Bilaketa emaitza:

Europako Batzordearen auditoretzen programazioa 2021eko bigarren seihilekorako

Europako Batzordeko Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DGSANTE) Osasun eta Elikagai Auditoretzen 2021eko bigarren seihilekorako lan-programa argitaratu du, eta 2021‑2025 aldirako aurrez zehaztutako lan-plana berriro programatu du. Atxikitako dokumentuan estatu kideetako, herrialde hautagaietako eta hirugarren herrialdeetako hurrengo seihilekorako programazioa jasotzen da, honako arlo hauetako Europako legedia betetzen dela zaintzeko xedearekin: elikagaien eta pentsuen segurtasuna, animalien osasuna, animalien ongizatea, landareen osasuna eta giza osasunaren kalitatea eta babesa elikadurari dagokionez.   Zehazki, datorren seihilekoan, Europako Batzordeko auditoreek Espainia bisitatuko dute, honako helburu hauekin: Animalien ongizatea oilo erruleen baserrietan (2021-7248) Landare-izurrien agerraldien kontrola: Xylella fastidiosa (2021-7282) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Erle eta polinizatzaileei buruzko Europako informazio-plataforma berria

EBko Erleen Elkarteak (EUBP) datu-plataforma berri bat aurkeztu du. Bertan bildu eta ikusgarri jarriko dira erleekin eta beste polinizatzaile batzuekin lotutako Europako datu harmonizatuak. Tresna horrek ezinbesteko rola izango du erleen eta intsektu polinizatzaileen osasuna babesteko ahaleginetan. Etorkizuneko helburua da, plataformatik abiatuta, erleen osasunaren eta erlezaintzaren alorreko interesdun guztien artean bildu eta partekatutako informazio, ezagutza eta datu guztiak jasoko dituen zentro bat sortzea.   Tresna berritzaile hori BeeLife Erlezaintzako Europako Koordinakundeak garatu du, EFSAren babes eta finantzazioarekin, baita hauen guztien lankidetzarekin ere: erlezaintza- eta nekazaritza-elkarteak, Europako agentziak, zientzialari eta akademikoak, laborantzak babesteko industriako ordezkariak, albaitaritza-elkarteak, GKEak eta beste interesdun batzuk.   Azkenean, gauzatutako lanaren emaitza ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Tuberkulosiarekiko sentikorrak diren espezieetan esne gordina saltzeko kontsiderazioak

AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu zuen duela gutxi esne gordina eta esne gordinaz eginiko esnekiak ekoitzi eta merkaturatzeari buruz, eta ohar horren bidez ezartzen dira behien tuberkulosiarekiko espezie sentikorrei dagokienez aintzat hartu beharreko gutxieneko eskakizunak. Agentziak, OIEren Lurreko Animalientzako Osasun Kodean (2017) eta EFSAren Iritzian (2017) oinarrituta, argitu egin du honako hauek direla 853/2004 Erregelamendua aplikatzeari dagokionez libre gisa adierazita ez dauden eskualdeetan edo probintzietan tuberkulosiarekiko sentikorrak diren espezieak: ahuntzak, kamelidoak eta zerbidoak. Halaber, ardiak ere espezie sentikorrak izango dira behietan eta/edo ahuntzetan gaixotasuna konfirmatu den talde baten parte badira, eta, betiere, haiekiko elkarbizitza estua badute. Gaur egun, ahuntz-taldeei diagnostiko-proba ofizialak egiten ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

“Eztia abaraskan” eta “abaraska zatiak dituen eztia” ekoiztean aintzat hartzekoak

