Bilaketa emaitza:

Elikagaien Segurtasun Arloko Ikerketa Transferitzako VIII. Jardunaldiaren emaitzak

175 pertsonak hartu zuten parte apirilaren 21ean Leartiker-en egin zen Elikagaien Segurtasun Arloko Ikerketa Emaitzak Transferitzeko VIII. Jardunaldian. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, elikaduraren balio-kateko eragileak, zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileak eta administrazioetako teknikariak egon ziren. Ekitaldiaren anfitrioi-lanak egin zituen erakundeko hizlariek 2020an zehar elikagaien segurtasunaren arloan gauzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak aurkeztu zituzten. Emaitza horiek oinarri gisa erabiliko dira elikadurarekin lotutako arriskuak murriztea eta prebenitzea xede duen aholkularitza zientifikoa areagotzeko. Jardunaldian askotariko gaiak landu ziren: gaztekin lotutako elikagaien segurtasuna, infekzio bakterianoak kontrolatzeko teknika genomikoak, patogenoak ezabatzeko sukaldaritza-tratamenduak, Q sukarra, antibiotikoekiko erresistentziak, elikadura-osagarrien arriskuak eta onurak, ontzi jasangarrien fabrikazioa, eta abar. ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Vitoria-Gasteizko ostalaritzan elikagaien xahuketa murrizteko kanpaina

Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirola eta Osasuna Sailaren Osasun Publikoaren Zerbitzuko Osasungarritasun eta Kontsumo Atalak argitara eman ditu hiriko ostalaritza sektorean elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko egindako sentsibilizazio-kanpainaren ebaluazioari buruzko emaitzak. Azterlana egiteko, ostalaritza sektoreko 114 establezimendu hartu dira aintzat; guztiak II taldekoak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun sailburuaren 2002ko martxoaren 15eko Aginduaren sailkapenaren arabera. Horretarako, bi bisitaldi egin ziren.   Lehenengo bisitaldia informazioa ematekoa izan zen, eta “Elikagai xahuketarik ez gida” aurkeztu zen: edukia labur azaldu zen eta elikagaien xahuketa murrizteko jardunbide garrantzitsuenak azpimarratu ziren. Datuak biltzeko fitxa tekniko bat erabili zen. Bigarren bisitaldian, elikagaien xahuketa murrizteko jardunbide egokien ezarpena ebaluatu zen. Honako hauek dira azterlanaren ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Intsektu jangarriak: elikagadura-segurtasunaren arloko inplikazioak

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) intsektu jangarriei buruzko txosten bat argitaratu du, elikadura-segurtasunaren ikuspegitik : Looking at edible insects from a food safety perspective. Challenges and opportunities for the sector. Dokumentu horren helburua da praktika horren abantaila eta desabantailen deskribapen orokorra ematea, batez ere giza kontsumorako intsektuen elikadura-segurtasunarekin lotutako alderdiak kontuan hartuta. Txosten hori elikagaien segurtasuneko profesionalei, politikak formulatzeko arduradunei, ikertzaileei, intsektuen ekoizleei eta kontsumitzaileei zuzenduta dago. Elikagai oro bezala, intsektu jangarriak ere elikadura-segurtasunerako arrisku potentzial batzuekin lotuta egon daitezke. Argitalpen horretan, elikagaien segurtasunari begira kontuan hartu behar diren  arrisku nagusietako batzuk jorratzen dira, agente biologikoak (bakterianoak, biralak, fungikoak, parasitoak) eta kutsatzaile ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen kontrako babes- eta zaintza-gune berriak Europan

EBk duela gutxi argitaratu du 2021/450 (EB) Betearazpen Erabakia eta, horren bidez, Europan HGren auka borrokatzeko muga geografiko berriak ezarri ditu. Batzordeak Txekiak, Danimarkak, Alemaniak, Frantziak, Poloniak eta Suediak hartutako neurriak aztertu ditu, 2020an eta 2021ean eskortako hegaztietan eta gatibu zeuden beste hegazti batzuetan izandako agerraldien ondorioz. EBko merkataritza ez nahasteko eta hirugarren herrialdeek merkataritzan justifikatu gabeko oztopoak ez jartzeko, beharrezkoa izan da, eragindako herrialdeekin batera, 2005/94/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez adostutako babes- eta zaintza-gune berriak ezartzea. Hori horrela, erabaki berri honetan 2020/1809 (EB) Betearazpen Erabakiaren eranskinaren aldaketa islatzen da. Bertan, herrialde horietako 2005/94/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez herrialde horietako arduradunek behar bezala ezarritako babes- ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

EBn dermatosi nodular kutsakorra kontrolatzeko neurrien ebaluazioa

EFSAk hirugarren txostena argitaratu du, dermatosi nodular kutsakorra kontrolatzeko aplikatutako neurriak egiaztatzeko egindako ebaluazioko emaitzei buruz. Ebaluazio hori joan den abenduan iragarri zituen irizpenetan sartzen da. Europako Batzordeak eskatu ditu irizpen horiek. Halatan, A zerrendan dagoen gaixotasun hori kontrolatzeko neurrien eraginkortasuna aztertzen du EFSAk, animalia-gaixotasun transmitigarriei buruzko 2016/429 (EB) Araudiarekin bat etorriz, . Lehenengo eta bigarren txosteneko azterketa-metodologia erabili da. Haietan, Afrikako txerri‑izurriaren eta zaldi-izurriaren aurkako neurriak jorratu ziren, hurrenez hurren. Honako hauen eraginkortasuna aztertu da berriro: Laginketa klinikoen eta laborategiko laginketen prozedurak. Jarraipen-aldia. Babes- eta zaintza-eremuen gutxieneko erradioa. Eremu horietan neurriak aplikatu beharreko gutxieneko denbora-tartea. Horretarako, hainbat egoera diseinatu eta adostu ziren, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2019ko urteko txostena

EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 92.302 laginen emaitzak aurkezten ditu. 2019. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 96,1 legezko mugen barruan zeuden Aztertutako laginen % 58n, hondakinen kontzentrazioa ez zen kuantifikagarria (hondakinak<LOQ); % 40,6n plagiziden hondakin bat edo gehiago zegoen, LOQ baino maila handiagoetan, baina hondakinen gehienezko mailara (LMR) iritsi gabe; bukatzeko, laginen % 1,4n hondakinen kontzentrazioak LMR gainditzen zuen. 1.513 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 97,8k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2018koa baino txikiagoa da; urte horretan % 90,3 izan zen). Guztira 14 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 0,9); ehuneko hori ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Albaitaritzako medikamentuen eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko txosten berria

EFSAk txosten bat argitaratu berri du, eta, bertan, laburbildu egiten ditu animalia bizietan eta animalia-produktuetan albaitaritzako medikamentuen eta beste substantzia batzuen hondakinei buruz 2019an egindako jarraipenean lortutako datuak. Animalia bizietan eta haien produktuetan zenbait substantzien eta horien hondakinen kontrol-neurriei buruzko 96/23/CE Zuzentarauarekin bat etorriz, EBko estatu kide gehienek 671.642 lagin igorri zizkioten Europako Batzordeari. Horietatik 594 lagin bideratu egin ziren. 016 lagin susmagarriak ziren 342 lagin inportatutako produktuetatik hartu ziren 690 lagin nazioko legeriaren arabera garatutako programen esparruan jaso ziren. Estatu kide gehienek bete zituzten 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako laginketa-maiztasunari buruzko gutxieneko eskakizunak, eta azken 11 urteen parekoa izan ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

2020-2021ean Europan izandako Hegazti-Gripearen agerraldiei buruzko txostena

EFSAk, duela gutxi argitaratutako txosten zientifiko batean, laburtu eta ebaluatu egin ditu 2020ko abendutik 2021eko otsailera bitartean Europan berretsi diren oso patogenoa den hegazti-gripearen agerraldiak. EBko 25 estatu kidetan eta Erresuma Batuan oso patogenoa den hegazti-gripearen 1.022 kasu jakinarazi ziren guztira. Hona hemen kasuen banaketa: Eskortako hegaztiak à 592 kasu Hegazti basatiak à 421 kasu Hegazti gatibuak à 9 kasu Hona hemen kasu gehien hauteman zituzten herrialdeak: Frantzia: 442 agerraldi eskortako hegaztietan, gehienak Hegazti basatietan 6 kasu hauteman ziren. Alemania: 207 agerraldi hegazti basatietan eta 50 kortako hegaztietan. Danimarka: 63 hegazti basatietan eta 1 eskortako hegaztietan Polonia: 37 eskortako hegaztietan eta 24 ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Trans gantzen edukia mugatu da

Apirilaren 1etik aurrera, nahitaez aplikatu beharko da 2019/649 (EB) Araudia; horrek aldatu egiten du Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1925/2006 (EB) Araudiaren III. eranskina, animalia jatorriko gantzetan modu naturalean presente dauden trans gantzak ez diren gainerako trans gantzei dagokienez. Ondorioz, mugatu egingo da jatorri naturalekoak ez diren trans gantzen erabilera, hain zuzen ere 100 gramo gantzeko 2 gramora.      Muga horrek barne hartzen ditu gantz industrialak eta kanpo uzten, berriz, animalia-jatorriko gantzetan modu naturalean agertzen diren trans gantzak. Azken kontsumitzaileari eta txikizkako hornidurara bideratutako elikagaiei eragingo die araudiak.  Azken kontsumitzaileei edo txikizkako hornidurara bideratuta ez dauden elikagaien kasuan, elikagaiak hornitzen dituen enpresak bermatu beharko ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Agindu berria: Hegazti-Gripearen aurkako neurriak kentzea

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021eko martxoaren 3ko Agindua argitaratu du, zeinaren bidez kentzen baitira 2021eko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez autonomia-erkidegoetan hegazti-gripearen aurka ezarritako neurriak. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021eko martxoaren 3ko Agindua argitaratu du, zeinaren bidez kentzen baitira 2021eko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez autonomia-erkidegoetan hegazti-gripearen aurka ezarritako neurriak. Honako hauek handitzeko helburuarekin hartu ziren neurriok: biosegurtasuna erregistroak eta datu-baseak zaintza aktiboa zaintza pasiboa 2020an oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen hainbat foku agertu ziren EAEtik igarotzen diren hegaztien migrazio-bide berberak erabiltzen dituzten estatu kideetako eskortako hegaztietan, hegazti basatietan eta itxian hazitako hegaztietan, eta horrexegatik hartu ziren neurri horiek. Autonomia-erkidegoetan, aintzat hartu ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago