Bilaketa emaitza:

BEE-EETei buruzko 2020ko txostena

EFSAren zientzia-sarea arduratu da BEE-EETei buruzko azterlana egiteaz, eta 2020/10/08an argitaratu zuen gaixotasun horri buruzko urteko txostena.  Duela gutxi (urriak 5 eta 6) egin den 15. bilkurak aukera eman zuen zientzia-informazioa trukatzeko. Halaber, azterketa-sare hori, OIE eta EE EETei buruz egiten ari diren jarduerak aurkeztu ziren. EBko herrialde hautagaiek EETekin lotutako euren jarduerak aurkeztu zituzten. Besteak beste, honako gai hauek jorratu zituzten: EETak Albanian, Bosnia- Herzegovinan, eta Turkian. Scrapie-a, ahuntzetan askotariko anduiak detektatu izanaren ebidentzia berria. CWD (oreinetan kakexia eragiten duen gaixotasuna): Norvegiako azken kasuari eta egiten ari diren azterlanei buruzko eguneratzea. BEE eta Scrapiearen ezohiko anduien ahalmen zoonotikoa. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du, Europan (Holanda, Alemania eta Erresuma Batua) hizpide dugun gaixotasunaren agerraldi berrien egoera bildu eta eguneratzeko, oso kutsakorra eta benetan aldakorra baita. Halaber, hainbat gomendio biltzen ditu, gaixotasuna kontrolatzeko eta hegazti basatiek beren migrazio-ibilbideetan hura ekartzea prebenitzeko. Uda honetan zehar, H5N8 azpimotako oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAPP) zirkulazioa egiaztatu da Errusiako hegoaldean eta Kazakhstanen, etxeko hegaztietan eta hegazti basatietan.     2005-2006 eta 2016-2017 aldietan jada bizitako olatu epidemikoak aintzat hartuta, aurreikus daiteke birusa Europako ipar-mendebaldeko beste eremu batzuetara hedatzeko arriskua areagotu egingo dela. Izan ere, hegazti migratzaileek eremu horiek zeharkatzen dituzte negu epelagoa igarotzeko leku baten bila, eta geldialdiak egiten dituzte eremu horietan, batez ere elikatu eta atseden hartzeko.  EBko erreferentziazko laborategiak (EURL) H5N8 azpimotako IAAParen presentzia egiaztatu du nagusiki, eta hori bat ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Murrizketa-neurri berriak, mingain urdinaren 8 serotipoaren foku berriak direla eta

MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du, Nafarroa, Gipuzkoa eta Huescako ustiategietan mingain urdinaren 8 serotipoaren 4 foku agertu direla jakinarazteko. Hori dela eta, murrizketa-eremu berriak ezarri dira serotipo horren aurkako txertaketarako.  Aragoiko Gobernuak atzo konfirmatu zuen mingain urdinaren serotipo hori detektatu dela Broto udalerriko (Huesca) behi-ustiategi batean. Azken hori zenbatuta, lau dira jada aurreko urteko urriaren 21etik deklaratutako fokuak. Nafarroan detektatu zen aurreko urtean animalien gaixotasun hori lehen aldiz, penintsulan 10 urtez desagertuta egon ostean. Ondoren, 2020/10/29an, bi foku jakinarazi ziren, bat Orreagan (Nafarroa) eta beste bat Aian (Gipuzkoa).  Horiek horrela, beharrezkoa da murrizketa-neurri berriak ezartzea, hiru autonomia-erkidegoetako hainbat eskualderi eragingo dietenak. Datozen egunetan argitaratuko dira, Ministerioaren Agindu bidez. Agindu horretan, murrizketa-eremu bat ezarriko da deklaratutako 4 fokuen inguruan; eta, leku horietan, honako neurri ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Behien ongizatea hilketak irauten duen bitartean 

EFSAk ebaluazio bat argitaratu berri du, behiek hilketak irauten duen bitartean duten ongizatea aztertzeko. Ebaluazio horrek azterketa eta ikerketa zientifiko eguneratuenak ditu oinarri.    Agentziak hainbat irizpen zientifiko eman ditu hilketan zeharreko animalien ongizateari buruz, eta azkeneko hau Europako Batzordeak eskatuta egin zuen. Egin ezazu animalia hauen ebaluazioen jarraipena: eskortako hegaztiak, untxiak eta txerriak. Hilketan zehar animalien ongizateari zuzenean eragin diezaioketen 40 arrisku identifikatu dira; horietatik gehienak (40tik 39) sortzearen arrazoiak dira langileen behar besteko gaitasunik eza eta langileen nekea.  Arrisku horiek saihesteko eta zuzentzeko neurriak identifikatu ziren. Ebaluazioan agerian geratu zen egiturarekin eta kudeaketarekin lotutako neurriak funtsezkoak direla arrisku horiek saihesteko, eta emaitzen taulak egin ziren prozesu bakoitzerako. Taula horietan arriskuak eta animalien ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako herritarren % 76k uste dute NPBak ez diola soilik nekazaritzari mesede egiten, baizik eta Europa osoari

2020ko abuztutik irailera bitartean eginiko Eurobarometroaren emaitzek (27.200 erantzun baino gehiago aztertu dira) honako datu interesgarri hauek eman dituzte, gaiaren araberako 4 bloketan banatu ditugunak: uste dute EBrako elikagaien hornidura egonkorra bermatzea lehentasun garrantzitsua dela Europako herritarrek modu positiboan baloratzen dituzte komertzializazioaren ziklo laburrak: inkestatuen % 87k uste dute faktore garrantzitsua dela elikagaiak eskuratzeko orduan. Halaber, garrantzitsutzat jotzen dute elikagaiak tradizioa errespetatuz ekoiztea (% 87), eta ezagutzen duten eremu geografiko batetik etortzea (% 81). % 81entzat garrantzitsua da elikagaiek kalitate-bermearen etiketa bat izatea; hala ere, EBko kalitate-etiketei buruzko ezagutza-maila nahiko baxua da (% 14-20). uste dute NPBak herritar guztientzako onura dakarrela, ez soilik nekazarientzako (% 76 ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

EMAren urteko txostenaren arabera, behera egin du albaitaritzako medikamentuen erabilerak

EMAk (European Medicine Agency) txosten bat argitaratzen du urtero, albaitaritzako antimikrobianoen kontsumoaren Europako zaintzari buruz (ESVAC proiektua). Bada,azken txostenaren arabera, Europako herrialdeek animaliekin gero eta antibiotiko gutxiago erabiltzen jarraitzen dute; hain zuzen, 2011. eta 2018. urteen artean, albaitaritzako antibiotikoen guztizko salmentek % 34 baino gehiago egin zuten behera. Bereziki aipatzekoak dira giza medikuntzan maiz erabiltzen diren zenbait antibiotiko. Horien erabilera murriztea oso garrantzitsua da; izan ere, gainerako antibiotikoekin egindako tratamendu gehienekiko erresistenteak diren bakterioek eragindako giza infekzio larriak tratatzeko erabiltzen dira. Esate baterako: Hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefalosporinak % 24 murriztu dira. Polimixinak % 70. Fluorokinolonak % 4. Eta beste kinolona ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien alerta: TEKILAREN aroma duten GARAGARDO batzuk baztertu egin dira, beira-zatiak zituztelako

Europako Elikagaien Alerta Sareak (RASFF) AESANi jakinarazi dio Frantzian egindako tekila-zaporedun garagardo batzuk arriskutsuak izan daitezkeela, ontziak (botilak) irekitzean beira-zatiak aska daitezkeelako. Hau da eraginpeko lotea: Mercadona: Cerveza Especialidades 1897. Sabor Tequila. Envases de 6 x 33 cl Grado alcohólico: 5,9 % Lote: L1 HH:MM Fechas de consumo preferente: 15/10/2021, 21/10/2021, 10/11/2021 y 16/12/2021. Lidl: Cerveza Camaro Red aromatizada “tequila cachaça “ Envases de 6 x 33 cl Grado alcohólico: 5,9 % Lote: 244 HH:MM Fecha de consumo preferente: 11/21. Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

ATIa kontrolatzeko mundu-mailako ekimena

FAOk eta OIEk atzo, urriaren 26an, elkarrekin abiarazi zuten ATIa mundu-mailan kontrolatzeko ekimena, GF-TADs plataformaren bidez. Ekimenaren helburua da kontrol-neurriak koordinatu eta indartzea, gaixotasun konplexu hori mundu-mailan izaten ari den eragina murrizteko. ATIa azkar ari da hedatzen, eta elikagaien segurtasunari eta munduko populazio zaurgarrienetako batzuen bizi-bitartekoei eragiten die. Hori dela eta, OIEk nahiz FAOk deia egin diete nazio eta bazkide guztiei, ekimen honen bidez txerrien gaixotasun hilkor hori kontrolatzeko borrokan indarrak batzeko. GF-TADs plataformaren bidez, aliantza nazionalak, eskualdekoak eta mundu-mailakoak susta daitezke, eta aukera ematen du sinergiak sortzeko mugaz gaindiko beste animalia-gaixotasun batzuetarako jada ezarrita dauden kontrol-estrategiekin. Hauek dira helburuak: Herrialdeek ATIa ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

“Baserritik mahaira” estrategiari buruzko gogoetak

Europar Batasunaren Kontseiluak "Baserritik mahaira" estrategiari buruzko ondorioak argitaratu ditu. Elikadura-sistema iraunkorrak garatzeko helburua azpimarratu du, elikaduraren balio-kate osoa kontuan izanda, lehen mailako ekoizpenetik eraldaketa-industriara, kontsumitzaileen egitekoa barne.   Ondorioen bitartez, Kontseiluak eskatzen du zientifikoki irmoak diren ebaluazioak izan daitezela EBren proposamen legegileen oinarria, "Baserritik mahaira" estrategiaren esparruan. Era berean, proposamen legegileak hobetzea proposatzen du, ikuspegi kooperatibo eta koherentea aintzat hartuta, eta, aldi berean, inpaktu-ebaluazioak egitea neurri legegile horiek hartu aurretik.   Ondorioetan, estatu kideek aitortzen dute Europako elikadurak kalitate, nutrizio-balio eta elikadura-segurtasuneko estandar altua duela, elikadura-politikak urteetan aplikatzearen eta elikagaien sektore ekoizlearen ahaleginaren ondorioz. Horrenbestez, orain bereziki garrantzitsua da elikadura-sistemen iraunkortasuna sustatzea, ekonomia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

SusAn ERANETaren ikerketa proiektuei buruzko online mintegia

Izena eman ezazu SusAn ERANETak finantzatutako animalia‑ekoizpen jasangarrirako sistemei buruzko ikerketa‑proiektuen mintegi birtualean. Mintegia 2020ko azaroaren 17 eta 18an izango da, eta aukera paregabea izango da SusAn, FACCE ERA‑GAS eta ICT‑AGRI 2 taldetako kideek, ikertzaileek, interesa duten pertsonek eta administrazioek proiektuen lan‑esparru nagusiei buruz eztabaidatzeko. 2017. urtearen erdialdetik aurrera, 14 ikerketa‑ eta berrikuntza‑partzuergok ezagutza berriak lortzeko lanari ekin zioten Europako animalia‑ekoizpenaren produktibitatea, erresilientzia eta lehiakortasuna hobetzeko, hondakinak murrizteko baliabideen erabilera hobetzeko eta kudeatzeko, Europako animalia‑ekoizpenaren ingurumen‑jasangarritasuna hobetzeko eta nekazaritzako jardunbideak hobetzeko, kontsumitzaileen onargarritasunak hobera egin eta giza erronka batzuei aurre egin ahal izateko (esaterako, animalien ongizatea, elikagaien kalitatea eta segurtasuna, biodibertsitatea ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago