175 pertsonak hartu zuten parte apirilaren 21ean Leartiker-en egin zen Elikagaien Segurtasun Arloko Ikerketa Emaitzak Transferitzeko VIII. Jardunaldian. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, elikaduraren balio-kateko eragileak, zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileak eta administrazioetako teknikariak egon ziren.
Ekitaldiaren anfitrioi-lanak egin zituen erakundeko hizlariek 2020an zehar elikagaien segurtasunaren arloan gauzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak aurkeztu zituzten. Emaitza horiek oinarri gisa erabiliko dira elikadurarekin lotutako arriskuak murriztea eta prebenitzea xede duen aholkularitza zientifikoa areagotzeko.
Jardunaldian askotariko gaiak landu ziren: gaztekin lotutako elikagaien segurtasuna, infekzio bakterianoak kontrolatzeko teknika genomikoak, patogenoak ezabatzeko sukaldaritza-tratamenduak, Q sukarra, antibiotikoekiko erresistentziak, elikadura-osagarrien arriskuak eta onurak, ontzi jasangarrien fabrikazioa, eta abar.
...
Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirola eta Osasuna Sailaren Osasun Publikoaren Zerbitzuko Osasungarritasun eta Kontsumo Atalak argitara eman ditu hiriko ostalaritza sektorean elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko egindako sentsibilizazio-kanpainaren ebaluazioari buruzko emaitzak. Azterlana egiteko, ostalaritza sektoreko 114 establezimendu hartu dira aintzat; guztiak II taldekoak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun sailburuaren 2002ko martxoaren 15eko Aginduaren sailkapenaren arabera. Horretarako, bi bisitaldi egin ziren.
Lehenengo bisitaldia informazioa ematekoa izan zen, eta “Elikagai xahuketarik ez gida” aurkeztu zen: edukia labur azaldu zen eta elikagaien xahuketa murrizteko jardunbide garrantzitsuenak azpimarratu ziren. Datuak biltzeko fitxa tekniko bat erabili zen.
Bigarren bisitaldian, elikagaien xahuketa murrizteko jardunbide egokien ezarpena ebaluatu zen.
Honako hauek dira azterlanaren ...
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) intsektu jangarriei buruzko txosten bat argitaratu du, elikadura-segurtasunaren ikuspegitik : Looking at edible insects from a food safety perspective. Challenges and opportunities for the sector.
Dokumentu horren helburua da praktika horren abantaila eta desabantailen deskribapen orokorra ematea, batez ere giza kontsumorako intsektuen elikadura-segurtasunarekin lotutako alderdiak kontuan hartuta.
Txosten hori elikagaien segurtasuneko profesionalei, politikak formulatzeko arduradunei, ikertzaileei, intsektuen ekoizleei eta kontsumitzaileei zuzenduta dago. Elikagai oro bezala, intsektu jangarriak ere elikadura-segurtasunerako arrisku potentzial batzuekin lotuta egon daitezke.
Argitalpen horretan, elikagaien segurtasunari begira kontuan hartu behar diren arrisku nagusietako batzuk jorratzen dira, agente biologikoak (bakterianoak, biralak, fungikoak, parasitoak) eta kutsatzaile ...
EBk duela gutxi argitaratu du 2021/450 (EB) Betearazpen Erabakia eta, horren bidez, Europan HGren auka borrokatzeko muga geografiko berriak ezarri ditu. Batzordeak Txekiak, Danimarkak, Alemaniak, Frantziak, Poloniak eta Suediak hartutako neurriak aztertu ditu, 2020an eta 2021ean eskortako hegaztietan eta gatibu zeuden beste hegazti batzuetan izandako agerraldien ondorioz.
EBko merkataritza ez nahasteko eta hirugarren herrialdeek merkataritzan justifikatu gabeko oztopoak ez jartzeko, beharrezkoa izan da, eragindako herrialdeekin batera, 2005/94/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez adostutako babes- eta zaintza-gune berriak ezartzea.
Hori horrela, erabaki berri honetan 2020/1809 (EB) Betearazpen Erabakiaren eranskinaren aldaketa islatzen da. Bertan, herrialde horietako 2005/94/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez herrialde horietako arduradunek behar bezala ezarritako babes- ...
EFSAk hirugarren txostena argitaratu du, dermatosi nodular kutsakorra kontrolatzeko aplikatutako neurriak egiaztatzeko egindako ebaluazioko emaitzei buruz. Ebaluazio hori joan den abenduan iragarri zituen irizpenetan sartzen da. Europako Batzordeak eskatu ditu irizpen horiek. Halatan, A zerrendan dagoen gaixotasun hori kontrolatzeko neurrien eraginkortasuna aztertzen du EFSAk, animalia-gaixotasun transmitigarriei buruzko 2016/429 (EB) Araudiarekin bat etorriz, .
Lehenengo eta bigarren txosteneko azterketa-metodologia erabili da. Haietan, Afrikako txerri‑izurriaren eta zaldi-izurriaren aurkako neurriak jorratu ziren, hurrenez hurren. Honako hauen eraginkortasuna aztertu da berriro: Laginketa klinikoen eta laborategiko laginketen prozedurak.
Jarraipen-aldia.
Babes- eta zaintza-eremuen gutxieneko erradioa.
Eremu horietan neurriak aplikatu beharreko gutxieneko denbora-tartea. Horretarako, hainbat egoera diseinatu eta adostu ziren, ...
EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 92.302 laginen emaitzak aurkezten ditu.
2019. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 96,1 legezko mugen barruan zeuden Aztertutako laginen % 58n, hondakinen kontzentrazioa ez zen kuantifikagarria (hondakinak<LOQ); % 40,6n plagiziden hondakin bat edo gehiago zegoen, LOQ baino maila handiagoetan, baina hondakinen gehienezko mailara (LMR) iritsi gabe; bukatzeko, laginen % 1,4n hondakinen kontzentrazioak LMR gainditzen zuen. 1.513 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 97,8k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2018koa baino txikiagoa da; urte horretan % 90,3 izan zen).
Guztira 14 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 0,9); ehuneko hori ...
EFSAk txosten bat argitaratu berri du, eta, bertan, laburbildu egiten ditu animalia bizietan eta animalia-produktuetan albaitaritzako medikamentuen eta beste substantzia batzuen hondakinei buruz 2019an egindako jarraipenean lortutako datuak. Animalia bizietan eta haien produktuetan zenbait substantzien eta horien hondakinen kontrol-neurriei buruzko 96/23/CE Zuzentarauarekin bat etorriz, EBko estatu kide gehienek 671.642 lagin igorri zizkioten Europako Batzordeari. Horietatik 594 lagin bideratu egin ziren.
016 lagin susmagarriak ziren
342 lagin inportatutako produktuetatik hartu ziren
690 lagin nazioko legeriaren arabera garatutako programen esparruan jaso ziren. Estatu kide gehienek bete zituzten 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako laginketa-maiztasunari buruzko gutxieneko eskakizunak, eta azken 11 urteen parekoa izan ...
EFSAk, duela gutxi argitaratutako txosten zientifiko batean, laburtu eta ebaluatu egin ditu 2020ko abendutik 2021eko otsailera bitartean Europan berretsi diren oso patogenoa den hegazti-gripearen agerraldiak. EBko 25 estatu kidetan eta Erresuma Batuan oso patogenoa den hegazti-gripearen 1.022 kasu jakinarazi ziren guztira. Hona hemen kasuen banaketa: Eskortako hegaztiak à 592 kasu
Hegazti basatiak à 421 kasu
Hegazti gatibuak à 9 kasu Hona hemen kasu gehien hauteman zituzten herrialdeak: Frantzia: 442 agerraldi eskortako hegaztietan, gehienak Hegazti basatietan 6 kasu hauteman ziren.
Alemania: 207 agerraldi hegazti basatietan eta 50 kortako hegaztietan.
Danimarka: 63 hegazti basatietan eta 1 eskortako hegaztietan
Polonia: 37 eskortako hegaztietan eta 24 ...
Apirilaren 1etik aurrera, nahitaez aplikatu beharko da 2019/649 (EB) Araudia; horrek aldatu egiten du Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1925/2006 (EB) Araudiaren III. eranskina, animalia jatorriko gantzetan modu naturalean presente dauden trans gantzak ez diren gainerako trans gantzei dagokienez. Ondorioz, mugatu egingo da jatorri naturalekoak ez diren trans gantzen erabilera, hain zuzen ere 100 gramo gantzeko 2 gramora.
Muga horrek barne hartzen ditu gantz industrialak eta kanpo uzten, berriz, animalia-jatorriko gantzetan modu naturalean agertzen diren trans gantzak. Azken kontsumitzaileari eta txikizkako hornidurara bideratutako elikagaiei eragingo die araudiak.
Azken kontsumitzaileei edo txikizkako hornidurara bideratuta ez dauden elikagaien kasuan, elikagaiak hornitzen dituen enpresak bermatu beharko ...
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021eko martxoaren 3ko Agindua argitaratu du, zeinaren bidez kentzen baitira 2021eko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez autonomia-erkidegoetan hegazti-gripearen aurka ezarritako neurriak. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021eko martxoaren 3ko Agindua argitaratu du, zeinaren bidez kentzen baitira 2021eko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez autonomia-erkidegoetan hegazti-gripearen aurka ezarritako neurriak.
Honako hauek handitzeko helburuarekin hartu ziren neurriok: biosegurtasuna
erregistroak eta datu-baseak
zaintza aktiboa
zaintza pasiboa 2020an oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen hainbat foku agertu ziren EAEtik igarotzen diren hegaztien migrazio-bide berberak erabiltzen dituzten estatu kideetako eskortako hegaztietan, hegazti basatietan eta itxian hazitako hegaztietan, eta horrexegatik hartu ziren neurri horiek.
Autonomia-erkidegoetan, aintzat hartu ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.