Bilaketa emaitza:

Mendebaldeko Niloko birusa: bektorea kontrolatzeko gida

ECDCk gida bat argitaratu du, non EBn bektoreak kontrolatzeko dauden beharrak eta horretarako estrategiak aztertzen dituen, Mendebaldeko Niloko birusari (MNB) aurre egiteko; izan ere, gaur egun ez dago xede horretarako plan komunitario harmonizaturik. Gidak dauzkagun ezagutzak eta pilatutako esperientzia operatiboa aztertzen ditu, bektoreak kontrolatzeko jardunbideen eraginkortasunari dagokionez, MNBaren arriskua murrizte aldera. Azterketa horren bidez, MNBa kudeatzeko agertoki operatibo espezifikoetan aplikatutako bektoreak kontrolatzeko alderdiak identifikatu, aurkeztu eta eztabaidatzen dira. MNBa, gaur egun, arriskutsua da giza osasunarentzat: 315 giza kasu erregistratu dira transmisio-denboraldiaren hasieratik azaroaren 12ra arte, eta 36 pertsona hil dira; hori guztia Grezia, Espainia, Italia, Alemania, Errumania, Herbehereak, Hungaria eta Bulgarian. Animaliei ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

2019ko EETen zaintzari buruzko txosten zientifikoa

EFSA erakundeak duela gutxi argitaratu du 2019ko EETen zaintzaren emaitzak biltzen dituen txosten bat, behiekin, ardiekin, ahuntzekin, zerbidoekin eta beste espezie batzuekin lotuta; horrez gain, ardien genotipifikazioa ere jorratzen du. 2020ko urriaren 28an BEEren eta EETen azterketaz arduratzen den sare zientifikoak urteko txosten teknikoa argitaratu ondoren, EFSAk 2019ari dagokion txosten zientifikoa argitaratu du, zeinetan zoonosi horren zaintza-programaren emaitzak ebaluatzen dituen, 28 estatu kideak aintzat hartuta. Hauek izan ziren emaitzak espeziearen arabera: Behiak: Arriskuko animalia-taldea: 1 milioi buru baino gehiago aztertu ziren (% 2,7ko beherakada 2018arekin alderatuta), honako hauek osatuta: premiaz hildako animaliak. ante mortem ikuskapenean zantzu klinikoak zituzten animaliak. ustiapenean hildako animaliak; arrisku-taldeko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

ELIKAK parte hartzen du elikagaien xahuketa murrizteko FoodRUs proiektu europarrean

Martxan jarri da Europako FoodRUs proiektua (“An innovative collaborative circular food system to reduce food waste and losses in the agri-food chain”). Proiektu hori Deustuko Unibertsitateak koordinatzen du, Europako 10 herrialdetako beste 29 bazkiderekin partzuergoan. Bazkide horien artean daude ELIKA eta beste zenbait euskal erakunde, hala nola HAZI, BCC eta EROSKI. Mundu-mailan, elikagaien heren bat galdu edo xahutu egiten da, eta, soilik Europan, xahuketa horrek 143 mila milioi euroko kostua dakar urtero. FoodRUs proiektuaren xedea da elikagaien galera eta xahuketa murriztea, eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea nekazaritzako elikagaien sektoreko balio-katearen etapa guztietan. FOODRUS proiektuak proposatzen du ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako estrategia bat sortzea, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Mikrobioen aurkako erresistentziari buruzko 2020ko urteko PRAN txostena

Txosten berri honek laburbildu egiten ditu 2019ko ekainaren eta 2020ko ekainaren artan jasotako datuak, Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazionala (PRAN) osatzen duten ildo estrategikoen barruan.Txosten horrek agerian jartzen du animalien antibiotikoen kontsumoak behera egin duela 2019an zehar. *laborategien eta erakunde banatzaileen salmenten arteko desberdintasuna, batik bat, azken urteetan erakunde banatzaileetan pilatutako stockaren ondorio da. Gaur egun, antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoaren arloan izan dezakegun arazo handienetako bat da, eta aurre egin behar zaio arazo horri Europan, animalien antibiotikoen batez besteko erabilera 107 mg/PCU-koa da, estatuko kontsumoaren oso azpitik. Hala ere, Espainiako kontsumoak apurka-apurka behera egin duenez, Espainia geroz eta hurbilago dago animalia-ekoizpeneko lehiakide europar nagusien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europan oso patogenoa den H5N8 Hegazti-Gripearen egoeraren eguneratzea

MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan, Frantzian, Belgikan eta Suedian oso patogenoa den hegazti-gripearen lehenengo kasuak antzeman direla adierazi du.MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan, Frantzian, Belgikan eta Suedian oso patogenoa den hegazti-gripearen lehenengo kasuak antzeman direla adierazi du. Europan hegazti-gripearen agerraldi berrien egoerari buruz 2020/11/06an argitaratutako eguneratzearen ondoren, MAPAk beste ohar bat argitaratu zuen 2020/11/17an. Ohar horretan eguneratu egin du gaixotasun horren egoera eta agerraldi guztiak bildu ditu, Frantzian, Belgikan eta Suedian izandako lehen kasuekin batera. ADNS erakundeak oso patogenoa den (IAAP) hegazti-gripearen fokuen 268 jakinarazpen jaso ditu udazken honetan, 2020/10/17an Holandan beltxarga mutu baten lehen kasua baieztatu zenetik. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Haurren obesitatearen aurkako kanpaina berria: jarri heroi gehiago platerean

AESANek (Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentzia) haurrei zuzenduriko kanpaina bat martxan jarri du: Jarri heroi gehiago platerean eta bete zure bizitza superboterez. Kanpaina horren helburua da haurren obesitatearen aurka borrokatzea. Hala, elikadurari loturiko ohitura hobeak sustatu nahi dira, haurrek fruta, barazki eta lekale gehiago jan ditzaten eta jarduera fisiko gehiago egin dezaten.   Kanpaina hori oso garrantzitsua da haurren obesitateari buruzko azken datuak kontuan hartzen baditugu. Datu horiek azken Aladino txostenean argitaratu ziren: 6 eta 9 urte arteko haurren % 23,3k gehiegizko pisua du eta % 17,3k, berriz, obesitatea. Gainera, eskolara doazen haurren % 4,2k obesitate larria dauka. Horrek esan nahi du 6 eta ...

Irakurri gehiago

Europako Batzordearen lehentasunak Nekazaritzako Elikakatearen Kontrol Ofizialari buruz

Europako Batzordeak hurrengo kontrol-programak bideratzeko lehentasunezko hainbat arlo zehaztu ditu. Programa horiek Batzordeko adituek egin behar dituzte estatu kideetan, 2017/625 (EB) Araudiak xedatzen dituen arloetan.   Estatu kideei dagokie nekazaritzako elikakateari buruzko legedia betearazteko ardura, eta agintari eskudunek kontrolatu eta egiaztatu egiten dute elikagaien arloko langileek bete egiten dutela legedia. Kontrol horrekin batera, Batzordeko adituek beste kontrol batzuk egiten dituzte (ikuskaritzak barne) estatu kideetan, nekazaritzako elikakateari buruzko legedia betetzen dela egiaztatzeko. Horretarako, Batzordeak urte anitzeko Kontrol Programa egiten du, eta lehentasunak ezartzen ditu honako hauen arabera: osasun publikorako, eta animalia- eta landare-osasunerako antzemandako arriskuak; estatu kideek horren inguruan aurretik egindako jarduerak; ekoizpen-bolumena; ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Jakinarazpena: Espainian hegazti-gripearen arrisku handia/ertaina

MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du, eta, bertan, jakinarazi du hegazti-gripearen zirkulazioaren arriskua handia/ertaina dela, Europan gaur egun gaixotasun horrek duen egoera aintzat hartuta; hortaz, hainbat zaintza- eta kontrol-neurri ezarri ditu. Euskadin, gaixotasun hori sartzeko arrisku bereziko eremu hauek ezarri dira: Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Elburgo/Burgelu, Legutio eta Zigoitia. Europan (Holanda, Alemania eta Erresuma Batua) duela gutxi gaixotasun horren inguruan gertatutako agerraldien egoerari buruz 2020ko azaroaren 4an argitaratutako eguneratzearen ostean, MAPAk beste ohar bat argitaratu du. Ohar horretan, Espainian birusa sartzearen arriskua aztertu du. Honako hauek dira ondorioak: Arriskua handia da APA/2442/2006 Aginduaren II. eranskinean arrisku bereziko eremu gisa sartutako udalerrietan. Arriskua ertaina da ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagai eta ureko nikelaren arriskuaren ebaluazioa eguneratzea

EFSAren CONTAM taldeak, azken zientzia-ebidentzia kontuan izanda, eguneratu egin du elikagaietako nikelari buruzko bere iritzi zientifikoa, bereziki, landareei dagokienez. Oraingoan, edateko ura ere sartu du. Nikelaren eragin kronikoak ebaluatzeko, esperimentaziorako animalien ugalketan eta garapenean duen toxikotasunaren efektu kritikoa hartu zen aintzat. Horren arabera, EFSAk honako Eguneko Ingestio Toleragarri hau ezarri du (EIT): 2,8 µg Ni/gorputz-pisuaren kg/egun, 0,28 mg /gorputz-pisuaren Kg BMDL10 erreferentziazko dosi baterako. Dosi horiek arratoietan ezarri ondoren fetua galtzen dute. Konfiantza-maila % 95etik beherakoa da.   Aintzat hartuta erreferentziazko balio horiek, gaur egungo nikelarekiko dieta-esposizioak kezka sortzen du, kontuan hartuta adin-talde guztietarako batez besteko esposizio kronikoaren mailak eta 95 pertzentilaren mailak. Nikelaren eragin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

BEE-EETei buruzko 2020ko txostena

EFSAren zientzia-sarea arduratu da BEE-EETei buruzko azterlana egiteaz, eta 2020/10/08an argitaratu zuen gaixotasun horri buruzko urteko txostena.  Duela gutxi (urriak 5 eta 6) egin den 15. bilkurak aukera eman zuen zientzia-informazioa trukatzeko. Halaber, azterketa-sare hori, OIE eta EE EETei buruz egiten ari diren jarduerak aurkeztu ziren. EBko herrialde hautagaiek EETekin lotutako euren jarduerak aurkeztu zituzten. Besteak beste, honako gai hauek jorratu zituzten: EETak Albanian, Bosnia- Herzegovinan, eta Turkian. Scrapie-a, ahuntzetan askotariko anduiak detektatu izanaren ebidentzia berria. CWD (oreinetan kakexia eragiten duen gaixotasuna): Norvegiako azken kasuari eta egiten ari diren azterlanei buruzko eguneratzea. BEE eta Scrapiearen ezohiko anduien ahalmen zoonotikoa. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago