MAPAren Estatuko elikagaien kontsumoari buruzko txostenean ageri diren datuen arabera, 2020an 774,29 kilo/litro elikagai eta edari kontsumitu ziren batez beste, aintzat hartuta etxeko eta etxetik kanpoko kontsumoa (2019an baino % 2,1 gehiago). Elikagaien eta edarien bolumen osoaren % 91,7 etxean kontsumitu zen
Familiek 2020an elikaduran egindako guztizko gastua (€) 14,2 puntu (%) igo zen aurreko urtearekin alderatuta.Kontsumitzaile bakoitzak etxean 689,52 kilo edo litroko batez besteko ingestioa egin zuen, iaz baino ia 68 kg gehiago.
Pandemia hasi zen urtean gehiago kontsumitu zen etxean (% 9,3 gehiagotan). Fenomeno horrek lotura estua du murrizketekin, edukiera-mugekin, mugikortasunaren egoerarekin edo kutsatzeko beldurrarekin, neurri txikiagoan joan baitira etxetik kanpo bazkaltzera edo ...
Europako Parlamentuko diputatuek ebazpen bat onetsi dute Europar Batasun osoan 2027rako kaioletan hazteari uzteko. Ebazpen horrek 2018an Batzordean erregistratu zen “End the cage age” herritarren legegintzako ekimenari erantzuten dio. Ekimen horren bidez milioi bat sinadura baino gehiago bildu ziren 18 estatu kidetan; izan ere, une honetan herritarrek gero eta gehiago aztertzen dute abeltzaintza intentsiboa eta EBri aldaketa gehiago egiteko eskatzen diote.
Testua gehiengoz onetsi zuen ganberak, eta testu horretan Batzordeari eskatzen zaio gara dezala legeria bat kaiolak erabiltzeari apurka‑apurka uzteko. Prozesu horrek aldi iragankor bat izango du eta ebaluazio zientifikoetan oinarritzen da.
Hainbat estatu kidetan sistema alternatiboak aplikatzen ari dira, arrakastaz, baina Europako ...
EFSAk zientzia-irizpen bat argitaratu berri du, eta, bertan, elikakatean mikrobioen erresistentziaren (RAM) garapen eta hedapenean ingurumenak duen eginkizuna aztertzen du lehenengo aldiz. Irizpen horretan, ingurumen-iturriak eta RAMen transmisio-bideak identifikatu dira, baita osasun publikorako lehentasun handieneko bakterio eta gene erresistenteak ere. Halaber, RAMak garatzeko eta hedatzeko arriskua arintzeko estrategiak ebaluatu dira. Horiez gain, arlo horretan dauden ikerketa-premia nagusiak identifikatu dira.
Txosten hori egiteko, EFSAren Arrisku Biologikoen Taldeak (BIOHAZ) landare-, animalia- eta akuikultura-jatorriko elikagaien ekoizpen-inguruneak aztertu ditu, eta, horretarako, egungo literatura zientifikoan, Europan egindako ebaluazio zientifikoan, Europako legedian eta haren ezagutzan oinarritu da. Sektore bakoitzerako, elikagaien ekoizpen-inguruneak definitu dira eta diagramak garatu dira. Diagrama ...
I+B-n hamar eurotik lau baino gehiago inbertituko dira (5.800 milioi euro inguru guztira), Europako Itun Berdea babesteko; halaber, EBren konpromisoa da 2050erako EB klima‑neutraltasuna lortu duen lehen kontinentea bihurtzea. Joan den ekainaren 15ean Batzordeak Horizon Europeren 2021-2022 aldirako lan-programa nagusia onetsi zuen, non helburu eta alor tematiko espezifikoak deskribatzen diren. Guztira 14.700 milioi euroko finantzaketa jasoko dute deialdien bitartez, eta aurkezteko epea ekainaren 22an irekiko da.
Inbertsio horiek trantsizio ekologiko eta digitala azkartzen lagunduko dute, eta koronabirusaren pandemiaren susperraldi iraunkorra ematea eta etorkizuneko krisiei begira EBren erresilientzia areagotzea ahalbidetuko dute. Horrez gain, Europako ikertzaileen komunitatea babestuko dute beken, prestakuntzen eta trukeen bidez, ...
FAOk eta OMEk arrisku mikrobiologikoen ebaluazioari buruz lehendik zeuden dokumentuak finkatu eta eguneratu dituzte; zehazki, arrisku biologikoak ebaluatzeko printzipioekin eta metodoekin lotutako jardunbide egokiak eta azken hamarkadako garapen berriak txertatu dituzte. Berriki argitaratu den lan hori FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioari buruzko Adituen Baterako Batzordeak egin du (JEMRA) eta ondoren parekoen ebaluazioa eta jendaurreko kontsulta egin dira.
Gida hori arriskuen ebaluazioaz arduratzen den komunitate zientifikoari zuzenduta dago, baita arriskuen kudeaketarekin eta komunikazioarekin lotutako erabakiak hartzen dituzten pertsonei ere. Dokumentu horrek arriskuen ebaluazioari buruzko orientazio praktikoa eskaintzen du, behar bezala egituratuta, eta arriskuaren ebaluazioaren lau osagaiak ditu ardatz: arriskuak identifikatzea, egon daitezkeen arriskuen ezaugarriak ...
EFSAk EBk eskatutako txosten-multzoko laugarren txostena argitaratu berri du. Horren bidez, sukar aftosoaren aurka aplikatutako kontrol-neurrien eraginkortasuna ebaluatu du. Txosten-multzoko aurreko beste 3 txostenetan erabilitako analisi-metodologia berbera erabili dute. Txosten horien bidez A zerrendako gaixotasunak aztertu dituzte, bat etorriz animalia-gaixotasun transmitigarriei buruzko 2016/429 Erregelamenduarekin (EB).
Kontrol-neurri horiek ebaluatzeko zenbait agertoki diseinatu ziren, eta ebaluazioa hasi aurretik adostuta utzi zituzten. Berrikuspena kontrol-neurrien alderdi hauetan oinarritzen da: Gaixotasuna detektatzeko laginketa-prozedura klinikoak eta laborategikoak; laginketa-prozedura espezifikoak behar dira agertoki bakoitzerako.
Baieztatutako agerraldietako zein agerraldi susmagarrietako eremuetako jarraipen-aldia.
Mugatutako eremuen tamaina. Hona hemen ondorioak: 21 eguneko jarraipen-aldia eraginkortzat jo zen. Era berean, eraginkortzat jo zen neurri murriztaileak ...
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziako (AESAN) Batzorde Zientifikoak txosten zientifiko bat argitaratu du klima-aldaketaren efektuek elikagaietan dauden mikotoxinengan izan dezaketen eraginari buruz. Azken bi hamarkadetan, agerian geratu da elikagaietan dauden mikotoxinen prebalentzian dagoen goranzko joera. Joera hori, besteak beste, klima-aldaketaren ondorio izan daiteke. Hala ere, ezin dugu bazter utzi monitorizazio-sistemen orokortzea eta analisi-teknika aurreratuen agerpena, horiek ere goranzko joera horri eragin baitiote. Europako hegoaldean areagotze argia espero da aflatoxinen intzidentzian artoari dagokionez, tradizioz klima tropikalei lotuta zeudenak, baita zereal horretako fumonisinen arazoa okertzea ere.
Arriskuaren identifikazioa Identifikatutako lehenengo mikotoxina aflatoxina (AF) izan zen, 1961ean. Ordutik hona 400 bat mikotoxina ezagutu ditugu. Aspergillus, Fusarium ...
AESANeko Batzorde Zientifikoak hiltegiko albaitaritza-zerbitzuentzako gida bat berrikusi du, ohiko post mortem azterketaz gain prozedura osagarriak egin behar diren kasuetarako. AESANek, autonomia-erkidegoekin batera, gida bat sortu zuen duela gutxi, post mortem azterketan zehar prozedura osagarriak behar dituzten kasuak biltzeko. Prozedura horiek 2019/627 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritako irizpideetan oinarrituta daude, zeinaren bidez giza kontsumorako animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak egiteko xedapen praktiko bateratuak ezartzen diren.
Erregelamendu horrek aintzat hartu ditu EFSAren irizpenak, zeinetan gomendatzen den, ahal den neurrian, haztapen- eta ebakitze-prozedurak sistematikoki egin daitezela saihestea, hildako animalien post mortem azterketan zehar, mikrobioen hedatzea eta kontaminazio gurutzatua murrizteko.
Hala eta guztiz ere, erregelamenduak aipatzen du kasu ...
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, elikadura osasungarrirako ekimenen esparruan, zenbait fitxa didaktiko argitaratu ditu, oso txikitatik elikadura osasungarria sustatzeko.
Elikatzeko modua faktore erabakigarria da osasunerako. Haurtzarotik eta nerabezarotik finkatzen dira elikadura-ohiturak; horregatik, interesgarria da etapa horietan ezagutza sortzen hastea, etorkizunean aukera osasungarriak lehenesteko.
Fitxa didaktikoak hezkuntza-ingurunean (irakasleak, begiraleak, guraso-elkarteak) edo etxean modu erraz eta gidatuan erabiltzeko prestatu dira.
Jarduera-fitxa bakoitzak honako hauek deskribatzen ditu:
zein adin, maila eta ikasgaitan erabil daitekeen egokien,
fitxa garatzeko moduaren deskripzioa,
behar den denbora edo erabilera-maiztasuna,
non aplikatzea espero den (ikasgela, jangela, etxea ...
2021eko lehenengo lauhilekoan, animalien elikagaiekin lotutako 72 jakinarazpen egin dira; horietatik 7 alertak izan dira, 61 informazio-jakinarazpenak, 3 mugan egin diren ukapenak eta 1 albistea.
Egindako kontrol motari dagokionez, 34 pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek igorri dituzte; 28 industriaren beraren autokontroletan detektatu dira, 5 kontsumitzaileen kexak izan dira, 4 Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) igorri dituzte, eta 1 komunikabideen jarraipenak eragin du.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 48; etxeko animalientzako pentsu eta produktuei % 25; kontsumorako animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 17; eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 10.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: sojarekin egindako produktuak (6), ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.