Bilaketa emaitza:

2021-2025 aldiko Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala onartu da

Otsailaren 11n Nekazaritza eta Landa Garapenak eta Arrantzak elkarrekin eginiko sektoreko biltzarrean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta autonomia-erkidegoek Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala (EKOPN) onartu zuten datozen bost urteetarako.   Urte anitzeko plan honetan, dokumentu bakarrean jasotzen dira agintari eskudunak egiten ari diren kontrol ofizialak nekazaritzako elikagaien kate osoan, hau da, lehengaia ekoizten denetik azken kontsumitzaileari saltzeko puntuetaraino, legedia betetzen dela ziurtatzeko. Plan hori abian jartzeak bermatzen du elikagaiei eta pentsuei buruzko legedia, animalien osasun eta ongizatearen arloko arauak eta landareen osasun eta produktu fitosanitarioei buruzkoak beteko direla.   Plana zati orokor batez eta lau zati espezifikoz osatuta dago. Zati orokorrean, plana idazteko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pestizida-hondakinen esposizio metatuaren konparazioa 2014-2016 eta 2016-2018 aldietarako

EFSAk atzera begirako konparazioa egin du tiroidean efektu kronikoak dituzten eta nerbio-sisteman efektu akutuak dituzten pestizidek dietan duten esposizioari buruz. Esposizioaren ebaluazioak egiteko, estatu kideek 2016an, 2017an eta 2018an euren pestizidak ikuskatzeko programa ofizialen esparruan bildutako jarraipen-datuak erabili ziren. Emaitzak 2014an, 2015ean eta 2016an lortutakoekin alderatu ziren EFSAk dietako arriskuaren karakterizazio metatuari buruzko bi txosten argitaratu zituen 2020ko apirilean. Ebaluazio horiek 10 kontsumitzaile-populaziorentzako kalkuluetan oinarritu ziren (hainbat herrialde eta adin-tartetakoak), eta estatu kideek 2016ko, 2017ko eta 2018ko jarraipen-programa ofizialen bitartez bildutako jarraipen-datuak erabili ziren. MOETen (esposizio-marjina konbinatua) esposizio kronikoaren estimazioen eta eragile nagusien (2016-2018 aldia) arteko konparazioan ondorioztatu zen bi konfiantza-tarteak ez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketari buruzko txostena: nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean duen eragina eta agertzen ari diren arriskuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (gaztelaniaz, MITERD) klima-aldaketak Estatuan duen eraginari buruzko txosten eguneratua argitaratu du. Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeak txostenean parte hartu du, eta, bertan, premiaz heldu behar zaien 35 arrisku zehatz identifikatu dira. Egiaztatu da klima-aldaketak eragiten dituela urtaroetan gertatzen ari diren aldaketak: udaberria aurreratzea eta udazkena atzeratzea. Udako tenperaturak denbora gehiagoz mantentzen direnez, aurreratu egiten da loratzea, baita uztak ere. Paradoxikoki, lehenago loratze horrek izozteengatiko kalteak pairatzeko arrisku handiagoa ekar dezake. Udako gehieneko eta gutxieneko tenperaturak, gauetan erregistratzen direnak, igotzeak bero-boladak eragiten ditu, eta bolada horiek kaltegarriak dira landare eta animalientzat, estres termikoa sortzen dietelako. Halaber, eskaera ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikadura-intolerantzia eta -alergien nazioarteko proiektuen Europako deialdia

EBko 26 herrialdek osatzen duten “Dieta osasuntsua bizitza osasuntsurako” programazio bateraturako ekimenak (JPI-HDHL) elikadura, dieta, jarduera fisikoa eta osasunaren arloko ikerketa koordinatu eta finantzatzeko helburua du, dietarekin lotutako gaixotasunak prebenitu eta murrizteko xedearekin. HDHL sareak 2021eko nazioarteko ikerketen deialdia abiarazi du, elikagaien osagaiek eta prozesatzeak izan ditzaketen eragin onuradun edo kaltegarrien inguruan, eta aztertzeko elikagaiek nola eragin edo prebenitu ditzaketen elikadura-intolerantzia eta -alergiak kontsumitzaileen artean. 12 agentziak 7 milioi euro emango dizkiete aipatutako ikerketa-betebeharrak estaltzen dituzten proiektuak aurkezten dituzten erakundeei. Espainian, Estatuko Ikerketa Agentziak 500.000 euro emango dizkie deialdian parte hartu nahi duten ikerketa-zentroei, nazioarteko partzuergoak koordinatuz edo horietan parte hartuz. Partzuergo ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Zaldi-izurriaren aurkako kontrol-neurrien ebaluazioa

EFSA erakundeak bigarren txostena argitaratu du zaldi-izurrirako emaitzekin, Europako Batzordeak agindutako eta berriki iragarritako irizpen multzo baten barruan. Lehenengo txostenean jarraitutako azterketa-metodologia berari jarraitu zaio. Txosten horretan, Afrikako txerri-izurriaren aurka borrokatzeko neurriak landu ziren. Hitz gutxitan esateko, azpimarratu dezakegu agerraldi batean eroritako edo hildako animalien laborategiko probak eraginkorrak izango liratekeela gaixotasuna antzemateko. Are gehiago, zantzu klinikoetan soilik oinarritutako zaintzak baino eraginkorragoak dira, azken horiek ez direlako patognomikoak, eta hilgarritasun-tasa altua duelako. Gainera, transmisioko zenbait faktore hartu behar dira kontuan, hala nola bektorearen, Culicoides eltxoaren, ugaritasuna eta jarduera. Horren ondorioz, oso urtarokoa da eta ezin da ikuspegi bateratu bat erabili Europar Batasun osorako. Arrisku ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Afrikako txerri-izurriaren aurkako kontrol-neurrien ebaluazioa

EFSAk A kategoriako animalien gaixotasunak kontrolatzeko neurriak ebaluatuko dituzten multzo bateko irizpenetako lehenengoa argitaratu du berriki. Irizpen horrek Afrikako txerri-izurriaren (ATI) aurkako kontrol-neurriak ebaluatzen ditu. Duela gutxi EFSA erakundeak A kategoriako zerrendako gaixotasunak kontrolatzeko neurrien eraginkortasuna ebaluatzeko metodologia bat argitaratu zuen. Sailkapen hori 2016/429 Erregelamenduak (EB) egiten du, transmititu daitezkeen animalien gaixotasunei buruzkoak. Argitalpen berri horretan, EFSAk eta Animalien Osasun eta Ongizaterako Batzorde Teknikoko (AHAW) adituek ATI baieztatzen den agertokietarako neurri hauen eraginkortasuna aztertu zuten: Azterketa klinikoa eta laborategiko azterketa gaixotasuna antzemateko edo gaixotasunaren prebalentzia kalkulatzeko ustiategi baten barruan, dela animalia susmagarrietan dela baieztatuetan, murrizketa-eremuaren barruko ustiategi batean edo batzuetan. Foku ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripea Zamoran: hegazti basati bat konfirmatuta

Antzar bat hilda aurkitu zuten ingurumen-agenteek urtarrilaren 27an Villafafilako Aintzira Handian, Zamoran, Hegaztien Influentza Zaintzeko Programa Nazionalean ezarritako zaintza pasiboari esker, Landetako (Frantzia) birusaren egoera epidemiologikoak berriki izan duen bilakaeraren ondorioz arriskua handitu ondoren. Azaroaren 27an Kantabrian eta urtarrilaren 22an Gironan aurkitutako IAAP H5N8 hegazti basati positiboen beste bi fokuetan bezala, aurkikuntza berri honek, oraingoan ere, aurrekoan bezalaxe, ez du osasun-estatusa aldaraziko: estatu-mailan, "hegazti-gripetik libre" sailkapena mantenduko da. Etxeko hegaztien eta horien produktuen mugimenduari ez zaio mugarik ezarriko. Kasu horiek hauteman izanak ez du arriskurik ekartzen osasun publikoarentzat. Andui ez-zoonotikoa da: ez dio gizakiari eragiten ez da transmititzen hegazti-okelaren edo arrautzen kontsumoaren ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Fitosanitarioen tratamenduen gidak – 2021

Tratamenduen gidak 2021 Sagarrondorako gida Sagardo sagarrondorako gida Madariondorako gida Mahatsondorako gida  Produktuen fitxak 2021 Sagarrondorako produktuak Sagardo sagarrondorako produktuak Madariondorako produktuak Mahatsondorako produktuak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Jardunbide Egokien Kodea arrantza-produktuetarako

FAOk eta OMEk, Codex Alimentarius-ekin barruan, arrain eta arrantza-produktuetarako Jardunbide Egokien Kodearen bertsio eguneratua argitaratu dute. Kode hori funtsezko erreferentzia-puntua da, arrantza-sektoreko produktuen arrantzari, prozesatzeari, garraioari eta merkaturatzeari buruzko orientabide teknikoa ematen duena.   Gidan, erauzketa-arrantzako zein akuikulturako arrainen balio-kateko higiene- eta trazabilitate-jardunbideak jorratzen dira, eta hainbat gomendio ematen dira arrantza-produktuen bizitza erabilgarria luzatzeko, arrain eta itsaski freskoetatik hasi eta hainbat prozesuren bidez prestatutakoetara (besteak beste, gazitzea, marinatzea, keztatzea, lehortzea, izoztea edo ontziratzea).   Edizio berri horretan, arrainetan eta arrantza-produktuetan histamina pilatzeko arriskuari buruzko informazio oso baliagarria ematen da, baita elikakateko funtsezko urratsetan (arrantza eta amaierako kontsumoaren arteko urratsak) konposatu horien sorrera kontrolatzeko jarraibideak ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Superhozte-teknikaren ebaluazioa, arrantzako produktuak garraiatzeko

EFSAren Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi zientifiko bat eman du arrantzako produktu freskoak gorde eta garraiatzeko superhozte-teknikaren erabilerari buruz.  Horretarako, teknika hori eta biltegiratze- eta garraio-baldintza berdinetan baimenduta dauden egungo praktikak alderatzen dira, arrisku biologikoen biziraupenari eta hazkundeari dagokienez. Superhozte-teknikaren bidez, tenperatura jaitsi egiten da arrainaren hasierako izozte-puntutik 1-2 ºC beheragora arte; gero, arrain hori kaxatan garraiatzen da, izotzik gabe. Egun arrantzako produktuak gorde eta garraiatzeko baimenduta dauden tekniketan, izotzez betetako kaxak erabiltzen dira; horrela, arraina izotzaren fusio-tenperaturatik gertu mantentzen da.   Superhoztutako arrainak gorde eta garraiatu bitartean tenperatura horri eusteko duen gaitasuna arrainak beroa xurgatzeko duen gaitasunaren araberakoa da; hori ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago