Aldaketak egin zaizkio zenbait kutsatzailek elikadura-produktuetan izan dezaketen gehieneko edukia ezartzen duen 1881/2006 (EE) Erregelamenduari kutsatzaile hauei dagokienez: 1. Kadmioa - 2021/1323 (EB) Erregelamendua, 2021eko abuztuaren 10ekoa, Batzordearena, 1881/2006 (EE) Erregelamendua aldatzen duena, kadmioak elikadura-produktu jakin batzuetan izan dezakeen gehieneko edukiari dagokionez:
2009ko eta 2012ko ebaluazioetan, EFSAk adierazi zuen kadmioa kartzinogeno genotoxikoa dela, eta, beraz, arriskuan jartzen duela osasun publikoa. Gauzak horrela, herritarrek kutsatzaile horrekiko duten esposizioa murriztea gomendatu zuen. Horrexegatik, hizpide dugun erregelamenduan murriztu egin da kadmioak elikadura-produktu jakin batzuetan izan dezakeen gehieneko edukia.
Edonola ere, posible izango da gehieneko eduki hori betetzen ez duten eta erregelamendua indarrean sartu aurretik merkaturatu ziren ...
Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mendeko Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (CCAES) txosten bat egin du, eta, bertan, gaitz horren egoera ebaluatu eta gaitza kontrolatzeko hainbat gomendio ematen ditu. Niloko birusaren sukarraren birusa 2000az geroztik zirkulatzen da Espainian, eta 2001az geroztik egiten da animalien ikuskapena eta 2007az geroztik gizakiena. 2019ra bitartean, noizbehinkako 6 kasu detektatu dira gizakietan.
2020an, intzidentziak gizakiengan gora egin zuenez (77 kasu gizakietan; % 97k meningoentzefalitisa zuten eta horietako 8 hil egin ziren) eta birusa herritarrei transmititzeko arriskuak alerta eragin zuenez, kaltetutako eremuetan honako neurri hauek ezarri ziren: Andaluzian, bektoreen kontrola, Andaluziako Juntaren, inplikatutako udalerrien eta Doñanako Estazio Biologikoaren artean ...
EFSAk arrisku-ebaluazio bat argitaratu du, eta, bertan, berriro egiaztatu du bieirei oskolak kenduz gero, biotoxinen mailak nabarmen murrizten direla molusku bibalbioen zati jangarrietan. Oraingo honetan, EFSAk azterketa estatistikoa egin du bieiretako azido domoikoaren (DA) mailei buruz, eta ondorioztatu du maila horiek araudiak ezarritako balioak baino txikiagoak izan daitezen bermatzeko, ezingo dituztela gainditu honako balio hauek: 24 mg DA/kg, 59 mg DA/kg eta 127 mg DA/kg, gonadetan, muskuluetan eta gonada gehi muskuluetan, hurrenez hurren.
Bestalde, EFSAk balio horiek erabili zituen bieiren laginen tamaina kalkulatzeko, eta ezarri zuen lagineko 10 bieira nahikoa izango zirela % 95eko ziurtasunez aurreikusteko lote bateko azido domoikoaren mailak legezko mugak ...
EFSAk duela gutxi argitaratu dituen bi txostenetan, EBn garrantzi gehien duten aziendetan gaixotasun infekziosoak eragiten dituzten, osasun publikoa arriskuan jartzen duten eta antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak identifikatu eta ebaluatzen dira.
Arlo horretako adituek egindako azterlana egungo literatura zientifikoaren eta eskura dauden datuen berrikuspenean oinarritu da. Patogeno erresistente gehienak ebaluatu ziren eta EFSAren ondorioa da, horien guztien artean, Escherichia coli eta Brachyspira hyodysenteriae direla EBko txerri-aziendan garrantzi klinikoa duten patogeno erresistente esanguratsuenak.
Kaltetutako txerrietan bakterio erresistenteak kontrolatzeko ezarritako monitorizazio-sistemak ez daude EBko estatu kide guztietan, eta horrek zaildu egiten du txerriei eragiten dieten bakterio erresistenteen mailei buruzko behin betiko ondorioak ateratzea.
Hala eta guztiz ...
1337/2013 (EB) Betearazpen Erregelamenduak, 1169/2011 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluarekin bat etorriz, 2015eko apiriletik aurrera txerrien, kortako hegaztien, ardien eta ahuntzen haragiaren jatorrizko herrialdea edo jatorria adierazteko betebeharra ezarri zuen. Artikulu horrek ezartzen duenez, Batzordeak, aplikazio-datatik bost urtera, txosten bat aurkeztu behar zuen nahitaezko adierazpena ezartzearen ondorioak ebaluatzeko, eta duela gutxi argitaratu da. Batzordearen txosten horrek Erregelamenduaren aplikazioa du ardatz, bai eta eraginkortasunari, efizientziari, koherentziari, egokitasunari eta EBren balio erantsiari dagokienez duen eragina ere.
Txostena honako lan-dokumentu honetan oinarritzen da: "Txerrien, ardien, ahuntzen eta kortako hegaztien haragi fresko, hoztu edo izoztuaren jatorrizko herrialdearen edo jatorriaren nahitaezko adierazpenaren ebaluazioa”, aldez aurretik egina, non ...
Estatu Batuetako Nekazaritza Saileko (USDA) Elikadura Ikuskaritza eta Segurtasun Zerbitzuak (FSIS) hegazti-establezimendu txikiei bi lan garrantzitsutan laguntzeko gida bat argitaratu du, Camplylobacter bakterioekin lotutako arriskuak murrizteko: Hil aurreko eta ondorengo esku-hartzeak identifikatzea eta ezartzea, AAKPK sistemaren zati gisa.
Laborategiko laginen emaitzak erabiltzea ezarritako sistemaren egokitasuna ebaluatzeko. Gida honetako informazioa eskortako hegaztiak hiltzeko eta prozesatzeko establezimenduei zuzenduta dago, kontrol-puntu kritikoen kudeaketa errazteko. Gidan deskribatutako eredua proposamen bat da, eta egokitu egin beharko da ustiategi bakoitzera, edo, bestela, antzeko eraginkortasuna duen beste eredu bat ezarri beharko da. ...
Uztailaren 1ean Niloko mendebaldeko sukarraren eta mihi urdinaren gaitzaren lehenengo kasuak baietsi ostean, MAPAK honako aurkikuntza hauen berri eman du duela gutxi: Andaluzian, Algeteko laborategiak, abuztuaren 17an, berretsi egin du sintomak zituzten 2 ekidok Niloko mendebaldeko sukarrean positiboa eman dutela, Huelvan eta Sevillan hurrenez hurren. Bi positibo horiek zoonosi honen hedapen-arriskuaren egungo aldiaren bigarren eta hirugarren fokuak dira; lehenengoa, Cádizen, 2021eko uztailaren 1ean, zaldi baten kasua izan zen. Katalunian, CReSAk baietsi egin zuen birusaren zirkulazioa Tarragonako Riudomseko hipika batean jarritako tranpa bateko 30 eltxoren lagin batean. Ustiategi horretan bertan, 2020an, birusaren aurkako antigorputzak detektatu ziren zaldi batean. Aurkikuntza horrek ez dakar foku ...
Europako Batzordeak araudi berri bat argitaratu zuen abuztuaren 18an. Horren bidez, berriz baimentzen da txerrien animalia-proteina prozesatuak (APPak) erabiltzea kortako hegaztientzako pentsuetan, hegaztien APPak txerrientzako pentsuetan, intsektuen APPak txerrientzako eta kortako hegaztientzako pentsuetan, eta hausnarkarien gelatinak hausnarkariak ez diren animalientzako pentsuetan. 2021/1372 (EB) Araudia 2021eko irailaren 6an jarriko da indarrean, eta EBn 4 urtez baino gehiagoz egindako eztabaida baten ondorio da. Horixe da, hain zuzen ere, animalia-jatorriko proteinak pentsuetan erabiltzeko debekua bertan behera uzteko urrats berriena; izan ere, 2013an, berriz baimendu zen txerrien eta hegaztien APPak erabiltzea arrainentzako pentsuetan, eta 2017an, berriz, intsektuen APPak arrainentzako pentsuetan.
Araudi berri horrek aintzat hartu du ...
El Comité Científico de la EFSA ha llevado a cabo una revisión de la Guía sobre la Evaluación de Riesgos de Nanomateriales y su impacto en la salud humana y animal, publicada en 2018.
EFSAren Batzorde Zientifikoak berrikusi egin du nanomaterialen arriskuen eta horiek gizakien eta animalien osasunean duten eraginaren ebaluazioari buruzko gida (2018an argitaratua).
Gida horrek bide egituratu bat proposatzen du elikagaietako/pentsuetako nanomaterialen arriskuen ebaluazioa egiteko. Nanomaterialen arriskuen ebaluazioa egiteko eskuragarri dagoen zientzia-ezagutzaren deskribapen orokorra ere egiten du.
Halaber, lagundu egin nahi du, nahiz eta nanomaterial edo nanoforma definizioa ez bete, gida honen arabera ebaluatu beharreko materialak identifikatzen, hau da, partikula mikroskopikoak ...
Pestiziden Hondakinei buruzko FAO/OME Batzorde Mistoak (JMPR) 29 pestizida ebaluatu ditu eta, egindako zenbatespen berrien arabera, hondakinen gehieneko muga berriak gomendatu ditu horietako gehienentzat. Halaber, ikuskatutako saiakuntzetako hondakinen medianaren (STMR) eta hondakinen maila altuenen (HR) balio berriak proposatu ditu, oinarri gisa erabil daitezen pestiziden hondakinekiko elikadura-esposizioa zenbatesteko. Berrikuspen horren ondorioz, HGM berriak proposatu dira honako pestizida hauetarako, zenbait elikadura-matrizetan: Acetamiprid
Bixafen
Clofentezine
Clothianidin
Cyprodinil
Difenoconazole
Ethiprole
Fenbuconazole
Fenhexamid
Fenpicoxamid
Fluopyram
Imazalil
Isoprothiolane Isoxaflutole
Mandipropamid
Methoprene
Methoxyfenozide
Prothioconazole
Pydiflumetofen
Quinoxyfen
Spinetoram
Sulfoxaflor
Tebuconazole
Thiamethoxam
Trifloxystrobin
Trinexapac-ethyl Methion pestizidarentzat, Erreferentziazko Dosi Akutu (ArfD) hau ezarri da: 0,02 mg/gorputz-pisuaren kilo.
Ebaluazio horretan, taula bat ere sartzen da. ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.