Bilaketa emaitza:

Etiketa gaztelaniaz ez duten elikagaiak berretiketatzea

Askotan, elikagai asko gaztelaniaz ez dagoen etiketarekin merkaturatzen dira, eta, beste askotan, berriz, gaztelaniazko itzulpena badute ere, ez dakigu zein den horren arduraduna eta eman den elikadura-informazioa osorik dagoen.   Horregatik, AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan gaiari lotutako legedi osoa errepasatu eta kontuan hartu beharreko artikuluak eta apartatuak aipatzen dira.   Honako hau da bertan jasotako legedia:   178/2002 (EE) Erregelamendua, elikagaiei buruzko legediaren printzipio orokorrak ezartzen dituena. 1169/2011 (EB) Erregelamendua, kontsumitzaileari ematen zaion elikadura-informazioari buruzkoa 1945/1983 Errege Dekretua, kontsumitzailearen defentsaren eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren arloko arau-hausteak eta zehapenak arautzen dituena. 28/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzkoa.   Honako hauek dira ondorioak:   1169/2011 (EB) ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Burdinaren gehieneko ahorakin onargarriari buruzko zientzia-irizpena

EFSAren Nutrizio, Elikagai Berri eta Elikagai Alergenoen Panelak (NDA) Burdinaren ahorakin-maila seguruei buruzko zientzia-irizpena argitaratu du. Panelak bibliografia-berrikuspen sistematikoa egin zuen burdinaren ahorakin altuei eta gaixotasun kronikoei, urdail-hesteetako aurkako eraginei eta haurtzaroan, lehen haurtzaroan eta haurdunaldian burdinaren osagarriak erabiltzearen aurkako eraginei buruzko ebidentzia identifikatzeko. Berrikuspen horren ondorioek argi utzi zuten burdinaren kontzentrazio altuek toxikotasuna sortzen dutela hainbat organotan, baina ezin zen gehieneko mugarik ezarri. Burdinaren gehiegizko ahorakinak, epe luzeetan egiten bada, aurkako eraginak izan ditzake osasunarengan, batez ere gibelean. Dosi handietan burdinaren osagarriak hartzeak ere aurkako eraginak sor ditzake digestio-hodian. Dosi-eragina harremana ezartzea lortu zen adierazle bakarra “gorozki beltzak” izan ziren; horiek ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gaixotasun zoonotikoen egoerari buruzko txosten berri bat

MAPAk duela gutxi txosten bat argitaratu du, eta, bertan, estatu eta Europa mailan jatorri zoonotikoko gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruzko informazio deigarriena jaso du. Osasun publikoan eragin nabarmenena duten zoonosien egoera epidemiologikoaren etengabeko jarraipena egiteko eta prebentzio-neurrien eraginkortasuna baloratzeko, EFSAk eta ECDCk, Europako Batzordearen aginduz, herrialde kide bakoitzeko emaitzak jaso eta aztertu dituzte, “One Health Zoonosiaren urteko txostena” egiteko. Jarraian, alderdi nabarmenetako batzuk azpimarratu ditugu: Campilobacteriosia: EBn gehien jakinarazten den elikadura-zoonosia da. Gizentzeko oilasko eta indioilarretan bakterioa detektatu da ehuneko nabarmenetan (% 79,5 gizentzeko indioilarretan eta % 61,0, berriz, oilaskoetan). Salmonellosia: EBko pertsonen artean bigarren infekzio gastrointestinal ohikoena izaten jarraitzen du. Salmonella spp. prebalentzia-ehuneko altuenak gizentzeko indioilarrenak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren WIKI-ELIKAren azken eguneratzea

ELIKAk (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa) UPV/EHUrekin batera egindako WIKI honen eguneratze berrienean 100 termino berri gehitu dira jada existitzen ziren 1.000 terminoei. Wiki ELIKAk -Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren terminoen hiztegia- UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko nutrizio, dietetika eta bromatologiako 20 adituren laguntza jaso du, baita Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa – ELIKAren langile teknikoena ere. Diziplina anitzeko talde horrek Nutrizioko hainbat termino berri eman ditu, mirarizko dieta berrien definizioetatik hasi, hala nola “SirtFood” edo “Whole30” dietak, eta Elikadura Jasangarriarekin lotutako terminoetaraino, hala nola “Zirkuitu laburreko salmenta” edo “0 km-ko produktua”. Hiztegi-Wikia kontsumitzaileei, Dietetika-Nutrizioko zein Elikagaien Segurtasunarekin lotutako beste diziplina ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien xahuketa murrizteko Europako deialdiak abiaraztea

Europako Batzordearen Osasun eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi du elikagaien xahuketa murriztea xede duten proiektuentzako deialdiak abiaraziko dituela. Deialdia elikakatean interesa duten eragile guztientzat da, eta eskabideak aurkezteko azken eguna irailaren 25a izango da. Merkatu Bakarreko Programako laguntza horiek Europako Batzordeak kudeatzen ditu, Osasunaren eta Arlo Digitalaren Europako Agentzia Exekutiboarekin (HaDEA) lankidetzan. Deialdiaren helburua da kontsumitzaileen artean, etxean zein etxetik kanpo, elikagaien xahuketa prebenitu eta murrizteko ekintzak garatu nahi dituzten eragileei laguntzea. Besteak beste, honako hauek dira ekintza horiek: Kontsumitzaileen portaera aldatzeko esku-hartzeak egitea. Hezkuntza eta prestakuntza eskaintzea. Elikagaien xahuketa monitorizatzeko programak eta tresnak gauzatzea. Kontzientziazio-kanpainak eta komunikazio-materialak egitea. Azterlanak egitea, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

ECDCren esparru berria gaixotasun transmitigarriak prebenitzeko

ECDCk gizarte-zientziak eta portaera-zientziak barne hartzen dituen esparru berri bat argitaratu du gaixotasunak prebenitzeko. Halaber, helburua da sistema sanitarioak indartzea eta parekatzea, gizabanakoei bideratutako ikuspuntuaren bidez, eta arrisku sozioekonomikoko faktoreetan arreta jarriz. Esparru berri horri esker, osasun publikoko politikak eta programak gizabanakoentzako eta komunitateentzako onargarriagoak eta irisgarriagoak izatea aurreikusten da, eta, horren bidez, eraginkortasuna optimizatuko da. Gaixotasun infekziosoen prebentzioa indartzeko, bereziki COVID-19aren larrialdiaren ondoren, paradigma aldatu behar da, bai eta aurreko estrategiak hobetu ere. Horregatik, ECDCren prebentzio-esparru berriak gaixotasun infekziosoen prebentziorako ikuspegi tradizionala zabaldu eta birplanteatzen du. Orain arte batez ere epidemiologia medikoan eta mikrobiologian oinarritzen bazen ere, egun gizarte-zientziak eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

ONTZI jardunaldiaren ondorioak: Jardunbide egokiak eta gakoak elikagaien ontzi eta bilgarrien kudeaketan

Ekitaldia Gipuzkoako Ganberan egin da, eta aukera eman digu erreferentziazko enpresen estrategiak ezagutzeko. Estrategia horiek elikatze-kateak dituen erronkei erantzuten ari dira, ontzi jasangarriagoak, seguruagoak eta kontsumitzaileentzat erakargarriagoak lortzeko bidean. Sarreran, Arantza Madariagak, ELIKA Fundazioko zuzendariak, ospatu du ontzi komunitateak dagoeneko 380 kide baino gehiago dituela 2023ko urrian merkaturatu zenetik, eta nabarmendu du garrantzitsua dela sarean lan egitea, lankidetzatik abiatuta, ontzi mota berrietarako trantsizioa errazteko. Ondoren, hiru mahai-inguru egin dira, eta bertan luxuzko hizlari talde batek elikaduraren packagingaren ikuspegia katearen ikuspuntu guztietatik eskaintzeko aukera eman digu. Amaia Ortiz de Elguea (Uvesco S.A.), Cristina Cantero (Kaiku Corporación Alimentaria), Daniel del Olmo Rovidarcht (Natra) eta ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

OMErentzat lehentasunezkoak diren bakterio-patogenoak

OMEk osasun publikorako garrantzitsuak diren lehentasunezko bakterio-patogenoen zerrenda berria argitaratu du, mikrobioen aurkako erresistentzia prebenitu eta kontrolatzeko ikerketa, garapena eta estrategiak bideratzeko. Zerrenda horretan, antibiotikoekiko erresistenteak diren 15 familiatako 24 bakterio patogeno daude, hiru kategoriatan sailkatuta (kritikoa, altua eta ertaina) lehentasunak errazago ezartzeko. Zerrenda berri horrek antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterio-patogenoen lehenespena eguneratu eta hobetzen du antibiotikoekiko erresistentziaren erronka aldakorrei heltzeko. Horrek, antibiotiko berrien eta erresistentzia-joera berrien I+G gauzatzeko tresna erabilgarri bihurtzen du; izan ere, nazioarteko koordinazioa sustatu eta berrikuntza bultzatzen du. Zerrenda hori tresna gisa erabil dadin mundu osoan, osasun publikoaren ikuspegi integrala izan behar dugu mikrobioen aurkako erresistentziari aurre egin eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Espainian hegazti-gripea kontrolatzeko neurriak ebaluatzeko Europako Auditoretza

Europako Batzordearen Osasunaren eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2023ko maiatzaren 3tik 16ra egindako auditoretzaren amaierako txostena argitaratu du, Espainian 2021/22 eta 2022/23 denboraldietan eskortako hegaztietan egondako agerraldietan patogenotasun handiko hegazti-gripea kontrolatzeko neurriak nola aplikatu ziren ebaluatzeko.  Txostenak gaixotasunaren agerraldien kudeaketaren indarguneak eta ahulguneak azpimarratzen ditu, eta, halaber, hautemandako gabeziak jorratzeko gomendioak ematen ditu. Txostenaren arabera, agintari eskudunek eraginkortasunez identifikatu zituzten eremu eta aldi arriskutsuak, arrisku-faktore egokiak kontuan hartuz. Horrekin batera, atzerriko agerraldien jarraipena egin zen, eta, horri esker, arrisku handiagoko aldietan prebentzio‑neurri espezifikoak aplikatu ziren.   Herrialdearen laborategi-gaitasun sendoak, taldeen eta agintari eskudunen arteko komunikazio eraginkorrak eta agintariek kontrolerako neurri egokiak aplikatzeak eragin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritzako sendagaiei buruzko informazio-dokumentua

MAPAk dokumentu bat argitaratu berri du, eta bertan albaitaritzako sendagaien banaketari, preskripzioari, salmentari eta erabilerari aplikatu beharreko araudiari buruzko galdera eta erantzun ohikoenak bildu ditu. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/6 (EB) Erregelamendua (2018ko abenduaren 11koa, albaitaritzako sendagaiei buruzkoa) zein 666/2023 Errege Dekretua (uztailaren 18koa, sendagaien banaketa, salmenta eta erabilera arautzen dituena) argitaratzeak zalantza ugari sortu ditu albaitarien artean haien aplikazioari buruz. Horren arrazoia da, Estatuko arauaren kasuan, Europako Erregelamenduak jasotzen ez zituen betekizun berriak sartu direla eta estatu kideei jarduteko tartea ematen diela; hala, araudi nazionala egungo beharretara egokitu da, eta, horregatik, zaharkituak geratu diren maila bereko hiru arau baliogabetu behar izan ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago