Bilaketa emaitza:

Koronabirusaren aurrean jarduteko protokoloa, flotarako, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietarako eta elikagaien industrietarako

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak koronabirusaren (COVID-19) aurkako jarduketa-protokolo bat argitaratu. Xedea da elikagaien ekoizpen- eta hornidura-katearen funtzionamendua eta eraginkortasuna bermatzea eta, aldi berean, arriskuak murriztea eta birusaren hedapena kontrolatzea. Jarduketa-protokolo horrek gomendioak eta jarraibideak ematen ditu arrantza-flotarentzat, abeltzaintza-ustiategientzat eta elikagaie-industriarentzat, pertsonen osasuna babesteko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen jarduerek aurrera egin dezaten bermatzeko. Halatan, herritarrei oinarrizko eta funtsezko zerbitzua emango zaie. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kataluniako biztanleek metal astunekiko duten esposizioaren ebaluazioa

ACSAk Dieta Osoaren Azterketa izenekoaren bosgarren edizioa argitaratu du, metal astunei buruzkoa. Bertan, elikagaietan dauden merkurioa eta artsenikoa (organikoak eta ez-organikoak), kadmioa eta beruna jateak Kataluniako biztanleentzat dituen osasun-arriskuak ebaluatu ditu. Aztertutako metal guztiekiko esposizioak nabarmen egin du behera 2012an egindako azterketaren aldean, eta, oro har, esposizio hori segurtasun-mugen azpitik dago Kataluniako biztanle talde guztietan, haurren talderen batean jaso den salbuespen txikiren batean izan ezik. 2017an, Kataluniako biztanleek gehien kontsumitzen dituzten 70 elikagai moten (15 elikagai multzotakoak) banakako 4.140 lagin aztertu ziren guztira. Hauek dira azterketaren emaitza aipagarrienak: Artseniko ez-organikoarekiko esposizioak % 26 egin du behera aurreko azterketatik. Biztanleria talde guztiak daude segurtasun-balioaren azpitik. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Koronabirusa: ez dago ebidentziarik elikagaien bidez transmiti daitekeela adierazten duenik

EFSAk hau adierazi du: Bestetik, Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) adierazi du seguruenik Txinan animalia bat izan zela lehen infekzioaren iturria, baina orain birusa pertsona batetik bestera ari dela zabaltzen, nagusiki gaixorik daudenek eztul edo doministiku egitean sortzen diren arnas jariakinen bidez. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikrobioen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan, Europan

EFSAk eta ECDCk mikrobioen aurkako erresistentziei (RAM) buruzko urteroko txostena argitaratu dute. Txosten horretan, 2017. eta 2018. urteetan pertsona, animalia eta elikagaiei eragin dieten bakterio zoonotikoen mikrobioen aurkako erresistentziaren egoera aztertzen da. Elikagaietarako animalien kasuan, emaitzak oso positiboak izan dira, txostenak adierazten baitu mikroorganismo batzuen kasuan mikrobioen aurkako suszeptibilitateak gora egin duela estatu kide batzuetan. Txostenaren arabera, Salmonella eta Campylobacter bakterioak ziprofloxazinarekiko gero eta erresistenteagoak dira; ziprofloxazina da bakterio horiek eragindako infekzioak tratatzeko antibiotikorik erabilienetakoa. Pertsonen artean, ziprofloxazinarekiko erresistentzia ohikoa da, batez ere zenbait Salmonella kasutan, eta erresistentzia hori % 1,7 izatetik (2016) % 4,6 izatera igo da (2018). Campylobactern bakterioaren kasuan, 19 herrialdetatik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Itun Berdeari laguntzeko proiektu europarrak

LIFE programaren barruan, Europako Batzordeak 101,2 milioi euro erabiliko ditu eskala handiko hamar ingurumen- eta klima-proiektu finantzatzeko bederatzi estatu kidetan (horien artean, Espainia). Hala, Europaren ekonomia jasangarrirako eta neutraltasun klimatikorako trantsizioa errazagoa izango da. Eskala handiko proiektu horiek lagungarriak izango dira Europako Itun Berdearentzat, baita EBk hemendik 2050era bitartean klimatikoki neutroa izango den lehen kontinentea bihurtzeko duen asmoa betetzeko ere. Horrez gain, lagungarriak izango dira ekosistemak eta guztiontzat beharrezkoak diren espezieak leheneratzeko eta kontserbatzeko, ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko, airearen eta uraren kalitatea hobetzeko, finantza jasangarriak sustatzeko eta Europaren klima-aldaketarekiko erresilientzia areagotzeko.   Hona hemen ikerketa-proiektu horien bidez gainditu beharreko 5 erronkak: Frantziako eta Espainiako ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Q Sukarraren kontrola eta zaintzarako Euskadiko Plana

Gaur argitaratu da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2020ko otsailaren 19ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen eta jakitera ematen baita Euskadin Q Sukarra Zaintzeko eta Kontrolatzeko Plana. Plan horretan biltzen dira hainbat ekimen biltzen ditu, zehazki honako hauek: Euskadiko ardi- eta ahuntz-aziendaren gaixotasunaren jarraipena egiteko, arriskua ustiategietan kontrolatzeko eta animaliekin kontaktua duten langileak prestatzeko eta sentsibilizatzeko. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Substantzia kaltegarrien transferentziaren online ereduak

Holandako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutuak (RIVM) elikagaien transferentziaren bost eredu egin ditu, animalia-jatorriko produktuetara (esnea, arrautzak eta haragia) transferitzen diren substantzia kaltegarrien (aflatoxinak eta dioxinak) kantitatea kalkulatzeko. Jendeak kontaminatzaile horiekiko esposizioa izan dezake kontaminatutako pentsuak jan dituzten animalietatik ateratako produktuak kontsumitzearen bitartez. Pentsuetan dauden kontaminatzaileak ez dira nahita gehitzen, baina elikagaian sar daitezke ingurumeneko kontaminazioren bidez edo fabrikazio-prozesuan zehar. Esnean, arrautzetan, haragian (erraiak) eta halako produktuetan dagoen kontaminatzaile-kontzentrazioaren arabera, esposizio horrek eragin kaltegarriak izan ditzake giza osasunean. Elikagaia kontaminatuta dagoenean, garrantzitsua da jakitea zenbateko kontaminatzaile kantitatea irits daitekeen gizakion kontsumora bideratzen diren animalia-jatorriko produktuetara. Ereduak webgune honetan eskura daitezke: www.feedfoodtransfer.nl. ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Fruta eta barazkien galera prebenitu eta murrizteko gida

FAOk eta ODEPAk babestutako “Txileko ekoizpen-etapan gertatzen diren fruta eta barazkien galeren neurketa eta kudeaketa” proiektuaren barruan, elikagai freskoen galera prebenitzeko jardunbide egokien gida hau sortu da. Gida honetan, fruta eta barazkien galerak minimizatzeko jardunbide egokiak ezartzeko lau alor identifikatu dira: plangintza; nekazaritza-ekoizpena; uzta, uzta-ostea eta biltegiratzea; eta lehen garraioa. Plangintza Aurretiazko erosketa-konpromisoak definitzea Azken kontsumitzaileari zuzeneko salmenta egitea Elikagaiari balio erantsia ematea Elikagai-bankuei eta gizarte zibileko erakundeei dohaintzak egitea Nekazaritza-ekoizpena Uztaren plangintza Uztaren erabilera Uzta, uzta-ostea eta biltegiratzea Makinaria eta tresnen mantentze-lanak Elikagaiaren manipulazioa Paketatzea Uztan bildutako produktuaren biltegiratzea Lehen Garraioa Ibilgailua aukeratzea Ibilbidea aukeratzea Langileen prestakuntza ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

OIEren urteroko txostena animalien osasunean agente antimikrobianoak erabiltzeari buruz

Animalien osasunean agentek agente antimikrobianoak erabiltzeari buruz OIEk eginiko urteroko laugarren txosten honek bi alderdiren inguruko informazioa eskaintzen du: 1) 2016rako agente antimikrobianoen erabileraren bolumen osoa animalien biomasako, eta 2) OIEk orain arte eginiko lau txostenen emaitzak interpretatzea: azterketa globala eta eskualdeen araberako azterketa egitea. Nazioarteko 152 herrialdek eman dute informazioa txosten hau egiteko. Hona hemen aurkeztutako datu esanguratsuenetako batzuk: Antimikrobianoak erabiltzeari buruzko informazioa emateko kanalak eta gardentasuna: 29 herrialdek jakinarazi zuten esparru arautzailea falta dela, giza baliabideen mugak zeudela eta informazioaren teknologiaren tresnak falta zirela datuak biltzeko, besteak beste. Horietako hamarrek baieztatu zuten ekintzak egingo dituztela etorkizun hurbilean agente antimikrobianoen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Aholkuen gida eskola-adinean elikadura osasungarria edukitzeko

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak “Aholkuen gisa eskola-adinean elikadura osasungarria edukitzeko” argitaratu du. Gida horren xedea da nutrizio-jarraibide egokiak ematea eskoletako jangeletatik kanpo aplikatzeko; izan ere, eskola-adinean jangeletatik kanpo jaten eta edaten da gehien. Gida horretako jarraibide dietetikoek osatu egiten dituzte gainerako otorduak (etxean), eta honako atal hauek ditu:   1. Elikadura osansugarria eskola adinean 2. Eskola adinerako aholku dietetikoak 3. Ikastetxeetako menuetarako aholku dietetikoak 4. Ikastetxeetako menuak osatzeko aholkuak 5. Eskola adineko elikadurarekin lotutako beste hainbat alderdi ...

Irakurri gehiago