Bilaketa emaitza:

Elikagaien Segurtasuneko Emaitzen Transferentziarako VII. Jardunaldiaren ondorioak

Elikaduraren nekazaritzako elikagaien balio kateko ehun agentek, zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako ikertzaileek eta administrazioetako teknikariek hartu dute parte Elikagaien Segurtasuneko Emaitzen Transferentziarako VII. Jardunaldian. Jardunaldian, streaming bidez eginda,  zehar elikagaien segurtasunaren alorrean 2019an garatu diren ikerketa proiektuen emaitzak aurkeztu dira, proiektuok elikagaien arriskuak murriztera eta prebenitzera zuzendutako aholkularitza zientifikoa areagotzeko oinarria baitira. Prentsa oharra eta aurkezpenak ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Txerri-gripearen andui berri bat identifikatu dute Txinan, eta potentzial zoonotiko eta pandemikoa du

Txinako Nekazaritza Unibertsitateko zientzialariek ikerketa bat argitaratu dute gai horri buruz Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America (PNAS) zientzia-aldizkarian. Horren bidez ohartarazi dute txerri-gripearen andui berri bat dabilela Txinan, eta eragin zoonotikoak eta baita pandemikoak ere izan ditzakeela. Andui berri hori 2009ko txerri-gripearen agerraldiaren antzekoa da, baina zenbait aldaketarekin. Ikerketa gauzatzeko, 30.000 isipu-lagin baino gehiago hartu zituzten txerrien arnasbideetatik. Txerri horiek Txinako 10 probintziatakoak ziren, eta laginak 2011 eta 2018 bitartean jaso zituzten. Guztira, txerri‑gripearen 179 birus hauteman ziren, eta horietatik gehienak G4 edo Eurasiako hegazti‑gripearen familiako beste bost G anduietakoren bat ziren. G4 ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Txerrien animalia-ongizatea, horiek hiltzean

EFSAk zientzia-irizpen bat argitaratu du orain dela gutxi txerrien animalia-ongizatearen inguruan, horiek hiltzeko prozesuan. Irizpen hori Europako Batzordeak eta Animalien Osasunaren Mundu Erakundeak (OIE) erabiliko dute, hiltzeko prozesuan animalien ongizaterako ikuspegiak lerrokatzeko helburuarekin. Ongizaterako ebaluatu zituzten hilketa-prozesuak txerriak hiltegira iritsi eta horiek hil artekoak izan ziren, eta hiru fase nagusitan sailkatu ziren: zorabiatu aurrekoa (helduera, kamiotik deskargatzea, kargatzea, manipulatzea eta txerriak lekualdatzea barne); zorabiatzea (murrizketa barne); eta odolustea. Txerriak zorabiatzeko erabiltzen diren metodoak hiru kategoriatan sailkatzen dira: elektrikoak, kontrolpeko atmosferakoak eta mekanikoak. Emaitza gisa, hiltzeko prozesuan zehar txerriek sufri ditzaketen ongizateko 12 ondorio identifikatu ziren: estresa beroagatik, estresa hotzagatik, nekea, luzaroan egarri ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Klima-aldaketa, Elikagaien eta Pentsuen Segurtasunerako arrisku emergenteen sustatzailea

Klima-aldaketa gaur egungo arrisku emergenteen eragile garrantzitsuenetako bat da. Ikerketa eta txosten prospektibo askok aztertu egiten dute klima-aldaketak elikagaien segurtasunean gaur egun duen eragina, baina segurtasunerako etorkizuneko erronkak ez dira sakon ikertzen ari, eta horiei aurrea hartu behar zaie. Txosten berri honetan, CLEFSA proiektuaren emaitzak («El cambio climático como factor impulsor de los Riesgos Emergentes para la Seguridad de Alimentos y Piensos, las plantas, la salud animal y la calidad nutricional») jasotzen dira. Txostenak, halaber, klima-aldaketak Elikagaien Segurtasunarekin lotutako hainbat gaitan izan ditzakeen eraginen karakterizazioa barne hartzen du. CLEFSA proiektuak aukera hauek aztertu ditu:  klima-aldaketak, arrisku emergente askoren eragile gisa, faboratutako hainbat agertoki erabiltzea, eta epe luzera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: fitosanitarioei buruzko legediaren egoera

Europako Batzordeak txosten bat idatzi du Europako Parlamentuarentzat eta Kontseiluarentzat. Horren bidez, ebaluatu egiten da produktu fiotosanitarioen merkaturatzeari eta plagiziden hondakinen gehieneko mugei (HGM) buruzko legediaren (1107/2009 (EE) Araudia eta 396/2005 (EE) Araudia hurrenez hurren) egoera. Txostenak honako epe hau hartzen du: araudi horiek indarrean jarri zirenetik 2018 urtearen amaierara arte. Xedea da aztertzea ea egokiak diren euren helbururako eta ea euren helburuak lortzen dituzten EBko legedia zaildu gabe, beharrezkoak ez diren kargak baztertuta. Gizarteak gero eta kontzientzia handiagoa du nekazaritzako ekoizpen-sistemen jasangarritasunari buruz, eta horrek Europako politikak kontsumitzaileen osasuna bermatzea ekarri du. Politika horiek, gaur egun, zorrotzenak dira mundu mailan, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

ERANET Blue-Bio deialdia

ERANET Cofund Blue-Bio-k deialdi bat egin du bioekonomia urdinaren hornidura‑sistemetarako. Deialdiaren aurrekontua 11 milioi eurokoa da. Deialdiaren xedea da baliabide biologikoen logistika, kontserbazioa eta garraioa –uztatik hasi (jasotzea edo ekoiztea) eta prozesatu arte– errazten duten proiektuak finantzatzea, trazabilitatea, elikagaien segurtasuna, jasangarritasuna eta merkaturako produktu bihurtzeko baliabideen kantitate nahikoa bermatzeko. Deialdiak barne hartzen ditu, halaber, lehen mailako ekoizleak, balio-katean aurrera egin ahala baliabide biologikoei eragiten dieten alderdiei dagokienez. Honako 12 herrialde kide hauek funtsak bideratuko dituzte proiektuetara: Belgika, Kroazia, Danimarka, Estonia, Grezia, Islandia, Irlanda, Letonia, Malta, Norvegia, Errumania eta Espainia. Hortaz, eskatzaileek herrialde horietakoak izan behar dute. Horiez gain, kide gehiagok parte hartu ahalko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

FAO/OMEk eginiko ziguatoxinen arriskuaren ebaluazioa

FAO eta OMEk baterako txostena argitaratu dute, ziguaterak eragindako intoxikazioari buruz adituek 2018ko azaroaren 19tik 23ra Erroman bilera egin ostean. Txostenak orain arte ezagutzen diren ziguatoxinen arriskuen ebaluazioa barne hartzen du eta, zehazki, arriskua identifikatu eta esposizioa ebaluatzen da bertan. Halaber, txostenean, toxina horien banaketa geografikoa, kideak eta horiek detektatzeko metodoak bildu dira. Txostena egiteko orduan, EuroCigua proiektuko adituek parte hartu dute, koordinatzailea AESAN izan da eta, besteak beste, EFSAk finantzatu du. 6 estatu kideetako 14 erakunde aritu dira lanean, eta helburua da Europan ziguaterak duen arriskuaren ezaugarriak identifikatzea. 2015. urtean, FAOk erakundeen arteko bilera antolatu zuen ziguaterak sortutako intoxikazioa aztertzeko, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RIS3 Euskadi espezializazio adimentsuko euskal estrategiari buruzko prestakuntza-programa

Innobasque agentziak doako prestakuntza-programa eskainiko du, RIS3 Euskadi espezializazio adimentsuko euskal estrategiak eskaintzen dituen aukeren, laguntzen eta jardunbide onen inguruan. Prestakuntza-eskaintza hori “RIS3 estrategiaren lurralde-hedapena” izeneko ekimenaren parte da, zeinaren bidez azken bi urteetan 25 ikastaro eskaini zaizkien bitarteko agenteen 400 ordezkari baino gehiagori; azken horiek inguruko enpresa eta ETE-ei RIS3 Euskadi estrategiarekin lotutako aukerak helarazi dizkiete. Programa horren xedea da bitarteko agenteen esku jartzea ezagutzak, kontzeptuak eta tresnak, euren eragin-esparruko ETE-ei helarazteko eta RIS3 estrategiaren alorrei lotutako lankidetzako berrikuntza-proiektuak sustatzeko. Kontzeptuen, aukera-eremuen eta teknologien inguruko ezagutzak, baita RIS3 espezializazio adimentsuko estrategiaren 7 alorretako tresnak ere. Berrikuntzaren eta I+G delakoaren kontzeptuak ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Osasun-krisialdiaren eragina Euskadiko elikaduran

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Jarraipen Batzorde bat eratu du, elikaduraren balio-katea monitorizatu eta ezagutza sortzeko. Xedea da COVID-19aren eragina eta haren ondorioak epe motz, ertain eta luzean dimentsionatu eta balioestea, baita balio-kate hori sustatzeko neurriak antolatzeko informazioa sortzea ere.   HAZIk eta Euskadiko Elikadura Klusterrak hartzen dute parte Jarraipen Batzordean, eta lehenengo jarduketetako bat izan da osasun-krisialdiaren eraginaren diagnostikoa egitea elikakatearen zenbait mailatan. Horretarako, inkesta bat igorri zaie sektore guztietako 300 eragileri. Halaber, krisialdiko eta konfinamenduko kontsumo-joerak aztertu dira, etorkizuneko aurreikuspenak identifikatzeko.   Krisialdiak elikagaien sektorean izan duen eraginaren diagnostikoa   Inkestaren emaitzen arabera, elikakateko mailek eragin-maila ezberdina izan dute koronabirusaren pandemiak eragin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

AESANek higiene-baldintza gehigarriak proposatu ditu zuzenean kontsumitzeko esne gordinarentzat

AESANek bere Batzorde Zientifikoari eskatu dio baloratzeko ea zuzenean azken kontsumitzaileari saltzen zaion esne gordinarekin lotutako arriskua kudeatzeko neurriak egokiak diren kontsumitzaileei babes-maila handia emateko. Era berean, eskatu du proposamenak egin ditzala elikagaien produkzioan eta merkaturatzean aplikatuko diren higiene-baldintza jakin batzuk arautu eta malgutuko dituen Errege Dekretuaren proiektuan sartzeko. Batzorde Zientifikoak arriskuaren ebaluazio-txosten bat egin du, eta bertan ondorioztatzen du esne gordinaren kontsumoari dagokionez babes-maila handia ematen zaiela kontsumitzaileei, baldin eta neurri jakin batzuk betetzen badira (batez ere, kontsumitu aurretik hoztea eta irakitea). Horrez gain, gomendatu du etiketan ohar bat jartzea, adierazteko ezarritako neurriak bete ezean, esne gordina kontsumitzea arriskutsua izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago