: 1.       Turkia 2.       Polonia 3.       India 4.       Holanda 5.       Brasil ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Higienea Euskadiko fruta eta barazkien nekazaritza-ustiategietan

Foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta ELIKAK 4 laguntza-material egin dituzte elkarrekin, nekazaritza-ustiategietan egungo araudi higieniko-sanitarioetara eta fitosanitarioen erabilerara egokitzen laguntzeko. Hauek dira materialak: Euskadiko fruta eta barazki freskoen nekazaritza-ustiategietarako laguntza-planak. Erregistro-ereduak. Fruta eta barazki freskoak manipulatzeko higiene-arauen eta jardunbide egokien kartela. Ustiategietan fitosanitarioak biltegiratzeari buruzko triptikoa. Fitosanitarioen kontaktu/isurketagatiko larrialdietan jarraitu beharreko segurtasun-aholkuei, telefonoei eta prozedurei buruzko eranskailuak. Informazio-material horiek nekazaritzako lehen mailako ekoizpenaren arloko erkidegoko xedapenak, "Higiene Paketea" (852/2004 Erregelamendua) eta 9/2015 Errege Dekretua (nekazaritzako lehen mailako ekoizpenaren higienea) betetzeko egin dira. Arauzko betekizun horien identifikazioa nekazaritza-ustiategietako Higienea eta Fitosanitarioen Erabilera Ofizialki Kontrolatzeko Programan jasotzen da. Programa hori Euskadiko nekazaritzako lehen mailako produkzioan higiene-ikuskapenak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

RASFF sarearen laburpena (pentsuak) 2. lauhilekoan

2021eko bigarren lauhilekoan, 84 jakinarazpen egon dira animalien elikadurara zuzendutako produktuei dagokienez: 11 alerta, 54 informazio-jakinarazpen, 17 mugako ukapen eta 2 berri. Egindako kontrol motari dagokionez, jakinarazpenetatik 20 kontrol ofizialen bidez bidali dira, 33 enpresen autokontrolek atzeman dituzte, 4 kontsumitzaileen kexek eta 27 mugako ikuskapen postuek. Produktuei dagokienez, lehengaiek jasotako jakinarazpenen % 67 ordezkatzen dute, % 17 etxeko animalientzako pentsu eta produktuek, % 14 pentsu konposatuek eta % 5 gehigarri eta aurre-nahasketek. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira, hurrenkera honetan: soja-produktuak, koltza-produktuak, ekilore-irina eta arrain-irina. ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Elikadura-iruzurra: 2020an Europan izandako iruzurrezko praktikei buruzko txostena

Europako Batzordeak argitaratu duen txosten honetan, aurreko urteko elikadura-iruzurraren susmo-kasuak laburtzen dira. Kasu horiek EBko Elikadura Iruzurraren Sareak kudeatu ditu, AACren bidez (Administrazio Laguntza eta Kooperazioko Sistema). Sistema boluntario hori estatu kideen artean arau-hausteei eta iruzur-susmoei buruzko informazioa trukatzeko sortu zen, baita estatu kideei laguntza eskatzeko ere, susmo horretan inplikatuta daudenean. 2020. urtean zehar, 349 kooperazio-eskaera izapidetu ziren ustezko iruzurrezko jardunbideen susmoak argitzeko. Eskaera-kopurua % 20 igo da 2019. urtearekin alderatuta.Jakinarazitako kasu gehien dituen kategoria “Gantzak eta olioak” izan zen (51), non kasu gehienak oliba-olioaren ingurukoak ziren (2019an gauza bera gertatu zen). Ondoren, “Arraina eta deribatuak” kategoria zetorren (34 jakinarazpen). Jakinarazpen gehienak lotuta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritzako sendagaiak kontrolatzeko programaren emaitzak

MAPAre menpeko Animalien Osasun eta Higienerako eta Trazabilitaterako Zuzendariordetza Nagusiak berriki argitaratu du albaitaritzako sendagaien banaketa, preskripzio eta ematearen kontrol ofiziala egiteko programa nazionalaren baitan egindako kontrol ofizialen emaitzak biltzen dituen urteko txostena. COVID-19aren ondoriozko osasun-egoera dela bide, murriztu egin da kontrolatutako establezimenduen kopurua esparru guztietan. Alabaina, mantendu egin da inspekzio-maiztasuna ia sektore guztietan. Horri horrela izanik ere, oro har, handitu egin da kontrol-unibertso hau: Xehekako saltegiak: % 14 Abeltzaintzako entitate edo taldeak: % 12 Albaitari profesionalak: % 73 Jarraian, kontrol-esparruetan jasotako emaitzen joerak daude azalduta: Handizkako biltegiak: murriztu egin da ez-betetzeak hauteman dituzten kontrolen kopurua. Dena den, azpimarratu egin behar da 3 zehapen-espediente ireki direla; ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Animalia-jatorriko produktuen higieneari buruzko araua eguneratzea

Erregelamendua Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera sartuko da indarrean. Joan den abuztuaren 20an argitaratu zen 2021eko apirilaren 12ko Batzordearen 2021/1374 (EB) Erregelamendu Eskuordetua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 853/2004 (EE) Erregelamenduaren III. eranskina aldatzen duena, animalia-jatorriko elikagaien higiene-baldintza espezifikoei buruzkoa.   Hauek dira, besteak beste, 853/2004 Erregelamenduaren aldaketaren berritasun nagusietako batzuk: Animalien ongizatea dela eta, jatorrizko ustiategian animalia-kopuru txiki bat hiltzeko irizpideak aldatzen dira. "Albaitari baimendua" terminoaren ordez "albaitari ofiziala" jarri da. Gatzagia eta hesteak, buruak eta hankak lortzeko baldintzak adierazten dira. Txikizkako salmenta-jarduera egiten duten elikagai-enpresetako operadoreek haragia izoztu ahal izateko baldintzak ezartzen dira, elikagaiak dohaintzan emateko berriro banatzeari begira, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago