Bilaketa emaitza:

AESANen araudi-interpretazioak zenbait adierazpen nutrizionalei dagokienez

“Adierazpen” gisa ulertuko dugu legeriaren arabera derrigorrezkoa ez den edozein mezu, elikagai batek ezaugarri espezifikoak dituela baieztatu, iradoki edo adierazten duena, eta ezaugarri horiek honen bidez araututa baldin badaude: 1924/2006 Erregelamendua (EE), elikagaien adierazpen nutrizionalei eta propietate osasungarriei buruzkoa.   Adierazpen nutrizionalak dira elikagai batek propietate nutrizional onuragarri espezifikoak dituela baieztatu, iradoki edo adierazten duten horiek, haren ekarpen energetikoagatik edo dauzkan nutriente edo bestelako substantziengatik. Baimendutakoen zerrenda Erregelamendu horren eranskinean dago jasota.     Elikagaien enpresetako zenbait eragileren artean, zalantzak sortu dira adierazpen batzuen erabilerari buruz. Hori dela eta, AESANek bi interpretazio argitaratu ditu zalantzak argitzeko xedearekin:       “Azukrerik gabe” adierazpenaren erabilera “inolako azukrerik gabe”-ren adierazpen ...

Irakurri gehiago

Esne gordina zuzenean saltzeko eskakizun berriak

Duela gutxi argitaratu da 1086/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez EBko elikagaien higienearekin lotutako hainbat xedapenen aplikazioa arautu eta malgutzen den; eta horrek elikadura-produktuen ekoizpen eta merkaturatzeari eragiten dio, besteak beste esne gordinari. ED horrek sektorearen eskari historiko bati erantzuten dio. 853/2004 Erregelamenduak (EE) higiene-arau espezifikoak ezartzen ditu animalia-jatorriko elikagaientzat, eta esne gordina merkaturatzea ahalbidetzen du, gizakion kontsumo zuzenerako. Hala ere, zehaztu egiten du estatu kideek gizakion kontsumo zuzenerako esne gordinaren merkaturatzea arautu, debekatu edo mugatu dezaketela, arau espezifikoen bidez. Errege Dekretu hori 640/2006 EDaren berrikusketa bat da, eta haren bidez lortu da estatu-mailan higiene-paketea modu harmonizatuan aplikatzea. Era berean, hari esker, elikagaien ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

SusAn ERANETaren ikerketa proiektuei buruzko online mintegiaren lorpenak

2020ko azaroaren 17an, SusAN proiektuen azken emaitzak aurkeztu zitzaizkien 106 bertaratuei. Ekitaldia antolatzeaz arduratu ginen taldeko (ELIKA eta ILVO) kideok eskerrak eman nahi dizkiegu gure koordinatzaile bikainei eta entzule itzelei azken eztabaida-saioan izandako eztabaida emankorragatik. Koordinatzaileek ERA-NET SusAnen deialdi kofinantzatuaren bidez finantzatutako 14 proiektuek egindako ikerketa transnazionalaren arrakasta erakutsi zuten. 2017. urtearen erdialdetik aurrera, 14 ikerketa-partzuergok (20 herrialde baino gehiagotako 100 ikertzaile baino gehiago) euren lanari heldu zioten, animalia-ekoizpen jasangarriaren arloan ezagutza berriak lortzeko. Mintegi honi SusAn-eko koordinatzailearen ongietorriak eman zion hasiera. Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko kide Jean-Charles Cavitte aurkeztu zuen, zeinak Baserritik Mahaira estrategia eta hurrengo Horizon Europe ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Europako herritarrek Elikagaien Segurtasunaren arloan dituzten ezagutzak eta ohiturak

Etxeetan Elikagaien Segurtasuna hobetzeko helburu nagusiarekin, SafeConsumE “Elikagai seguruagoak kontsumitzaileen jarrera aldatuta” Europako proiektuak hiru azterlan egin ditu duela gutxi honako hauei buruz: Elikagaien Segurtasunaren arloko ezagutzak, konfiantzazko informazio-iturriak, higienea sukaldean eta herritarrek elikagaiak erostean duten jarrera. Azterlanaren ondorio nagusia izan da kontsumitzaileek euren ohiturak aldatu beharko lituzketela elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eragiten dituzten patogenoekiko esposizioa murrizteko. Hortaz, gomendatzen da sentsibilizazio-kanpainak egitea. Lehenengo azterlanak Europako hamar herrialdetako etxeetan Elikagaien Segurtasunari buruz egindako inkesten emaitzak aztertzen ditu, herritar europarren motibazioa zehazteko, sukaldeko higieneari dagokionez. Inkestaren arabera, % 73k sukalde-gainekoak eta ebakitzeko oholak erabili ondoren garbitzen dituzte, % 53k elikagaiak prestatu aurretik eta % 43k ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Horizon Europe programa berria: Sustapen Plana eta aurkezpena

Espainiak hurrengo Europako Ikerketa Esparru Programan (Horizon Europe) parte hartzeko Sustapen Plana" izenekoa aurkeztu du Zientzia eta berrikuntza Ministerioak (MICINN). Plan horren helburua da, 2021etik 2027ra bitartean balio erantsi handiko Europako I+G+b jarduerak finantzatzea, I+G+b programetan Espainiaren parte-hartzea eta lidergoa sustatzeko.  Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren finantzaketa-agentziek (Estatuko Ikerketa Agentzia, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa, Carlos III.a Osasun Institutua, eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren Europako Bulegoa) kudeatuko dituzten neurri nagusiak biltzen ditu dokumentu horrek. Neurri horiek zientzia- eta berrikuntza-sistema nazionalak Horizon Europe programan duen parte-hartzea hobetzea eta erraztea dute helburu. Testuinguru horretan, honako hauek sustatuko dira: batetik, estatuko eta eskualdeko laguntzak eta haien ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Hegazti-gripea: oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen foku bat baieztatu da ahateetan, Landetan

Frantziako Hegazti Gripearen Erreferentziazko Laborategi Nazionalak (ANSES) baieztatu egin du oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen foku bat antzeman dutela Landetan, gizentzeko 6.000 ahateko ustiategi batean. MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripeak Frantziako hegoaldeko ahate-haztegi horretan antzemandako fokuaren baieztapenari buruz. Haztegi horretan, abenduaren 5ean heriotza-tasa handia izan ondoren, ANSESen berretsi egin zen eta Europako araudian oinarritutako zuhurtasun-neurriak hartu ziren, alegia: abenduaren 6an 6.000 hegaztiak hil ziren, eta fokuaren inguruan 3 kilometroko babes-eremua eta 10 km-ko zaintza‑eremua ezarri ziren. Foku hori baieztatu ostean, aste horretan oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen hiru foku antzeman dira guztira Frantzian; izan ere, beste 2 ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Higiene-neurriak malgutzea animalia-jatorriko produktuak prestatzen dituzten establezimenduetan

Higiene-neurriak malgutzea animalia-jatorriko produktuak prestatzen dituzten establezimenduetan Duela gutxi argitaratu da 1086/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez EBren elikagaien higienearekin lotutako hainbat xedapenen aplikazioa arautu eta malgutzen den, eta horrek elikadura-produktuen ekoizpen eta komertzializazioari eragiten dio. Elikadura-higienearen eta -segurtasunaren baldintzak sinplifikatzen ditu animalia-jatorriko produktuetan ustiategi txikientzat. Horiek ekoizteko eta gertuko merkatuan jartzeko teknika tradizionalen egokitzapena ahalbidetu eta errazten du, landa-eremuarekin lotutako ekonomia sortzeko eta despopulazioa ekiditeko. Egitura-baldintzak ezartzen ditu hiltegi txiki eta mugikorrentzat eta baserrian bertan hazitako hegaztiak eta untxiak hil ahal izateko. Agintaritza eskudunak kontrolak ezarriko ditu haragi txikitua ekoizten duten establezimenduetan, laginketen emaitzen arriskua aztertu ondoren. Hurbileko kontsumoa eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zoonosia eta mikrobioen aurkako erresistentzia: zaintzari buruzko emaitzen 2019ko txostena

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Ministerioak (MAPA) duela gutxi argitaratu du 2019ko zoonosiaren eta mikrobioen aurkako erresistentziaren zaintza-programaren emaitzak jasotzen dituen txostena estatu mailan. Txosten horretan, zoonosiaren eta mikrobioen aurkako erresistentziaren zaintza-programaren 2019ko emaitzak jaso dira, hain zuzen ere honako mikroorganismo eta animalia-espezie hauei dagozkienak: Loditzeko txerriak eta txahalak, urtebetetik beherakoak: Salmonella spp., Campylobacter coli, Campylobacter jejuni eta E. coli adierazleak, bai eta espektro zabaleko betalaktamasak/AmpC eta karbapenemasak ekoizten dituzten E. coli bakterioak ere. Loditzeko txahalak, urtebetetik beherakoak: O157 E. coli berotoxigenikoa (VTEC O157) eta O157 ez diren beste E. coli berotoxigeniko batzuk (VTEC no-O157); horiek eragin handiagoa dute gizakien osasunean. 2003/99/EE Zuzentarauak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-gripea: oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripean positiboa eman du hegazti basati batek Kantabrian

Algeteko Albaitaritza Laborategi Zentralak jakinarazi du oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen birusa hauteman dutela belatz handi batean, Kantabrian. MAPAk ohar bat argitaratu du, eta horren bidez jakinarazi du hilzorian zegoen hegazti basati bat aurkitu dutela Noja udalerrian (Kantabria), Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturaletik hurbil. Handik fauna basatia sendatzeko zentro batera eraman zuten, eta, bertan, hil egin behar izan zuten. Duela gutxi beste informazio-ohar bat argitaratu zen. Bertan adierazten zen hegazti-gripearen zirkulazioaren arriskua handia-ertaina dela Espainian, Europako iparraldean eta erdialdean gaixotasun horrek duela gutxi izan duen bilakaera dela eta; hortaz, hainbat zaintza- eta kontrol-neurri ezarri ziren. Hegazti-gripearen Programa Nazionaleko zaintza pasiboa indartzeari ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Animalien elikagaietako nitrato eta nitritoaren arrisku-ebaluazioa

EFSAren elikakateko kutsatzaileen panelak (CONTAM) ebaluatu zuen zer-nolako arriskua dakarren animalien osasunarentzat beren elikagaietan nitratok eta nitritoak egoteak. Nitratoak, oro har, uretan oso disolbagarriak dira, eta paper garrantzitsua betetzen dute animaliak elikatzeko erabiltzen diren landareetako mantenugai gisa. Albaitaritza-medikuntzan, potasio nitratoa diuretiko gisa erabiltzen da txerri, behi eta zaldietan; baita hodi-zabaltzaile, bronkio-zabaltzaile eta zianuroagatiko pozoiduretarako antidoto gisa ere. Sodio nitritoa baimendutako pentsuetarako gehigarri bat da (EBren pentsuetarako gehigarrien erregistroa, 1831/2003 Erregelamenduarekin (EE) bat). Baldintza azidoetan, nitritoak N-Nitroso konposatuak (NOC) osatu ditzake, konposatu genotoxiko eta N-nitrosamina kantzerigenoak barne, pentsuan bigarren mailako amina batzuekin erreakzionatzen dutenean edo endogenoki animalien urdailetan. N-nitrosamina toxikoak sor daitezke pentsuan, eta, bereziki, ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago