Bilaketa emaitza:

Eguneratzea: Afrikako txerri-izurriaren egoera Alemanian (2020/09/30)

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak informazio-ohar bat argitaratu du ATIaren Alemaniako agerraldiaren egoerari buruz. Bertan jasotzen da 38ra areagotu direla basurde basatien ATI fokuak (ia guztiak hilda aurkitu dira). Kasu horiek guztiak, orain arte, bi barrutitan aurkitu dira, biak Brandenburgo estatu. Zainketa epidemiologikoa eta gorpuen bilaketa-lanak areagotu egin dira, eta horri esker, Alemaniako eskumeneko agintaritzek foku berri bat jakinarazi ahal izan zuten 2020/09/30ean, estatu bereko beste barruti batean basurde baten gorpua aurkitu ondoren. Gorpua aurrekoengandik 30 km ingurura aurkitu zuten iparraldera, Poloniarekiko mugatik 1 km ingurura. Kasu berri hori infektatutako eremutik kanpo detektatu da; eremu horretan mugapenak zeuden jada. Ondorioz, neurri berriak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-gripea: agerraldi gehiagoren alerta EBn

EFSAk, ECDCk eta hegazti-gripearen Europar Batasuneko erreferentziako laborategiak txosten berri bat egin dute. Txosten horretan, EBko estatu kideei eskatzen zaie zorrotz ditzatela zaintza- eta biosegurtasun-neurriak aurten gerta daitezkeen hegazti-gripearen agerraldietatik babesteko. Txosten horrek bere baitan hartzen du 2020ko maiatzetik abuztura bitarteko denboraldia, eta Europan eta Europatik kanpo hegazti-gripeari buruz egindako azken eguneratzeari dagokio. Eguneratze hori azken hilabeteetan Errusiako mendebaldean eta Kazakhstanen hegazti basatien eta etxeko hegaztien artean gertatu diren oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAAP) kasuen ostean egin da. Eskualde hori udazkenean Europarantz doazen uretako hegazti basatien migrazio-ibilbide ezaguna da. Aurten patroi bera errepikatzen bada, espero da gaixotasuna Europako ipar-mendebaldera iritsiko dela udazken ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Gomendio dietetikoak berrikusi eta eguneratzea

Dieta orekatua eta askotarikoa izatea ezinbesteko baldintza da gizabanakoen osasunari eta ongizateari eusteko. Gaur egunera arte, ezarritako eredu dietetikoek ez dute frogatu biztanle guztien osasun-egoera onari eusteko xedea betetzen denik. Egungo elikadura-ereduek iraunkortasun kontzeptua hartzen dute aintzat, osasun-alderdiez gain.   Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) eta Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) honela definitzen du dieta osasungarria: “norbanakoen garapena sustatu eta malnutrizioa prebenitzen duena. Malnutrizioa, desnutrizioa ez ezik, obesitatea ere bada”.   OMEren ustez, dieta ez-osasungarriak eta egunero jarduera fisikoa ez egitea dira osasunaren aurkako arrisku nagusiak. Hori dela eta, gomendio hauek eman ditu:   Elikadura-ohitura osasungarriak bizitzako lehen urteetan hartu behar dira. Ingestio kalorikoa ...

Irakurri gehiago

Parte-hartze aktiboa Horizon Europe-ko misioetan

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa (MICIN) modu aktiboan ari da lanean Horizon Europek abiaraziko dituen misioak definitzen eta ko-diseinatzen, Europako herritarrek planteatutako erronkei erantzun ahal izateko. Misioak abiaraztea I+G+b ezartzeko modu berri bat da. Horrek inpaktu sozial eta ekonomikoa izango du EBrentzat interesgarriak diren arloetan. Horizon Europeren araudian bost arlo nagusi adostu dira, eta horietan definitzen dira misioak: Lurzoruaren eta elikagaien osasuna Klima aldaketara egokitzea, Gizartearen Eraldaketa barne Minbizia Hiri adimentsuak eta klimatikoki neutroak Ura eta ozeanoak MICINek diziplina eta sektore anitzeko 5 “ispilu-talde” jarri ditu martxan, misio bakoitzeko bat. Talde horiek hainbat profil eta esperientzia ugariko pertsonek osatzen dituzte: akademikoetatik ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Europako Batzordeak 1.000 milioi euro bideratuko ditu Europako Hitzarmen Berdearen esparruko proiektuetara

Europako Batzordeak Europako Hitzarmen Berdearen esparruko proiektuetarako (EU Green Deal) deialdia ireki du, ikerketa eta berrikuntza mobilizatzeko klima-krisiari erantzuteko, biodibertsitatea eta Europan arriskuan dauden ekosistemak babesten laguntzeko eta berroneratze jasangarria azeleratzeko helburuarekin. Deialdi hori Horizon 2020 esparru-programaren baitan finantzatuko da, eta Europari koronabirusak eragindako krisialditik errekuperatzen lagunduko dio, horretarako erronka ekologikoak berrikuntzarako abagune bihurtuta. Deialdi honetara bideratutako aurrekontua 1.000 milioi eurokoa da. Deialdia 10 arlotara dago bideratuta, eta 20 gai iradoki dira. Zehazki, honako arlo hauetara aurkez daitezke proposamenak: Anbizio klimatiko handiagoa Energia garbia, arrazoizko prezioan eta segurua Ekonomia garbi eta zirkular baterako industria Eraikin eraginkorrak energiari eta baliabideei dagokienez Mugikortasun adimentsua eta ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

2019ko arrisku emergenteak: EFSAren identifikazio- eta kategorizazio-jarduerak

Txosten tekniko honek laburbildu egiten ditu arrisku emergenteak identifikatzeko EFSAren taldeak 2019an gauzatu dituen jarduerak, identifikatutako arazoak, garatzen ari diren metodologien deskribapena eta gauzatutako lankidetza-jarduerak. Identifikazio-lan horretan laguntzen duten erakundeen artean honako hauek daude: Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN), Arrisku Emergenteen Kontsulta Taldea (StaCG-ER), EFSAren zientzia-unitateak, hainbat talde zientifiko eta Zientzia Batzordea eta bere lantaldeak. 2019an, 17 arazo emergente jorratu ziren. Arazo horiek arriskuaren eta haiekin lotutako agente bitartekari/sustatzailearen arabera sailkatu ziren. 17 arazo horietatik, 13 arrisku emergente gisa sailkatu ziren. Kasuen erdietan baino gehiagotan, aldaketa bat antzeman zen kontsumitzailearen jokabide-jarraibideetan, eta horixe da arazo horien sustatzaile Elikagaien Segurtasunean. Honako hauek dira identifikatu ziren 13 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk gomendatzen du kontrol-programak kontsumo-datuekin lotzea

EFSAk, duela gutxi argitaratutako txosten batean, gomendatu du EBren kontrol-programa koordinatuetako laginen esleipen proportzionala berrikustea, eta kontsumo-patroiak izatea kontuan, biztanle kopuruaren ordez.   EBren hainbat urtetarako kontrol-programa koordinatuen helburua da datuak sortzea eta horiek erabiltzea herritarrek kontaminatzaileekiko duten elikadura-esposizio akutua eta kronikoa balioesteko eta, hala, indarreko legeria zenbateraino aplikatzen den ebaluatzeko. Programa horiek urtero egiten diote laginen bilketaren planteamendua EFSAri, eta datuak aurkezten dizkiote. Une honetan, hartu beharreko laginen esleipen proportzionala kalkulatzeko, plana diseinatzeko unean herrialde bakoitzean dagoen biztanle kopurua hartzen da oinarri gisa.   Txosten hau argitaratu da, hain zuzen, EBko pestiziden hondarren hainbat urtetarako kontrol-programan jaso beharreko laginen kopurua berriro esleitu behar ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mingain urdinaren 8 serotipoaren 6 foku deklaratu dira Frantziako hegoaldean

2020ko uztailaren 20tik, mingain urdinaren 8 serotipoaren 6 foku jakinarazi dira. Guztira 8 animaliak eman dute positiboa (3 behi-ustiategietan eta 3 ardi-ustiategietan), Frantziarekiko mugan, Landak, Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak departamentuetan. Gaixotutako animalia guztiek sintomatologia klinikoa izan dute, sintoma hauekin: abortuak anorexia pisu galera zurruntasuna gorputz-adarretan hipertermia disnea mukosen kongestioa ptialismoa konjuntibitisa Gaur egun eta estatu-mailan, 8 serotipotik libre estatusa mantentzen da, ez baita hauteman horren zirkulaziorik. Hala ere, adierazi behar da aurreko otsailean 4 serotipoaren birzirkulazioa erregistratu zela Malagako zoologikoko ñu batengan. Esparru horretan, nahitaezkoa da 1 eta 4 serotipoen aurkako txertoa ematea. Maila autonomikoan eta foku horien hurbiltasuna aintzat hartuta, nabarmendu ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Produktu Fitosanitarioen Hondakinen arriskua ebaluatzeko eskuliburua

AESANek gida bat argitaratu du arriskuen ebaluazioak egiteko elikagaietan hondakinen gehieneko mugak (HGM) gainditzen dituzten produktu fitosanitarioen hondakinak detektatzen direnerako; EFSA PRIMo tresnan oinarritzen da. Gida horrek lagundu egingo die kontrol ofizialerako agintaritzei arriskua kudeatzeko erabakiak hartzen, baita horien gaineko jakinarazpenak egiten ere, elikagaiekin lotutako alertetarako SCIRI (Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatua) sarearen bidez.   Eskuliburuak jarraibideak ematen ditu EFSA PRIMo Revisión 3.1 eredu deterministaren kalkulu-orria erabiltzeko, arrisku akutuko arriskuen ebaluazioa gauzatzeko (epe laburrera). Era berean, zenbait irizpide ematen ditu ebaluazioaren emaitzak interpretatzeko, alerta-sarera jakinarazteko xedearekin. Gidaren jarraibideen arabera, alerta-sareari berehalako jakinarazpena egin behar zaio elikagai baten Erreferentziako Dosi Akutuaren (EDA) % 100 gainditu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Higiene-jardunbide egokiak hilketan: Europako Batzordearen txostena:

Txosten horrek laburbildu egiten ditu DGSANTEk 2017an EBko hainbat estatu kidetan eta Norvegian egindako bisitaldien eta hilketan aintzat hartu beharreko higiene-jardunbide egokiei buruzko tailerren emaitzak. Zehazki, txostenak agintari eskudunen lan-jardunbide batzuk azpimarratzen ditu. Horiek, eragin positiboa izan dute hilketan izan beharreko higienean, eta, ondorioz, kontsumitzaileen babesean.   Bisitaldi eta tailerretan parte hartu zuten aditu nazionalek in situ ezagutu zituzten bisitatutako herrialdeetan ezarri dituzten lan-jardunbideak. Jardunbide horien xedea da, batetik, agintari eskudunek hautemandako arazoei heltzea eta, bestetik, hiketa optimorako higienea eta kanalen arteko kutsaduraren maila minimoak bermatzea. Hainbat herrialde hasi dira dagoeneko jardunbide horiek ezartzen. Agintari eskudunen egiaztapena eta kontrola babesten duten lan-metodo eta -jardunbide ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago