2020ko azaroaren 17an, SusAN proiektuen azken emaitzak aurkeztu zitzaizkien 106 bertaratuei. Ekitaldia antolatzeaz arduratu ginen taldeko (ELIKA eta ILVO) kideok eskerrak eman nahi dizkiegu gure koordinatzaile bikainei eta entzule itzelei azken eztabaida-saioan izandako eztabaida emankorragatik. Koordinatzaileek ERA-NET SusAnen deialdi kofinantzatuaren bidez finantzatutako 14 proiektuek egindako ikerketa transnazionalaren arrakasta erakutsi zuten.
2017. urtearen erdialdetik aurrera, 14 ikerketa-partzuergok (20 herrialde baino gehiagotako 100 ikertzaile baino gehiago) euren lanari heldu zioten, animalia-ekoizpen jasangarriaren arloan ezagutza berriak lortzeko.
Mintegi honi SusAn-eko koordinatzailearen ongietorriak eman zion hasiera. Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko kide Jean-Charles Cavitte aurkeztu zuen, zeinak Baserritik Mahaira estrategia eta hurrengo Horizon Europe ...
Etxeetan Elikagaien Segurtasuna hobetzeko helburu nagusiarekin, SafeConsumE “Elikagai seguruagoak kontsumitzaileen jarrera aldatuta” Europako proiektuak hiru azterlan egin ditu duela gutxi honako hauei buruz: Elikagaien Segurtasunaren arloko ezagutzak, konfiantzazko informazio-iturriak, higienea sukaldean eta herritarrek elikagaiak erostean duten jarrera.
Azterlanaren ondorio nagusia izan da kontsumitzaileek euren ohiturak aldatu beharko lituzketela elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eragiten dituzten patogenoekiko esposizioa murrizteko. Hortaz, gomendatzen da sentsibilizazio-kanpainak egitea. Lehenengo azterlanak Europako hamar herrialdetako etxeetan Elikagaien Segurtasunari buruz egindako inkesten emaitzak aztertzen ditu, herritar europarren motibazioa zehazteko, sukaldeko higieneari dagokionez. Inkestaren arabera, % 73k sukalde-gainekoak eta ebakitzeko oholak erabili ondoren garbitzen dituzte, % 53k elikagaiak prestatu aurretik eta % 43k ...
Espainiak hurrengo Europako Ikerketa Esparru Programan (Horizon Europe) parte hartzeko Sustapen Plana" izenekoa aurkeztu du Zientzia eta berrikuntza Ministerioak (MICINN). Plan horren helburua da, 2021etik 2027ra bitartean balio erantsi handiko Europako I+G+b jarduerak finantzatzea, I+G+b programetan Espainiaren parte-hartzea eta lidergoa sustatzeko. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren finantzaketa-agentziek (Estatuko Ikerketa Agentzia, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa, Carlos III.a Osasun Institutua, eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren Europako Bulegoa) kudeatuko dituzten neurri nagusiak biltzen ditu dokumentu horrek. Neurri horiek zientzia- eta berrikuntza-sistema nazionalak Horizon Europe programan duen parte-hartzea hobetzea eta erraztea dute helburu.
Testuinguru horretan, honako hauek sustatuko dira: batetik, estatuko eta eskualdeko laguntzak eta haien ...
Frantziako Hegazti Gripearen Erreferentziazko Laborategi Nazionalak (ANSES) baieztatu egin du oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen foku bat antzeman dutela Landetan, gizentzeko 6.000 ahateko ustiategi batean. MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripeak Frantziako hegoaldeko ahate-haztegi horretan antzemandako fokuaren baieztapenari buruz. Haztegi horretan, abenduaren 5ean heriotza-tasa handia izan ondoren, ANSESen berretsi egin zen eta Europako araudian oinarritutako zuhurtasun-neurriak hartu ziren, alegia: abenduaren 6an 6.000 hegaztiak hil ziren, eta fokuaren inguruan 3 kilometroko babes-eremua eta 10 km-ko zaintza‑eremua ezarri ziren. Foku hori baieztatu ostean, aste horretan oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen hiru foku antzeman dira guztira Frantzian; izan ere, beste 2 ...
Higiene-neurriak malgutzea animalia-jatorriko produktuak prestatzen dituzten establezimenduetan Duela gutxi argitaratu da 1086/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez EBren elikagaien higienearekin lotutako hainbat xedapenen aplikazioa arautu eta malgutzen den, eta horrek elikadura-produktuen ekoizpen eta komertzializazioari eragiten dio. Elikadura-higienearen eta -segurtasunaren baldintzak sinplifikatzen ditu animalia-jatorriko produktuetan ustiategi txikientzat.
Horiek ekoizteko eta gertuko merkatuan jartzeko teknika tradizionalen egokitzapena ahalbidetu eta errazten du, landa-eremuarekin lotutako ekonomia sortzeko eta despopulazioa ekiditeko.
Egitura-baldintzak ezartzen ditu hiltegi txiki eta mugikorrentzat eta baserrian bertan hazitako hegaztiak eta untxiak hil ahal izateko. Agintaritza eskudunak kontrolak ezarriko ditu haragi txikitua ekoizten duten establezimenduetan, laginketen emaitzen arriskua aztertu ondoren.
Hurbileko kontsumoa eta ...
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Ministerioak (MAPA) duela gutxi argitaratu du 2019ko zoonosiaren eta mikrobioen aurkako erresistentziaren zaintza-programaren emaitzak jasotzen dituen txostena estatu mailan.
Txosten horretan, zoonosiaren eta mikrobioen aurkako erresistentziaren zaintza-programaren 2019ko emaitzak jaso dira, hain zuzen ere honako mikroorganismo eta animalia-espezie hauei dagozkienak: Loditzeko txerriak eta txahalak, urtebetetik beherakoak: Salmonella spp., Campylobacter coli, Campylobacter jejuni eta E. coli adierazleak, bai eta espektro zabaleko betalaktamasak/AmpC eta karbapenemasak ekoizten dituzten E. coli bakterioak ere.
Loditzeko txahalak, urtebetetik beherakoak: O157 E. coli berotoxigenikoa (VTEC O157) eta O157 ez diren beste E. coli berotoxigeniko batzuk (VTEC no-O157); horiek eragin handiagoa dute gizakien osasunean. 2003/99/EE Zuzentarauak ...
Algeteko Albaitaritza Laborategi Zentralak jakinarazi du oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen birusa hauteman dutela belatz handi batean, Kantabrian. MAPAk ohar bat argitaratu du, eta horren bidez jakinarazi du hilzorian zegoen hegazti basati bat aurkitu dutela Noja udalerrian (Kantabria), Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturaletik hurbil. Handik fauna basatia sendatzeko zentro batera eraman zuten, eta, bertan, hil egin behar izan zuten. Duela gutxi beste informazio-ohar bat argitaratu zen. Bertan adierazten zen hegazti-gripearen zirkulazioaren arriskua handia-ertaina dela Espainian, Europako iparraldean eta erdialdean gaixotasun horrek duela gutxi izan duen bilakaera dela eta; hortaz, hainbat zaintza- eta kontrol-neurri ezarri ziren. Hegazti-gripearen Programa Nazionaleko zaintza pasiboa indartzeari ...
EFSAren elikakateko kutsatzaileen panelak (CONTAM) ebaluatu zuen zer-nolako arriskua dakarren animalien osasunarentzat beren elikagaietan nitratok eta nitritoak egoteak.
Nitratoak, oro har, uretan oso disolbagarriak dira, eta paper garrantzitsua betetzen dute animaliak elikatzeko erabiltzen diren landareetako mantenugai gisa. Albaitaritza-medikuntzan, potasio nitratoa diuretiko gisa erabiltzen da txerri, behi eta zaldietan; baita hodi-zabaltzaile, bronkio-zabaltzaile eta zianuroagatiko pozoiduretarako antidoto gisa ere.
Sodio nitritoa baimendutako pentsuetarako gehigarri bat da (EBren pentsuetarako gehigarrien erregistroa, 1831/2003 Erregelamenduarekin (EE) bat).
Baldintza azidoetan, nitritoak N-Nitroso konposatuak (NOC) osatu ditzake, konposatu genotoxiko eta N-nitrosamina kantzerigenoak barne, pentsuan bigarren mailako amina batzuekin erreakzionatzen dutenean edo endogenoki animalien urdailetan.
N-nitrosamina toxikoak sor daitezke pentsuan, eta, bereziki, ...
Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak, NAOS Estrategiaren esparruan, “Lan‑eremuan ohitura osasungarriak sustatzeko esku-hartzea” (IPHASAL programa) programaren ebaluazioaren emaitzak argitaratu ditu.
IPHASAL programak jardunbide egokien eredu estandarizatu bat du oinarri; horren abiapuntua osasun komunitarioko esku-hartze bat da, Espainiako herritar helduen artean gauzatua, bihotzerako osasungarriak diren zenbait ohitura sustatzeko: Fifty-Fifty programa. Programa horren helburua zen herritar helduei beharrezko gaitasunak ematea osasun-ohiturak modu integral batean hobetzeko (elikadura eta jarduera fisikoa) eta arrisku-faktore kardiobaskularrak auto-kontrolatzeko (gehiegizko pisua, tentsio arteriala eta tabakismoa), prestakuntzaren bitartez.
IPHASAL programa 2017ko urritik 2019ko otsailera gauzatu zen. Hasiera batean, parte hartu zuten langileei zenbait informazio-tailer eskaini zitzaizkien laneko ordutegian. Tailer horiek ...
EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu berri du, eta bertan ohartarazi du hegazti-gripea azkar zabaltzen ari dela Europan. Horrez gain, jakinarazi du oso arriskutsua dela gaixotasuna lehenago detektatu ez den herrialdeetan sartzea. Europako zenbait herrialdek oso patogenoa den hegazti-gripearen 300 agerraldi baino gehiago jakinarazi dituzte 2020ko urriaren 16tik. Herrialde horiek dira, besteak beste, Belgika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Irlanda, Herbehereak, Suedia eta Erresuma Batua. Foku horien eraginpeko hegazti gehienak basatiak dira, baina, ECDCk eta hegazti-gripearen Europako erreferentziako laborategiak egindako txosten berri honen arabera, probabilitate handia dago birusa hegazti basatietatik eskortako hegaztietara igarotzeko. Agentziak duela gutxi ohartarazi zuen arriskua zegoela oso patogenoa den hegazti-gripea mendebaldeko Europara ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.