Otsailaren 11n Nekazaritza eta Landa Garapenak eta Arrantzak elkarrekin eginiko sektoreko biltzarrean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta autonomia-erkidegoek Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala (EKOPN) onartu zuten datozen bost urteetarako.
Urte anitzeko plan honetan, dokumentu bakarrean jasotzen dira agintari eskudunak egiten ari diren kontrol ofizialak nekazaritzako elikagaien kate osoan, hau da, lehengaia ekoizten denetik azken kontsumitzaileari saltzeko puntuetaraino, legedia betetzen dela ziurtatzeko. Plan hori abian jartzeak bermatzen du elikagaiei eta pentsuei buruzko legedia, animalien osasun eta ongizatearen arloko arauak eta landareen osasun eta produktu fitosanitarioei buruzkoak beteko direla.
Plana zati orokor batez eta lau zati espezifikoz osatuta dago. Zati orokorrean, plana idazteko ...
EFSAk atzera begirako konparazioa egin du tiroidean efektu kronikoak dituzten eta nerbio-sisteman efektu akutuak dituzten pestizidek dietan duten esposizioari buruz. Esposizioaren ebaluazioak egiteko, estatu kideek 2016an, 2017an eta 2018an euren pestizidak ikuskatzeko programa ofizialen esparruan bildutako jarraipen-datuak erabili ziren. Emaitzak 2014an, 2015ean eta 2016an lortutakoekin alderatu ziren EFSAk dietako arriskuaren karakterizazio metatuari buruzko bi txosten argitaratu zituen 2020ko apirilean. Ebaluazio horiek 10 kontsumitzaile-populaziorentzako kalkuluetan oinarritu ziren (hainbat herrialde eta adin-tartetakoak), eta estatu kideek 2016ko, 2017ko eta 2018ko jarraipen-programa ofizialen bitartez bildutako jarraipen-datuak erabili ziren. MOETen (esposizio-marjina konbinatua) esposizio kronikoaren estimazioen eta eragile nagusien (2016-2018 aldia) arteko konparazioan ondorioztatu zen bi konfiantza-tarteak ez ...
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (gaztelaniaz, MITERD) klima-aldaketak Estatuan duen eraginari buruzko txosten eguneratua argitaratu du.
Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeak txostenean parte hartu du, eta, bertan, premiaz heldu behar zaien 35 arrisku zehatz identifikatu dira. Egiaztatu da klima-aldaketak eragiten dituela urtaroetan gertatzen ari diren aldaketak: udaberria aurreratzea eta udazkena atzeratzea. Udako tenperaturak denbora gehiagoz mantentzen direnez, aurreratu egiten da loratzea, baita uztak ere. Paradoxikoki, lehenago loratze horrek izozteengatiko kalteak pairatzeko arrisku handiagoa ekar dezake.
Udako gehieneko eta gutxieneko tenperaturak, gauetan erregistratzen direnak, igotzeak bero-boladak eragiten ditu, eta bolada horiek kaltegarriak dira landare eta animalientzat, estres termikoa sortzen dietelako.
Halaber, eskaera ...
EBko 26 herrialdek osatzen duten “Dieta osasuntsua bizitza osasuntsurako” programazio bateraturako ekimenak (JPI-HDHL) elikadura, dieta, jarduera fisikoa eta osasunaren arloko ikerketa koordinatu eta finantzatzeko helburua du, dietarekin lotutako gaixotasunak prebenitu eta murrizteko xedearekin. HDHL sareak 2021eko nazioarteko ikerketen deialdia abiarazi du, elikagaien osagaiek eta prozesatzeak izan ditzaketen eragin onuradun edo kaltegarrien inguruan, eta aztertzeko elikagaiek nola eragin edo prebenitu ditzaketen elikadura-intolerantzia eta -alergiak kontsumitzaileen artean. 12 agentziak 7 milioi euro emango dizkiete aipatutako ikerketa-betebeharrak estaltzen dituzten proiektuak aurkezten dituzten erakundeei. Espainian, Estatuko Ikerketa Agentziak 500.000 euro emango dizkie deialdian parte hartu nahi duten ikerketa-zentroei, nazioarteko partzuergoak koordinatuz edo horietan parte hartuz. Partzuergo ...
EFSA erakundeak bigarren txostena argitaratu du zaldi-izurrirako emaitzekin, Europako Batzordeak agindutako eta berriki iragarritako irizpen multzo baten barruan. Lehenengo txostenean jarraitutako azterketa-metodologia berari jarraitu zaio. Txosten horretan, Afrikako txerri-izurriaren aurka borrokatzeko neurriak landu ziren. Hitz gutxitan esateko, azpimarratu dezakegu agerraldi batean eroritako edo hildako animalien laborategiko probak eraginkorrak izango liratekeela gaixotasuna antzemateko. Are gehiago, zantzu klinikoetan soilik oinarritutako zaintzak baino eraginkorragoak dira, azken horiek ez direlako patognomikoak, eta hilgarritasun-tasa altua duelako. Gainera, transmisioko zenbait faktore hartu behar dira kontuan, hala nola bektorearen, Culicoides eltxoaren, ugaritasuna eta jarduera. Horren ondorioz, oso urtarokoa da eta ezin da ikuspegi bateratu bat erabili Europar Batasun osorako. Arrisku ...
EFSAk A kategoriako animalien gaixotasunak kontrolatzeko neurriak ebaluatuko dituzten multzo bateko irizpenetako lehenengoa argitaratu du berriki. Irizpen horrek Afrikako txerri-izurriaren (ATI) aurkako kontrol-neurriak ebaluatzen ditu. Duela gutxi EFSA erakundeak A kategoriako zerrendako gaixotasunak kontrolatzeko neurrien eraginkortasuna ebaluatzeko metodologia bat argitaratu zuen. Sailkapen hori 2016/429 Erregelamenduak (EB) egiten du, transmititu daitezkeen animalien gaixotasunei buruzkoak. Argitalpen berri horretan, EFSAk eta Animalien Osasun eta Ongizaterako Batzorde Teknikoko (AHAW) adituek ATI baieztatzen den agertokietarako neurri hauen eraginkortasuna aztertu zuten: Azterketa klinikoa eta laborategiko azterketa gaixotasuna antzemateko edo gaixotasunaren prebalentzia kalkulatzeko ustiategi baten barruan, dela animalia susmagarrietan dela baieztatuetan, murrizketa-eremuaren barruko ustiategi batean edo batzuetan.
Foku ...
Antzar bat hilda aurkitu zuten ingurumen-agenteek urtarrilaren 27an Villafafilako Aintzira Handian, Zamoran, Hegaztien Influentza Zaintzeko Programa Nazionalean ezarritako zaintza pasiboari esker, Landetako (Frantzia) birusaren egoera epidemiologikoak berriki izan duen bilakaeraren ondorioz arriskua handitu ondoren. Azaroaren 27an Kantabrian eta urtarrilaren 22an Gironan aurkitutako IAAP H5N8 hegazti basati positiboen beste bi fokuetan bezala, aurkikuntza berri honek, oraingoan ere, aurrekoan bezalaxe, ez du osasun-estatusa aldaraziko: estatu-mailan, "hegazti-gripetik libre" sailkapena mantenduko da. Etxeko hegaztien eta horien produktuen mugimenduari ez zaio mugarik ezarriko. Kasu horiek hauteman izanak ez du arriskurik ekartzen osasun publikoarentzat. Andui ez-zoonotikoa da: ez dio gizakiari eragiten
ez da transmititzen hegazti-okelaren edo arrautzen kontsumoaren ...
FAOk eta OMEk, Codex Alimentarius-ekin barruan, arrain eta arrantza-produktuetarako Jardunbide Egokien Kodearen bertsio eguneratua argitaratu dute. Kode hori funtsezko erreferentzia-puntua da, arrantza-sektoreko produktuen arrantzari, prozesatzeari, garraioari eta merkaturatzeari buruzko orientabide teknikoa ematen duena.
Gidan, erauzketa-arrantzako zein akuikulturako arrainen balio-kateko higiene- eta trazabilitate-jardunbideak jorratzen dira, eta hainbat gomendio ematen dira arrantza-produktuen bizitza erabilgarria luzatzeko, arrain eta itsaski freskoetatik hasi eta hainbat prozesuren bidez prestatutakoetara (besteak beste, gazitzea, marinatzea, keztatzea, lehortzea, izoztea edo ontziratzea).
Edizio berri horretan, arrainetan eta arrantza-produktuetan histamina pilatzeko arriskuari buruzko informazio oso baliagarria ematen da, baita elikakateko funtsezko urratsetan (arrantza eta amaierako kontsumoaren arteko urratsak) konposatu horien sorrera kontrolatzeko jarraibideak ...
EFSAren Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi zientifiko bat eman du arrantzako produktu freskoak gorde eta garraiatzeko superhozte-teknikaren erabilerari buruz. Horretarako, teknika hori eta biltegiratze- eta garraio-baldintza berdinetan baimenduta dauden egungo praktikak alderatzen dira, arrisku biologikoen biziraupenari eta hazkundeari dagokienez. Superhozte-teknikaren bidez, tenperatura jaitsi egiten da arrainaren hasierako izozte-puntutik 1-2 ºC beheragora arte; gero, arrain hori kaxatan garraiatzen da, izotzik gabe. Egun arrantzako produktuak gorde eta garraiatzeko baimenduta dauden tekniketan, izotzez betetako kaxak erabiltzen dira; horrela, arraina izotzaren fusio-tenperaturatik gertu mantentzen da.
Superhoztutako arrainak gorde eta garraiatu bitartean tenperatura horri eusteko duen gaitasuna arrainak beroa xurgatzeko duen gaitasunaren araberakoa da; hori ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.