Europako Batzordeak Baserritik Mahaira Estrategia argitaratu du, elikadura-sistema jasangarriagoa, osasungarriagoa eta ingurunearekiko adeitsuagoa izan dadin. Estrategia hori Europako Itun Berdearen (Green Deal) barruan dago eta xede du elikadura-sistema jasangarriagorako trantsizioa, zeinak elikagaien segurtasuna babestuko duen eta bermatu egingo duen elikadura osasungarria eta jasangarria eskuratzea, eta, halatan, elikagaien xahuketa murriztea.
Estrategiak elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-kate osoko neurriak biltzen ditu, lehenengo sektorea barne. Europako nekazaritza eta arrantza arloko politikek (PAC eta PPC) jarraituko dute lanabes nagusiak izaten lehenengo sektoreari laguntzeko elikadura-sistema jasangarrietarako trantsizioan; eta, horretarako, Itun Berdearen asmoak jaso eta jardunbide jasangarriak sustatu beharko dituzte finantzazio-fluxu berrien bidez. Era berean, ikerketa eta berrikuntza izango dira ...
Aldez aurreko baldintzek edo laguntza-planek ezartzen dute establezimenduek zer higiene-baldintza bete behar dituzten eta zer jardunbide aplikatu behar dituzten merkaturatutako pentsuen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.
Laguntza-plan guztiek behar bezala dokumentatuta egon behar dute, eta dokumentazioak alderdi hauek guztiak bildu behar ditu: PLANAREN HELBURUA ZEHAZTEA.
PLANA EGITEAN, ALDERDI HAUEK ZEHAZTEA: Gauzatuko diren jarduerak.
Jarduera bakoitza nola gauzatu behar den.
Jarduerak noiz gauzatuko diren.
Nor den jarduera horiek gauzatzearen arduraduna. ERREGISTRO BATZUK EZARTZEA, BETETZEA ETA ARTXIBATZEA.
GAINBEGIRATZE-LANAREN ARDURADUNA NOR DEN ETA LAN HORI NOIZ ETA NOLA EGINGO DUEN EZARTZEA.
PLANAREN ERAGINKORTASUNA BALIOZTATZEA (helburuaren betetze-maila). Horrenbestez, eskuliburu honen xedea da pentsuen banatzaileei beren laguntza-planak ...
Europako Batzordeak argitaratuko txosten honetan laburbildu dira AACk (Administrazio Laguntza eta Kooperazioko Sistema) iaz kudeatutako elikadura-iruzurraren kasu guztiak. 2019an zehar, ustezko iruzurrezko jardunbideen susmoak argitzeko 292 lankidetza-eskaera izapidetu ziren (aurreko urtean baino 58 gehiago).
Trukeen kopuruak gora egiten jarraitzen du urteetan zehar, eta horrek agerian uzten du, borondatezko sistema bada ere, gero eta gehiago erabiltzen dela elikaduraren arloko iruzurrarekin amaitzeko (2016an 157 eskaera jasotzetik gaur egungo zifretara igaro gara). «Olioak eta koipeak» kategorian egin dira jakinarazpen gehien (44 eskaera), nahiz eta aurreko urtean 29 baino ez ziren egin. Oliba-olioa izan da sisteman jakinarazpen gehien eragin dituen produktua.
2018ari dagokionez, «Elikagai dietetikoak eta elikadura-osagarriak», «Animalia-azpiproduktuak» ...
Aintzat hartuta Horizon Europe programa berria, Europako Batzordeak 60 aditu eta arduradun politiko bildu ditu, elikadura jasangarri, osasungarri, seguru eta inklusiboko sistemetarako trantsizioan ikerketa eta berrikuntza arloak (I+b) dituen behar zehatzak identifikatzeko.
Elikaduraren balio-kateko alde interesdunei galdetegi bat egin zitzaien, Food 2030 ekimenean garatzen ari diren “ekintzarako bide”etan oinarrituta. Galdetegi horren emaitzak adituen eztabaidan erabili ziren, benetako inpaktua sortzeko gaitasuna duten I+b beharrak identifikatzeko eta lehenesteko. Honako hauek dira Food 2030en ekintzarako hamar bideak: Elikadura-sistemen gobernantza eta aldaketa.
Hiriko elikadura-sistemaren eraldaketa.
Ozeanoetako ur gezako baliabideetako elikagaiak.
Proteina alternatiboak eta dietaren aldaketa.
Elikagaien xahuketaren murrizketa, erdira.
Mikrobiomen mundua.
Nutrizio osasungarria, jasangarria eta pertsonalizatua.
...
Europako Batzordeak 2020ko apirilaren 27ko 2020/585 EXEKUZIO ERREGELAMENDUA (EB) argitaratu du. Bertan zehaztuta dago plagizidek landare- eta animalia-jatorriko elikagaietan uzten dituzten hondakinen gehieneko mugak (LMR) kontrolatzeko urte anitzeko programa (2021, 2022 eta 2023). Horren bidez, gainera, kontsumitzaileek produktu horiekiko duten esposizio-maila ebaluatu nahi da. Erregelamendua 2021ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Erreglamendu honek, 2019/533 EXEKUZIO ERREGELAMENDUA (EB) indargabetzen du, hala ere, erreglamendu hau 2020an hartu beharreko laginetan indarrean jarraituko du. Kontuan hartuta dietaren osagai nagusiak hogeita hamar eta berrogei elikagai artean izan ohi direla, programa berriak proposatzen du laginak biltzea eta analisiak egitea landare-jatorriko hogeita hamar (30) produkturi eta animalia-jatorriko sei (6) produkturi, ...
EFSAk elikagaietan aurki daitekeen A okratoxinaren (OTA) arriskua ebaluatu du, Europako Batzordeak hala eskatuta, 2006ko iritzia eguneratze aldera.
OTA genotoxikoa da, hala in vitro nola in vivo; hala ere, genotoxikotasunaren mekanismoak ez daude argi. Ekintza-modu genotoxiko eta ez-genotoxiko zuzen eta zeharkakoek tumoreen formazioan eragina izan dezakete. Duela gutxi egindako ikerketek zalantzak piztu dituzte giltzurrunetako kartzinogenizitateari loturiko ekintza-moduari dagokionez; hori dela eta, ez da egokia osasunean oinarritutako gutxi gorabeherako balio bat ezartzea (VHGB). Horren ordez, esposizio-marjinan (MOE) oinarritutako hurbilketa bat aplikatu da.
Ondorio ez-neoplasikoak karakterizatzeko erabili den BMDL10 4,73 µg /gorputzeko pisuaren kg/egun izan da esperimentuetako animalien kasuan. Ondorio neoplasikoetarako, berriz, 14,5 µg /gorputzeko ...
EFSAk eguneratu egin du gizentzeko oilaskoetan Campylobacter bakterioak kontrolatzeko aukerei buruzko bere iritzia. Hain zuzen, adierazi du murriztu egin dela oilasko-haragiari egotz dakiokeen campylobakteriosiarekin lotutako arriskua, kontrol-aukera desberdinak ezarri direlako gizentzeko oilaskoen ekoizpen primarioan. Arrisku erlatiboa zenbatesteko, biztanleriari egotzi ahal zaizkion frakzioak (PAF) erabili ziren esku-hartze guztietarako. Eredu hori erabiltzearen ondorioz, eragin-zenbatespen baxuagoak atera ziren aurreko iritzian (2011n) erabilitako ereduarekin baino.
Adituen ezagutza erabili zen kontrol-aukerak sailkatzeko, ebidentzia zientifikoa haztatzeko eta osatzeko eta ziurgabetasunak ebaluatzeko. Hala, kontrol-aukerak ezartzearen eraginkortasuna zenbatetsi zen, eta hauei eman zitzaien lehentasuna: Txertatzea: % 27 (% 90, probabilitate-tarte (PI) honetan: % 4-74)
Pentsuentzako eta urarentzako gehigarriak: % 24 (% 90 PI ...
EFSAk hainbat pestizidaren hondakinak metatzeak gizakientzat izan ditzakeen arriskuei buruzko bi ebaluazio piloturen emaitzak argitaratu ditu. Ebaluazioetako batek sistema tiroideoan eragindako ondore kronikoak aztertu ditu; besteak, berriz, nerbio-sistemako ondore akutuak. Ebaluazio biak dira EFSAk eta Holandako Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Institutu Nazionalak (RIVM) hainbat urtez egindako lankidetzaren emaitza. Elikagaietan eta pentsuetan dauden pestizidei buruzko EBko arauek ezartzen dute ezinbestekoa dela pestiziden ondore metagarri eta sinergikoak aintzat hartzea dietaren bidezko esposizioaren arrisku-ebaluazioan, horretarako metodologia egokiak daudenean. Horrez gain, indarreko arauek ezartzen dute pestiziden hondakinek ez luketela inolako ondorio kaltegarririk izan behar gizakien osasunean, ezagutzen ditugun ondore metagarri eta sinergikoak kontuan hartuta.
Horregatik, EFSAk ...
FAOk dokumentu berri bat argitaratu du klima-aldaketak elikagaien segurtasunean duen eraginari buruz. Xedea da elikagaien kaltegabetasunean eragina duten egungo eta etorkizuneko arazo batzuk identifikatu eta testuinguruan jartzea. Klima-aldaketa inoiz ez bezalako kalteak eragiten ari da gure ekosisteman. Honako gertaera hauek zuzeneko edo zeharkako inplikazioa dute gure elikadura-sisteman: tenperaturen gorakadak, ozeanoen beroketak eta azidotzeak, muturreko lehorteek, baso-suteek, prezipitazio-patroi aldatuek, glaziarren urtzeek, itsaso-mailaren igoerak eta muturreko klima-gertaeren kopuruaren gorakadak.
Txosten honetan aintzat hartu diren arriskuak honako hauek dira: elikagai-patogenoak eta parasitoak, antibiotikoekiko erresistentzia, alga-loratzeak, pestizidak, mikotoxinak eta metal astunak (batik bat, metilmerkurioa). FAOren arabera, infekzio-dosi baxuko patogenoak (birus enterikoak, protozoo parasitoak, Shigella spp., Escherichia coli ...
EFSAk azterketa bat egin du izoztu aurretik galdarraztatutako barazkiek Listeriagatiko kontaminazioaren ondorioz izan dezaketen osasun-arriskua ebaluatzeko, eta ondorioztatu du halako produktuak kontsumitzeari lotutako arriskua txikiagoa dela kontsumitzeko prest dauden elikagaiek dakarten arriskua baino (arrain ketua, haragi egosia, saltxitxak, patea, gazta biguna, etab.); izan ere, azken horiek lotuta egoten dira Listeriagatiko kontaminazioarekin.
Aldi labur batez ur berotan edo lurrunetan galdarraztatzeko prozesu hori ohikoa da elikagaien industrian. Hala, entzimen ekintzak geldiarazten dira eta barazkien zaporeari, koloreari eta testurari bere horretan eustea lortzen da. Hori dela eta, EFSAk zenbait gomendio eman ditu, hala elikagaien industriarentzat nola elikagaiok etxean prestatzeko. EFSAko taldeak elikagaien enpresetako operadoreek aplika ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.