Bilaketa emaitza:

Nekazaritzako hondakinen ingurumen-inpaktua

Global Nature Fundazioak eta SIGFITOk «Nekazaritzako hondakinen kudeaketarako gida» bat argitaratu dute. Bertan adierazten dira nekazaritza-ustiategietan sortzen diren hondakinen ingurumen-inpaktuak. Gidaren azken helburua da nekazaritzako hondakinen sorkuntzan eragiten duten agenteak kontzientziatzea hondakinak behar bezala kudeatzearen garrantziari buruz. Horretarako, hasteko, ustiategi batean sor daitezkeen hondakinak identifikatzen dira; eta, ondoren, horiek behar ez bezala kudeatzeak eragin dezakeen ingurumen-arriskua kuantifikatzen da. Hondakin bakoitzak eragindako ingurumen-inpaktua, hori kudeatzeko moduaren arabera, literatura zientifikoan identifikatutako ingurumen-inpaktuen kopuru pilatuaren arabera kalkulatzen da. Ondoko grafikoan ikus daiteke: Gidaren amaierako ondorioetan nekazaritzako hondakinen kudeaketa hobetzeko beharrezko gakoak identifikatzen dira: Metodologia nazional bat, nekazaritzako hondakinen aldizkako kuantifikazioa egitea ahalbidetuko duena; eta informazio hori ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-ustiategiak antolatzeko araudi berria

Argitaratu berri den uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuak, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituenak, indartu egiten ditu abere-osasunaren eta baserrietako biosegurtasunaren arloko betekizunak, eta ingurumen-arloko konpromisoak hartzea eskatzen du, ura, airea eta lurzoruak babestearekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin lotuta. Errege Dekretu berri horrek sakon berrikusten du orain arte haragirako hegazti-sektorerako indarrean zegoen araudia, 2005ekoa baitzen, eta erruteko hegazti-sektorea ere jasotzen du, orain arte ez baitzuen berariazko antolamendu-araurik.   Araudi berri horrek ezartzen dituen berrikuntzen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Ustiategiko albaitariaren figura nahitaez sartu behar da, eta hura arduratuko da animalien osasunarekin eta ongizatearekin lotutako alderdiei buruz aholkatzeaz. Abeletxean kudeaketa-sistema integral bat ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaietako azukreen segurtasunari buruzko ebaluazioa: irizpen-proiektua

EFSAko nutrizioko aditu taldeak amaitutzat jo du elikagaietako azukreen segurtasunari buruzko behin-behineko ebaluazioa, berrikusketa zientifiko sakona egin ondoren Europako bost herrialdek (Danimarka, Finlandia, Islandia, Norvegia eta Suedia) EFSAri eskatu zioten 2010ean eginiko ebaluazioa eguneratzeko eta bibliografia zientifikorik berriena berrikusteko gai honi dagokionez: azukreen kontsumoaren eta askotariko gaixotasunen artean dagoen harremana (obesitatea, 2 motako diabetesa, zenbait gaixotasun kardiobaskular, gota eta hortzetako txantxarra).   EFSAk, 30.000 argitalpen baino gehiago ebaluatu ondoren, amaitutzat jo du bere behin-behineko ebaluazioa, eta zientzia-irizpenaren proiektua azaltzeko liburuxka bat argitaratu du.   Horrez gain, uztailaren 22an jendaurreko kontsulta bat ireki zen (irailaren 30era arte egongo da zabalik), eta EFSAK jendaurreko bilera bat ere ...

Irakurri gehiago

Esne-behietan antibiotikoak zentzuz erabiltzeko gidak

Animalia Osasun Sailetik, URAGAN proiektuaren barruan (“Abeltzaintzan antibiotikoak zentzuz erabiltzea”, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Sailak finantziatuta) eta Euskadiko Mikrobioen aurkako Erresistentzien aurkako Jarduera Programarekin (EAEko RAM) koordinatuta, esne-behien sektorean antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko gomendio-gida batzuk prestatu dituzte. Bi dokumentu dira, bata abeltzainentzat eta bestea sektorean lan egiten duten albaitarientzat. Testu honen amaieran dauden esteken bidez pdf bertsioetara sar zaitezkete. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Entzefalopatia espongiforme transmitigarriak kontrolatzeko erregelamendu berria

Europako Batzordeak 2021/1176 (EB) Erregelamendua argitaratu du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 99/2001 (EE) Erregelamenduaren zenbait eranskin aldatzen dituena entzefalopatia espongiforme transmitigarriei dagokienez. Abuztuaren 8an indarrean jarriko den erregelamendu horren berritasun nagusiak honako hauek dira:   Ahuntz-azienden entzefalopatia espongiforme transmitigarri positiboen kasuak genotipatzeko beharra ezartzen du. Erresuma Batuarekin zerikusia duen hausnarkari txikien adina zehazteko aukera bat indargabetzen du. Dardara atipikoa izanez gero, indargabetu egiten ditu zaintza intentsiboko betebeharrak. Zehaztu gabeko arriskua duen herrialde bateko behi-, ardi- eta ahuntz-azienden produktu eratorrien inportazio-baldintzak bateratzen ditu, behien entzefalopatia espongiformeko arrisku kontrolatua duen herrialde batetik EBra inportatzen diren kasuetarako.   Neurri horiek erlaxatu egiten dituzte 2001etik indarrean dauden entzefalopatia ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Afrikako txerri-izurriaren (ATI) lehengo kasuak Alemaniako etxeko txerrietan

Afrikako txerri-izurrirako (ATI) Alemaniako erreferentziazko laborategi nazionalak, Friedrich-Loeffler-Institut (FLI) laborategiak, uztailaren 15ean baieztatu zituen Afrikako txerri-izurriaren Alemaniako lehenengo kasuak, etxeko txerrietan. Kaltetutako abeltzaintza-ustiategiak Spree-Neiße distrituko ekoizpen-baserri ekologiko bat —txerri bat hil zen bertan—, eta Märkisch-Oderland distrituko ustiategi txiki bat —bi txerrirekin— dira. Baserri ekologikoa kontrol-eremu batean dago, basurdeetan hautemandako Afrikako txerri-izurriaren ondorioz deklaratu zena. Ustiategi txikia, berriz, orain arte Afrikako txerri-izurritik libre zegoen eremu batean dago. Oraindik ez dago argi nola iritsi den gaixotasuna bi ustiategi horietara, baina hipotesia da eremu horietako animalia basatietan hautemandako kasuen bidez izan dela.   Spree-Neiße distrituan hauteman ziren Alemaniako Afrikako txerri-izurriaren lehen kasuak basurdeetan, 2020ko irailean. Ordutik ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

EBn hegazti-gripea zaintzeari buruzko 2020ko urteko txostena

Batzordearen 2005/94 (EB) Zuzentarauak ezartzen du EBko estatu kideek (EK) hegazti-gripearen (HG) zainketa egin behar dutela baserriko hegaztietan eta hegazti basatietan, eta emaitzak agintaritza arduradunari jakinarazi behar dizkiotela. Horretan oinarrituta, estatu kideak, Islandiak, Norvegiak, Suitzak eta Erresuma Batuak urtero ikuskaritza-programak ezartzen dituzte birusaren agerraldiak monitorizatzeko. Bildutako datuetan oinarrituta, EFSAk 2020rako txostena argitaratu du. Mota horretako bigarren txostena da, eta estatu kideek zuzenean EFSAri bidalitako datuekin egin da. Hauek dira txostenaren ondorio nagusiak: Guztira, 24.768 hegazti-establezimendutan (HE) egin ziren laginak, eta horietatik 46 seropositiboak izan ziren birusaren H5 anduiarentzat eta zazpi H7 anduiarentzat. HE seropositiboak hauteman ziren bederatzi estatu kidetan (Belgika, Danimarka, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Animalien elikadurarako estrategiak, antimikrobianoen erabilera murrizteko

FAOren argitalpen hau, batez ere, elikadura-jarraibide onen deskribapenean oinarritzen da, antibiotikoen erabilera erlatiboki altua den trantsizio-aldi kritikoetan osasun-arazo enterikoak murrizteko bide gisa. Oro har, planteatutako neurrien xedea honako hau da: ingurumenean infekzioen presioa murriztea eta animaliek gaixotasunekiko duten erresistentzia eta erresilentzia handitzea, estresa murriztea (bai jatorri etologikokoa, bai ingurumen-jatorrikoa), ondo araututako txertatze-eskemak ezartzea, eta, azkenik, osasuna sustatzen duten dietak eratzea, gaixotasunekiko erresistentzia sortzeko. Dietak formulatzeko eta elikagaiak eta edateko ura maneiatzeko erakutsi diren tresna nagusiak txerri-aziendari, etxeko hegaztiei eta hausnarkariei zuzenduta daude. Animalien osasuna sustatzeko elikadura funtzionala da animalia‑ekoizpenean antimikrobianoen beharra murrizteko eskuragarri dauden tresnetako bat. Argitalpenaren egileek aurreikusten dute antibiotikoen kontsumoa % 67 ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Polialkoholen erabilera balio energetiko txikiko gozogintzako produktu jakin batzuetan

Batzordearen 2021eko uztailaren 16ko 2021/1175 (EB) Erregelamendua  argitaratu da, zeinaren bidez 1333/2008 (EB) Erregelamenduaren II. eranskina aldatzen den polialkoholen erabilerari dagokionez, balio energetiko txikiko gozogintzako produktu jakin batzuetan.   2018ko abenduan, baimena eskatu zen polialkoholak edulkoratzaile gisa erabiltzeko balio energetiko txikiko gozogintzako produktu gogorretan (gozokiak eta piruletak); gozogintzako produktu bigunetan (mastekatzeko gozokiak, gominolak eta azukrezko/malba zurizko produktu harroak); erregaliz, turroia eta mazapanetan; eztarria freskatzeko pastilla freskagarrietan; eta arnasa freskatzeko pastilla txikietan.   Polialkoholak edulkoratzaile hipokalorikoak dira, gozogintzako produktu jakin batzuetan azukre kalorikoak partzialki edo osorik ordezteko erabil daitezkeenak, eta horien erabilera mugatua onargarritzat jotzen da haien ekintza laxantea kontuan hartzen bada.   1333/2008 (EB) Erregelamenduak  ez ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Ur gezatako akuikulturaren egoera Europar Batasunean

Arrantzako eta Akuikulturako Produktuen Merkatuaren Europako Behatokiak (EUMOFA) txosten bat argitaratu du, eta bertan ondorioztatzen da oraindik ere potentzial handia dagoela Europako ur gezatako akuikulturaren elikagaien segurtasuna hobetzeko eta haren ekoizpen jasangarriaren hazkuntzarako. Azterlanak ur gezatako akuikulturaren espezifikotasunak eta Europako merkatuan duen hedapena biltzen ditu. Halaber, berrikuntzarako potentziala eta joerak identifikatzen ditu, eta amaierako produktuei balioa eransteko ekimenak ere zehazten dira bertan. Gaur egun, ur gezatako akuikulturak EBren akuikulturaren bolumen osoaren % 20 hartzen du bakarrik, eta hazitako espezie nagusiak hauek dira: amuarrain ostadarra (% 60) eta zamo arrunta (% 23). Sektorearen hazkuntzarako potentziala ekoizpena modu jasangarrian eta soluzio berritzaileen bidez areagotzeko gaitasunera lotuta dago.   Hauek ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago