ACSAk (Agència Catalana de Seguretat Alimentària) higiene-jardunbide egokien gida labur bat argitaratu du, elikagaiak garraiatzen dituzten operadore ekonomikoei orientazioa emateko garraiatutako produktuen segurtasuna bermatzen lagunduko duten alderdi guztiei buruz. Garraioaren fasean produktuak modu seguruan garraiatzeko erantzukizuna hauena guztiena da: bidaltzaileak, garraiatzaileak eta hartzaileak.
Gidak honako alderdi hauek biltzen ditu: Elikagaiak garraiatzean bete beharreko higiene-baldintzak.
Ibilgailuaren edo edukiontziaren barnealdearen garbiketa eta desinfekzioa.
Trazabilitatea eta dokumentazio osagarria.
Elikagaiak estibatzea ibilgailuan eta produktuaren bateragarritasunak.
Garraioa zisternatan.
Elikagai galkorrak garraiatzeko ibilgailuak.
Txikizkako etxeko zerbitzua.
Elikadura-enpresen eta elikagaien osasun-erregistro orokorra. ...
OMEren Europarako Eskualde Bulegoak, COSI ekimenaren esparruan (WHO European Childhood Obesity Surveillance Initiative), Obesity Reviews aldizkariaren ale berezia aurkeztu du: From Data to Action: Combatting Childhood Obesity in Europe and Beyond.
Haurren obesitatea zaintzeko sistema horrek (COSI) OMEren eskualde europar osoa hartzen du: 43 herrialdeetako datuak jasotzen ditu, eta 6 eta 9 urte arteko eskola-umeen datu antropometrikoak biltzen ditu 3-4 urteko tarteetan, protokolo estandarizatu bati jarraikiz.
Ale berezi horretan, nabarmendu egiten da gehiegizko pisuaren eta obesitatearen maiztasuna bereziki altua dela Europa hegoaldeko herrialdeetan. Horrez gain, agerian uzten du obesitatearen alderantzizko gizarte-gradientea ere –zeinaren ondorioz gizarte-klase zaurgarrienetako banakakoek maizago pairatzen duten obesitatea– nabariagoa ...
"Baserritik Mahaira" estrategiaren barruan, Europako Batzordeak osasun publikorako garrantzitsuak diren nutrienteei buruzko zientzia-aholkularitza eskatu zion EFSAri, baita nutrizio‑profilak egiteko zientzia-irizpideak ere. Batzordeak legedia bat proposatu nahi du 2022. urtearen amaierarako, ontzien aurrealdeari buruz.
Aholkularitza-lan horretan EFSAri laguntzeko, kontsulta publiko bat abiarazi berri da, nutrizionistek eta beste aditu zientifiko batzuek datuak eta euren iritzia eman ditzaten egiten ari diren zientzia-iritziaren zirriborroari buruz.
Iritziaren zirriborro horretan, besteak beste, ondorioztatzen da nutrizio-profilak egiteko honako hauek har litezkeela aintzat:
Aintzat hartuta Europan gehiegizko pisuak eta obesitateak prebalentzia handia dutela, oso garrantzitsua da osasun publikorako Europako biztanleen artean energia-ingestioa murriztea.
Gantz aseen, sodioaren eta azukre erantsien/askeen ingestioak gainditu ...
Azaroaren 15ean, Batzordearen azaroaren 12ko 2021/1975 (EB) Betearazpen Erregelamendu berria argitaratu zen. Horren bidez, Locusta migratoria espezieko intsektuak izoztuta, lehortuta eta hauts gisa merkaturatzeko baimena ematen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2283 (EB) Erregelamenduaren arabera, eta Batzordearen 2017/2470 (EB) Betearazpen Erregelamendua aldatzen da. Erregelamendu horren arabera, oti migratzailea (Locusta migratoria) elikagai berri gisa har daiteke, eta izoztuta, lehortuta eta hauts gisa (birrinduta) merkatura daiteke, elikadurarako osagai gisa. Horrez gain, baimena ematen dio eskaera egin duen Herbehereetako enpresari osagai hori modu esklusiboan merkaturatzeko 5 urtez, baldin eta geroago eskaera egiten duen beste enpresaren batek ez badu elikagai berri hori merkaturatzeko baimena eskuratzen, datu ...
Koipe, azukre eta gatz askoko elikagai eta edarien publizitatea 2005az geroztik arautzen da Espainian, PAOS izeneko autoerregulazio-kode baten bidez. Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko 17/2011 Legeak lege-estaldura eman zion inplikatutako sektoreen arteko arauketa-akordio horri. Dena dela, Lege horren 46.2 artikuluak Gobernuari eskumena ematen dio arlo horretako arauak emateko, haurren eta gazteen babesa bermatze aldera.
Azken hamarkadetan zehar, mundu-mailan handitu egin dira gehiegizko pisuarekin eta obesitatearekin lotutako zifrak, eta OMEk obesitatea XXI. mendeko epidemiatzat jo du. Hori dela eta, beharrezkoa da elikadura-sistema eta -testuingurua azpimarratzea, bereziki adingabeei zuzendutako elikagai eta edarien publizitatea.
Beharrezkoa da haurrei zuzendutako koipe, azukre eta gatz askoko elikagaien publizitatea ...
2020. urtean zehar, 634 espediente kudeatu dira SCIRIren bidez. Horietatik 357 alertei buruzkoak izan dira, 166 informazioei buruzkoak, 103 elikagaiak mugan ukatzeari buruzkoak eta, azkenik, 8 albiste**.
2017an, izugarri handitu zen jakinarazpenen kopurua; 2018an, zertxobait behera egin zuen; 2019an, berriz, goranzko joerari heldu zion, eta 2020an, behera egin du berriro kopuruak. Gainera, azken lau urteetako kopururik txikienera iritsi da.
Hala ere, 2020an alerta-espedienteen kopuruak % 21,8 egin du gora 2019arekin erkatuz gero.
Aurreko urtearen aldean, % 21 egin du gora landare-jatorriko produktuekin lotutako jakinarazpenen kopuruak.JAKINARAZPEN KOPURUA % 46 landare-jatorriko produktuei dagozkie
% 37 animalia-jatorriko produktuei
% 12 beste produktu batzuei
% 5 elikagaiekin kontaktuan dauden ...
EFSAk argitaratu duen txosten batean, EBn garrantzi gehien duten behi-aziendetan gaixotasun infekziosoak eragiten dituzten, osasun publikoa arriskuan jartzen duten eta antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak identifikatu eta ebaluatzen dira. Ebaluazio hori EFSAk mikrobioen aurkako erresistentzia aztertzen duen serie baten barruan dago. Lehenik txerri- eta hegazti-aziendetan egin zuen, eta, ondoren, ardi- eta ahuntz‑aziendetan. Oraingo honetan, agentziak egungo literatura zientifikoa eta eskura dauden adituen datuak berrikusi egin ditu. Behi-aziendetan antimikrobianoekiko erresistenteak diren patogeno hauen erresistentziaren mundu-mailako egoera ebaluatu zen: S. aureus, E. coli, P. multocida, M. haemolytica, S. uberis, S. dysgalactiae, H. somni, T. pyogenes, Mycoplasma bovis, K. pneumoniae, Moraxella bovis eta F. necrophorum. Eskura dauden ...
Eman izena SusAn-ek beste ERA-NET batzuekin batera egindako bi deialdien ikerketa-proiektuen online mintegian; datorren abenduaren 1ean izango da. Aukera paregabea da 4 ERA-NETetako bazkideek (SusAn, FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD eta SusCrop), ikertzaileek, interesa dutenek eta finantzatzaileek proiektuen lan-arlo nagusiei buruz eztabaidatzeko. Europar Batasunak 2050erako klima-neutraltasunerako trantsizioa egiten duen heinean, erantzunak, sistemak eta praktika berritzaileak beharko dira abeltzaintzan, berotegi-efektuko gas gutxiago isuri dadin eta karbonoa hobeto eliminatu dadin. Ekitaldi honetan xede hori lortu asmoz proiektu horiek garatzen ari diren ikuspegi esperantzagarriak aztertuko dira, IKTen aukerak, robotika eta datu aurreratuen analisia aprobetxatzen dituztenak barne. Hasteko, “Animalien ekoizpenean berotegi efektuko gasen jaurtiketa gutxitzeko teknologia ...
MAPAk oso patogenoa den hegazti-gripearen Europako egoera eguneratzeko informazio-ohar bat argitaratu berri du. MAPAk nabarmendu duenez, 2020-2021 denboraldian, oso patogenoa den hegazti-gripearen epidemia EBn orain arte izandako handienetakoa izan zen, eta datu hauek eman ditu laburpen gisa: 22,9 milioi hegazti kaltetuta
298 agerraldi eskortako hegaztietan
394 agerraldi Europako 31 herrialdetako hegazti basatietan
85 kasu gatibu dauden hegaztietan Denboraldi honetan, oso patogenoa den hegazti-gripearen agerraldiak jakinarazi dira Europa erdialdeko eta iparraldeko eskortako hegaztietan eta gatibu dauden hegaztietan: 97 jakinarazpen eskortakoak ez diren hegaztietan (basatiak barne) eta 12 jakinarazpen eskortako hegaztietan. Hori dela eta, MAPAk kezka adierazi du, posible baita birusa hedatzea EBra migratzen ...
EFSAk antibiotikoei erresistenteak diren bakterioak identifikatzen eta ebaluatzen dituen txosten bat argitaratu du. EBn garrantzirik handiena duten bakterioak dira, ardi- eta ahuntz-aziendetan erasana duten gaixotasun infekziosoak eragiten dituzte eta osasun publikoarentzat arriskutsuak dira. Txerri- eta hegazti-aziendei buruz duela gutxi argitaratutako iritzien ondoren, EFSAk berriro ere arloko adituak bildu ditu eta egungo literatura zientifikoaren eta eskura dauden datuen berrikuspenean oinarritu dira ebaluazio hau egiteko. Mikrobioen aurkakoei erresistenteak diren patogeno hauen erresistentzia ebaluatu zen: Staphylococcus aureus, Escherichia coli (VTEC ez), Pseudomonas aeruginosa, Dichelobacter nodosus, Moraxella ovis, Mannheimia haemolytica, Pasteurella multocida, Mycoplasma ovipneumoniae, Mycoplasma agalactiae, Trueperella pyogenes, Streptococcus uberis, Bibersteinia trehalosi, Campylobacter fetus, Mycoplasma mycoides ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.