AESANek duela gutxi argitaratu du interpretazio‑ohar bat, "eztia abaraskan" eta "abaraska‑zatiak dituen eztia" ekoizteari dagokionez. Horiek eztiaren gaineko kalitate‑araua onartzen duen abuztuaren 1eko 1049/2003 Errege Dekretuan jasotzen dira. Ohar horretan agentziak adierazitakoaren arabera, eztiaren ekoizpen‑mota horretan aintzat hartu behar da abaraskak egiteko argizariaren jatorria. Erlezaintzan oso ohikoa da abaraskek osatzen dituzten argizari‑orriak erabiltzea, eta horietan erleek euren gelaxkak egiten dituzte. Denboraldi bakoitzean, abaraskaren zati bat urtu egiten da orri berriak egiteko. Hori erlezainak berak egin dezake edo establezimendu batera igorri, han egin dezaten. Kalkulatzen da erlezainak berak egiten duen urteko berritze hori (% 20 inguru) zati zaharrenari dagokiola, hau da, pestiziden hondakin eta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunaren arloko Laborategien aplikazioa egoki erabiltzeko gida (RELSA)

AESANek  gida bat argitaratu du Elikagaien Segurtasunaren arloko Laborategien Espainiako Sarearen (RELSA) datu-baseko informazioaren inguruko alderdi kontzeptualak argitzeko. Sare horren helburua da kontrol ofizialerako analisi-metodoen eta saiakuntza-laborategien egiaztapena partekatu eta sustatzea. Laborategi publiko eta pribatuek osatzen dute, elikakateko kontrol ofizialeko lanetan parte hartzen dutenak, agintaritza eskudunen agindupean.   Elikaduraren Zentro Nazionalak (CNA) koordinatzen du sarea, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziako bi laborategietako batek; izan ere, laborategi horrek garatu eta funtzionamenduan jarri zuen RELSA aplikazio informatikoa 2015eko ekainean.   Gidaren bidez, CNAk laborategien eta kontrol ofizialeko agintaritza eskudunen eskutik maizen jasotako galderei erantzuten zaie, eta azken urteetan errore-iturritzat hauteman diren alderdi nagusiak ere biltzen ditu. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Abereen osasuna Espainian: Niloko mendebaldeko sukarraren eta mihi urdinaren gaitzaren kasuak

Algeteko Albaitaritza Laborategi Nagusiak (LCV) baietsi egin du aurtengo FVNOaren emaitza serologiko positiboa. Tarifako (Cádiz) ekido zentinela batean antzeman da. FVNOa Niloko mendebaldeko birusaren (VNO) andui jakin batzuek eragiten duten gaixotasun birikoa da, mundu osoan agertzen dena. Batik bat Culex generoko eltxoen ziztadaren bidez transmititzen da, eta eltxoa-hegaztia-eltxoa transmisio‑zikloaren ondorioz mantentzen da. Hegazti migratzaileek rol garrantzitsua betetzen dute euren ibilbideetan birusa mantentzeko eta hedatzeko; izan ere, gaixotasunaren gordailutzat hartzen dira eta birusa mantentzen dute zenbaitetan inolako sintomarik izan gabe. Gizakiak eta ekidoak birusaren azken ostalaritzat hartzen dira; hortaz, ez dute gaixotasuna transmititzen. FNOari buruzko informazio gehiago:  Gaixotasun fitxa: Mendebaldeko Niloko sukarra gaixotasuna (West Nile ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Atun izoztuaren ekoizpen-katearen kontrol ofizialerako orientabideak

EBren Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarren Sistemak (RASFF) histaminak eraginda egindako jakinarazpen kopuruak gora egin duenez,  baita atun fresko desizoztuen bizkarrei buruzko iruzur-sarearen espedienteak ere, operadore nazionalak inplikatuta daudela, Europako Batzordeari gonbita egin zitzaion bisita bat eta ondoren bilera bat egin zezan. Bilera horren ostean, adierazi zen -18 ºC-tik gorako tenperaturan gatzunetan izoztutako hainbat atun-lote nahita bideratzen zirela fresko gisa saltzeko, kontserbak ekoizteko erabili beharrean, eta horixe da, hain zuzen ere,  baimendutako erabilera bakarra. Gainera, egiaztatu zen atun-bizkarretan kolorea aldatu egiten zela nahita, gehigarri-dosi altuak erabilita, batik bat antioxidatzaileak. Espainiak konpromisoa hartu zuen legez kanpoko praktika horiek berehala geldiarazteko neurriak hartzeko.   Bisitaren ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Antimikrobianoen kontsumoari eta mikrobioen aurkako erresistentziari buruzko Europako txostena – JIACRA

EFSAk, ECDCk eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) baterako txosten zientifiko bat argitaratu dute, mikrobioen aurkako agenteen kontsumoari buruzko datuak eta kontsumo horrek gizakien zein elikagaietarako animalien bakterioetan mikrobioen aurkako erresistentziak (RAM) agertzearekin duen lotura azaltzeko. Txosten hori Europako hirugarren txostena izango litzateke, agentzien arteko lankidetzaren emaitza da. Bi eremuetako datuen analisi integratua erabili dute: gizakiarena eta animaliarena (JIACRA). RAMak osasun publikoko arazo larria dira mundu mailan, eta karga ekonomiko handia dute. Arazo horren aurkako borroka “One Health” estrategiaren barruan sartzen da. Europan, aztertu den 2016-2018 aldian, antimikrobianoen kontsumoa txikiagoa izan da elikagaien ekoizpenean gizakietan baino. JIACRA ikasketak hasi zirenetik egoera hau gertatzen den ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikadura-sistema iraunkorraren iparrorratza

Elikadura-sistemetan jarduketak diseinatzeko orduan aintzat hartu behar dira elkar lotuta dauden lau gizarte-helburu: dieta osasungarriak, ingurumena, ekonomia eta gizarte-justizia. Zientzialarien diziplina anitzeko talde batek neurketa-esparru bat garatu du, iparrorratz baten itxurakoa, eta horren helburua da elikadura-iraunkortasunaren arloko agenteei erabakiak hartzen laguntzea. Iraunkortasunaren iparrorratzari esker, lehentasunak ezartzen lagunduko da, eta, aldi berean, politikak ezartzean zer galdu eta irabaziko den eta zer aldaketa den desiragarriena eta bidezkoena ebaluatuko da. Ardatz nagusian elikadura-sistemetan desiragarriak diren gizarte-helburu unibertsalen emaitzak ageri dira: Guztiontzako dieta osasungarriak, egokiak eta seguruak. Planeta garbi eta osasuntsua. Ekonomiaren ikuspegitik guztien ongizatea sustatzen duten elikadura-sistema oparoak. Bidezko elikadura-sistema etiko eta zuzenak. Helburu bakoitzak lau ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez kutsatutako gaixotasunen karga zenbatesteko OMEren gida

OMEk gida bat argitaratu du, elikagaien bidez transmititu ohi diren agente mikrobiologikoek eragindako gaixotasunen kargari buruzko txostenak planifikatzeko, ezartzeko eta aurkezteko. Gida horren bidez, OMEk hainbat herrialdetan erabiltzen diren metodologien harmonizazioa sustatu nahi du, elikadura-transmisioaren gaixotze-tasa zenbatesteko. Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen gaixotze-tasaren zenbatespena funtsezko elementua da elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunek dakartzaten arriskuak sailkatzeko eta lehentasunak ezartzeko, arriskuen kudeaketaren esparruan herritarren osasun publikoan duten eragin orokorraren arabera. Azterketa horiei esker, herrialdeek beren baliabideak modu eraginkorragoan bideratu ditzakete prebentzio-, esku-hartze eta kontrol-neurrietara. Elikagaien ondoriozko arrisku jakin batzuei dagokien gaixotze-tasa balioestea. Zenbatespenak sistematikoki eguneratzeko eta joerak ebaluatzeko esparru bat prestatzea. Elikagaien segurtasunaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago